Zaleek Kutxabank Torneoaren finalerdirako eta finalerako sarrerak eskuratu daitezke

Zaleek Kutxabank Torneoaren finalerdirako eta finalerako sarrerak eskuratu daitezke

Erremonteko banakako Kutxabank Torneoko finalerdia eta finala joatzear daude. Covid-19k eragindako osasun-murrizketen ondorioz, Galarretako edukiera 1.500 eserlekutik 600era murriztu beharko da bi partidetan. Hori dela eta, eta zaleari finalaurrekora eta finalera joan ahal izatea errazteko, Oriamendi enpresak sarrerak saltzeko hiru aukera jarri ditu:
Lehena, leihatiletan zuzeneko salmenta, aurreko jaialdietan
Bigarrena, on line salmenta Oriamendiren web orriaren bidez: www.oriamendi.eus
Eta hirugarrena, sarrerak telefonoz eskatzea 677 749 404 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara.

Juaneneak 29-30 gainditu du Endika eta Barrenetxea IV.a kanporatu dute

Juaneneak 29-30 gainditu du Endika eta Barrenetxea IV.a kanporatu dute

Juaneneak Endikari irabazi zion 29-30 Kutxabank Torneoko finalerdietako ligaxkako bosgarren partidan eta emaitza horrekin biak sailkatu dira finalaurrekorako eta 2019ko txapelduna, Barrenetxea IV.a, txapelketatik kanpo geratu da. Gainera, Juaneneak, zortzi punturekin, finalera zuzenean sailkatzeko aukerari eusten dio, baina horretarako Urriza 16 tantotan geratu behar du, datorren larunbatean Iruñeko aurrelariaren eta Barrenetxea IV.aren arteko partidan. Endika, bere aldetik, irailaren 19ko finalaurrekorako sailkatuta dago. Finala hilaren 26an jokatuko da.
Partida parekatua eta ikusgarria izan zen. Asko gustatu zitzaion Galarretako zaletuari. 17 tanto egin behar zituzten eta agian presio handirik gabe jokaldi asko eta askotarikoak egin zituzten. Bi hormetara, dejadak, moztutako pilotak… tantoak izan ziren Galarretara hurbildu zen zaleak erasoan libratutako bi pilotarirekin gozatu zuen. Oraingoan sakea ez zen erabakigarria izan. Endikak bost tanto egin zituen eta Juaneneak hiru.
Hala ere, lehen zatian Endikak eraman zuen ekimena. Juaneneak erreakzionatu eta 14na berdindu zuen 10-4 atzetik joan ostean. Juanenea 18-20 aurreratu zen eta 21-24aren ondoren, zazpi tantoko partzial batek lau tantoko aldea eman zion Endikari, 24-28. Lehia nahasia izaten ari zen markagailuan eta horrela jarraitu zuen.
Saldiaseko bi pilotariak sailkatuta zeuden, baina garaipena nahi zuten. Aurrelariak txanpona itzuli zion atzelariari eta 28-29 aurreratu zen 0-5eko beste partzial batekin eta 29nako berdinketaren ondoren neurketa Juanenearen alde erori zen txanpona. Piloteoan irabazleak 25 tanto egin zituen bost huts egiteagatik eta Endikak 19 tanto eta bi huts egin zituen.

Barrenetxeak 23-30 galdu du Endikaren aurka eta finalerdietara sailkapena zaila du azken jardunaldian

Barrenetxeak 23-30 galdu du Endikaren aurka eta finalerdietara sailkapena zaila du azken jardunaldian

Gaurko emaitzarekin Urriza ia finalean da eta Juanenea eta Endikak jarraitzeko nahikoa dute puntua ez galtzea beraien arteko partiduan.

Pasa den urtean txapeldun geratu zen Endika Barrenetxea Kutxabank Torneoan, baina aurten ia ezinezkoa du hurrengo fasera sailkatzea. Endika Urrutiaren aurka 23-30 galdu du gaur Galarretan eta zero punturekin azken jardunaldian emaitza desberdinen zain egon behar du aukerak izateko. Juanenea eta Endikaren arteko partiduan bietako batek 16an edo tanto gutxiagoan geratu beharko luke eta berak Urriza gainditu bien arteko partiduan. Bai bata eta bestea oso zailak izango dira. 
Gaurko emaitzarekin gainera, Urriza finaletik ezin gertuago dago. Zortzi puntu ditu eta Juanenea eta Endikak lau dituzte. Azken jardunaldian 16an edo tanto gutxiagoan geratu behar du finalera zuzenean ez sartzeko. Minus batekin aldatuko lirateke gauzak geratzen diren bi partiduetan. 
Ezinezkoa ez da, baina bai ia ezinezkoa Barrenetxea sailkatzea eta Urrizak lehendabiziko postuan ez amaitzea

Barrenetxeari bere arma onenak egin zion huts, sakeak
Endiken arteko partiduan sakea erabakiorra izan zen. Barrenetxearen indargune nagusia da, baina atzokoan Endikak asmatu zuen sakearekin eta min haundia egin zion Barrenetxeari. 11 tanto egin zituen sakez eta bi falta. Atzelari hernaniarrak lau tanto egin zituen sakez eta lau falta. Hor egon zen aldea. Ez zen partidu peloteatua izan. 
Errestoan ere Endika fin aritu zen eta hasieratik amaierara bitarte nagusi izan zen markagailuan. 19-29tik 23-29ra pasa ziren eta hor aukera izan zuen hernaniarrak puntua lortzeko, baina azken sakean falta egin eta zituen aukera txikiak oraindik ere txikiago bihurtu ziren.

Barrenetxea IV.ak eta Endikak garaipena behar dute banakakoan

Barrenetxea IV.ak eta Endikak garaipena behar dute banakakoan

Barrenetxea IV.ak eta Endikak Kutxabank Torneoan galdu zuten, lehenengo partiduan, eta bihar finalerdietako ligaxkako laugarren jardunaldia jokatuko dute. Biak ala biak zero puntutan geratu ziren eta garaipena behar dute kanporatzetik gertu ez geratzeko. Bien arteko partiduak klasikoak bihurtu dira Kutxabank Txapelketan eta banakako Mastersean. Duela bi urtera arte Endikak lortu ditu emaitzarik onenak, baina 2019tik Barrenetxeak irabazi ditu bien arteko lehiak. Bi Endiken arteko partidak oso parekatuak eta lehiatuak dira beti, eta asko jokatuta lehia estua, urduria eta berdindua espero da. Barrenetxearen porrota Juanenearen aurka izan zen, eta Endikarena Urrizaren aurka. Ondorioz, atzelari hernaniarraren sailkapena askoz gehiago zailduko litzateke galduz gero, Urrizaren aurkako ligaxka amaitzea oso arriskutsua baita. Lehen partida ez zuten gaizki jokatu, baina egun horretan nagusi izan ziren bi aurkarirekin egin zuten topo. Gogoratu behar da Urrizak zortzi puntu dituela, Juaneneak lau eta bi Endikak zero.

ekipazio ofiziala

salgai

Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!