Gure Historia, nondik gatoz, nora goaz.

Oriamendi enpresa 2010 urtean erremontista profesional ohi batzuk sortu zuten enpresa da, hain kuttuna eta hain gurea den erremonte modalitatea mantentzeko helburuarekin.
Gure kulturarekiko eta gure ondarearekiko duten sentimenduagatik tinko ari dira etengabe txapelketa profesionalak antolatzen, eskolak kudeatzen, beharrezko materialak artisau eran fabrikatzen … etb.

Erremontea 1904 urtean sortu zen pilota modalitatea dugu. Pilotak hartzen duen abiadura ikusita modalitate guztietatik ikusgarrienetako bat dela esan dezakegu.
Modalitate hau Juanito Moya iruindarrak sortu zuen. Moya, orduko guante modalitatean aritzen zena, txikia zen eta erreminta hau sortu zuen aurkari indartsuenei aurre egiteko asmoz. Garai hartan pelota nabarmen handiko kirola zen, frontoi luzeetako jokoak bereziki, eta erremonte modalitate berriak arrakasta handia izan zuen.