Fnalerdiak igande honetan jokatuko dira eguerdiko 12:00etan eta finala urtarrilaren 30ean, gaueko 23:00etan
UTS Buruz Buruko Master Txapelketa igandean hasiko da bi finalerdiekin eta aurtengo txapelketaren berrikuntza nabarmenena egutegia eta ordutegia izango dira.
Finalerdiak igande honetan, urtarrilaren 24an, jokatuko dira eguerdiko 12:00etan hasita. Artxibategira joan beharko litzateke jakiteko noizbat jokatu ote den igande eguerdian. Bestetik, finala, urtarrilaren 30ean, larunbatean jokatuko da, baina orutegia ere ez da izango ohikoa. Gaueko 23:00etan jokatuko da.
Lau pilotarik hartuko dute parte txapelketan. Buruz buruko txapelketa nagusian, lehenbiziko lau postutan geratu ziren pilotariak izango dira parte hartzaileak. Aurten, Endikaren baja dela eta 5. postuan geratu zen pilotariak hartuko du parte, Ansa II.ak.
Partidak osatzeko irizpidea finalerdietan lortutako sailkapena izango da. Partida bakarrera jokatuko da eta txapelketako partida guztiak 30 tantora jokatuko dira.
Honela, lehenengo finalerdian Urriza eta Ansa II.a neurtuko dira eta bigarren finalerdian Juanenea eta Barrenetxea IV.ak jokatuko dute bata bestearen aurka.
Bi partida horietako irabazleak pasako dira zuzenean finalera.
Partidu guztiak ETB1ek eskainiko ditu zuzenean.