Barrenetxea eta Urrizak irabazi zituzten UTS Master Txapelketako finalerdiak eta beraz azken bi urteetako txapeldunak jokatuko dute finala, datorren larunbatean, gaueko 11:00etan.

 Finalerdietako lehenego partiduan Barrenetxeak 30-25 gainditu zuen Juanenea kostata eta bigarren finalerdian Urrizak 30-23 irabazi zion Ansari.Bi partiduak onak izan ziren eta joko maila altukoak izan ziren, baina era berean desberdinak.Barrenetxea eta Juanenaren artekoa ezin berdinduagoa izan zen. Azkenean atzelari hernaniarraren aldeko 1 eta 7ko partzialak erabaki zuen. Bide batez udarako arantza ere atera zuen.

 Alternatiba askoko partidua izan zen. Gora behera asko izan zituen eta markagailuan bat edo bestea egoten zen aurretik. Hasiera batean Juanenea hasi zen agintzen eta 5-2 aurreratu zen. Barrenetxeak buelta eman eta lau tantoko abantaila hartu zuen 6 eta 10ekoan. Juaneneak berriz ere irauli egin zuen markagailua eta bere alde jarri zuen 20-17 eta 24eta 23 aurretik zela Barrenetxeak sei tanto egin zituen jarraian 24-29 aurreratuz eta finalerdia erabakita utziz.

Sakearekin min handia egin zuten bai batek eta bai besteak eta agian zuloa errebotean eduki zuen Juaneneak. Aurrean piloteoan Barrenetxea baino gehiago zen, baina hernaniarrak atzeko pareta bilatu zuen eta ongi irten zitzaion apustua.Bigarren finalerdia desberdina izan zen. Urrizak agindu zuen eta partidan sartzea kosta egin zitzaion Ansa baten aurrean 6-1 aurreratu zen. Bazidrudien partidu erraza izango zela sei aldiz txapela hau jantzi duen erremontistarentzat. Bederatzi tantoko abantaila lortu zuen iruindarrak 23 eta 14koan, baina urnietarra esnatu eta hiru tantora jarri zen 23-20. Urrizak, beti bezala, ongi defendatzen zuen eta Ansak bere beso indartsuarekin abiadura asko ematen zion pilotari. 

25 eta 22 zirela Urriza sakearekin asmatzen hasi zen eta sei tantoko alde erabakiorra hartu zuen 28-22 aurretik jartzeko. Azkenean 30-23 gainditu zuen Ansa, baina ez zuen partidu erraza izan.