Etxarri eta Zubiri goizuetarrak ostegunean 40-19 galdu zuten Urrutia II eta Aipzuru III.aren aurka Oriamendi Torneoko aurreneko partiduan eta bihar bigarren partidua izanen dute 17:00etatik aurrera Galarretan. Bertan, Mirubia (garai batean Etxabe II) eta Martirena izanen dituzte aurrez aurre.
Partidu hau orain hamabi egun zegoen iragarrita, baina hezetasunaren ondorioz bertan behera geratu zen.Tartean beste jardunaldi bat egon da eta azkenean bihar berreskuratuko dute partidua, egutegia bere onera itzuliz. Mirubia eta Martirenaren aurreneko partidua da eta Etxarri eta Zubirirentzat bigarrengoa.
Gogoratu Oriamendi Torneoan sei bikotek hartzen dutela parte eta lehenengo fasean denek denen aurka ariko dira. Bikote bakoitzak bost partidu izanen ditu eta lehenengo lau sailkatuak finalerdietara sartuko dira. Azkenengo biak kanporatu eginen dituzte. Etxarri eta Zubirik gaur galduz gero azken hiru partiduak irabazteko beharra izanen lukete seguruenik.
Segurola eta Zaldua I.a Oriamendi Torneoko ligaxkan lider daude sei punturekin, baina bi partidu jokatu dituzte eta beste bikote denak norgehiagoka gutxiago dituzte sailkapenean. Bigarren postuan daude lau punturekin berdinduta Urrutia II-Aizpuru III eta Goikoetxea V-Labaka. Punturik gabe, ez dutelako partidurik jokatu, laugarren daude Mirubia eta Martirena eta puntu negatiboa dute Zaldua II-Larrañaga eta Etxarri-Zubirik.
Ostegunean beste bi partidu jokatuko dira Oriamendi Torneoak etzi, ostegunean, jarraituko du beste bi partidurekin. 17:00etan hasiko da jaialdia eta lehenengo partiduan Zaldua II eta Larrañagak, Goikoetxea V eta Labakaren aurka jokatuko dute. Bigarren partiduan neurtuko dira Mirubia-Martirena eta Urrutia II-Aizpuru III. Honela, osteguneko biak jokatzean bikote guztiek bi partidu izango dituzte jokatuak eta sailkapena benetan nola dagoen ongi ikusiko da.
Gogoratu behar da Galarretan ateak itxita daudela eta ikuslerik gabe ari dira jokatzen txapelketa eta partidu guztiak. Oriamendi Torneoa ez da salbuespena.
Goikoetxea V-Labaka eta Urrutia II-Aizpuru III bikoteak izan ziren Oriamendi Torneoko bigarren jardunaldiko irabazleak. Jaialdiko lehen partidan Goikoetxea V-Labakak Segurola eta Zaldua I.ari irabazi zieten, azken hauek asteartean lehen partida irabazi eta gero. Jaialdiko bigarren partidan Urrutia II.ak eta Aizpuru III.ak erraz gainditu zituzten Etxarri eta Zubiri, 40-19. Bi bikoteak elehenengo partida zuten txapelketan.
Segurola eta Zaldua I.a Oriamendi Torneoko finalerdietarako sailkatuta daude, nahiz eta 40-39 galdu. Sei puntu dituzte eta Zaldua II.ak eta Larrañagak, taldeko beste bikoteak, ezin dituzte inoiz lortu. Goikoetxeak eta Labakak, lau punturekin, puntu negatiboa ez lortzea baino ez dute behar azken jardunaldian, edo bestela esanda, 26 tanto eginez gero sailkatuta leudeke eta, kasu horretan, garaipenak ez lieke balio izango Zaldua II.ari eta Larrañagari.
Partida polita izan zen eta Labaka gorrien artean eta Segurola urdinen artean nabarmendu ziren. Partida bikaina jokatu zuten eta aurrelari urdinak 22 tanto egin zituen eta 19 tanto atzelari urdinak Zaldua I.a menderatuz.
Bigarren partidan ez zen historiarik izan. Aizpuru III.a jaun eta jabe izan zen, Urrutia II lagun zuela, Etxarri eta Zubiriren aurka. Urrutiak 11 tanto egin zituen eta 21 tanto eta akats gutxi egin zituen Aizpuruk. Talde honetan irabazleek lau puntu dituzte orain eta galtzaileek puntu negatiboa dute. Etxarrik eta Zubirik zail dute sailkatzea, baina Mirubia eta Martirenaren debuta ikusi behar da.
Urrizak 30-25 garaitu zuen Barrenetxea IV.a UTS Master Txapelketako finalean. Larunbata gauean jokatu zen partida eta iruindarrak bere seigarren txapela lortu du txapelketa honetan. Zazpi buruz buruko, sei binakako eta sei Master baditu bere palmaresean eta denak batuz gero 19 txapela ditu jadanik. Denboraldia ezin hobeto itxi du torneo guztietan irabazi eta gero; 50. Urteurrenaren txapela, Kutxabank Txapelketa Nagusia, Binakakoa eta Masterra.
Hala ere, finala zail jarri zitzaion hasieran. Barrenetxea 1-7 aurreratu zen eta txapelduna hotz sartu zen partiduan. Atzelari hernaniarra ezin hobeto ari zen sakatzen eta pilotakada sendoak jotzen zituen, honela aurreneko tanto horietan jaun eta jabe izan zen. Urrizak buelta eman zion egoerari sakea hartu eta bere pilota atera zuenean. 1-7 galtzetik, 9-7 irabaztera pasa zen. Urriza ere bikain ibili zen sakatzen partida guztian zehar eta bai batek eta bai besteak min asko egiten zuten lehenengo pilotakadarekin.
Urrizak beti bezala ongi defendatzen zuen eta Barrenetxea arriskatzen ari zen eta ongi irteten zitzaizkan jokaldiak. Finala maila altukoa izan zen, emozioz beterikoa eta tanto ederrak ikusi ziren. Oso parekatua joan zen ia amaierara arte, baina azkenean aurrelaria freskoago iritsi zen eta atzelari hernaniarrak huts egite gehiago egin zituen.
Hor erabaki zen txapela. Barrenetxeak ez zuen asmatu errebotean eta bi pilota argitan, eskura etorri zatzaizkionak, huts egin zuen. Bost akats horiek erabakiorrak izan ziren. Urrizak aldiz ez zuen pilota bakarra galdu eta beti bezala ezin sendoago aritu zen. Ez zuen arriskatu eta jokaldi gutxi egin zituen, bi paretera tanto bakarra egin zuen eta Barrenetxeak aldiz jokaldi gehiago egin zituen, baina ez zen nahikoa izan.
Markagailuan bai batek eta bai besteak agintzen zuten eta momentu erabakiorrera hernaniarra aurretik iritsi zen 23-24. Orduan Urrizak 5-0 partziala egin eta finala ia erabakita utzi zuen 28-24 aurreratuz. Ongi sakatu zuen eta gainera Barrenetxeak bi akats potolo egin zituen egin behar ez direnean. 28 eta 25ekoa egin eta gero 29garrena eskura etorritako pilota bat huts egitean igo zen markagailura eta azken tantoa sakez egin zuen Urrizak. Merezimendu osoz irabazi zuen bere doai nagusiak erakutsiz; kolpea, defentsa, segurtasuna eta sakea.
Guztira hamahiru tanto egin zituen piloteoan Urrizak eta sakearekin zortzi. Ez zuen akatsik egin final guztian zehar. Barrenetxeak piloteoan 19 tanto egin zituen, bost bi paret, eta sakearekin sei tanto egin zituen, baina sakez bi falta ere egin zituen eta zazpi akats ere bai piloteoan.
Partidua amaitutakoan Urrizak bere urtea nabarmendu zuen. “Ezin hobeto joan da” eta partidaren inguruan Barrenetxeak gauzak zail jarri zizkiola nabaermendu zuen. “Oso indartsu, hausart eta pilota indartsu jotzen hasi da eta ni berriz lotuta aritu naiz partidu guztian zehar. Finala aurrera atera baldin badut izan da ez dudalako akatsik egin eta serio aritu naizelako”.Barrenetxeak huts egindako pilotak nabarmendu zituen. “Urrizaren aurrean ezin da horrenbeste pilota oparitu”.
Javier Urrizak eta Endika Barrenetxeak Master Txapelketako finala jokatuko dute bihar, Galarretan, gaueko 23:00etatik aurrera. 22:00etan hasiko da jaialdia, baina finala eguneko bigarren partidua izango da. Urriza eta Barrenetxearen arteko finalak klasiko ari dira bihurtzen, nahiz eta aurtengo Banakako Txapelketan ez ziren finalean aurkitu.
Pasa den urtean Barrenetxeak irabazi zuen final hau lehenengo aldiz, Urrizari 30-29 irabazita. Ikusgarria izan zen partida eta maisu izaten jarraitu nahi du atzelari hernaniarrak. Hala ere, ez da erraza izango jokatu duen guztia irabazi baitu aurrelari nafarrak. Udaran jaun eta jabe izan zen buruz buruko txapelketa nagusian eta binakakoan ere nagusitu zen, ahaztu gabe 50. Urteurren txapelketan ere bera izan zela txapeldun, Zubirirekin batera, uztailean. Denboraldia borobilduko luke gaur irabaziz gero. Gainera 2011an hasi zen txapelketa hau bost aldiz irabazi du Urrizak (2013, 2014, 2017, 2018, 2019); bitan irabazi dute Ezkurrak (2011, 2012) eta Utergak (2015, 2016) eta behin jantzi du txapela Barrenetxeak (2020). Bien arteko balantzea argia da Urrizaren alde. Zazpi aldiz irabazi du aurrelari iruindarrak eta atzelari hernaniarra bi aldiz gailendu zaio nafarrari.
Pilota biziagoak Barrenetxeak Bi erremontistak ongi ezagutzen dira eta bata besteari nola min egin badakite. Urriza oso pilotari osoa da eta defentsan ezin hobeto moldatzen da, tantoa berari egitea oso zail bihurtzen delarik. Barrenetxeak sakean min handia egin dezake eta horregatik aukeratzen ditu Urrizaren aurka pilota biziagoak. Horrela izan zen asteartean. Urrizarenak zerbait motelagoak dira, piloteoan tantoa luzatzeak mesede egiten baitio aurrelaria izanda.
«Urriza oso momentu onean aurkitzen da» Barrenetxeak badaki aurrean erronka zaila duela. «Aurtengo denboraldia Urrizarena da. Jokoan egon diren txapela guztiak irabazi ditu eta sasoi betean dago. Ni presiorik gabe irtengo naiz eta presarik gabe. Gauzak zail jartzea espero dut».
Horretarako material egokia aurkitu zuen xestoan. «Pozik geratu naiz pilotekin». Zortzi minututan, 129, 127 eta 126 gramoko hiru pelota bereizi zituen. Bere pelotak aurrelariarenak baino biziagoak dira. Aurkariaren pilotekin ere gustora zegoen Barrenetxea IV.a. «Espero nuena baino pilota normalagoak aukeratu ditu Urrizak. Normalean pelota lehorragoak aukeratzen ditu eta horrek konfiantza handiarekin dagoela adierazi nahi du».
Hernaniarrak ez du kexarik. «Bere pilotak gustatu zaizkit, lehorragoa den bat izan ezik. Agian seinale txarra da niretzat». Iaz Masterra irabazi zuen, baina Urriza iaz baino hobeto dagoela argi dauka.
Txapeldun iruindarrari irabazteko sakean egon daiteke gakoa. Ongi ateratzea ezinbestekoa du hernaniarrak.
«Txapel guztiak dira garrantzitsuak eta beste final bat nahi dut irabazi» Urriza beste txapel baten bila dabil. «Txapel guztiak dira garrantzitsuak eta jakin badakit ez dela batere erraza horrelako finaletara iristea eta beste final bat nahi dut. Finaletan egotea gustuko dut eta asko gozatzen dut». Aurreko denboraldian bi buruz burukoak galdu zituen arren hernaniarraren aurka egoerari buelta eman dio aurtengo denboraldian iruindarrak.
Hamar minututan 126 gramoko hiru pilota aukeratu zituen material aukeraketan Urrizak. Ez dira berdinak denak. Bi biziak eta lehor tankerako bat bazegoen. Urrizak esan zuen material asko zegoela aukeratzeko eta pozik geratu zen aukeraketarekin. «Oso ondo ezagutzen dugu elkar eta badakigu bakoitzak zer bilatzen duen. Berak pilota indartsuago bat bilatzen du sakerako eta bigarren pilotakadarako, eta nik nahiago dut piloteatzeko material mantsoagoa. Uste dut biok aurkitu dugula nahi genuena». Pilotetako bat lehorragoa izateak arritu zuen Barrenetxea, baina ederki azaldu zuen Urrizak arrazoia. Azkenean, pilotak aukeratzen ditugu sentsazioengatik eta partida egunean agian kalte egiten dizu material geldoak pilota gehiegi geratu daitekeelako eta kalterako izan daiteke».
Urrizak banakako zazpi txapel ditu, urte hasieran binakako seigarren txapela ere irabazi zuen eta seigarren txapela nahi du Masterrean. Gainera beste hainbat txapelketetan ere garaile izan da, San Fermin edo Sagardo Txapelketan esaterako. ETB1ek zuzenean eskainiko du partidua.
Sei bikote ariko dira Masterrean aritutako erremontistarik gabe
Oriamendi Torneoa aurkeztu zuten asteartean Galarretan eta txapelketaren lehenengo jardunaldia bihar jokatuko da Hernaniko frontoian ateak itxita. Master txapelketan aritu ez diren koadroko beste pelotari guztiak osatu dituzte bikoteak eta beraz sei bikotek hartuko dute parte.
Zubirik Etxarrirekin batera jokatuko du eta txapelketan debuta bihar egingo dute, Mirubia eta Martirenaren kontra. Oriamendi Torneoan parte hartuko duten beste lau bikoteak ondorengoak dira: Segurola-Zaldua I, Goikoetxea V-Labaka, Urrutia II-Aizpuru III eta Zaldua II-Larrañaga. Biharko jardunaldian jokatuko den beste partidua Zaldua anaien artekoa izango da; Zaldua II eta Larrañagak, Segurola eta Zaldua I.aren aurka ariko dira. Beraz, atsedena dute bihar Goikoetxea V-Labakak eta Urrutia II-Aizpuru III.ak.
Partiduak ostegunero jokatuko dira eta jendea egotea baimentzen bada larunbatera pasako lirateke jardunaldiak. Bi multzotan egongo dira banatuak sei bikoteak. A multzoan daude; Segurola-Zaldua I, Goikoetxea V-Labaka eta Zaldua II-Larrañaga. B multzoa osatzen dute; Etxarri-Zubirik, Mirubia-Martirenak eta Urrutia II-Aizpuruk.
Multzo bakoitzeko bi lehenengoak pasako dira finalerdietara eta azkena kanpoan geratuko da. Lehenengo fasea otsailaren 11ra arte jokatuko da hiru jardunaldiko (bihar, otsailak 4 eta 11an) sei partidurekin; bi finalerdiak otsailaren 18an izango dira eta finala otsailaren 25ean. Halaber, Oriamendi Torneoko norgehiagoka guztiak 40ra jokatuko dira eta aurreneko fasean betiko puntuaketa sistema erabiliko da.
Javier Urrizak eta Endika Barrenetxeak hitzordu berezia dute urtarrilaren 30ean, larunbata, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. UTS komunikazioaren Master txapelketaren final jokatu beharko dute eta gaur arratsaldean erabiliko duten materiala bereizi dute.
Bi finalistak batera kantxaratu ziren, baina Urriza izan zen hiru pilotak banatzen lehena. Hamar minutu inguru behar izan zituen 126 gramoko hiru pilota aukeratzeko. Lehenengo biak biziak ziren eta hirugarrena lehorra.
Ondoren, Barrenetxea IV.aren txanda iritsi zen, apur bat azkarragoa, zortzi minutukoa, eta 129, 127 eta 126 gramoko hiru pilota bereizi zituen. Atzelariaren pilotak aurrelariarenak baino biziagoak dira.
Ondorengo adierazpenetan. Urrizak esan zuen material asko zegoela aukeratzeko. “Pozik geratu naiz aukeraketarekin. Oso ondo ezagutzen dugu elkar eta badakigu bakoitzak zer bilatzen duen. Berak pilota biziagoa bilatzen du sakerako eta bigarren pilotakadarako, eta nik nahiago dut pilota motelagoa gehiago piloteatzeko. Uste dut biok aurkitu dugula nahi genuena.Urriza beste txapel baten bila dabil. “Txapel guztiak dira garrantzitsuak eta jakin badakit ez dela batere erraza horrelako finaletara iristea eta beste final bat jopkatu nahi dut”.
Barrenetxeak esan zuen pozik zegoela. “Espero nuena baino pilota normalagoak aukeratu ditu Urrizak. Normalean pilota lehorragoak aukeratzen ditu eta horrek pentsa arazten dit konfiantza handiarekin dagoela, agian seinale txarra da niretzat “. Iaz Masterra irabazi zuen, baina Urriza iaz baino hobeto dagoela uste du. “Urrizaren urtea izaten ari da, jokatu duen guztia irabazi du eta denboraldia borobildu nahi du. Presiorik gabe iritsi naiz eta ez dut presarik. Gauzak zail jartzea espero dut “.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.
ekipazio ofiziala
salgai
Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!