Uztailaren 1ean hasiko da gaueko saioarekin eta beste lau egunez luzatuko da uztailaren 6an, 8an, 13an eta 15ean
San Fermin Torneoa ordezkatuko du garai berrietara egokitzeko
Oriamendik gaur arratsaldean Santa Klara Irlan, Jai Alai Summer Season txapelketa berritzaile eta apurtzailea aurkeztu du. Erremonte enpresa, apustu sendoa egiten ari da gauzak eraberritzeko eta erremontea garai berrietara egokitzeko.Bide horretan Jai Alai Summer Season txapelketak San Fermin Torneoa zena ordezkatuko du uztailaren 1ean, uztailaren 6an eta uztailaren 8an, uztailaren 13an eta uztailaren 15ean.
Erremontea momentu ona ari da bizitzen eta horri jarraipena eman nahi dio Oriamendik. Gauza berriak eta berrikuntzak sortuz jendeak ongi erantzuten duela ikusi da azkenaldian. Dinamika horrekin jarraituz berritasun askorekin dator erremontea uda denboraldian eta Jai Alai Summer Season horren erakusgarri da. Erremontea garai berrietara egokitzeko bide horretan, Oriamendik argi du aldaketak egin behar direla eta txapelketa berri hau bide horretatik jarraitzeko beste saiakera bat da. Jai Alai Summer Season berrikuntza bat izateaz gain aldaketa totala da, eraberritzeko bidean derrigorrez eman beharreko pausoa. Jende edota ikusle desberdinarengana iritsi nahi da, batez ere gazteengana, baina ohiko zaleak ahaztu gabe eta turismoa erakarri nahirik.
Gaueko hiru jaialdi DJarekin eta pintxopotearekin
San Fermin Torneoa izatetik, Jai Alai Summer Season izatera pasako da uztaileko jarduna. Aipatu bezala hilaren 1ean, 6an, 8an, 13an eta 15ean jokatuko da eta beste berrikuntza garrantzitsua da larunbatetan gaueko 22:00etan antolatuko direla jaialdiak uztailaren 1ean, uztailaren 8an eta uztailaren 15ean. Uztailaren 6an eta uztailaren 13an ordutegi eta egun tradizionalean jokatuko dira jaialdiak, ostegunean, arratsaldeko 16:30etan hasita.
Larunbatean izango diren gaueko jaialdiek jendeari aukera emango diote eguna aprobetxatzeko nahi duen eran eta gauez, Galarretara hurbildu daiteke erremonteaz eta antolatuko den ikuskizunaz gozatzera. Ez baita erremontea bakarrik egongo. Gazteek eta jai giroa gustuko duen orok aukera paregabea izango du Galarretan festaz gozatzeko. Erremontearekin batera musika izango baita DJarekin eta pintxopitea ere bai. Jaialdi guztietan hiru partidu jokatuko dira eta Jai Alai Summer Season txapelketa bi taldetan banatuko da. Alde batetik, A multzoa dago eta bertan aktibo dauden zortzi erremontista onenak jokatuko dute. Aktibo, Ezkurra aitatasun bajarekin ez baita bertan izango. Zortzi onenak A taldean izango dira. Bestetik, B multzoa edo taldea dago. Hemen beste zortzi erremontista ariko dira, zortzi puntakoenak ez direnak.
Inoiz ikusi gabeko bikoteak
Beste berrikuntza nabaria izango da, oso konposizio berezian jokatuko dela txapelketa. Inoiz ikusi gabeko bikoteak eta espero gabeko bikoteak ariko dira jokoan.Aldaketak posizioekin du zerikusia eta pelotariak bere ohiko lekutik kanpo ariko dira. Berezia izango da eta erremontistak ari dira dagoeneko horretara egokitzen. Dinamika berriak sortu nahi dira, festa giroa sortu kirola eta ikuskizuna uztartuko dituena eta gazteak erakarriko dituena. Berrikuntza beharrezkoa da eta Jai Alai Summer Seasonek hori ziurtatuko du. Aukera hori eskainiko du.
TXAPELKETAREN XEHETASUNAK A TALDEA
Aldabe-Urriza, Barrenetxea IV-Juanenea-Segurola, Segurola-Ansa eta Azpiroz-Larrañaga lau bikoteek osaturiko txapelketaren lehen fasean, denek denen aurka jokatuko dute. Hiru jardunaldia izango dituzte horretarako: uztailaren 1a, uztailaren 6a eta uztailaren 8a. Partiduak set formatuan jokatuko dira. Ligaxkako sailkapena puntuaketa sistemaz izango da. Lehenego sailkatua zuzenean uztailaren 15eko finalera sailkatuko da eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdi bat jokatuko dute uztailaren 13an. Partidu honetako irabazlea finalera sailkatuko da. Ligaxkako laugarrena kanporatua izango da, baina finalerdietan ordezkorik ez badago lesiorik badago, beraiek jokatuko dute.
B TALDEA Irazu-Zubiri, Loitegi-Aiestaran VI, Zaldua II-Eskudero eta Gurrutxaga-Apezetxea bikoteek jokatuko dute txapelketa. Ez da ligaxkarik jokatuko. Bi finalerdi jokatuko dira. Lehenengoa uztailaren 1ean eta bertan Loitegi-Aiestaran, Irazu-Zubiriren kontra ariko dira. Uztailaren 8an izango da bigarren finalerdia eta hemen Zaldua II-Eskudero, Gurrutxaga-Apezetxearen kontra ariko dira. Bi irabazleak uztailaren 15eko finalera sailkatuko dira. Partiduak set formatuan jokatuko dira.
Uztailaren 1ean hasiko da gaueko saioarekin eta beste lau egunez luzatuko da uztailaren 6an, 8an, 13an eta 15ean
San Fermin Torneoa ordezkatuko du garai berrietara egokitzeko eta ekainaren 28an, asteazkenean aurkeztuko da
Oriamendik ekainaren 28an, asteazkenean, Jai Alai Summer Season King Series txapelketa berritzaile eta apurtzailea aurkeztuko du. Erremonte enpresa, apustu sendoa egiten ari da gauzak eraberritzeko eta erremontea garai berrietara egokitzeko.
Bide horretan Jai Alai Summer Season txapelketak San Fermin Torneoa zena ordezkatuko du uztailaren 1ean, uztailaren 6an eta uztailaren 8an, uztailaren 13an eta uztailaren 15ean.
Erremontea momentu ona ari da bizitzen eta horri jarraipena eman nahi dio Oriamendik. Gauza berriak eta berrikuntzak sortuz jendeak ongi erantzuten duela ikusi da azkenaldian. Dinamika horrekin jarraituz berritasun askorekin dator erremontea uda denboraldian eta Jai Alai Summer Season horren erakusgarri da.
Erremontea garai berrietara egokitzeko bide horretan, Oriamendik argi du aldaketak egin behar direla eta txapelketa berri hau bide horretatik jarraitzeko beste saiakera bat da.
Jai Alai Summer Season berrikuntza bat izateaz gain aldaketa totala da, eraberritzeko bidean derrigorrez eman beharreko pausoa. Jende edota ikusle desberdinarengana iritsi nahi da, batez ere gazteengana, baina ohiko zaleak ahaztu gabe eta turismoa erakarri nahirik.
Gaueko hiru jaialdi DJarekin eta pintxopotearekin
San Fermin Torneoa izatetik, Jai Alai Summer Season izatera pasako da uztaileko jarduna. Aipatu bezala hilaren 1ean, 6an, 8an, 13an eta 15ean jokatuko da eta beste berrikuntza garrantzitsua da larunbatetan gaueko 22:00etan antolatuko direla jaialdiak uztailaren 1ean, uztailaren 8an eta uztailaren 15ean. Uztailaren 6an eta uztailaren 13an ordutegi eta egun tradizionalean jokatuko dira jaialdiak, ostegunean, arratsaldeko 16:30etan hasita.
Larunbatean izango diren gaueko jaialdiek jendeari aukera emango diote eguna aprobetxatzeko nahi duen eran eta gauez, Galarretara hurbildu daiteke erremonteaz eta antolatuko den ikuskizunaz gozatzera. Ez baita erremontea bakarrik egongo. Gazteek eta jai giroa gustoko duen orok aukera paregabea izango du Galarretan festaz gozatzeko. Erremontearekin batera musika izango baita DJarekin eta pintxopitea ere bai.
Jaialdi guztietan hiru partidu jokatuko dira eta Jai Alai Summer Season King Series txapelketa bi taldetan banatuko da. Alde batetik, A multzoa dago eta bertan aktibo dauden zortzi erremontista onenak jokatuko dute. Aktibo, Ezkurra aitatasun bajarekin ez baita bertan izango. Zortzi onenak A taldean izango dira. Bestetik, B multzoa edo taldea dago. Hemen beste zortzi erremontista ariko dira, zortzi puntakoenak ez direnak.
Inoiz ikusi gabeko bikoteak
Beste berrikuntza nabaria izango da, oso konposizio berezian jokatuko dela txapelketa. Inoiz ikusi gabeko bikoteak eta espero gabeko bikoteak ariko dira jokoan.
Aldaketak posizioekin du zerikusia eta pelotariak bere ohiko lekutik kanpo ariko dira. Berezia izango da eta erremontistak ari dira dagoeneko horretara egokitzen.
Dinamika berriak sortu nahi dira, festa giroa sortu kirola eta ikuskizuna uztartuko dituena eta gazteak erakarriko dituena. Pintxopotea ere ez da faltako. Berrikuntza beharrezkoa da eta Jai Alai Summer Seasonek hori ziurtatuko du. Aukera hori eskainiko du.
Xehetasun gehiago asteazkeneko aurkezpenean eskainiko dira, baina non eta zer ordutan izango den ere sorpresa izango da. Datozen orduetan argituko da, baina seguru jendea ez dela hotz geratuko.
Erremontari Herriz Herriko finalak Zumarragan jokatu ziren igandean eta bertan B taldean Gurrutxaga eta Apezetxea izan dira txapeldun eta A taldean Ezkurra II eta Juaneneak jantzi zuten txapela.
Zumarragako frontoian giro ederra izan zen eta ikuskizun bikaina eskaini zuten zortzi erremontistek.
Final nagusian Ezkurrak eta Juaneneak 2-0 (15-8 eta 15-14) irabazi zuten Goikoetxea V.a eta Azpirozen aurka. Lehenengo setean nagusi zian ziren gorriak. Ezkurra jaun eta jabe izan zen eta Juanenea sendo batekin erraz aurreratu ziren markagailuan. Bigarren seta berdinduagoa izan zen. Azpirozek esfortzu ikaragarria egin zuen eta markagailua parekatua eramatea lortu zuen, baina azken tantoan sakez falta egin zuen eta txapela Ezkurrak eta Juaneneak jantzi zuten. Hemen ere Ezkurra izan zen onena eta finalean hamasei tanto egitea lortu zuen. Juaneneak bigarren txapela lortu du egun batzuren buruan eta bolada bikainean dago saldistarra.
B taldeko finala parekatuagoa izan zen eta maila ezin hobean aritu ziren lau erremontistak. Gurrutxaga eta Apezetxea nagusitu ziren, 2-1 (13-15, 15-12 eta 5-3), Zaldua eta Eskuderoren aurka. Ikusleak zutik jarri ziren ikusitako ikuskizunarekin. Tanto sorta ederrak eskaini zituzten eta edozeinek irabazi zezakeen, baina azkenean detaile txikiek erabaki zuten finala urdinen alde partzial erabakigarrian.
Bertan bildu ziren zale asko eta baita Zumnarragako Udal arduradunak ere.
Urrizari eta Martirenari gailendu zaizkie, hiru setetan (11-15, 15-10 eta 2-5), beteta zegoen Galarreta pilotalekuan jokatutako final handian.
Beñat Segurola eta Aritz Juanenea dira Sagardoaren Txapelketako 13. edizioko eta “Erremontari” saioko txapeldunak, finalean Javier Urriza eta Ibai Martirena hiru setetan mendean hartuta: 11-15, 15-10 eta 2-5.
Partida lehiatua izan zen, txapelketako bi bikote onenen artean. Gorriek behetik gorako ibilbidea egin dute aurtengo edizioan; final-laurdenetako ligaxka kaskar hasi zuten, baina sailkapeneko lehen postuan amaitu zuten, 12 punturekin, jokatutako bost partidetatik hiru irabazita. Finalerdietan, txapelketa osoan indartsu aritu ziren Goikoetxea V.a eta Bearrenetxea IV.a kanporatu zituzten, bi setetan.
Segurola eta Juaneneak, berriz, ligaxka bigarren postuan amaitu zuten, hauek ere bost partidetatik hiru irabazita, baina 11 punturekin. Finalerdietan, Ezkurra eta Zubiri bikote zaila kanporatu zuten, hiru setetan.
Horrenbestez, finalak ikusmin handia sortu zen, eta jende kopuru polita bildu zen Galarretako harmailetan. Finala ederra izan zen eta guztiak asebete zituen.
Segurola eta Juaneneak irabazi zuten txapela merezimendu osoz, 1-2 gailenduta, 11-15, 15-10 eta 2-5eko partzialekin. Gorriek agian pilota aukeraketan egin zuten huts. Pilotak motelak hartu zituzten eta pilota horieki ez ziren egon eroso. Martirena ez zen pilota motel horietara egokitu eta urruti geratzen zen pilotakadak ematerako garaian. Urriza bera ere nekatu egin zen eta azken tantoetan freskotasuna falta izan zitzaion. Aldiz, urdinak bikain amaitu zuten Segurolari esker, azken tantoetan. Juaneneak ere partidu bikaina egin zuen eta bikote sendoagoa osatu zuten.
Lehen setean, gorriek hartu zuten aurrea lehen tantoetan, Urrizaren joko erasokorrari etekina ateraz. Martirenak, artean, ondo babesten zuen atzeko aldea. Ondorioz, 5 eta 1 aurreratu ziren Urria eta Martirena. Segurolari asko kosta zitzaion partidan sartzea, konfiantza falta agertu zuen, eta bikote urdinak asko nabaritu zuen hori.
Hala ere, Segurolak eta Juaneneak ez zuten amore eman eta nabaritu zen. 6-5 eta 7-6 hurbildu ziren, neurketa berdintzear izan ziren, baina gorriek presioari eutsi zioten eta 11 eta 7 jarri ziren aurretik. Baina hori izan zen gorriek joko honetan egin zuten azken tantoa. Urdinek 0 eta 8ko partziala egin eta markagailua irauli zuten seta 11 eta 15 poltsikoratzeko. Urrizaren 9 tantoak ez ziren nahikoak izan. Martirena beherantz etorri zen azken tantoetan. Aldiz, Juanenea izan zen set honetako pilotaririk onena.
Bigarren jokoa ondo bideratu zuten Urrizak eta Martirenak, aurkariek lehenengoan egindako ahaleginari buelta ematea kostatu zitzaiela ikusita. Seta irabaztea ezinbestekoa zuten finala berdintzeko. 9 eta 3 aurreratu ziren lan erdietan. Jokoak kolore gorria zuen, eta horrela jarraitu zuen amaiera arte: 15-10. Hemen ere Urriza izan zen sendoena bederatzi tanto eta huts bakarrarekin.
Hirugarren joko erabakigarria
Finala hirugarren jokoan erabaki zen, 5 tantora, txapelketa osoan egin bezala. Urdinek gogor hasi zuten eta 1 eta 3 aurreratu ziren Segurolaren hiru tantoei esker, txapela erdia buruan zuten alde horrekin. Eta aukera baliatu zuten, azkenean 2 eta 5 nagusitu baitziren joko erabakigarrian. Juaneneak amaitu zuen finala. Merezita irabazi zuten final handia.
Ondorioz, Beñat Segurola eta Aritz Juananea dira Sagardoaren Txapelketako 13. edizioko irabazleak.
Txapelketako jokalaririk onenaren saria Javi Urriza iruindarrari eman zioten.
Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a (15-14 eta 15-2) eta Ezkurra II.a eta Zubiri (13-15, 15-13 eta 5-2) menderatu dituzte, hurrenez hurren, finalerdietan, Galarretan.
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak eta Beñat Segurolak eta Aritz Juaneneak osatutako bikoteek jokatuko dute, ekainaren 12an (astelehena da), Hernaniko Galarretan, “Erremontari”ko XIII. Sagardoaren Txapelketako finala; izan ere, astelehenean frontoi horretan bertan jokatutako finalaurrekoetan, Urrizak eta Martirenak Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a menderatu dituzte, bi set irabaziz (15-14 eta 15-2), eta Segurolak eta Juaneneak, ordea, Ezkurra II.a eta Zubiri kanporatu dituzte hiru jokotan (13-15, 15-13 eta 5-2). Hala, bi bikote garaileek “Erremontari”ko final handirako txartela eskuratu dute.
Sagardoaren Txapelketako txapelak, hortaz, final laurdenetako ligaxkako azken sailkapenean lehen bi postuetan amaitu zuten bi bikoteek jokatuko dituzte. Urriza-Martirena eta Segurola-Juanenea izan ziren laurdenetako fase horretako erregularrenak, eta berretsi egin dute hori finalerdietan. Laurdenetan nor baino nor gehiago izan zirenean, Segurolak eta Juaneneak irabazi zuten, hiru setetan, hirugarren jardunaldian, maiatzaren 1ean; baina hura ligaxka zen, eta orain finala dute aurretik, alegia, ez dago bueltarik. Partidak xarma handia du, eta oso erakargarria da.
Hala, Urrizak eta Martirenak argi menderatu dituzte Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a, lehen finalaurrekoan. Gorriek, bikote nafarrak, Alorrenea sagardotegiaren ordezkariek, bi setetan erabaki dute partida; urdinek, bikote gipuzkoarrak, Oialume Zar sagardotegiaren ordezkariek, asko estutu dituzte aurkariak lehen jokoan, baina bigarrenean, ordea, ez dute inolako aukerarik izan.
Neurketaren hasieran, Javier Urrizak eta Ibai Martirenak hartu dute aurrea; 5-3koa jarri dute, eta, pixkanaka, alde hori handiagoa izan da. Etenaldian, 8-5 zihoan partida, eta jarraian 11-5 ere izan dira bi bikoteak; baina, puntu horretan, finalaurrekoa aldatu egin da, eta urdinak gerturatzen hasi dira. 5-0eko partziala eginez, 11na berdindu dute, baina gorriek ez dute etsi, eta 14-12 aurreratu dira. Bikote urdinak, nolanahi ere, amaierara arte borrokatu du, eta berriro ere behartu du berdinketa, 14-14; Urriza eta Martirena gailendu egin dira azken tantoan, eta aurreneko puntua kokatu dute horiek.
Lehen jokoaren azken tantoan erdietsitako 1-0ekoak bultzatuta, gorriek bikain heldu diote bigarren setari. Urriza iruindarrak eta Martirena lekunberriarrak abantaila hartu dute, eta, sendo eta ederto jokatuz, 15-2 irabazi dute, azkenean. Goikoetxeak eta Barrenetxeak ezin izan dute aurkariak estutasunean jarri; aurrelari urnietarrak ez du errematean minik egiterik izan, eta Barrenetxea hernaniarrak, etxean, saiatu egin da atzealdean Martirena gailentzen, baina alferrik.
Horrenbestez, Urrizak eta Martirenak final laurdenetako ligaxkan jasotako 2-0ekoa bueltatu diete Goikoetxeari eta Barrenetxeari. Orduan, aurreneko jardunaldian, bi gipuzkoarrek 15-7 eta 15-12 irabazi zuten; orain, baina, finalaren atarian, ligaxka horretako lehen sailkatuek erakutsi dute sasoi puntu onean daudela, eta final handirako txartela eskuratu dute.
Bigarren finalerdian berdintasun handiagoa izan da; Segurolak eta Juaneneak hirugarren seta baliatu behar izan dute, finalera sailkatzeko. Hainbat tartetan, gorriek kontrolpean izan dute lehen jokoa; puntua, baina, urdinek eskuratu dute. Beñat Segurola eta Aritz Juanenea, Bereziartua sagardotegiko ordezkariak, 10-4 ere izan dira, etenaldiaren ostean; baina Josetxo Ezkurrak eta Aritz Zubirik (Gurutzeta sagardotegia ordezkatu dute) ez dute amore eman, 7-1eko partziala lortu dute, eta 11-11koa jarri dute markagailuan, berdinketa. Aurreneko jokoaren azken zatian, Ezkurrak eta Zubirik gehiagotan asmatu dute, eta 15-13 gailendu dira, finalaurreko lehen puntua irabazita.
Doneztebeko aurrelariak eta Goizuetako atzelariak, finalaurrekoan aurrea hartuta, indar handiz heldu diote bigarren jokoari: 6-1 izan dira aurretik, eta bazirudien, une horretan, gorriek urrun zutela finala, gero eta urrunago ere. Baina, 2-6koa jarrita, Segurolak, Aizarnazabalgo aurrelariak, erosoago jokatu du, eta Juanenea saldiastarrak, atzealdetik, kalitate handiko sake batzuk sartu ditu. Hala, ziztu bizian, gorriak 8-7 jarri dira aurretik, eta 12-7 handik gutxira. Ezkurrak eta Zubirik 12na eta 13na berdindu dute, baina azken bi tantoak gorriek egin dituzte, bata bestearen atzean; beraz, neurketa hirugarren setera iritsi da.
Horretan, Segurola eta Juanenea izan dira nagusi; 5-2 lortu dute sailkatzea, eta finala jokatuko dute, horrenbestez. Azken batean, final laurdenetako neurketan jasotakoa errepikatu egin da; orduan ere, duela astebete, finalistek emaitza irauli egin zuten, hirugarren jokoan irabaziz.
Urrizak eta Martirenak Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.arekin neurtuko dituzte indarrak finalaurrekoetako batean eta Ezkurra II.ak eta Zubirik Segurola eta Juanenearen aurka jokatuko dute bigarren finalerdian
Sagardoaren Txapelketako ligaxka atzo amaitu zen Galarretan ETBko Erremontari saioaren barruan eta finalerdiak zehaztuta daude eta kanporatutako bikoteak ere ezagutzen dira. Aldabe-Azpirozek eta Ansa II-Zalduak ez dute faserik gainditu eta Urrizak eta Martirenak, Goikoetxea V eta Barrenetxea IV izango dituzte aurkari finalaurrekoetako batean eta Ezkurra II eta Zubiri, Segurola eta Juanenearen aurka ariko dira bigarren finalerdian. Ligaxkako azken jardunaldiko lehen partidan Ansa eta Zalduak 0-2 (10-15 eta 11-15) irabazi zieten Goikoetxea V.ari eta Barrenetxea IV.ari. Gorriek mesfidantzaz jokatu zuten eta presiorik ez zuen bikote batek gainditu zituen. Ansak bere partidarik onena jokatu zuen txapelketan, baina berandu zen sailkatzeko. Goikoetxeak eta Barrenetxeak, konfiantzarik gabe, ez zuten euren eguna izan. Bigarren partida zirraragarriena izan zen. Ezkurrak eta Zubirik 15-10 irabazi zuten lehen seta eta puntu horrek finalerdietarako sailkapena ematen zien. Hurrengo bi setetan Segurola eta Juanenea izan ziren onenak eta garaipena lortu zuten 12-15 eta 4-5eko partzialekin. Hain zuzen ere, bi bikoteek neurtuko dituzte indarrak finalerdian. Bigarren seta parekatua izan zen, baina seinako berdinketaren ondoren urdinek hiru tantoko errentak lortu zituzten eta amaierara arte mantendu zuten. Gorriek huts gehiago egin zituzten, Ezkurrak bederatzi tanto egin arren. Set erabakigarrian alternatiba asko izan ziren. Segurola eta Juanenea 0-2 irabazten hasi ziren, baina gorriek 4-0eko partzialarekin garaipena gertu zuten, 4-2ko emaitzarekin, baina 0-3ko partzialak garaipena eman zien urdinei. Juaneneak erresto batean eta Segurolaren azken bi tantoek garaipena ematen zieten. Jardunaldiko hirugarren partidan Urrizak eta Marrtirenak 2-0 irabazi zuten, Aldabe eta Azpirozen aurka, 15-11ko bi partzialekin. Zortzinako berdinketaren ostean, gorriek 15-11 irabazi zuten, batez ere Urrizaren lan onari esker. 11 eta 8 tanto egin zituen bi setetan. Aldabe ongi aritu zen, baina Azpirozek mesfidantzaz jardun zen. Martirenarekin batera, hirugarren partida jarraian irabazi du Urrizak. Bi porrot eta zero punturekin hasi zuten txapelketa, baina hirugarren partidan kanporaketarako zorian egon ondoren, ligaxkako lehen postuan bukatu dute.
Sailkapena 1. Alorrenea 12 puntu 5 partida 2. Bereziartua 11 puntu 5 partida 3. Gurutzeta X Chuleta 11 puntu 5 partida 4. Oialume Zar 10 puntu 5 partida 5. Petritegi 8 puntu 5 partida 6. Aburuza 7 puntu 5 partida
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.
ekipazio ofiziala
salgai
Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!