Erremontari Herriz Herriko finalak Zumarragan jokatu ziren igandean eta bertan B taldean Gurrutxaga eta Apezetxea izan dira txapeldun eta A taldean Ezkurra II eta Juaneneak jantzi zuten txapela.

Zumarragako frontoian giro ederra izan zen eta ikuskizun bikaina eskaini zuten zortzi erremontistek.

Final nagusian Ezkurrak eta Juaneneak 2-0 (15-8 eta 15-14) irabazi zuten Goikoetxea V.a eta Azpirozen aurka. Lehenengo setean nagusi zian ziren gorriak. Ezkurra jaun eta jabe izan zen eta Juanenea sendo batekin erraz aurreratu ziren markagailuan. Bigarren seta berdinduagoa izan zen. Azpirozek esfortzu ikaragarria egin zuen eta markagailua parekatua eramatea lortu zuen, baina azken tantoan sakez falta egin zuen eta txapela Ezkurrak eta Juaneneak jantzi zuten. Hemen ere Ezkurra izan zen onena eta finalean hamasei tanto egitea lortu zuen. Juaneneak bigarren txapela lortu du egun batzuren buruan eta bolada bikainean dago saldistarra.

B taldeko finala parekatuagoa izan zen eta maila ezin hobean aritu ziren lau erremontistak. Gurrutxaga eta Apezetxea nagusitu ziren, 2-1 (13-15, 15-12 eta 5-3), Zaldua eta Eskuderoren aurka. Ikusleak zutik jarri ziren ikusitako ikuskizunarekin. Tanto sorta ederrak eskaini zituzten eta edozeinek irabazi zezakeen, baina azkenean detaile txikiek erabaki zuten finala urdinen alde partzial erabakigarrian.

Bertan bildu ziren zale asko eta baita Zumnarragako Udal arduradunak ere.

ekipazio ofiziala

salgai

Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!