Bigarren porrotak, oraingoan Ansa eta Zubiriren aurka, aukerarik gabe utzi ditu
Azpeitiko Torneoak bigarren jardunaldia izan zuen Izarraitz pilotaleku azpeitiarrean eta Gurrutxaga eta Larrañaga Torneotik at geratu ziren. Bigarren partida ere galdu zuten (2-0) Ansa II.aren eta Zubiriren aurka eta ezin izango dira finalean egon. Bigarren partidan Urrizak eta Apezetxeak 2-1 irabazi zieten Loitegi eta Azpirozi. Finalerako sailkapena hirugarren jardunaldian erabakiko da eta berdinketa hirukoitza egon daiteke. Lehen partidan Ansa II.a eta Zubiri jaun eta jabe izan ziren. Lehen setean Zubirik sakez egindako sei tanto erabakigarriak izan ziren 15-7 irabazteko. Bigarrenean Ansak aldea egin zuen set berdinduago batean hamar tantorekin. Amaierara arte parekatua izan zen eta 12-11koaren ostean 3-1eko partzial batek garaipena eman zien Ansa eta Zubiriri 15-12ko emaitzarekin eta 2-0ekoarekin. Irabazleek datorren ostiralean jokatuko dute finalerako txartela, Aldabe eta Juanenearen aurka. Irabazlea finalista izango da eta galtzailea hirugarren eta laugarren postuetarako partidarekin konformatu beharko da. Bigarren partidan Urriza hotz hasi zen. Loitegi indartsu batekin, Azpiroz lagun zuela, 12-15 aurreratu ziren urdinak. Bigarren setean urdinek maila jaitsi eta 15-7 galdu zuten. Urrizak bere lanak hobetu zituen. Hirugarren setean Iruñeko aurrelariak bere galoiak erakutsi zituen garaipena 5-0eko markagailuarekin ixteko. Finalerako sailkapena Loitegi-Azpiroz eta Ezkurra-Martirena bikoteen artean erabakiko da. Ezkurra-Martirena irabazten badute finalista izango dira eta Loitegi eta Azpiroz kanporatuak izango dira. Loitegik eta Azpirozek irabazten badute markagailua ikusi beharko da. 2-0 irabazten badute finalistak izango dira, 2-1 irabazten badute tanteoa ikusi beharko da. Izarraitz azpeitiarrak sarrera hobea aurkeztu zuen bigarren jardunaldian lehenengoan baino, eta txapelketa irabazten ari da emozioan eta interesean.
Aldabe-Juaneneak 15-9 eta 15-6 irabazi diete Gurrutxaga-Larrañagari eta Ezkurra II-Martirenak, 11-15 eta 14-15 Urriza-Apezetxeari
Azpeitiko Torneoa ostiralean hasi zen nafarren garaipenekin. Lehen partidan Aldabe eta Juanenea, Gurrutxaga eta Larrañaga baino askoz gehiago izan ziren eta 15-9 eta 15-6 irabazi zuten. Bigarren partidan Ezkurrak eta Martirenak 11-15 eta 14-15 garaitu zituzten Urriza eta Apezetxea. Beraz, Urola Kostako pilotariak ez ziren bikain aritu estreinaldian. Giro onarekin Izarraitz Aldabe eta Juaneneak ez zuten aukerarik eman lehen partidan. Gurrutxaga aizarnazabaldarrak lehen aldiz jokatu zuen lehen mailako partida bat eta jauzia nabaritu zuen. Pilota azkarrago mugitzen da, partiduek erritmo biziagoa dute eta ezin izan zion Aldaberen jokoari aurre egin. Larrañaga azkoitiarrak ezin izan zuen bikotea garaipenera eraman. Bigarren partidan Apezetxeak, Azpeitian bizi den goizuetarrak, Urrizarekin, Ezkurra II.a eta Martirenaren aurka jokatzen zuten. Partida parekatuagoa eta hobea izan zen, nahiz eta azkenean bi setek urdinen alde egin zuten. Apezetxeak ez zuen amore eman, baina Ezkurra Urriza baino apur bat hobeto aritu zen eta horrek partida erabaki zuen. Bigarren setean partida berdintzetik gertu egon ziren, baina azken tantoan ihes egin zien. Horrela, datorren ostiralean lehen jardunaldiko galtzaileak Izarraitzen kantxaratuko dira berriro. Gurrutxagak eta Larrañagak Ansa II-Zubiriren aurka neurtuko dituzte indarrak eta beste partidan Urrizak eta Apezetxeak, Loitegi eta Azpirozen aurka jokatuko dute.
Azpeitiko Erremonte Txapelketaren 22. edizioa jokatuko dute ostiral hontatik aurrera.. Etzi izango da lehen jardunaldia eta lehen partidan Aldabe-Juanenea eta Gurrutxaga-Larrañaga ariko dira aurrez aurre, eta bigarren partidan, Urriza-Apezetxea eta Ezkurra II.a-Martirena. Urriaren 13an eta 20an izango dira ligaxka faseko beste bi jardunaldiak, eta final handia urriaren 27an izango da. Izarraitz pilotalekuan izango dira jardunaldi guztiak, 19:00etan hasita.
Datozen lau ostiral arratsaldeetan erremonteak hartuko du Izarraitz pilotalekua, Azpeitiko Erremonte Txapelketa jokatuko baita. Aurtengoa 22. edizioa izango da eta asteratean azaldu zituzten txapelketaren nondik norakoak.. Han izan ziren Xabier Gonzalez Oriamendi 2010 enpresako gerentea, Jon Oteiza udaleko kirol batzordeburua, Carlos Larrañaga txapelketaren babeslea den Epi enpresako ordezkaria eta txapelketan parte hartuko duten pilotarietako zenbait. Guztiek ere erremonteaz gozatzeko gonbita egin zieten herritarrei, urriko lau ostiraletan frontoira azalduta.
Hamabi pilotarik parte hartuko dute txapelketan, hiruna bikoteko bi taldetan banatuta. Talde batean, Urriza-Apezetxea, Ezkurra II.a-Martiarena eta Loitegi-Azpiroz bikoteak ariko dira; eta bestean, Gurrutxaga-Larrañaga, Ansa II.a-Zubiri eta Aldabe-Juanenea bikoteak. Talde horietako bakoitzak ligaxka independenteak jokatuko ditu, eta denek denen kontra lehiatu beharko dute. Partidak set eran jokatuko dituzte: hasiera batean, bi set 15na tantora, eta bikote bakoitzak set bana irabaziko balu, hirugarren set bat jokatuko lukete 5 tantora, partidaren irabazlea zein den zehazteko. Lehendabiziko seteko sakea nork aterako duen epaileak jaurtitako txapak erabakiko du; bigarren setekoa, lehen seta galdu duen bikoteak aterako du; eta hirugarren setekoa, ordura arte tanto gehien egindako bikoteak. Berdinketa balego, epaileak txapa jaurtiko luke erabakitzeko.
Finala nork jokatuko duen, berriz, ligaxkaren sailkapenak erabakiko du. Bi taldeetako sailkapenaren buru dauden bikoteek elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak. Bi bikote berdinduta baleude, elkarren arteko partidan onena izan den bikotearentzat izango litzateke finalerako txartela. Hiru bikotek edo gehiagok berdintzen badute, tanteo globala hartuko dute kontuan.
Ostiralean izango da lehen jardunaldia eta bi partida jokatuko dituzte: batean, Aldabe-Juanenea bikotea eta Gurrutxaga-Larrañaga bikotea ariko dira aurrez aurre; bestean, Urriza-Apezetxea eta Ezkurra II.a-Martirena. Urriaren 13an eta 20an izango dira beste bi jardunaldiak; eta final handia urriaren 27an izango da. 19:00etan hasiko dira jardunaldi guztiak, eta Izarraitz pilotalekuan izango dira.
Gonbidapenak eskuragai
Bost euro balioko dute sarrerek, baina herritarrek gonbidapenak lortzeko aukera izango dute Loiolako turismo bulegoan eta ISBren Garagardo Azokan, eta partidetan zozketak egingo dituztela aurreratu zuen Gonzalezek.
Finalaren egunean, berriz, 17:30etik aurrera, umeentzat Jai Alai Active Experience antolatuko dutela iragarri zuen Oriamendi 2010 enpresaren arduradunak. “Pandemia aurretik egin genuen lehen aldiz Azpeitian, ume mordo bat etorri zen erremontea probatzera, eta aurten gauza bera egitea nahi genuke”.
Aurkezpen ekitaldia elkarri eskerrak emateko baliatu zuten Azpeitiko udal ordezkariek eta Oriamendi 2010 enpresakoek. “Urte askoan profesional eta zale asko izan ditu erremonteak herrian, eta, horri lotuta, pozgarria da inguruko erremontistak ikustea aurtengo txapelketan”, nabarmendu zuen Oteizak.
Urnietarrak 30-17 irabazi dio Juaneneari banakako final handian eta estreinakoz irabazi du
Imanol Ansa da Eusko Label-Banakako Erremonte Txapelketako txapeldun berria. Aritz Juaneneari 30-17 irabazi zion finalean eta txapelketarik garrantzitsueneko txapela jantzi zuen lehen aldiz. Urnietarrak Galarretan agindu zuen Juanenearen aurkako partidu bikainarekin. Juanenea ezinean aritu zen aurkariaren jokoaren aurrean. Finalak bi zati ezberdin izan zituen. Lehenengoan parekotasun handiagoa egon zen eta partida zapi batean mantendu zen markagailuak 14-12kora arte. Hortik aurrera Ansaren nagusitasuna nabarmena izan zen. Fisikoki ezin indartsuago dago eta prestaketa bikaina darama eta hori kantxan nabaritu zen. Gainera, askoz hobeto bukatu zuen eta aldea hamar tantoraino zabaldu zuen 23-13koan 9-1eko partzialarekin. Horrek aurrelariaren alde erabaki zuen partida.
Juaneneak partidan jarraitu zuen lehen zatian eta kolpe handia zuela erakutsi zuen, pilota argirik ere ez zuen huts egin, baina aurkaria hobea izan zen arlo guztietan. Hobeto atera zuen, hobeto aritu zen errestoan, hobeto piloteatu zuen, fisikoki hobeto aritu zen eta defentsan ere bikain aritu zen. 50 minutuko norgehiagoka Ansaren bi tantorekin hasi zen, baina Juanenea piloteoan nagusitzen hasi zen. Hori bai, bosna eta seina berdindu arren, ez zen inoiz aurretik jarri. Hor hartu zuen lehen errenta garrantzitsua urnietarrak, 11-6 ihes egin zuen une inspiratu batean. Bi tantora hurbildu zen Saldiasekoa, 13-11 eta 14-12, baina Ansa oso zentratuta zegoen eta Juaneneak eutsi ezin izan zion seigarren martxa jarri zuen. Oso ondo atera eta pilotakadak atzean zituela finala erabakita utzi zuen bost tantora ihes eginez eta lehen hamar tantoko maximoan 23-13koan. Zazpi tanto ere egin zituen saketik bere azken hamaika tantoetan. Sakez egindako bederatzigarren tantoarekin itxi zuen partida. Ez zion abantailari ihes egiten utzi eta hamahiru tantoko abantaila handiena 30-17koan iritsi zen. Txapeldunak 20 tanto egin zituen piloteoan eta bederatzi saketik. Juaneneak ez zuen akatsik egin. 15 tanto egin zituen, bi tanto saketik eta falta bat saketik. Ezer gutxi lepora dakioke atzelariari.
Ansa oso eskertua zegoen partidu amaieran ingurukoei. “Txapela erdia Julen Loitegirena da. Bere prestaketa sakrifikatu du niri laguntzeagatik. Ibon Zalduari ere eskertua nago, denbora luzean paper hori ere hartu izan duelako. Baita koadro osoari. Gaur egun erremontistak afizioagatik gaude, ofizioagatik baino gehiago. Gazteak animatuko nituzke afizio hau probatzera. Ordu asko sartu ditut kantxan prestaketa lanetan”.Partudaren inguruan Ansak azpimarratu zuenez “hasieran kosta egin zait neurria hartzea finalari, baina konfidantza askorekin nengoen eta gero eta hobeto aritu naiz. Gakoa sakean egon da, oso ongi sakatu dut eta horrek segurtasun gehiago eskaini dit. Fisikoki ere oso ongi aurkitu naiz. Partidu oso ona jokatu dudala uste dut. Oso pozik nago garaipenarekin eta orain nahiko lasai nagoen arren orduak aurrera joan ahala azaleratuko dira sentimenduak”.
URTEA TXAPELDUNA-AZPITXAPELDUNA
1944 ÁBREGO-SALSAMENDI 1952 ARESO 1981 INTXAUSPE-ZESTAU 1986 AGERRE-INTXAUSPE 1987 INTXAUSPE-MUJIKA I 1988 MUJICA I-AIZPURU 1989 MATXIN II-INTXAUSPE 1990 MATXIN II-MUJIKA I 1991 MUJICA I-ELIZALDE 1992 MATXIN II-MUJIKA I 1993 AIZPURU-AGERRE 1994 MATXIN II-AIZPURU 1995 EZKURRA-AIZPURU 1996 EZKURRA-EIZAGIRRE 1997 EZKURRA-EIZAGIRRE 1998 EZKURRA-LIZASO 1999 EZKURRA-EIZAGIRRE 2000 LIZASO-EZKURRA 2001 EZKURRA-LIZASO 2002 EZKURRA-ZEBERIO II 2003 EIZAGIRRE-EZKURRA 2004 EZKURRA-LIZASO 2005 EZKURRA-LIZASO 2006 ZEBERIO II-URRUTIA I 2007 ZEBERIO II-EZKURRA 2008 URRUTIA I-ZEBERIO II 2009 URRUTIA I-ZEBERIO II 2010 EZKURRA-SAN MIGUEL 2011 EZKURRA-URRUTIA I 2012 URRIZA-ZEBERIO II 2013 URRIZA-SAN MIGUEL 2014 SAN MIGUEL-URRIZA 2015 URRIZA-UTERGA 2016 URRIZA-BARRENETXEA IV 2017 URRIZA-UTERGA 2018 URRIZA-UTERGA 2019 BARRENETXEA IV-URRIZA 2020 URRIZA-ENDIKA 2021 BARRENETXEA IV-URRIZA 2022 URRIZA-BARRENETXEA IV 2023 ANSA II JUANENEA
Saldiaskoak 21-30 irabazi dio Barrenetxea IV.ari finalerdian
Erremonteko Eusko Label Txapelketak Ansa II.a eta Juanenearen arteko finala izango du irailaren 9an. Biek lehen finala jokatuko dute eta beraz, txapeldun berria izango da. Juaneneak 21-30 irabazi zion Barrenetxea IV.ari. Juaneneak ordubeteko partida jokatu zuen eta piloteoan Barrenetxea gainditu zuen. Partidak bi zati ezberdin izan zituen. Lehenengoan taktika handia izan zen sakearekin eta errestoan. Sakearekin min handiagoa egiten zuten piloteoarekin baino. Berdintasun handia zegoen, baina Hernaniko atzelaria zen ekimena eramaten zuena. Berdinketak bana, hiruna, launa, bosna izan ziren eta Barrenetxeak hiru tantoko aldea lortu zuen, 9-6koan. Berdinketak bueltatu ziren bederatzina eta hamarna. Hernaniarraren unerik onenean iritsi zen bere alderik handiena 18-14koan. Hurrengo tantoak erabat aldatu zuen partidaren dekorazioa. Barrenetxea jaun eta jabe izan zen, baina Juaneneak defentsa ikaragarriak egin zituen eta errekuperazio ikusgarri baten ondoren tantoa bere alde erori zen. Inflexio puntu bat izan zen. Saldiaskoak konfiantza handia hartu zuen eta lau tanto egin zituen jarraian saketik 18-19 aurreratzeko. Sakez tantoak egiteaz gain, piloteoan nagusi izatera pasa zen pilotakada ikusgarriak konektatuz eta Barrenetxeak, aitzitik, konfiantza galtzen zuen. Azken partziala 3-16koa izan zen eta Juanenea finalera eraman zuen. Errenta, pixkanaka, behin betiko bederatzietara igo zen. Merezimendu osoz irabazi zuen, eta batez ere, bere erremontean konfiantza handiz. Juaneneak 17 tanto egin zituen piloteoan eta hamar sakean. Barrenetxeak hiru falta egin zituen saketik, baina piloteoan ez zuen ia hutsik egin, aurkariak asmatu zuen. Bost tanto egin zituen saketik eta 13 piloteoan.
Barrenetxeak 27 tanto egin behar zituen Urrizaren aurka finalera zuzenean sailkatzeko, baina ez zituen egin. Javier Urriza 30-20 nagusitu zen eta beraz, Ansa da Eusko Label Txapelketako finalerako sailkatu dena. Urnietako aurrelariak 10 puntu lortu ditu, eta atzelari hernaniarra zortzi puntutan geratu da. Urriza aurretik kanporatuta zegoen, baina bere harrotasuna atera zuen txapeldun izatetik eta oraindik lehiakorra baino zerbait gehiago dela erakutsi zuen. Ligaxkako azken partida hasieratik bukaerara menderatu zuen eta, kanporatua izan denez, kontsolamendua ez den arren, arantza txiki bat atera ahal izan zuen. Urriza eta Juanenea berdinduta geratu dira, baina euren arteko partida Saldiasekoak irabazi zuen. Urriza indartsu hasi zen hasieratik 9-0eko partzialarekin. Partzial horrek markatu zuen norgehiagoka. Barrenetxea lau tantora hurbildu zen behin baino gehiagotan: 13-9, 18-14, 21-17, baina Iruñekoak oso ondo administratu zuen abantaila. Partida kontrolpean izan zuen beti, eta bost tanto baino gehiagoren abantailak behin eta berriz itzultzen ziren. 21-17tik 26-17ra pasa zen eta partida hamar tantoko maximoarekin itxi zen, 30-20. Urrizak saketik menderatu zuen. Barrenetxea ezinean aritu zen eta bere armarik onenak, sakeak, ez zuen funtzionatu.
Partida polita izan zen. Lehen tantoa oso piloteatua izan zen eta ordubeteko iraupena izan zuen. Urrizak hamar tanto egin zituen saketik, asko aldatuz. Zabalera atera edota gurutzatu egiten zuen, eta horrek min egin zion Barrenetxeari, atzetik errestatzen hasi behar izan baitzuen. Orduan partida gehiago berdindu zen eta piloteoak ederrak ziren. Urrizak jokaldi asko amaitu zituen, hiru bi pareta, hiru dejadaa, bi errebote… eta poza berreskuratu zuen ateratzen asmatu ez zuen baina piloteoa oso ondo egon zen aurkariaren aurka. 9-0 horrek markagailua eta partida baldintzatu zituen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.
ekipazio ofiziala
salgai
Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!