Aldabe eta Juanenea izango dira Azpiroz eta Ansaren aurkariak Jai Alai Summer Seasoneko finalean

Aldabe eta Juanenea izango dira Azpiroz eta Ansaren aurkariak Jai Alai Summer Seasoneko finalean

8-15, 15-6 eta 8-6 irabazi diete Segurola eta Juaneneari partida erabakigarria

Ezagutzen dira Jai Alai Summer Season txapelketako bi bikote finalistak ligaxkako azken jardunaldiaren ondoren. Aldabek eta Juaneneak Azpiroz eta Ansa II .aren aurka neurtuko dituzte indarrak final handian, jardunaldi erabakigarrian Segurola eta Juaneneari 2-1 (8-15, 15-6 eta 8-6) gailendu ostean. Beste partidan Barrenetxea IV .ak eta Ezkurra II .ak 2-1 (15-13, 14-15 eta 8-7) irabazi zieten Azpiroz eta Ansa II .ari, nahiz eta emaitza honek ez duen garrantzirik izan sailkapenerako. Azpirozek eta Ansak, hain zuzen ere, multzoko lehen postuan bukatu dute bederatzi punturekin. Aldabek eta Juaneneak zazpi puntu dituzte. Segurola-Larrañaga eta Barrenetxea IV- Ezkurra II .a bikoteek lau punturekin amaitu dute.

Jai Alai Summer Seasoneko azken bi partidak txapelketako onenak izan ziren, berdinduta eta erremontista guztien joko bikainarekin. Partida erabakigarrian Segurola eta Larrañaga nagusi izan ziren 15-8 lehen setean. Larrañagak oso ondo atera zuen, Segurolak lagunduta. Juaneneak bere jokorik onena atera zuen bigarren setean eta Aldabe Segurola baino gehiago izan zen, gorriak seitan utziz. Set erabakigarrian, sei berdinen ostean, bi tantora jokatu zuten eta Aldabe eta Juanenearen alde erori ziren.

Jaialdiko hirugarren partidan emozioa eta joko ona izan ziren nagusi. Barrenetxea aurrean eta Ansa atzean izan ziren protagonista nagusiak. Lehen setean hamahiru berdinen ondoren, tantoak alde urdinetik erori ziren eta bigarrenean 14 berdinen ondoren, azken tantoa alde gorritik erori zen. Set erabakigarrian zazpikora iritsi ziren, Barrenetxearen pilotakada bikain batek partida erabaki zuen. Lehen setean hamabi tanto egin zituen hernaniarrak, zortzi bigarrenean eta bost hirugarrenean.

Jabalerak eta Eskuderok Oriamendi Txapelketako lehen garaipena lortu dute

Oriamendi Txapelketan Jabalera eta Eskuderok 15-11 eta 15-12 irabazi zuten Goikoetxea V.a eta Aiestaran VI .aren aurka. Jabalerak eta Eskuderok lehen garaipena lortu dute, eta Goikoetxea V.ak eta Aiestaran VI .ak porrota jaso dute estreinaldian.

Azpiroz eta Ansa II dira Jai Alai Summer Season-eko lehen finalistak

Azpiroz eta Ansa II dira Jai Alai Summer Season-eko lehen finalistak

Barrenetxea IV .a eta Ezkurra II .a kanporatuta geratu dira Azpirozek eta Ansa II .ak Aldabe eta Juaneneari irabazi ostean

Jai Alai Summer Season finalerako sailkatuta dauden Azpiroz eta Ansa II .arekin iritsiko da azken jardunaldia, Aldabe eta Juaneneari 2-0 irabazi ondoren (15-14 eta 15-9).
Lau bikoteentzat partida bakarra falta denean, Azpirozek eta Ansak zortzi puntu dituzte, eta azken jardunaldian negatiboan batu arren, ezin dute ligaxka bigarren postuaren atzetik amaitu. Beste postua larunbateko azken jardunaldian jokatuko da, Aldabe-Juanenea eta Segurola-Larrañaga bikoteen artean. Euren artean jokatzen dute eta irabazlea bigarren finalista izango da eta galtzailea kanporatua izango da. Ezkurra II .a eta Barrenetxea kanportauak geratu dira, ez baitute aukerarik lehen bien artean amaitzeko larunbateko emaitza alde batera edo bestera izan, Azpiroz eta Ansa II .aren aurka.
Azpirozek eta Ansa II .ak erremonte onarekin irabazi zieten berriro Aldabe eta Juaneneari. Ansa II eroso dago atzealdean eta oso ondo jokatzen ari da. Bikoteak elkar ondo ulertuta jokatzen du urnietarraren pilotakada ederrekin. Oso ondo ateratzen ari da, eta ia tantoen erdiak egin ditu: zortzi lehen setean eta sei bigarrenean. Lehenengo setean gorriek irabazi egin dute. Seta berdinduta joan da eta 14.ean Ansak pilotakada bat zortzira gurutzatu du lehenengo seta eramanez.
Bigarren seta errazagoa izan da gorrientzat. Akatsik gabe bikote gehiago osatu dute. Ikusten da Ansa gozatzen ari dela kantxa gainean. Azpiroz ere ondo moldatzen ari da aurrelari jokoarekin.
Jaialdiko lehen partidan Martirenak Zubiri ordezkatu du eta partida ez da Oriamendi Txapelketarako baliogarria izan. Azkenekoan Goikoetxea V.a eta Aiestaran VI .a jaun eta jabe izan dira eta tanto bakarrean utzi dituzte Susperregi eta Martirena.
Nagusitasun hori markagailuak ere islatu du estelarrean. Jabalerak eta Barrenetxeak bederatzi eta zazpi tanto egin dituzte Ezkurra II .aren eta Larrañagaren aurka galdu dituzten bi setetan. Ezkurra II .a aurrealdera itzuli da eta hor askoz erosoago ikusi du, partidako onena izanik.

Aldabek eta Juaneneak kanporatzetik gertu utzi dituzte Barrenetxea IV .a eta Ezkurra II .a

Aldabek eta Juaneneak kanporatzetik gertu utzi dituzte Barrenetxea IV .a eta Ezkurra II .a

Azpirozek eta Ansa II .ak garaipen erosoa lortu dute Segurola eta Larrañagaren aurka

Jai Alai Summer Seasonek bigarren jardunaldi zirraragarria bizi izan zuen, txapelketa zertxobait argitu duten bi emaitzekin. Azpirozek eta Ansa II .ak 2-0 irabazi zuten Segurola eta Larrañagaren aurka (15-11 eta 15-9) eta Barrenetxea IV .ak eta Ezkurra II .ak 2-0 galdu zuten Aldabe eta Juanenearen aurka 15-8 eta 15-14ko partzialekin. Hurrengo jardunaldia erabakigarria izango da Barrenetxea eta Ezkurrarentzat.
Jai Alaiko lehen partidan Summer Season Ansa eta Azpiroz bikain aritu ziren postu trukatuetan 15-11 eta 15-9 erraz irabaziz. Ansak pilotakada handiak jo zituen behetik, atzelariak bezala, akatsik egin gabe. Asko defendatu zuen, horma ukitu zuen eta hasieratik amaieraraino menderatu zuen. Segurola saiatu zen eta arriskatu egin zuen une batzuetan, partidak ihes egiten ziela ikusten zuelako, baina ezin izan zuen. Gorriak gehiago izan ziren.

Bigarren partidan Aldabe eta Juanenea jaun eta jabe izan ziren Barrenetxea IV.a Ezkurra II .aren aurka. 15-8a argia izan zen. Barrenetxea saiatzen ari zen, baina urdinak hobeto moldatu ziren. Bigarren setean partida set erabakiorrera joango zela zirudien, Barrenetxeak hamar tanto egin zituen, Ezkurrak gehiago lagundu zuen, baina azkenean Aldabek eta Juaneneak 14na berdindu zuten eta partidako tantorik onenean, asko piloteatu zuten eta Juaneneak 15-14ko partida ixteko balio izan zien pilotakada bikaina jo zuen.

Gurrutxagak eta Apezetxeak ondo hasi dute Oriamendi Txapelketa

Jardunaldiko partidarik parekatuena Oriamendi Txapelketakoa izan zen. Jaialdia hasi zuen partida Gurrutxaga eta Apezetxearen garaipenarekin amaitu zen (1-2) 15-14, 11-15 eta 3-8ko partzialekin Jabalera eta Eskuderoren aurka. Jabalerak eta Eskuderok oso set parekatua eraman ondoren urdinek erreakzionatu zuten eta markagailuari buelta eman zioten. Set erabakigarria argia izan zen urdinentzat.

Sailkapena Summer Season

1. Aldabe-Juanenea 4 puntu 1 partida
2. Ansa II-Azpiroz 4 puntu 1 partida
3. Segurola-Larrañaga 3 puntu 2 partida
4. Barrenetxea IV-Ezkurra II 1 2 partida

Sailkapena Oriamendi Txapelketa

1. Susperregi-Zubiri 3 puntu
2. Gurrutxaga-Apezetxea 3 puntu
3. Aiestaran VII .a-Martirena puntu 1
4. Jabalera-Eskudero puntu 1

Segurolak eta Larrañagak irabazi dute Jai Alai Summer Season 2025eko lehen partida

Segurolak eta Larrañagak irabazi dute Jai Alai Summer Season 2025eko lehen partida

15-8, 8-15 eta 1-8 gainditu dute Barrenetxea IV-Ezkurra II .a bikotea eta hiru puntu dituzte sailkapenean eta bakarra galtzaileek.

Jai Alai Summer Season Galarretan hasi da gaur, uda giroarekin eta bikote tradizionalaren garaipenarekin. Segurolak eta Larrañagak 2-1 gainditu zituzten Barrenetxea IV .a eta Ezkurra II .a (15-8, 8-15 eta 8-1). Irabazleek ohiko postuetan jokatu zutela nabaritu zen, eta bikote gorrian Ezkurra II .a ez zen eroso aritu atzelari postuan ez lehen setean eta ez azken setean.
Partida urdinen nagusitasunarekin hasi zen eta lehen partziala irabazi zuten (15-8). Ezkurra II .ak zalantzekin jokatu zuen atzealdean tokirik hartu gabe. Bigarren setean Ezkurra II .a zuzendu zen eta Barrenetxea izan zen aginte makila eraman zuena. Larrañaga zertxobait jaitsi zen eta 15-8 irabazi zuten gorriek. Set erabakigarrian, lehen seteko sentsazio berdinak itzuli ziren. Segurola izan zen azpimarragarriena bi tanto eder eginda, eta 8-1 irabazi zuten set erabakigarrian. Larrañagak ondo atera zuen azken setean eta horrek lagunari lagundu zion.
Irabazleek hiru puntu dituzte eta galtzaileek bat.

Susperregi eta Zubiri Oriamendi Txapelketan estreinatu dira

Oriamendi Txapelketan Susperregik eta Zubirik 2-1 irabazi zieten Aiestaran VII .ari eta Martirenari 12-15, 15-11 eta 8-1eko partzialekin. Summer Seasoneko partida izarraren oso antzekoa izan zen. Atzelari partida izan zen eta sakearekin min handia egin zuten. Bikoteen pisua zeramaten bederatzi eta zortzi tantorekin saketik, hurrenez hurren.
Lehen setean Aiestaran eta Martirena izan ziren nagusi. Bigarrenean Zubiri izan zen protagonista eta partida berdindu zuten. Hirugarrenean eta erabakigarrian gorriak izan ziren nagusi. Zubiri sakearekin eta Susperregiren pilotakada onekin partida gorrientzat izan zen.
Sailkapenean irabazleek hiru puntu dituzte eta galtzaileek bat.

Bigarren mailako Oriamendi Erremonte Txapelketa aurkeztu da lehenengo aldiz

Bigarren mailako Oriamendi Erremonte Txapelketa aurkeztu da lehenengo aldiz

Bestetik, Miramar Jauregian egin zen aurkezpenean bigarren mailako Oriamendi Erremonte Txapelketa 2025 aurkeztu zen. Lehenengo aldiz jokatuko da eta bigarren mailako erremontarientzako antolatu da. Erremontari txapelketaren ondorioz denbora egon dira jokatu gabe Galarretan eta berriz ere itzuliko dira frontoira hiru hilabete iraungo duen txapelketan. Uztailaren 10ean emango zaio hasiera eta irailaren 27an, Buruz Burkoarekin batera, jokatuko da finala.

Sagardoaren Txapelketan erabili den formatu berdina izango du. Bost bikotek osatuko dute txapelketa eta lehen fasean denek denen aurka jokatuko dute. 10 jardunaldi izango dituzte horretarako: Uztailaren 10, 12, 17, 19, 26, abuztuaren 9, 16, 23, 30 eta irailaren 6.

Hirugarren eta laugarren postuetan geratzen diren bikoteak, jokatuko dute beraien arteko playoff partida bat. Bigarren geratzen dena, finalaurrekora sailkatuko da eta playoff-a irabazten duenaren aurka jokatuko du semifinala. Ligaxkako lehenengo sailkatuak zuzenean finalerako txartela lortuko du eta bertan finalerdietako irabazlea izango du aurrez aurre.

Playoffa irailaren 13an izango da, semifinala irailaren 20an eta finala irailaren 27an.

Ondorengo bikoteek jokatuko dute txapelketa: Susperregi-Zubiri, Aiestaran VII-Martirena, Gurrutxaga-Apezetxea, Goikoetxea V-Aiestaran VI eta Jabalera-Eskudero.

Segurolak eta Larrañagak irabazi dute Jai Alai Summer Season 2025eko lehen partida

Miramar Jauregian Jai Alai Summer Seasoneko hirugarren edizioa aurkeztu da

Lautik bi bikotetan erremontariak postuz aldatuta jokatuko dute

Jai Alai Summer Season txapelketaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur Donostiako Miramar Jauregian. Txapelketa hau lehiaketa formatuetan berritzeko asmoarekin sortu zen eta aurten ere berrikuntzak mantenduko ditu. Jokalariek euren ohiko posizioetatik kanpo jokatuko dute eta bikote berriak osatuko dira. Joko dinamika berri hauek ikuskizun berezi eta zirraragarria eskainiko dute bai zale beteranoentzat eta baita kirol honetara lehen aldiz hurbiltzen direnentzat ere.

Txapelketa uztailaren 10ean, ostegunean, hasiko da Galarretan. Txapelketa hasiko duten bikoteak hauek dira: Barrenetxea IV-Ezkurra, Azpiroz-Ansa II, Segurola-Larrañaga eta Aldabe-Juanenea. Bi bikoteetan postuak lekuz aldatzen dira eta ohiko aurrelariek atzelari gisa jokatuko dute eta atzelariek aurrelari gisa. Honela Barrenetxeak aurrean jokatuko du eta Ezkurrak atzelari. Azpirozek ere aurrean jokatuko du eta Ansak atzean. Beste bi bikoteetan postuak mantentzen dira.
Bost jardunaldi jokatuko dira eta azkenekoan finala jokatuko da. Uztailaren 10, 12, 17 eta 19an jokatuko dira ligaxkako partiduak eta 26an finala.

4 bikotez osaturiko txapelketaren lehen fasean, denek denen aurka jokatu beharko dute. Lehenengo eta bigarren postuetan geratzen diren bikoteak, jokatuko dute uztailaren 26ko finala.

Alfredo Pozueta,Sukia enpresako ordezkaria; Azahara Dominguez, Gipuzkoako Turismo Diputatua eta Oriamenditik Joxemari Barrenetxea izan ziren.

Azahara Dominguez diputatuak azaldu zuenez: “Summer Seasons Gipuzkoako eskaintza turistikorako osagarri ezin hobea da uda honetan, inork ahaztuko ez duen esperientzia murgiltzaile eta aberasgarria eskaintzen duelako. Gipuzkoako Foru Aldundiatik horrelako ekimenak bultzatzen jarraituko dugu, gure lurraldea esperientzien, tradizioaren, nortasunaren eta izaeraren helmuga izan dadin. Izan ere, horrela bakarrik lortuko dugu beste helmuga batzuetatik bereiztea eta kalitatezko bisitariak erakartzea, gure artean gozatzeaz gain, gaur egun dugun ondare naturala, kulturala eta soziala zaintzen lagunduko digutenak”.