BERRIAK
Goikoetxea eta Barrenetxea berriz irabazle, Ansa II.a eta Zaldua estreinakoz garaile
Ezkurra II-Zubiri eta Segurola-Juanenea bikoteek 2-1 galdu eta puntu bat lortu dute Jardunaldi zirraragarria bizi izan zuen Sagardoaren Txapelketak bi partida oso parekatuekin. Lehenengoan Goikoetxeak eta Barrenetxeak bigarren garaipena lortu zuten, bi partidatan,...
Erremontari Herriz Herri txapelketak erremontea hurbilduko du herrietara
Erremontari Herriz Herriko txapelketa aurkeztu da gaur Miramongo EITBren egoitzan. Txapelketa berria da Erremontari saioaren bultzada jarraituz antolatu dena. Berritzailea da eta txapelketan Oriamendiko pilotari guztiak hartuko dute parte bi taldeetan banatuta: A...
Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak 0-2 irabazi diete Urriza eta Martirenari
Oialume Zarreko Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak Alorrenea gainditu zuten Sagardoaren Txapelketan, 7-15 eta 12-15 Urriza eta Martirenari gailendu ondoren.Barrenetxeak gozo-gozo eta erremonte onena jokatzen jarraitzen du, profesionala denetik bere sasoirik...
Sagardoaren Txapelketa berrikoiena aurkeztu da Erremontari saioaren barruan jokatuko dena
Lehenengo aldiz erremontearen historian partidak set formatuan jokatuko dira eta bi set irabazi behar dira. Aurten sei bikotek eta sagardotegik hartuko dute parte: Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar), Urriza-Martirena (Alorrenea), Aldabe-Azpiroz...
Gurrutxaga-Zaldua I, Berria Txapelketako txapeldun
Gurrutxagak eta Zalduak irabazi dute Berria Txapelketako finala. Goikoetxea eta Aiestaran gainditu dituzte finalean, Galarretan, 30-35. Partidu parekatua izan da amaieran, markagailuan joan etorri nabarmenekin. Hala ere, urdinek merezimendu osoz lortu zuten txapela...
Goikoetxea V-Aiestaran eta Gurrutxaga-Zaldua I dira Berria Txapelketako finalistak
Goikoetxea V-Aiestaran eta Gurrutxaga-Zaldua I dira Berria Txapelketako finalistak. Jaialdiko lehen partidan Goikoetxea V.ak eta Aiestaranek 30-35 irabazi zioten Zaldua II-Odeiri. Partida hasi baino lehen ikusten zen urdinak gorriak baino gutxiago ez zirela, nahiz eta...
Zehaztu dira Berria Txapelketako finalerdiak
Goikoetxea V-Aiestaran Zaldua II-Odeiren aurka eta Gurrutxaga-Zaldua I Irazu-Zubiriren aurka Berria Txapelketako finalerdiak zehaztuta daude. Goikoetxea V-Aiestaranek, Zaldua II-Odeiren aurka jokatuko dute finalaurrekoetako batean eta Gurrutxaga-Zaldua I.ak, Irazu eta...
Urriza eta Barrenetxea hirukotearen gainetik pasa dira
Urrizak eta Barrenetxeak nagusitasun osoz irabazi zieten, 30-12, Ansa II.a, Ezkurra II.a eta Larrañagak osatutako hirukoteari. Bikoteak ez zuen aukerarik eman Barrenetxea ikusgarri batek gidatuta. Litekeena da bere partidarik osoena jokatzea profesionala denetik, eta...
Labakak ametsezko agurra bizi izan zuen
Eguneko protagonista nagusia Labaka izan zen, profesional gisa erretiratzen zen eta dena borobil atera zen. Agurrik onena izan zuen. Urrizarekin batera 40-38 irabazi zieten Aldabe eta Larrañagari. Gainera, Labaka izan zen partidako onena partida oso osoa jokatuz. Bere...
Lesioek baldintzatu dute Berria Txapelketako bigarren jardunaldia
Berria Txapelketan ezohiko jardunaldia izan zen, bi partidak bertan behera geratu baitziren bi lesioengatik. Lehen partidan Irazu eta Zubiri 3-4 galtzen ari ziren Zubiri errebote batean lesionatu zenean eta ondorioz gorriek 3-35 galdu zuten. Horrela, urdinak lau...
“Binakako bi txapelak oso handiak izan dira, baina erremontisten arteko laguntasun eta giroarekin geratzen naiz”
Jagoba Labakak martxoaren 11n jokatuko du profesional mailako azken partida Galarretan. Pilotari azpeitiarra 32 urterekin erretiratuko da, Oriamendi enpresarekin 10 urte eta 8 hilabeteko kirol ibilbide profesionala egin ondoren.2012ko uztailaren 14an egin zuen debuta...
Gurrutxaga-Zalduak eta Irazu-Zubirik lortu dute Berria Txapelketako lehen garaipena
Atzelari beteranoek hobeto lagundu zieten aurrelari debutariei Berria Erremonte Txapelketa 2023 bi partida ezberdinekin hasi zen. Aurrenekoan Gurrutxagak eta Zalduak 31-35 irabazi zieten Goikoetxea V.ari eta Aiestaran VI.ari. Bigarren partidan Irazuk eta Zubirik 16-35...







