Oriamendi Txapelketak bigarren jardunaldia itxiko du bihar, Galarretan. Lehenengoan Zaldua II-Larrañaga bikoteak Goikoetxea V-Labakaren aurka neurtuko ditu indarrak eta bigarrenean Mirubia eta Martirena bikoteak Urrutia II eta Aizpuru III.aren aurka neurtuko dira.
Jaialdia 16: 30ean hasiko da eta bi bikotek egoera ezberdinetan neurtuko dituzte indarrak. Zaldua II.ak eta Larrañagak puntu negatiboa dute sailkapenean, eta Goikoetxeak eta Labakak, berriz, lau puntu dituzte. Gorriek puntuak batu behar dituzte, eta lau badira, hobeto. Urdinek ez dute hainbesteko presiorik, baina garaipen batek finalaurrekotik gertu jarriko lituzke.
Bigarren partidan, berriz, lehia galezina izango da. Bi bikoteek lehen partida irabazi zuten eta lau puntu dituzte. Mirubiak eta Martirenak Etxarri eta Zubiriri irabazi zieten, atzo, eta Urrutia II.ak eta Aizpuru II.ak erraz gainditu zituzten aurkari berberak.
Gogoratu behar da lehen faseak formatua aldatu duela eta sei bikoteak talde berean neurtzen direla denak denen aurka eta lehen laurak finalerdietara pasatzen direla. Zaleek ateak itxita dituzte oraindik.
Mirubiak eta Martirenak Etxarri eta Zubiri gainditu zituzten Oriamendi Txapelketako ligaxkako partidan 40-39. Lau erremontistek partida bikaina jokatu zuten eta berdintasuna izan zen nagusi, emozioz betea joko polita ikusi zen lau pilotarien aldetik.
Inork ez zuen alde garrantzitsurik hartu, eta, azkenean, urdinen akats batekin erabaki zen txanpona gorrien alde eroriz. Batzuen eta besteen zenbakiak oso antzekoak izan zire atzelariei aipamen berezia eginez. Aurrean Etxarrik tanto gehiago egin zituen, baina Mirubiak baino akats gehiago ere egin zituen.
Irabazleek lehen lau puntuak eskuratu dituzte, meintras Etxarrik eta Zubirik bi puntu lortu dituzte eta orain bakarra dute sailkapenean.
Etxarri eta Zubiri goizuetarrak ostegunean 40-19 galdu zuten Urrutia II eta Aipzuru III.aren aurka Oriamendi Torneoko aurreneko partiduan eta bihar bigarren partidua izanen dute 17:00etatik aurrera Galarretan. Bertan, Mirubia (garai batean Etxabe II) eta Martirena izanen dituzte aurrez aurre.
Partidu hau orain hamabi egun zegoen iragarrita, baina hezetasunaren ondorioz bertan behera geratu zen.Tartean beste jardunaldi bat egon da eta azkenean bihar berreskuratuko dute partidua, egutegia bere onera itzuliz. Mirubia eta Martirenaren aurreneko partidua da eta Etxarri eta Zubirirentzat bigarrengoa.
Gogoratu Oriamendi Torneoan sei bikotek hartzen dutela parte eta lehenengo fasean denek denen aurka ariko dira. Bikote bakoitzak bost partidu izanen ditu eta lehenengo lau sailkatuak finalerdietara sartuko dira. Azkenengo biak kanporatu eginen dituzte. Etxarri eta Zubirik gaur galduz gero azken hiru partiduak irabazteko beharra izanen lukete seguruenik.
Segurola eta Zaldua I.a Oriamendi Torneoko ligaxkan lider daude sei punturekin, baina bi partidu jokatu dituzte eta beste bikote denak norgehiagoka gutxiago dituzte sailkapenean. Bigarren postuan daude lau punturekin berdinduta Urrutia II-Aizpuru III eta Goikoetxea V-Labaka. Punturik gabe, ez dutelako partidurik jokatu, laugarren daude Mirubia eta Martirena eta puntu negatiboa dute Zaldua II-Larrañaga eta Etxarri-Zubirik.
Ostegunean beste bi partidu jokatuko dira Oriamendi Torneoak etzi, ostegunean, jarraituko du beste bi partidurekin. 17:00etan hasiko da jaialdia eta lehenengo partiduan Zaldua II eta Larrañagak, Goikoetxea V eta Labakaren aurka jokatuko dute. Bigarren partiduan neurtuko dira Mirubia-Martirena eta Urrutia II-Aizpuru III. Honela, osteguneko biak jokatzean bikote guztiek bi partidu izango dituzte jokatuak eta sailkapena benetan nola dagoen ongi ikusiko da.
Gogoratu behar da Galarretan ateak itxita daudela eta ikuslerik gabe ari dira jokatzen txapelketa eta partidu guztiak. Oriamendi Torneoa ez da salbuespena.
Goikoetxea V-Labaka eta Urrutia II-Aizpuru III bikoteak izan ziren Oriamendi Torneoko bigarren jardunaldiko irabazleak. Jaialdiko lehen partidan Goikoetxea V-Labakak Segurola eta Zaldua I.ari irabazi zieten, azken hauek asteartean lehen partida irabazi eta gero. Jaialdiko bigarren partidan Urrutia II.ak eta Aizpuru III.ak erraz gainditu zituzten Etxarri eta Zubiri, 40-19. Bi bikoteak elehenengo partida zuten txapelketan.
Segurola eta Zaldua I.a Oriamendi Torneoko finalerdietarako sailkatuta daude, nahiz eta 40-39 galdu. Sei puntu dituzte eta Zaldua II.ak eta Larrañagak, taldeko beste bikoteak, ezin dituzte inoiz lortu. Goikoetxeak eta Labakak, lau punturekin, puntu negatiboa ez lortzea baino ez dute behar azken jardunaldian, edo bestela esanda, 26 tanto eginez gero sailkatuta leudeke eta, kasu horretan, garaipenak ez lieke balio izango Zaldua II.ari eta Larrañagari.
Partida polita izan zen eta Labaka gorrien artean eta Segurola urdinen artean nabarmendu ziren. Partida bikaina jokatu zuten eta aurrelari urdinak 22 tanto egin zituen eta 19 tanto atzelari urdinak Zaldua I.a menderatuz.
Bigarren partidan ez zen historiarik izan. Aizpuru III.a jaun eta jabe izan zen, Urrutia II lagun zuela, Etxarri eta Zubiriren aurka. Urrutiak 11 tanto egin zituen eta 21 tanto eta akats gutxi egin zituen Aizpuruk. Talde honetan irabazleek lau puntu dituzte orain eta galtzaileek puntu negatiboa dute. Etxarrik eta Zubirik zail dute sailkatzea, baina Mirubia eta Martirenaren debuta ikusi behar da.
Urrizak 30-25 garaitu zuen Barrenetxea IV.a UTS Master Txapelketako finalean. Larunbata gauean jokatu zen partida eta iruindarrak bere seigarren txapela lortu du txapelketa honetan. Zazpi buruz buruko, sei binakako eta sei Master baditu bere palmaresean eta denak batuz gero 19 txapela ditu jadanik. Denboraldia ezin hobeto itxi du torneo guztietan irabazi eta gero; 50. Urteurrenaren txapela, Kutxabank Txapelketa Nagusia, Binakakoa eta Masterra.
Hala ere, finala zail jarri zitzaion hasieran. Barrenetxea 1-7 aurreratu zen eta txapelduna hotz sartu zen partiduan. Atzelari hernaniarra ezin hobeto ari zen sakatzen eta pilotakada sendoak jotzen zituen, honela aurreneko tanto horietan jaun eta jabe izan zen. Urrizak buelta eman zion egoerari sakea hartu eta bere pilota atera zuenean. 1-7 galtzetik, 9-7 irabaztera pasa zen. Urriza ere bikain ibili zen sakatzen partida guztian zehar eta bai batek eta bai besteak min asko egiten zuten lehenengo pilotakadarekin.
Urrizak beti bezala ongi defendatzen zuen eta Barrenetxea arriskatzen ari zen eta ongi irteten zitzaizkan jokaldiak. Finala maila altukoa izan zen, emozioz beterikoa eta tanto ederrak ikusi ziren. Oso parekatua joan zen ia amaierara arte, baina azkenean aurrelaria freskoago iritsi zen eta atzelari hernaniarrak huts egite gehiago egin zituen.
Hor erabaki zen txapela. Barrenetxeak ez zuen asmatu errebotean eta bi pilota argitan, eskura etorri zatzaizkionak, huts egin zuen. Bost akats horiek erabakiorrak izan ziren. Urrizak aldiz ez zuen pilota bakarra galdu eta beti bezala ezin sendoago aritu zen. Ez zuen arriskatu eta jokaldi gutxi egin zituen, bi paretera tanto bakarra egin zuen eta Barrenetxeak aldiz jokaldi gehiago egin zituen, baina ez zen nahikoa izan.
Markagailuan bai batek eta bai besteak agintzen zuten eta momentu erabakiorrera hernaniarra aurretik iritsi zen 23-24. Orduan Urrizak 5-0 partziala egin eta finala ia erabakita utzi zuen 28-24 aurreratuz. Ongi sakatu zuen eta gainera Barrenetxeak bi akats potolo egin zituen egin behar ez direnean. 28 eta 25ekoa egin eta gero 29garrena eskura etorritako pilota bat huts egitean igo zen markagailura eta azken tantoa sakez egin zuen Urrizak. Merezimendu osoz irabazi zuen bere doai nagusiak erakutsiz; kolpea, defentsa, segurtasuna eta sakea.
Guztira hamahiru tanto egin zituen piloteoan Urrizak eta sakearekin zortzi. Ez zuen akatsik egin final guztian zehar. Barrenetxeak piloteoan 19 tanto egin zituen, bost bi paret, eta sakearekin sei tanto egin zituen, baina sakez bi falta ere egin zituen eta zazpi akats ere bai piloteoan.
Partidua amaitutakoan Urrizak bere urtea nabarmendu zuen. “Ezin hobeto joan da” eta partidaren inguruan Barrenetxeak gauzak zail jarri zizkiola nabaermendu zuen. “Oso indartsu, hausart eta pilota indartsu jotzen hasi da eta ni berriz lotuta aritu naiz partidu guztian zehar. Finala aurrera atera baldin badut izan da ez dudalako akatsik egin eta serio aritu naizelako”.Barrenetxeak huts egindako pilotak nabarmendu zituen. “Urrizaren aurrean ezin da horrenbeste pilota oparitu”.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.