Oriamendi Txapelketak bigarren jardunaldia itxiko du bihar, Galarretan. Lehenengoan Zaldua II-Larrañaga bikoteak Goikoetxea V-Labakaren aurka neurtuko ditu indarrak eta bigarrenean Mirubia eta Martirena bikoteak Urrutia II eta Aizpuru III.aren aurka neurtuko dira.


Jaialdia 16: 30ean hasiko da eta bi bikotek egoera ezberdinetan neurtuko dituzte indarrak. Zaldua II.ak eta Larrañagak puntu negatiboa dute sailkapenean, eta Goikoetxeak eta Labakak, berriz, lau puntu dituzte. Gorriek puntuak batu behar dituzte, eta lau badira, hobeto. Urdinek ez dute hainbesteko presiorik, baina garaipen batek finalaurrekotik gertu jarriko lituzke.


Bigarren partidan, berriz, lehia galezina izango da. Bi bikoteek lehen partida irabazi zuten eta lau puntu dituzte. Mirubiak eta Martirenak Etxarri eta Zubiriri irabazi zieten, atzo, eta Urrutia II.ak eta Aizpuru II.ak erraz gainditu zituzten aurkari berberak.


Gogoratu behar da lehen faseak formatua aldatu duela eta sei bikoteak talde berean neurtzen direla denak denen aurka eta lehen laurak finalerdietara pasatzen direla. Zaleek ateak itxita dituzte oraindik.