Oriamendi Torneoaren ligaxka fasea azken jardunaldian dago eta ostegunean Etxarri eta Zubiri goizuetarrak azken partidua jokatu zuten. Hau ere galdu egin zuten, 40-36, Goikoetxea V eta Labakaren aurka eta beraz, bost partiduetatik bostak galdu dituzte.
Azken norgehiagoka honetan bi puntu batu zituzten eta guztira lauekin amaitu dute. Finalerdietara sailkatzeko aukerarik gabe iritsi ziren azken partidura.
Aldiz, Goikoetxea eta Labakaren egoera guztiz kontrakoa zen. Lehenengo postuan iritsi ziren azken partidu horretara lau partiduak irabazita eta azken hori ere irabazi ondoren 20 punturekin lehendabiziko postuan amaituko dute ligaxka. Bostetik bost garaipen lortu dituzte eta orain finalerdietako aurkaria nor izango den zain daude. Oraingoz txapelketa ezin hobea ari da jokatzen bikote gipuzkoarra.
Zaldua II.ak eta Larrañagak 40-28 gainditu zituzten Etxarri eta Zubiri, eta emaitza horrekin ezagutzen dira Oriamendi Txapelketako finalerdietarako sailkatu diren lau bikoteek.
Hain zuzen ere, jaialdiko lehen partida jokatu zuten bi bikoteak kanporatuak geratu dira. Zaldua II.ak eta Larrañagak Etxarrik eta Zubirik zituzten aukera apurrak gabe utzi zituzten. Gorriek hiru puntu dituzte orain, eta Etxarrik eta Zubirik bi.
Bigarren partidan Segurolak eta Zaldua I.ak 40-29 irabazi zieten Mirubia eta Martirenari eta 14 puntu dituzte sailkapenean. Mirubiak eta Martirenak bederatzi puntu dituzte eta laugarren dira. Gutxienez zortzi punturekin geratuko dira eta lehen aipatutako bi bikoteak ezin direnez kopuru horretara iritsi finalerdian daude, nahiz eta galdu.
Lehen partidan Zaldua II.a nabarmendu zen. 17 tanto eta akats bakar batekin txapelketako partidarik onena jokatu zuen. Urdinek oraindik ez dute beraien maila erakutsi.
Bigarren partidan Segurolak jokoarekin jarraitzen zuela erakutsi zuen. Protagonista nagusia izan zen eta Mirubiak eta Martirenak ezin izan zuten bere erritmoa jarraitu.
Oriamendi torneoaren jardunaldi berri bat jokatu da: Goikoetxea V.ak eta Labakak Mirubia eta Martirena 40-32 mendean hartu dituzte eta Urrutia II.ak eta Aizpuru III.ak Zaldua II.aren eta Larrañagaren aurka 30-40 irabazi dute.
Emaitza hauekin, Goikoetxea V-Labaka dira sailkapeneko liderrak lau garaipen eta 16 punturekin. Urrutiak eta Aizpuruk hamabi puntu dituzte orain eta finalerdietara sailkatuta daude. Mirubiak eta Martirenak bi puntu lortu dituzte eta hamar dituzte; Zaldua II.ak eta Larrañagak, berriz, puntu negaiboa dute eta sailkatzeko aukerarik gabe daude.
Goiketxeak eta Labakak serio jarraitzen dute eta, batez ere, oso erregularrak dira. Partida parekatu batean aurkariak baino indartsuago bukatu zuten eta une erabakigarrietan asmatu zuten. Goikotxea guztien gainetik nabarmendu zen eta 24-29 galtzen joan arren partidari buelta eman zioten eta 16-3ko partzialarekin lau puntuak eskuratu zituzten.
Bigarren partidan berdintasuna 15. tantora arte mantendu zen, hortik aurrera urdinak nagusi izan ziren. Aizpuruk min handia egin zuen sakearekin, tanto asko egin zituen eta partida erabaki zuen. Urrutiak eroso jokatu zuen eta hor gainditu zuen Zaldua II.a, tanto asko egiten asmatu ez zuena.
Goikoetxea V.ak eta Labakak Urrutia II.aren eta Aizpuru III.aren aurka 40-39 irabazi zuten Oriamendi Torneoko hirugarren jardunaldiko partida, eta Segurolak eta Zalduak 40-34 irabazi zioten Etxarri-Zubiriri jardunaldiko bigarren partidan.
Emaitza hauekin, Goikoetxea eta Labaka finalerdietara sailkatuta daude hamabi punturekin, hirutik hiru. Galdu arren, Urrutia II.ak eta Aizpuru III.ak zortzi puntu dituzte eta laugarren postuan daude, finalerditik oso oso gertu. Segurolak eta Zalduak garaipenarekin 10 puntu dituzte eta finalerdietarako sailkatuta daude. Dagoeneko kanporatuta daudenak Etxarri eta Zubiri dira, puntu bakarra lortu baitute. Urrutiak eta Aizpuruk ezin dituzte zazpi puntu baino gutxiago lortu.
Oraindik aukera txiki bat geratzen zaie Zaldua II-Larrañagari bere bi partidak irabaziz gero eta Urrutiak eta Aizpuruk puntu negatiboa batzen badute bien arteko partidan.
Lehen partida gora beheratsua izan zen oso, baina joko onarekin eta dinamika ezberdinekin. Zikloi bat bezala hasi ziren koloredunak 12-1 bere alde zutela. Labaka jaun eta jabe izaten ari zen, baina urdinek erreakzionatu egin zuten eta 18na berdintzeaz gain, aurretik jarri ziren 19-27, 25-34 eta 34-39. Eta urdinek garaipena lortuko zutela zirudienean, 6-0eko partzial batek eman zien garaipena gorriei. Labakak 19 tanto egin zituen eta huts batekin izan zen onena. Aizpuruk ere 19 tanto egin zituen, baina bost huts egin zituen. Goikoetxeak 11 tanto eta lau huts egin zituen, eta Urrutia II.ak 15 tanto eta sei huts.
Bigarren partida ezberdina izan zen. Ez zen hain joko ona ikusi eta Segurola eta Zaldua gorriak nagusi izan ziren. 20-14 aurreratu ziren eta 17 tantoko errenta ere izan zuten 37-20koan. Etxarri eta Zubiri zazpi tantora hurbildu ziren 38-31koan, baina 34 tantotan geratu ziren eta puntu bakarra lortu zuten.
Oriamendi Txapelketako bigarren jardunaldia Goikoetxea-Labaka eta Mirubia-Martirenaren garaipenekin amaitu zen. Jaialdiko lehen partidan Goikoetxeak eta Labakak 40-29 gainditu zituzten Zaldua II.a eta Larrañaga. Bigarrenean Mirubiak eta Martirenak 40-37 irabazi zieten Urrutia II.ari eta Aizpuru III.ari.
Emaitza hauekin Mirubiak eta Martirenak zortzi puntu dituzte, Goikoetxeak eta Labakak bezala, Zaldua II.ak eta Larrañagak puntu negatiboarekin jarraitzen dute eta Urrutia II.ak eta Aizpuru III.ak sei.
Goikoetxea eta Labaka Zaldua II.a eta Larrañaga baino askoz gehiago izan ziren. Labakak, serio, ez zuen pilotarik huts egin eta Urnietako aurrelariak eraman zuen partidaren pisua.
Emozioa bigarren partidan egon zen. Urrutia II eta Aizpuru 24-14 aurreratu ziren. Atzelari azpeitiarra nagusi zen eta Urrutiak tantoak amaitzen zituen, baina norgehiagokaren norabidea aldatu zuen Martirena ongi ateratzen hasi zenean eta jokoan gehiago sartu zen Mirubia. 30-30 berdindu zuten eta indartsuago bukatu zuten 40-37 irabazteko.
Martirenaren zenbakiak azpimarratu behar dira, sakearekin min handia egin baitzuen. Hamar tanto egin zituen saketik eta bederatzi piloteoan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.