Goikoetxea V-Labakak eta Mirubia-Martirenak lau puntu berri lortu dituzte
2021 Otsaila 18

Oriamendi Txapelketako bigarren jardunaldia Goikoetxea-Labaka eta Mirubia-Martirenaren garaipenekin amaitu zen. Jaialdiko lehen partidan Goikoetxeak eta Labakak 40-29 gainditu zituzten Zaldua II.a eta Larrañaga. Bigarrenean Mirubiak eta Martirenak 40-37 irabazi zieten Urrutia II.ari eta Aizpuru III.ari.


Emaitza hauekin Mirubiak eta Martirenak zortzi puntu dituzte, Goikoetxeak eta Labakak bezala, Zaldua II.ak eta Larrañagak puntu negatiboarekin jarraitzen dute eta Urrutia II.ak eta Aizpuru III.ak sei.


Goikoetxea eta Labaka Zaldua II.a eta Larrañaga baino askoz gehiago izan ziren. Labakak, serio, ez zuen pilotarik huts egin eta Urnietako aurrelariak eraman zuen partidaren pisua.


Emozioa bigarren partidan egon zen. Urrutia II eta Aizpuru 24-14 aurreratu ziren. Atzelari azpeitiarra nagusi zen eta Urrutiak tantoak amaitzen zituen, baina norgehiagokaren norabidea aldatu zuen Martirena ongi ateratzen hasi zenean eta jokoan gehiago sartu zen Mirubia. 30-30 berdindu zuten eta indartsuago bukatu zuten 40-37 irabazteko.


Martirenaren zenbakiak azpimarratu behar dira, sakearekin min handia egin baitzuen. Hamar tanto egin zituen saketik eta bederatzi piloteoan.

Partekatu: