Oriamendi Torneoaren ligaxka fasea azken jardunaldian dago eta ostegunean Etxarri eta Zubiri goizuetarrak azken partidua jokatu zuten. Hau ere galdu egin zuten, 40-36, Goikoetxea V eta Labakaren aurka eta beraz, bost partiduetatik bostak galdu dituzte.


Azken norgehiagoka honetan bi puntu batu zituzten eta guztira lauekin amaitu dute. Finalerdietara sailkatzeko aukerarik gabe iritsi ziren azken partidura.

Aldiz, Goikoetxea eta Labakaren egoera guztiz kontrakoa zen. Lehenengo postuan iritsi ziren azken partidu horretara lau partiduak irabazita eta azken hori ere irabazi ondoren 20 punturekin lehendabiziko postuan amaituko dute ligaxka. Bostetik bost garaipen lortu dituzte eta orain finalerdietako aurkaria nor izango den zain daude. Oraingoz txapelketa ezin hobea ari da jokatzen bikote gipuzkoarra.