Juaneneak eta Endikak Urriza eta Zubiriren aurka jokatuko dute bihar, 16:15etik aurrera, Galarretako 50. urteurreneko finala. Irabazleek euren izena jarriko dute palmaresean eta ez du beste txapeldunik ezagutuko, efemeride berezi bat ospatzen den txapelketa berezia baita. Final handiaren pizgarri bat gehiago da. Horrela, txapelketa ekainaren 20an hasi zen lehia berdinarekin itxiko da. Hori bai, hilabete honetan gauzak zertxobait aldatu dira. Lehen partida hartan Juanenea eta Endika Urriza eta Zubiri baino gehiago izan ziren. Iruñeko aurrelariak ez zuen txapelketa bere jokorik onenarekin hasi, baina partidak aurrera egin ahala hobera joan da, eta joan den astean finalerdian eta ligaxkako azken lehian indartsu eta bere bertsio onenetik gertu ikusi zen. Juaneneak eta Endikak 28-35ekoa errepikatzea zailagoa izango da, baina gorriak izango dira faboritoak. Txapelketa osoan zehar irabazi dute faboritismo hori. Lehen bi partidak ondo irabazi zituzten eta hirugarrena galdu zuten, baina lehen postua eta finala poltsikoan zituztela. Ziur egon dira eta bikain uztartu dira Saldiaseko bi pilotariak. Final osoa nafarra da eta pizgarri asko ditu. Juanenea aurrelari bikaina bihurtu da eta Endikak aurkariak menderatzen ditu atzealdean. Huts gutxi egiten dituzte tanto gutxi oparituz, baina hori ere Urriza eta Zubiriren ezaugarria da bigarren partidatik aurrera. Goizuetako atzelariak hobetzen egiten jarraitzen du, eta oso seguru dabil. Urrizaren bertuteak denek ezagutzen dituzte. Horrela, aurkariek materiala aukeratzen dutenean, beti bilatzen dute Iruñeko aurrelaria saihestea. Bera jokoan ez sartzea izaten da helburua eta horregatik aukeratzen dituzte pilota biziak. Lau pilotariek partida gogorra izango dela eta finalak ezberdinak direla esan dute. Ligaxkako partida ez dute erreferentziatzat hartzen eta ordutik urdinek hobera egin dutela badakite. Sasoian eta jokoarekin datoz lau pilotariak. Endikak saketik menderatzea eta Urriza saihestea bilatuko du. Urdinek partida asko jokatu dituzte eta badakite presioa naturaltasunez eramaten. Nerbio horiek epeltzea garrantzitsua da finaletan.
Juanenea-Endika eta Urriza-Zubiri oso pozik geratu dira larunbateko finalean, 16:15ean, Galarreta pilotalekuan jokatuko den materialarekin. Bikote bakoitzak lau pilota aukeratu zituen eta azkar egin zuten. Ligaxkan lehen sailkatuak Juanenea eta Endika izan ziren. Zazpi minututan lau pilota banandu zituzten, eta 128 gramo hiruk eta 127 gramoko bat pisatu zituzten. Pilota biziak aukeratu zituzten, bote handia hartzen dutenak eta Endikak pilota berriak aukeratu zituztela esan zuen, “Urriza piloteoan gutxi sartzeko helburuarekin”.
Minutu bat gutxiago behar izan zuten urdinek, sei minutu, eta 128 gramoko lau pilota aukeratu zituzten. “Bote eta irteera gutxiagorekin”, Aritz Zubiri atzelariak adierazi zuenez. “Jokatzen uzten duten pilotak dira, eta ez dut uste hainbesteko alderik dagoenik materialean”, baieztatu zuen goizuetarrak.
Aitor Zalduak 30 urte beteko ditu azaroaren 18an, baina lau hilabete aurretik, uztailaren 18an, larunbata honetan, profesional bezala bere debutatuko du Galarretako frontoian. 29 urteko donostiar honek aurrelari bezala jokatzen du eta Ibon Zaldua atzelaiaren anaia da.
– Zer sentsazio dituzu debutaren aurretik? – Oraingoz ez nago urduri, pozik baizik. Ilusio haundia dut. Urduritasunak azken momentuan iritsiko zaizkit. Gogo asko ditut jokatzeko.
– Erremontera nola iritsi zen Aitor Zaldua? – Erremontearen aurretik futbolera jokatzen nuen. Ondoren Leonen Jarduera fisikoa (IVEF) ikasi nuen eta han ere futbolean aritzen nintzen. Behin ikasketak amaitu eta etxera bueltatu nintzenean futbola utzi egin nuen. Oso kirol zalea naiz eta anaiak, ordurako debutatu zuen, erremontea probatzeko esan zian. Egiari zor behin probatuta harrapatu egin zidan. Saskiak egiten duen soinu hori zoragarria da eta pixkanaka jokatzen hasi zintzen inongo pentsaerarik gabe, zaletasun hutsarekin. Helburua afizionatu bezala jokatu eta hobetzen joatea zen.
– Hala ere hasiera ez zen erraza izan. – Horrela da. Sorbaldan arazotxo bat izan nuen eta ebakuntza bat egin behar izan zidaten. Gehiago ez nuela jokatuko pentsatzen nuen, baina behin ebakuntzatik irtenda gutxinaka hasiko nintzela erabaki nuen. Honela, entrenamenduetan gero eta hobeto sentitzen nintzen. Estutu nuen eta orain arte jarraitu dut.
– Noiz jarri zenuen lehendabiziko aldiz zestoa eskuan? – Berandu. Oraindela seiren bat urte, 23-24 urterekin. – Eta aurrelari bezala. Hobeto sentitzen zara postu horretan? – Besterik gabe. Aurreko jokoa erakargarriagoa egiten zitzaidan. Gero gainera atzean indar gehiago edo pilotari gehiago tira behar zaio besoari eta nire besoak gutxiago sufrituko zuen. Aurrean gustorago nago.
– Larunbatean aurreneko partidua. Badakizu norekin jokatzen duzun? – Bai. Anaiarekin eta aurkariak Urrutia II eta Arruarte izango dira. Emozio kutsu nabaria izango du, oso polita da berarekin debutatzea. Hiru urte gazteagoa a eta berari esker hasi nintzen erremontean. Kirola asko gustatzen zitzaidala eta animatu zidan.Txikitan ere fronotian gurasoekin eta berarekin egoten nintzen eta probatzeko pausoa berari esker eman nuen. Pozgarria da.
– Aitor Zaldua Oriamendiren eskolako beste erremontista da. – Horrela da. Oriamendiko eskolan Galarretan hasi nintzen. Endika Barrenetxea izan zen lehendabiziko maisua eta ondoren asko ibili naiz Ansa eta Goikoetxearekin. Azkenengo hilabeteetan beraiekin entrenatu dut. Debutatuko nuenik ez nekien, ilusioa baneukan, baina ez nekien ezerrez.
– Aurrelari bezala zer ezaugarri dituzu? – Ez naiz kolpeko aurrelaria, baina nahiko azkar mugitzen naiz aurrean. Abiadura da nire dohai nagusia. Ez naiz defentsan gaizki aurkitzen eta erasoan motelagoa naiz, jokaldia egitea gehiago kostatzen zait. – Larunbatean gertukoak hurbilduko dira frontoira? – Lagun batzuk oporretan ditut, baina bertan izango dira senitartekoak, neska, lagunen bat edo beste.
Urriza eta Zubirik 28-35 garaitu zituzten Ansa II.a eta Larrañaga Galarretaren 50.Urteurreneko Txapelketaren finalerdian eta beraz datorren larunbatean Juanenea eta Endikaren aurka jokatuko dute finala. Finalerdi ederra ikusi zen, lau pilotariak ongi aritu ziren, eta Urrizak bere maila bikaina erakutsi zuen hasieratik. Partidan urdinak agintari izan ziren hasieratik nahiz eta gorriak asko hurbiltzen ziren momentu batzuetan. 2-8 aurreratu ziren Urriza eta Zubiri, baina Ansa eta Larrañagak markagailuari buelta eman eta 12-11 jarri ziren aurretik. Ordura arte Urrizak urdinen tanto guztiak egin zituen eta gorrietan Larrañaga zen oso ongi ari zena. Ondoren Zubiri eta Ansa gehiago sartu ziren jokoan eta partiduaren maila koska bat igo zen. Akats gutxirekin tanto onak ikusi ziren. Larrañaga eta Zubiri atzean bikain eta Urriza eta Ansa ere aurrean oso ongi. Urdinak berriz ere ihes egin zuten markagailuan 14-20 eta 18-25, baina gorriek ez zuten etsitzen. Ansak atzean min egiten hasi zen eta Larrañagaren sakeari esker tanto batera hurbildu ziren 28-29. Orduan iritsi zen partiduko gakoa. Larrañagaren sakea motz geratu zen eta akats horri garesti ordaindu zuten. Zubirik sakea hartu zuen eta amaiera bitarte tanto gutziak urdinen aldera erori ziren. Urrizak 23 tanto eta bi akats egin zituen finalerdiko pilotaririk onena bihurtuz. Ansak ere pilota bakarra huts egin zuen, baina 14 tantotan geratu zen. Atzean Zubirik sei tanto piloteoan eta hiru sakearekin egin zituen. Bi pilota galdu zituen eta Larrañagak zazpi tanto piloteoan eta hiru sakearekin egin zituen. Piloteoan bakarra galdu zuen, baina sakearekin galdutakoa garesti ordaindu zuen.
Zaldua II.aren debuta uztailaren 18anDatorren astean Urriza eta Zubirik, Juanenea eta Endika izango dituzte aurkari finalean eta jaialdi berezia izango da baiata ere Aitor Zaldua ‘Zaldua II.a donostiarrarentzat. Egun horretan debutatuko du profesional bezala Oriamendi enpresarekin.
Sailkapena ez da mugitu azken jardunaldian, eta Ansa II-Larrañaga eta Urriza-Zubiri ariko dira finalerdian.
50. Urteurrenaren Txapelketako ligaxka amaitu da, eta sailkapena ez zen mugitu hirugarren eta azken jardunaldian. Beraz, Juanenea eta Endika finalera sartu dira, lehenengo postua lortuta, eta Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a kalean geratu dira, nahiz eta azken jardunaldian euren partida irabazi. Ansa II-Larrañaga eta Urriza-Zubiri izango dira larunbateko finalerdia jokatuko duten bi bikoteak.
Joan den larunbateko lehenengo partidan, Ansak eta Larrañagak 32-35 garaitu zituzten Urriza eta Zubiri. Irabazleek 20 tanto behar zituzten, eta segituan bete zuten helburua. Galtzaileek 29 behar zituzten, eta aurretik iritsi ziren 29-25. Azken tantoetan, 2-10eko partzialarekin, urdinek ligaxkako bigarren garaipena lortu eta, bederatzi punturekin, bigarren postua eskuratu zuten.
Bigarren partida hasi baino lehen, Goikoetxea V.ak eta Barrenetxeak ez zuten sailkatzeko aukerarik, baina ongi aritu ziren, batez ere Goikoetxea, eta garaipena lortu zuten, tanto bakar baten aldearekin, 35-34, Juanenea eta Endikaren aurka. Lehenengo postua eskuratu eta finalera sailkatzeko, 29 tanto behar zituzten urdinek, eta helburua lortu zuten. Hala, 10 punturekin, ligaxka irabazi zuten.
Datorren larunbatean Ansa eta Larrañaga Urriza eta Zubiriren aurka lehiatuko dira. Bederatzi eta sei punturekin bigarren eta hirugarren sailkatuta, finalerdirako postuak bereganatu zituzten. Goikoetxea eta Barrenetxeak bost batu dituzte.
Orain arte partida biziak ikusi dira, eta, jardunaldiz jardunaldi, gero eta joko hobea ikusi da Galarretan. Orain, azken bi partidak falta dira, garrantzitsuenak, eta txapelduna nor izango den jakitea.
Urrizak eta Zubirik ere irabazi egin zuten, baina Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.ak puntua egin eta lehian mantentzea lortu dute.
50. Urteurreneko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen, eta Juanenea eta Endika nagusitu ziren, 35-30, Ansa II.aren eta Larrañagaren aurka. Bigarren partidan, Urriza eta Zubiri izan ziren garaile, 29-35. Goikoetxea V.aren eta Barrenetxea IV.aren aurka.
Garaipen horrekin, Juaneneak eta Endikak zortzi puntu dituzte sailkapenean, eta, gutxienez, txapelketako finalaurrekora iristea ziurtatu dute. Gainera, datorren asteko hirugarren partidan puntu bat lortzen badute, finalean ariko dira, ligaxkan lehen postuan geratuko direlako.
Ansa II.ak eta Larrañagak bost puntu dituzte, puntu bakarra batu eta gero. Urrizak eta Zubirik, berriz, lau dituzte; bat gehiagorekin, finalerdia ziurtatutako dute. Goikoetxea eta Barrenetxea atzelari hernaniarra, ordea, hirugarren jardunaldian irabaztera behartuta daude. Puntu bat lortu zuten 29. tantora iritsi zirenean, eta horrek oraindik itxaropentsu mantentzen ditu; izan ere, hori gabe orain kanporatuta egongo lirateke.
Azkenengo jardunaldian, Juanenea eta Endika liderrek Goikoetxea-Barrenetxea izango dituzte aurkari, eta Urrizak eta Zubirik Ansaren eta Larrañagaren kontra jokatuko dute. Bigarren partida horretan bi bikoteek puntua lortzen badute, finalerdian izango dira, eta irabazleek lehenengo postua lortzeko aukera izango dute.
Larunbateko bi partidetan maila igo egin zen, lehenengo jadunaldiarekin alderatuta. Partida politak ikusi ziren, eta berdinduagoak. Juanenearen maila nabarmendu behar da. Asko jokatu zuen, eta horrek ekarri zuen garaipena. Bigarren partidan, Zubiri ederki aritu zen, eta, Urrizarekin batera, bi huts bakarrik egin zituzten. Seguroago airtu ziren aurkariak baino, eta hor egon zen gakoa.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.
ekipazio ofiziala
salgai
Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!