Goikoetxea-Odei eta Loitegi-Zaldua I bikoteek abantaila garrantzitsua lortu dute

Goikoetxea-Odei eta Loitegi-Zaldua I bikoteek abantaila garrantzitsua lortu dute

Berria Erremonte Txapelketa gaur hasi da Galarretan bi emaitza argirekin. Goikoetxea eta Odeik 16-35 garaitu dituzte Urruria II eta Labaka lehenengo partiduan eta txapelketako bigarrengoan Loitegi-Zalduak, 25-35 lortu dute garaipena Etxarri-Martirenaren kontra. Bi emaitza hauekin garaileek lau puntu batu dituzte eta finalerdietarako pauso garrantzitsua eman dute. Urrutia eta Labakak puntu negatiboa dute eta hurrengo partidua derrigor irabazi beharra dute eta zain egon. Etxarri eta Martirenak punturik gabe bigarren partidan dute esperantza.

Goikoetxea eta Odei jaun eta jabe izan dira Urrutia II eta Labakaren aurka. odeik bere ibilbide profesionaleko partidarik onena jokatu du eta Goikoetxeak min handia egin du aurreko koadroetan. Launako berdinketa eta gero 7-21eko abantila hartu dute eta ez du historiarik izan norgehiagokak. Goikoetxea Urrutia baino hobe aritu da.

Bigarren partiduan berdintasun gehixeago egon da. Loitegi eta Zalduak bikote sendoa osatu dute eta apenas akatsik ez dute egin, hiru,partida guztian zehar. Aldiz, Etxarri eta Martirenak, bien artean 14 egin dituzte. Alde handia batzuen eta besteen artean. 8-9koan partida lehiatua izango zela zirudien, baina 1-7ko partzial batekin zazpi tantoko abantaila hartu dute eta gero hamar inguruko aldea mantendu dute partida amaiera arte. Loitegik eta Zalduak partida kontrolpean izan dute denbora guztian. 


Aldabe eta Barrenetxeak estelar polita irabazi dute
Aldabe eta Barrenetxeak 40-29 gainditu dituzte Ezkurra II.a eta Juanenea, partida ikusgarri batean. Abiadura askorekin mugitu dute pilota, bizia izan da partida eta tanto politak ikusi dira. Gorriek bikote sendoa osatzen dutela erakutsi dute. Ezkurrak defentsa bikaina erakutsi du, baina Barrenetxeak sakearekin dominatzera pasatzen zen eta piloteoan agindu egiten zuten gorriek. Aldabek tantoak amaitzeko aukerak izan ditu eta aprobetxatu era bai 19 tantorekin. Ezkurrak 12 egin ditu eta biek bost akatsa egin dituzte. Barrenetxeak agindu du atzean, Juanenea on baten aurka. Hernaniarrak bost tanto egin ditu sakean eta bat saldistarrak. Piloteoan hantzeko egin dituzte, bederatzi eta zortzi. Partiduan gorriek eraman dute agintea 11-3 aurreratuta. Hala ere urdinak hiru tantora hurbildu dira 23-20, 28-25 eta 30-27, baina azkenenego tantoetan gorriek, 10 eta 2ko partzialarekin garaipena lortu dute. 

Berria Erremonte Txapelketa 2022  aurkeztu da Galarretan etorkizuneko erremontistekin

Berria Erremonte Txapelketa 2022 aurkeztu da Galarretan etorkizuneko erremontistekin

Berria Erremonte Txapelketa aurkeztu zen Galarretan. Aurtengo txapelketa sei bikotek osatuko dute eta etorkizuneko erremontistentzat dago zuzendua, baita gaur egunean puntan dabiltzen hainbat pilotarirentzat.

Sei bikoteak ondorengoak dira: Susperregi-Zubiri, Urrutia II-Labaka, Goikoetxea V-Odei, Loitegi-Zaldua I, Aldabe-Apezetxea, eta Etxarri-Martirena. Lehenengo hiru bikoteak A taldean daude eta ondorengo hirurak B taldean. Aurreneko fasean ligaxka jokatuko da talde bakoitzeko bikoteen artean denak denen aurka.

Hiru jardunalditan jokatuko da, martxoaren 5ean, martxoaren 12an eta martxoaren 19an. Lehenengo bi sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira eta martxoaren 26an jokatuko da lehenengo finalerdia eta apirilaren 2an bigarren finalerdia. 

Finalerdietako irabazleak finala jokatuko dute apirilaren 9an. 

Larunbateko jardunaldian Urrutia II-Labakak, Goikoetxea V-Odeiren kontra jokatuko dute eta Etxarri-Martirenak, Loitegi-Zalduaren kontra.

Barrenetxea IV.ak Masterseko bere bigarren txapela irabazi du

Barrenetxea IV.ak Masterseko bere bigarren txapela irabazi du

Finalean atzelari hernaniarrak 30-22 gainditu du Imanol Ansa urnietarra.

Endika Barrenetxeak Masters txapelketan bigarren aldiz jantzi du txapela, 2022ko finalean, Imanol Ansa urnietarra 30-22 garaitu eta gero. Barrenetxea IV.ak ongi irabazi zuen finala, nahiz eta kantxa barruan inongo momentuan ez zen eroso aurkitu.

Garaipenarekin hernaniarrak Ezkurra eta Uterga berdindu ditu palmaresean bina txapelekin. Aurretik dago Urriza sei txapelekin. Aurretik zaila zen jakitea nolako finala suertatuko zen eta azkenean erritmorik gabekoa izan zen. Pelotakada gutxi izan ziren eta bi erremontistei kosta egin zitzaien partiduan sartzea. 

Gakoa sakean egon zen, beste behin. Barrenetxeak guztira hamaika tanto egin zituen sakearekin eta 8-9 galtzen jarri eta gero bederatzina berdindu zuen, sakea hartu eta lau tanto egin zituen errenkadan sakearekin. Horrek 13-9ko abantaila eman zion. 

13-1eko partziala, erabakiorra

Partziala ez zen hor geratu eta 13-1eko partzialarekin finala apurtu zuen hernaniarrak, 21-10 aurreratuz. 19-10ean partidan 59 pelotakada bakarrik egon ziren. 

Barrenetxeari duda sartu zitzaion amaieran. Hala ere, Ansaren huts batzuk lagundu zuten abantaila ez galtzen eta azkenean 30-22 itxi zuen finala. 

Barrenetxeak partiduaren amaieran esan bezala, «ez naiz nahi bezain gustora aritu, baina txapela buruan dut». Ansak arazoak izan zituen peloteoa bilatzen. «Hotz egon naiz eta ez naiz inoiz partiduan sartu».

Endika Barrenetxeak hamaikana tanto egin zituen peloteoan eta sakearekin. Peloteoan akats bakarra egin zuen eta bi falta saketik. Ansak ere hamaika tanto egin zituen peloteoan, baina hamar akats egin zituen eta bost tanto saketik.

Barrenetxea IV busca su segunda txapela del Masters ante un Ansa que quiere estrenarse

Barrenetxea IV busca su segunda txapela del Masters ante un Ansa que quiere estrenarse

Endika Barrenetxea e Imanol Ansa disputarán mañana, a partir de las 16:15 horas, la final del Iparlur Masters. El Masters disputará su decimosegunda final desde que Koteto Ezkurra estrenara el palmarés en el año 2011. Desde entonces el Masters individual ha contado con cuatro campeones; Ezkurra (2011, 2012), Urriza (2013, 2014, 2017, 2018, 2019, 2021), Uterga (2015, 2016) y Barrenetxea IV (2020). 

Por lo tanto, el zaguero hernaniarra buscará su segunda txapela, mientras el delantero urnietarra quiere ser el quinto remontista en calarse la txapela del Masters. Barrenetxea es el favorito para sumar su segunda txapela. Llega con la moral por las nubes tras imponerse en el Torneo Kutxabank del verano, el campeonato más importante del remonte, además en la semifinal dio una exhibición de juego ante Juanenea. Ansa, por su parte, no jugó la semifinal del Iparlur Masters después de la baja por lesión de Urriza. En el partido previo a la semifinal ganó con autoridad a Goikoetxea V. Está ante su mejor oportunidad de ganar una txapela individual. 

En la elección del material ambos quedaron satisfechos. Barrenetxea quiere imponer su juego de zaguero y el saque. Está con confianza y también pelotea como el mejor y sabe terminar los tantos como el mejor delantero. Además, ya tiene una experiencia a prueba de bombas y txapelas de todo tipo. Ansa tiene poder y recursos de sobra para el individual. Su talón de aquiles puede ser la precipitación en momentos puntuales que le hacen fallar pelotas claras de tanto. Si mantiene el temple puede derrotar a cualquiera, ya que cada año que pasa es mejor remontista.

Ambos se han enfrentado en varias ocasiones, alrededor de seis partidos, y Barrenetxea se ha impuesto en todas salvo este pasado verano. En la liguilla Ansa se jugaba pasar a la semifinal y Barrenetxea tenía esa plaza asegurada. El hernaniarra ganaba 28-22 y un parcial de 0-8 le otorgó la victoria a Ansa II. Después en la semifinal Barrenetxea ganó 23-30. 

Cartelera del sábado 19 de febrero en Galarreta a partir de las 15:15 horas
1. Segurola-Azpiroz contra Ezkurra II-Juanenea a 35 tantos

2. Barrenetxea IV contra Ansa II a 35 tantos IPARLUR MASTERS FINAL

3. Loitegi-Larrañaga contra Aldabe-Labaka a 40 tantos

Palmarés Masters
2011 Ezkurra

2012 Ezkurra

2013 Urriza

2014 Urriza

2015 Uterga

2016 Uterga

2017 Urriza

2018 Urriza

2019 Urriza

2020 Barrenetxea IV

2021 Urriza

Barrenetxeak jokatuko du 2022ko Iparlur Masterseko finala

Barrenetxeak jokatuko du 2022ko Iparlur Masterseko finala

Juaneneari gailendu zaio finalerdian, argi eta garbi

Endika Barrenetxeak 2022ko Iparlur Masterseko finala jokatuko du, finalaurrekoan Juaneneari 30-14 gailendu ondoren. Beraz, atzelari hernaniarra izango da Ansa II.aren aurkaria datorren larunbatean, otsailaren 19an, jokatuko den finalean.
Finalaurrekoak Juaneneak eta Barrenetxeak udako Kutxabank Torneoko ligaxkan jokatutako partidaren antzeko itxura izan zuen. Hernanikoa jaun eta jabe izan zen hasieratik bukaerara, Juanenearen aurrean.
Azkenean, 0-5eko partzial batek markagailua apur bat itxuratu zuen, 29-9 joan eta gero markagailuan. Barrenetxea benetan distiratsu aritu zen, eta ezer gutxi egin ahal izan zuen Juaneneak. Partida 0-1ekoarekin hasi zen, baina binako berdinketatik aurrera ez zen emoziorik izan. Barrenetxeak 10-2 ihes egin zuen 8-0eko partzialari esker eta ez zen ia historiarik egon.
Juaneneak ez zuen errestoan asmatzen eta atzelari hernaniarra nagusi zen sakean eta baita piloteoan ere. 10-2tik 21-7kora pasa zen 29-9koan iritsi zen abantailarik handiena. Juanenearen bost tanto izan ziren itxieraren preludioa 30-9koarekin.
Barrenetxeak 25 tanto egin zituen, horietatik hamar saketik, hiru hutsengatik. Juanenea 12 tantotan geratu zen eta bost huts egin zituen.

0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 4-2, 5-2, 6-2, 7-2, 8-2, 9-2, 10-2, 10-3, 11-3, 11-4, 11-5, 11-6, 12-6, 13-6, 14-6, 14-7, 15-7, 16-7, 17-7, 18-7,19-7, 18-7,19-7, 21-7, 21-8, 22-8, 23-8, 25-8, 25-8

Galarretak Eugenio Aranburu omendu zuen

Eugenio Aranbururen omenaldian izan zen zirrararik. Galarretak eta Oriamendik betiko gogoratu zuten. Koadroko 20 pilotarik pasilloa egin zieten eta ondoren Aritz Eskuderok bertso hunkigarriak bota zituen Aranbururen bi semeen eta alargunaren aurrean. Ondoren, pilotariak banan-banan pasa ziren erdiko epaile postutik, eta haren koadro bat jarri zuten, ondoren familiari oparitu zitzaiona.

Segurolak eta Martirenak sasoi onean daudela erakutsi dute

Galarretak, Masterseko finalerditik kanpo, zapore ezberdina utzi zuten binakako bi partida bizi izan zituen. Lehenengoa asko gustatu zen Ezkurra II.ak eta Azpirozek Ansa II.aren eta Larrañagaren aurka lortutako garaipenarekin (33-35). Ezkurra izan zen onena partida parekatu eta eder batean, eta ikusleek eskertu egin zuten ikuskizuna.
Hirugarrenean ez zen parekotasunik egon eta Segurolak eta Martirenak 40-24 irabazi zieten Goikoetxea eta Aizpururi. Irabazleek sasoi betean eta joko askorekin daudela erakutsi zuten. Aurkarien gainetik pasa ziren. Segurola izan zen onena eta aldeak eragin zituen. Gainera, Martirenak azken 11 partidetatik 9 irabazi ditu.

Juaneneak eta Barrenetxeak kontrako materiala aukeratu dute finalerdirako

Juaneneak eta Barrenetxeak kontrako materiala aukeratu dute finalerdirako

Endika Barrenetxeak eta Aritz Juaneneak larunbatean neurtuko dituzte indarrak Iparlur Masters Txapelketako finalerdian eta bi erremontistek banakako partida jokatzeko erabiliko duten materiala banatu dute.
Endika Barrenetxea izan da kantxaratu den lehena. Hiru pilota bereizi ditu: 130 gramoko bi eta 129 gramoko bat. Juanenearen pilotak gutxiago pisatu ditu, 126 gramoko bi eta 129 gramoko bat, baina arinagoak izateagatik ez dira biziagoak. Aitzitik, Saldiaseko aurrelariak, binakako azken partidan atzelari bihurtuak, pilota lehorrak eta asko ibiltzen ez direnak bereizi ditu. Barrenetxeak, berriz, pilota biziagoa bilatzen zuen, sakearekin menderatzen lagunduko diona.
Juaneneak esan du, aukeraketa amaitzean, pozik geratu dela eta aurkariari kalte egingo dion pilota bat bilatu duela, ez gehiago mesede egingo dion pilota bat. “Ez dut hainbeste begiratu berak bereizi duena, argi neukan asko ez dabilen eta lehorra den pilota bat nahi nuela, bere joko motari kalte egiteko”.
Udan Barrenetxeak erraz irabazi zion, 2021eko Mastersean ere gainditu zuen, baina 2020ko udan Juaneneak txapeldun gisa iritsi zen Barrenetxea gainditu zuen Kutxabanken. “Orduan bezala berriro irabaztea espero dut”.
Barrenetxeak oso gogoan zuen datu hori. “Zein Juanenea topo egingo dudan jakitea da nire zalantza handiena. Udan erraz irabazi nuena eta bere eguna izan ez zuena, edo normalean ikusten ez diren gauzak egiten irabazi ninduena. Onena aurkituko dudala pentsatzen joango naiz. Ikusi dut pilota aukeratzen eta nirean baino pilota handiagoak iruditu zaizkit. Bere pilotaren azala lodiagoa da eta handiagoak dirudite. Nire pilotak bote onekoak dira, bat da biziena “.
Barrenetxea txapeldun bezala dator eta lehen Mastersa jokatzea gustatzen bazitzaion, presiorik gabe, orain bere haragitan sentitzen du presioa. “Faboritoa ez zarenean, jokatzea gustatzen zaizun txapelketa da, bi partida onek txapela irabazteko aukera ematen baitizute. Orain ulertzen dut Urriza, Mastersa deserosoa zitzaiola esaten zuenean”.