Juanenea-Endika eta Urriza-Zubiri oso pozik geratu dira larunbateko finalean, 16:15ean, Galarreta pilotalekuan jokatuko den materialarekin. Bikote bakoitzak lau pilota aukeratu zituen eta azkar egin zuten. Ligaxkan lehen sailkatuak Juanenea eta Endika izan ziren. Zazpi minututan lau pilota banandu zituzten, eta 128 gramo hiruk eta 127 gramoko bat pisatu zituzten. Pilota biziak aukeratu zituzten, bote handia hartzen dutenak eta Endikak pilota berriak aukeratu zituztela esan zuen, “Urriza piloteoan gutxi sartzeko helburuarekin”. 

Minutu bat gutxiago behar izan zuten urdinek, sei minutu, eta 128 gramoko lau pilota aukeratu zituzten. “Bote eta irteera gutxiagorekin”, Aritz Zubiri atzelariak adierazi zuenez. “Jokatzen uzten duten pilotak dira, eta ez dut uste hainbesteko alderik dagoenik materialean”, baieztatu zuen goizuetarrak.