Urriza eta Zubiri izango dira Juanenea eta Endikaren aurkariak finalean
2020 Uztaila 11

Urriza eta Zubirik 28-35 garaitu zituzten Ansa II.a eta Larrañaga Galarretaren 50.Urteurreneko Txapelketaren finalerdian  eta beraz datorren larunbatean Juanenea eta Endikaren aurka jokatuko dute finala. 
Finalerdi ederra ikusi zen, lau pilotariak ongi aritu ziren, eta Urrizak bere maila bikaina erakutsi zuen hasieratik. Partidan urdinak agintari izan ziren hasieratik nahiz eta gorriak asko hurbiltzen ziren momentu batzuetan. 2-8 aurreratu ziren Urriza eta Zubiri, baina Ansa eta Larrañagak markagailuari buelta eman eta 12-11 jarri ziren aurretik. 
Ordura arte Urrizak urdinen tanto guztiak egin zituen eta gorrietan Larrañaga zen oso ongi ari zena. 
Ondoren Zubiri eta Ansa gehiago sartu ziren jokoan eta partiduaren maila koska bat igo zen. Akats gutxirekin tanto onak ikusi ziren. Larrañaga eta Zubiri atzean bikain eta Urriza eta Ansa ere aurrean oso ongi. 
Urdinak berriz ere ihes egin zuten markagailuan 14-20 eta 18-25, baina gorriek ez zuten etsitzen. Ansak atzean min egiten hasi zen eta Larrañagaren sakeari esker tanto batera hurbildu ziren 28-29. 
Orduan iritsi zen partiduko gakoa. Larrañagaren sakea motz geratu zen eta akats horri garesti ordaindu zuten. Zubirik sakea hartu zuen eta amaiera bitarte tanto gutziak urdinen aldera erori ziren. 
Urrizak 23 tanto eta bi akats egin zituen finalerdiko pilotaririk onena bihurtuz. Ansak ere pilota bakarra huts egin zuen, baina 14 tantotan geratu zen. Atzean Zubirik sei tanto piloteoan eta hiru sakearekin egin zituen. Bi pilota galdu zituen eta Larrañagak zazpi tanto piloteoan eta hiru sakearekin egin zituen. Piloteoan bakarra galdu zuen, baina sakearekin galdutakoa garesti ordaindu zuen. 


Zaldua II.aren debuta uztailaren 18anDatorren astean Urriza eta Zubirik, Juanenea eta Endika izango dituzte aurkari finalean eta jaialdi berezia izango da baiata ere Aitor Zaldua ‘Zaldua II.a donostiarrarentzat. Egun horretan debutatuko du profesional bezala Oriamendi enpresarekin.