Juaneneak 20 tanto behar zituen Kutxabank Torneoko finalerdietako ligaxkara pasatzeko eta 20 tanto egiteaz gain, berriro irabazi zuen. Oraingoan 30-24 gailendu zaio Goikoetxea V.ari final-laurdenetako ligaxkako hirugarren partidan eta 8 puntu lortu ditu bere bi partidak irabazita. Atarikoak gehituz gero, Saldiaskoak bost garaipeneko txapelketa bikaina eta porrota ezagutu gabe darama. Juanenearen garaipena ez zen erosoa izan eta Goikoetxeak gauzak zaildu zizkion. Agian Saldiaskoa ez zen kantxaratu beste partida batzuetako tentsioarekin eta hori nabaritu egin zen partidan zehar. Partida honek ez zuen piloteo askorik izan eta bi aurrelariek azkar bukatu zituzten tantoak. Hor egin zuen tanto gehien Juaneneak eta markagailua desorekatu zuen. Markagailuak 21-20koa erakusten zuen eta jarraian sei eta biko partzialarekin bost tantoren aldea hartu zuen, 27-22.Hor erabaki zen partidua. Juaneneak sei tantoko aldea hartu zuen, 11-5, baina Goikoetxea bi tantora jarri zen, 15-13 eta 18-16, eta emozioak gora egin zuen 21-20koan. Aipaturiko 27-22koa eta gero, 30-24 irabazi zuen Juaneneak. Goikoetxeak arazoak jarri zizkion Juaneneari eta arerio zaila duela argi geratu zen. Juaneneak merezimendu osoz egin du aurrera kanporaketan eta ligaxkako sailkapenaren buruan Juanenea geratu da zortzi punturekin, Ansa II.ak lau punturekin jarraitu dio eta Goikoetxeak puntu bakarrarekin itxi du sailkapena. Lehenengoa bakarrik sailkatzen da hurrengo fasera.
Juanenea eta Goikoetxea V.ak bihar, ostegunean, itxiko dute, Kutxabank Torneoko, final laurdenetako ligaxkaren fasea hirugarren partiduarekin. Lehenengoan Juaneneak erraz gainditu zuen Ansa II.a 30-19 eta bigarren partiduan Ansak erraz gainditu zuen Goikoetxea 30-21.Emaitza horiekin Juaneneak eta Ansak launa puntu dituzte eta Goikoetxeak bat bera ere ez. Hala ere, hiru erremontistek dituzte sailkatzeko aukerak, hori bai Juaneneak du sailkatzeko aukera gehien. Saldiasko aurrelariak nahiko du 20 tantorekin aurrera jarraitzeko. Kasu horretan launa puntuko berdinketa egongo litzateke eta tanteoan nafarra sailkatuko litzateke. Goikoetxeak aurrera jarraitzeko 17an, 18an edo 19an utzi behar du biharko aurkaria. Tanteoa bere alde edukiko luke. Ansak behear duena da Juanenea 17 tantora ez iristea. Kasu horretan puntu bat galduko luke saldistarrak eta bi urnietarrak launa berdinduko lukete eta beraien arteko partidua Ansak irabazi zuen. Beraz, Juaneneak du sailkatzeko aukera gehien. Orain arteko partidu denak irabazi ditu eta faborito argia da ez sailkatzeko bakarrik, baizik eta partidua irabazteko ere hautagai nagusia da. Bikain ari da jokatzen eta gehiago dela erakusten ari da.Hurrengo fasera sailkatzen dena finalerdietako ligaxka jokatuko luke. Bertan, Endika, Urriza eta Barrenetxea sartuko dira lehian eta lau erremontista onenen multzoan egotea esan nahi du horrek. Gainera, Kutxabank Torneoan beste hiru partidu jokatzea ziurtatuko luke. Goikoetxeak aukerak inzan nahi baditu oso ongi aritu beharko du sakean eta peloteoan hutsegiterik ez egin. Juanenea seguru dabil, akatsik egin gabe, eta errestoan eta defentsan ere ongi ari da.
Ansak 30-21 irabazi dio Goikoetxeari Kutxabank Torneoaren finalaurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian eta nahiz eta bederatzi tantoko alde izan kanpoan geratu da. Juaneneari egin zion mesede gehiena garaipen horrek eta orain hirugarren eta azken jardunaldian Goikoetxea eta Juanenearen arteko partiduak erabakiko du zein sailkatuko den.
Goikoetxeak 20 tanto edo gutxiagoan utzi behar du Juanenea Juaneneak 21 tanto egitearekin nahikoa du eta Goikoetxeak sailkatu nahi badu 20 tanto edo gutxiagoan utzi behar du aurkaria datorren ostegunean. Kasu horietan launako berdinketa egongo litzateke sailkapenean hiru erremontisten artean eta tanteoak erabakiko luke.
Bederatzi tanto erreskadan erabakigarri Ansaren alde Partiduak bi zati desberdin izan zituen. Lehenengoan partidu parekatua ikusi zen, baina bigarren zatian Ansa jaun eta jabe izan zen. 17-18 atzetik zela 9-0ko partziala egin zuen Ansak eta 26-18 aurretik jarri zen. Ordura arte Goikoetxeak agindu zuen markagailuan eta sei tantoko aldea ere eduki zuen 8-14koan. Ansak sakearekin arazoak zituen eta bost falta eginak zituen 20 tanto egin aurretik. Bere herrikideak aukerak zituela zirudien, baina irabazleak ongi erreakzionatu zuen eta zuzendu zenean nagusi izan zen kolpearekin. Goikoetxeari kosta egiten zitzaion tantoak egitea eta tantoak amaitzeko arazoak zituen. Ansak 22 tanto egin zituen peloteoan eta sakearekin beste bost. Peloteoan bi akatsekin amaitu zuen. Goikoetxeak 11 tantorekin amaitu zuen, sakearekin beste hiru tanto egin zituen eta guztira bi huts egite egin zituen.
Aritz Juaneneak 19-30 irabazi zion Imanol Ansari Kutxabank Torneoko final-laurdenetako ligaxkaren estreinaldian eta finalaurreko ligaxkara igarotzeko aurrerapauso handia eman du. Gogoratu behar da final-laurdenetako ligaxka hiru erremontistak jokatzen dutela eta bakarra pasatzen dela. Juaneneak, garaipen honekin, lau puntu ditu eta Ansa II.a hutsean geratu da bere 19 tantoekin. Hirugarren erremontista Goikoetxea V.a da. Juaneneak garaipenen bolada luzatu du, atarikoak jokatzen ari baita hasieratik eta galdu gabe jarraitzen baitu. Bere partida guztiak nagusitasunez irabazi ditu eta inoiz ez du garaipena arriskuan ikusi. Ansa II.a bezalako aurkari gogor baten aurka ere ongi nagusitu zen. Oraingoan Juaneneak ez zuen zalantzarik utzi. Saldiaskoa gehiago izan zen aurrelarien lehian eta bikain jokatu zuen. Piloteoan bikain aritu zen. Pilotari abiadura eman zion, bote lasterrak bikain egin zituen, ondo defendatu zen eta ezker pareta ere ongi ukitu zuen piloteoan. Gainera, aurkariak baino hobeto atera zuen, bost tanto eginez, eta zangoz azkar ibili zen. Ez zion aukerarik eman gaizki jokatu ez zuen Ansari. Urnietakoa saiatu zen, baina pilotari abiadura eman arren, gainditu egin zuen saldistarrak. Markagailuko aldea gorabehera partida polita ikusi zen. Markagailua berdinduta egon zen laura arte, baina 5-6tik aurrera irabazlea zuzenean 6-16ra joan zen eta hamabost tantoko maximoa ere izan zuen, 12-27koa. Azkenean, Ansak 19 tanto eskas egin zituen eta kanporatzeko zorian geratu da. Ansak 16 tanto egin zituen eta bost hutsegite ere egin zituen, Juaneneak 20 tanto eta bi akats bakarrik egin zituen. Larunbatean Ansa II.ak Goikoetxea V.aren aurka neurtuko ditu indarrak Goikoetxeak irabazten badu Juanenearen aurka izango du aukera, baina Saldiaskoak galtzen badu txartel erdia izango du finalaurrekorako.
Buruz buruko Kutxabank Torneoa bihar hasiko da finalaurdenetako ligaxkaren lehenengo partiduarekin. Bertan, ariko dira jaialdiko bigarrengo partiduan Ansa II.a eta Juanenea nor baino nor, 17:00etatik aurrera. Lehenengo eguna da Galarretak ateak ireki zituenetik ostegunean jaialdia jokatuko dena. Finalaurdenetako fase honetan hiru erremontistak jokatuko dute, aipaturiko Ansak eta Juaneneak eta Goikoetxeak ere bai. Hiru partidu jokatuko dira gaur, etzi larunbatean eta gaur zortzi, abuztuaren 20an. Ligaxka irabazten duenak finalerdietako ligaxkara txartela lortuko du. Ligaxka horretan sartuko dira lehian, abuztuaren 22an, Endika, Urriza eta Barrenetxea IV.a faboritoak. Aurreko urtean Ansa II.ak jokatu zuen azken ligaxka hori, baina aurten sailkatzeko Juanenea eta Goikoetxea V.a gainditu beharko ditu eta ez da erraza izango. Juaneneak erakutsi du aurreko partidueta sasoi betean dagoela eta erraz irabazi ditu partiduak. Goikoetxeak ere erakutsi berri du 50. urteurreneko txapelketan bere jokoak gorakada nabaria izan duela. Partidu parekatua espero da antzekotasun haundiko bi erremontisten artean Galarretan bihar jokatuko den partidua estua, parekatua eta maila haundikoa izatea espero da. Bi aurrelarien artean lehia dago eta maila parekoa dute. Jokatzeko era ere antzekoa da. Biak jotzaileak dira eta Ansak ahulgunea defentsan du batez ere eta Juaneneak erasoko jokoan gehiago. Aurrelariak izanda sakearen garrantzia haundia izango da eta sakatzen asmatzen duenak garaipena gertuago izango du. Nahiz eta galdu garrantzitsua izango da tantoen kopurua. Ligaxkaren sailkapena puntuen arabera egiten da eta garaileak lau puntu batzen ditu, 27-29 tanto bitartean egiten dituenak bi puntu izango ditu, 24-26 tanto bitartean puntua gehituko da sailkapenean, 17-23 tanto bitartean ez da punturik batuko eta 17ra iristen ez denak puntu negatiboa izango du.
Juaneneak irabazi du hurrengo fasera pasatzeko aukera ematen dion Kutxabank txapelketako B multzoko txapelketa. Saldiaseko aurrelaria Larrañaga baino askoz hobea izan zen eta 13 tantotan bakarrik utzi zuen Larrañaga Jokoaren arlo guztietan nafarra gipuzkoarra baino hobea izan zen eta merezimendu osoz pasa zen hurrengo kanporaketara. Hasieratik ihes egin zuen (6-0) eta 12-6koaren ostean zuzenean joan zen 24-7ra, partidua erraz 30-13 ixteko. Dirua 100-50 atera zen irabazlearen alde eta bete-betean asmatu zuten. Juaneneak hobeto piloteatu zuen, hobeto atera zuen, hobeto ibili zen errestoan, gutxiago huts egin zuen… 20 tanto egin zituen piloteoan, saketik lau eta huts bakarra egin zuen. Larrañagak sei akats eta 12 tanto egin zituen.Lehen partidan Mirubia erremontera itzuli zen urte batzuk utzita egon ondoren, lehen Etxabe II.a zen. Irudi ona eskaini zuen eta Zubirirekin batera 40-23 irabazi zioten Segurola-Aizpuru II.ari. Zubiri Aizpuru III.a baino askoz gehiago izan zen eta Mirubiak eroso jokatu zuen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.
ekipazio ofiziala
salgai
Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!