Urriza eta Endikak buruz buruko Kutxabank Torneoaren finala jokatuko dute gaur, 16:30etatik aurrera, Galarretan. Urrizaren bederitzagarren finala izango da eta Endikaren aurrenekoa. Urrizak sei txapela irabazi ditu eta beraz faborito nagusia da zazpigarren txapela janzteko. Pasa den urtean aurrelari iruindarrak bere bigarren finala galdu zuen Barrenetxearen aurka. Beraz, pasa den urteko arantza atera nahi du. Endikak peloten aukeraketan esan zuen gose haundiarekin dagoela bere lehenengo txapela irabazteko eta konfidantzarekin dago. Bien artean partidu asko jokatu dituzte azken urteetan eta aurrelari iruindarra izan da beti garaile. Bien artean Master Txapelketako final bat ere jokatu dute eta aurtengo buruz burukoaren ligaxkan Urrizak 30-19, erraz, gainditu zuen Endika gaur lau aste. Aurrekari guzti horiekin faboito argia da Urriza, baina ez da fidatzen. Aurreko urtean ere bera zen hautagai nagusia eta ezustekoa egon zen. Gainera, Urrizak esan bezala Endika oso erremontista konpletoa da. «Aurrelari bezala jokatu du eta errekurtso ikaragarriak ditu buruz buru jokatzeko».
Pelota biziak Urrizak, indartsuagoak Endikak Biak ere gustora geratu ziren pelota aukeraketan, baina «nahi den jokoa egiteko asmatzea zaila» dela onartu zuten. «Asteazken goizetik larunbat arratsaldera arte portaera alda daiteke. Buruz burukoan oso garrantzitsua da sakea eta lehen pelotakada horrekin gustura egoteko moduko pelotak bilatzea zen asmoa» adierazi zuen Urrizak. Urrizaren pelotak biziagoak dira. «Bereak indartsuagoak dira. Atzelaria da eta beste doaiak ditu, aurrelari gisa ere jokatu duen arren». Endikak modu positiboan baloratu zuen aukeraketa. «Ez zait aukeraketa gustatzen, baina oraingoan gustura geratu naiz. Finalaurrekoen antzekoak dira. Ez dira biziak eta niretzat ondo moldatzen dira. Bereak ezberdinak dira, pelota biziagoa bilatu du». Lehen finalerako lasai dago oraingoz. «Badakit zer den finalak jokatzea, eta horrek presioa hobeto eramaten laguntzen du».
Urriza y Endika eligieron esta mañana las seis pelotas con las que disputarán el sábado la gran final del Torneo Kutxabank. Será la novena final para el pamplonés Javier Urriza y la primera para el saldiastarra Endika Urrutia. El primero en salir a la cancha a escoger sus tres pelotas fue Urriza. El seis veces campeón del individual tardó alrededor de diez minutos y separó dos pelotas de 128 gramos y una de 126. Le tomó el relevo Endika, que tardó un poquito más para elegir tres pelotas de 128 gramos. Es un trago que no le gusta pasar, pero estuvo concentrado y separó pelotas más fuertes, que cuesta más mover y que no son tan saltarinas como las de Urriza, que separó un material de más vuelo. Urriza llega a la final con muchas ganas y ha tenido una semana más para preparar la final. Sigue con “mucha hambre”, que es lo que le motiva y quiere sacarse la espina del año pasado, cuando perdió la final contra Barrenetxea IV. “No tengo ninguna excusa para no rendir el sábado” afirmaba tras la elección. Quedó satisfecho con las pelotas que escogió, aunque reconoció que “es difícil acertar para poder hacer el juego que se quiere. Desde el miércoles por la mañana hasta el sábado por la tarde puede variar su comportamiento. He elegido un poco de todo y sobre todo una pelota con la que me siento a gusto para sacar. En un mano a mano es importantísimo hacer tanto o dominar y la idea era buscar una pelota donde me sienta a gusto con ese primer pelotazo”.Urriza cree que sus pelotas son diferentes a las de Endika. “Las suyas son más fuertes. Es zaguero y tiene otras posturas, a pesar de que también ha jugado de delantero”. Aún y todo cree que hay que esperar a ver cómo se comportan el día del partido. “Igual termino jugando con sus pelotas”. Endika valoró de forma positiva la elección. “No me gusta la elección, pero esta vez me he quedado a gusto con lo elegido. Son parecidas a las de la semifinal. No son vivas y para mi saque se amoldan bien. Las suyas son diferentes, busca una pelota más viva”. Para su primera final se encuentra por ahora tranquilo. “Ya conozco lo que es jugar finales y eso ayuda a llevar mejor la presión”.
Endika finaletik gertu geratu izan da beti, baina gaur arte ez zuen inoiz Kutxabank Tornoko finalerako sailkapena lortu. 23-30 irabazi dio Juaneneari finalaurrekoan eta emaitza honekin datorren larunbatean Urrizaren aurka jokatuko du erremontearen final haundia.Dirua bere alde irten zen hasieran, 50 100i, baina partidua gogorra eta parekatua izan da. 20-19ra arte Juanenea joan da aurretik, baina Saldiaseko atzelariak indar gehiagorekin amaitu du eta markagailuari buelta ematea lortu du. 20-19tik 20-25era pasa dira, 0-6ko partizialarekin eta momentu horretan garaileak lortu duen abantaila erabakiorra izan da.Amaieran Juanenea itzaliago egon da jokoan eta ordura arte erakutsitako sendotasun hori desagertu egin da. Endikak bere esperientzia baliatu izan du irabazteko. Partidua aurretik hasi du 3-7, baina 6-0ko partzialarekin 9-7 jarri da atzetik. markagailua berdindua joan da Saldiaseko aurrelariaren abantaila txikiekin. jJuanenearen abantaila nagusia bi tantokoa izan da; 13-11, 14-12, 15-13, 16-14 eta 18-16 markagailua puskatzea lortu gabe. Endikak ongi eutsi dio bere momenturik zailenean eta bere momentuari etekina ateratzea lortu du. Peloteoan berdintasun haundia egon da eta defentsa ikaragarriak ikusi dira, baita jokaldi ederrak ere. Agian partiduaren lehenengo zatian aurrelariak sendotasun gehiago erakutsi du eta atzelariak akats gehixeago egin ditu. Sakea ez da erabakiorra izan eta ez batak eta ez besteak ez dute min askorik egin, bera peloteoko finalerdia izan da. Juneneak txapelketa bikaina egin du, baina ezin izan du guztiz borobildu finalera sailkatuta. Endikak peloteoan 20 tanto egin ditu eta Juaneneak 15. Sakearekin ere Endikak tanto egin ditu, bost eta hiru aurkariak. Akatsak ere gehiago egin ditu irabazleak; sei guztira eta Juaneneak bi. Galarretan giro ezin hobea egon da eta Juanenearen zaletu ugari zegoen.
Erremonteko banakako Kutxabank Torneoko finalerdia eta finala joatzear daude. Covid-19k eragindako osasun-murrizketen ondorioz, Galarretako edukiera 1.500 eserlekutik 600era murriztu beharko da bi partidetan. Hori dela eta, eta zaleari finalaurrekora eta finalera joan ahal izatea errazteko, Oriamendi enpresak sarrerak saltzeko hiru aukera jarri ditu: Lehena, leihatiletan zuzeneko salmenta, aurreko jaialdietan Bigarrena, on line salmenta Oriamendiren web orriaren bidez: www.oriamendi.eus Eta hirugarrena, sarrerak telefonoz eskatzea 677 749 404 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara.
Lehenengo aldiz Oriamendik zuzenean eskainiko ditu banakako eta hirugarren partiduak. YouTube-ko Oriamendi Erremontea kanalean, https://www.youtube.com/channel/UC8gVNzQqB1iwnC-_rI-ihmA eskainiko da eta Oihane Mateos eta Gaztelu izango dira narratzaileak. 17:00etatik 19:00etara egingo da eta lehenengo partiduan Barrenetxea eta Urriza neurtuko dira eta bigarrengoan Ansa II-Larrañaga, Juanenea-Endikaren aurka.
Juaneneak Endikari irabazi zion 29-30 Kutxabank Torneoko finalerdietako ligaxkako bosgarren partidan eta emaitza horrekin biak sailkatu dira finalaurrekorako eta 2019ko txapelduna, Barrenetxea IV.a, txapelketatik kanpo geratu da. Gainera, Juaneneak, zortzi punturekin, finalera zuzenean sailkatzeko aukerari eusten dio, baina horretarako Urriza 16 tantotan geratu behar du, datorren larunbatean Iruñeko aurrelariaren eta Barrenetxea IV.aren arteko partidan. Endika, bere aldetik, irailaren 19ko finalaurrekorako sailkatuta dago. Finala hilaren 26an jokatuko da. Partida parekatua eta ikusgarria izan zen. Asko gustatu zitzaion Galarretako zaletuari. 17 tanto egin behar zituzten eta agian presio handirik gabe jokaldi asko eta askotarikoak egin zituzten. Bi hormetara, dejadak, moztutako pilotak… tantoak izan ziren Galarretara hurbildu zen zaleak erasoan libratutako bi pilotarirekin gozatu zuen. Oraingoan sakea ez zen erabakigarria izan. Endikak bost tanto egin zituen eta Juaneneak hiru. Hala ere, lehen zatian Endikak eraman zuen ekimena. Juaneneak erreakzionatu eta 14na berdindu zuen 10-4 atzetik joan ostean. Juanenea 18-20 aurreratu zen eta 21-24aren ondoren, zazpi tantoko partzial batek lau tantoko aldea eman zion Endikari, 24-28. Lehia nahasia izaten ari zen markagailuan eta horrela jarraitu zuen. Saldiaseko bi pilotariak sailkatuta zeuden, baina garaipena nahi zuten. Aurrelariak txanpona itzuli zion atzelariari eta 28-29 aurreratu zen 0-5eko beste partzial batekin eta 29nako berdinketaren ondoren neurketa Juanenearen alde erori zen txanpona. Piloteoan irabazleak 25 tanto egin zituen bost huts egiteagatik eta Endikak 19 tanto eta bi huts egin zituen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.
ekipazio ofiziala
salgai
Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!