Endika finaletik gertu geratu izan da beti, baina gaur arte ez zuen inoiz Kutxabank Tornoko finalerako sailkapena lortu. 23-30 irabazi dio Juaneneari finalaurrekoan eta emaitza honekin datorren larunbatean Urrizaren aurka jokatuko du erremontearen final haundia.Dirua bere alde irten zen hasieran, 50 100i, baina partidua gogorra eta parekatua izan da. 20-19ra arte Juanenea joan da aurretik, baina Saldiaseko atzelariak indar gehiagorekin amaitu du eta markagailuari buelta ematea lortu du. 20-19tik 20-25era pasa dira, 0-6ko partizialarekin eta momentu horretan garaileak lortu duen abantaila erabakiorra izan da.Amaieran Juanenea itzaliago egon da jokoan eta ordura arte erakutsitako sendotasun hori desagertu egin da. Endikak bere esperientzia baliatu izan du irabazteko. Partidua aurretik hasi du 3-7, baina 6-0ko partzialarekin 9-7 jarri da atzetik. markagailua berdindua joan da Saldiaseko aurrelariaren abantaila txikiekin. jJuanenearen abantaila nagusia bi tantokoa izan da; 13-11, 14-12, 15-13, 16-14 eta 18-16 markagailua puskatzea lortu gabe. Endikak ongi eutsi dio bere momenturik zailenean eta bere momentuari etekina ateratzea lortu du. Peloteoan berdintasun haundia egon da eta defentsa ikaragarriak ikusi dira, baita jokaldi ederrak ere. Agian partiduaren lehenengo zatian aurrelariak sendotasun gehiago erakutsi du eta atzelariak akats gehixeago egin ditu. Sakea ez da erabakiorra izan eta ez batak eta ez besteak ez dute min askorik egin, bera peloteoko finalerdia izan da. Juneneak txapelketa bikaina egin du, baina ezin izan du guztiz borobildu finalera sailkatuta. Endikak peloteoan 20 tanto egin ditu eta Juaneneak 15. Sakearekin ere Endikak tanto egin ditu, bost eta hiru aurkariak. Akatsak ere gehiago egin ditu irabazleak; sei guztira eta Juaneneak bi. Galarretan giro ezin hobea egon da eta Juanenearen zaletu ugari zegoen.