Urriza finalera sailkatu da eta Juanenea kanporatua izan da

Urriza finalera sailkatu da eta Juanenea kanporatua izan da

Urrizak 30-23 irabazi zion Juaneneari Kutxabank Torneoko ligaxkako azken partida. Iruñeko aurrelaria finalista da ligaxkako hiru partidak irabazi eta hamabi puntu lortuta. Juanenea kanporatuta geratu da bi punturekin eta garaipenik gabe. Datorren asteko finalerdia Ansak (zortzi puntu) eta Barrenetxeak (lau puntu) jokatuko dute.
Ligaxka itxi zuen partida izan zen gorabehera gehien izan zuena. Juaneneak pilotakada bat jaso zuen besoan eta Urrizak min hartu zuen tiraldi baten ondorioz. Ez zuen erritmo handirik izan bi pilotariek jokatzen zutenaren ondorioz, batez ere Juaneneak. Erabaki pare batek, pasa bateak eta buelta batek, jarri zuten polemika txikia.
Hasiera berdindua izan zen. 9-8koaren eta 11-8koaren ostean Urrizaren sake batek Juanenearen besoan jo eta aldageletara erretiratu zen. Besoan ubeldura zuela itzuli zen, baina ez zuen jokoan eragin handirik izan, pilota gogor jotzen jarraitu baitzuen.
12-8koaren ondoren, 15-13koa eta 18-13koa izan ziren tantorik polemikoenak. 15. tantoan, Urrizak ezker paretan eraman ezin izan zuen sake bat epaileak buelta eman eta Saldiaskoak protesta egin zuen. 18. tantoan Urrizaren sake bat, pasaren ondarrean, ontzat eman zuen epaileak eta Juaneneak ez zela ona ulertu zuen.
Urrizak partida hautsi zuen eta 20-15ekoa 25-15ekoa jarri zuen. Une horretan, iruindarrak tirakada txiki bat sentitu zuen hankan eta bere burua kontrolatu zuen ez behartzeko. Partidua 29-20tik 29-23ra pasa zen eta 30-23ra. Orain Urrizak bi aste izango ditu finalerako erabat osatzeko.

Segurola-Barrenetxeak indartsuago bukatu dute

Jaialdiko lehen partidan Segurolak eta Barrenetxeak 30-24 irabazi zuten. 14ra arte Ansa eta Larrañaga jaun eta jabe izan ziren, baina partidaren bigarren zatian gorriak jaun eta jabe izan ziren. Ansak eta Larrañagak prestazioak jaitsi zituzten eta aurkariek berenak hobetu zituzten.
17na berdindu zuten eta 17-18koaren ostean 8-0eko partziala lortu zuten. Urdinek akatsak egin zituzten, eta horrek ondorioak ekarri zizkien. Gorriak seguruago agertzen dira eta horrek garaipena ekarri zien.

Ansa II.ak finalaurrekorako txartela ziurtatu du Barrenetxea IV.ari irabazita

Ansa II.ak finalaurrekorako txartela ziurtatu du Barrenetxea IV.ari irabazita

Ansa II.ak finalerdietarako txartela lortu du gutxienez, Barrenetxea IV.ari 23-30 irabaziz Kutxabank Torneoko ligaxkako azken jardunaldiko lehen partidan. Aurrelari urnietarrak finalera zuzenean pasatzeko aukerak ditu oraindik, baina Urriza azken partidan 17 tantora ez iristearen menpe dago. Hori bai, bigarren postua ziurtatu du zortzi punturekin. Bestalde, Barrenetxea IV.ak lau punturekin bukatu du ligaxka eta azken partidara arte itxaron behar du finalerdietarako sailkatuko den ala ez jakiteko. Juaneneak partida ez irabaztea behar du. Juanenearen garaipen batek atzelari hernaniarra kanporatuko luke.
Ansa II.ak merezimendu osoz irabazi zion Barrenetxeari. Apustuetan Barrenetxearen alde atera zen dirua, baina katedrak ez zuen asmatu. Kantxa gainean gozatu zuen Ansarekin egin zuen topo, eta eroso eta konfiantzaz jokatu zuen partidaren hasieratik. Partida berdinduta mantendu zen 14nako eta 15nako berdinketara arte, baina hortik aurrera aurrelariak ihes egin zuen markagailuan 16-20, 18-23, 20-25, 21-29 eta 23-30.
Urnietarra azkar ibili zen ezker pareta ondo jotzen. Zortzi tanto egin zituen saketik eta piloteoan nagusi izan zen 19 tantorekin. 19 horietatik hiru errebotekoak izan ziren, bi bi paretetako jokaldian eta lau akatsekin amaitu zuen. Barrenetxea deseroso eta piloteoan konfiantzarik gabe aritu zen. Saketik bost tanto egin zituen, hamalau piloteoan eta hiru huts egin zituen. Partidak 53 minutu iraun zuen.
Barrenetxeak luze jo zuen, baina erreboteak erosoak izan ziren Ansarentzat. Ansa hobeto iritsi zen amaierara eta hobeto aritu zen piloteoan eta sakearekin lau puntuak eskuratu zituen. Garaipen hori iazko ligaxkako azken partidan ere gertatu zen.

Urriza oin eta erdirekin Kutxabankeko finalean

Urriza oin eta erdirekin Kutxabankeko finalean

19-30 irabazi zion Barrenetxea IV.ari eta azken partidan 17 tanto eginda finalista izango da

Urrizak 19-30 irabazi zion Barrenetxea IV.ari bigarren jardunaldiko bigarren partidan eta oin eta erdi du Kutxabank Torneoko finalean. Iruñekoak zortzi puntu ditu eta nahikoa du Juanenearen aurka 17 tanto egitea, azken partidan, finalista izateko.
Barrenetxea IV.ak eta Ansa II.ak 4 puntu dituzte eta Juaneneak bi. Juanenea behartuta dago Urrizaren aurka irabaztera eta Ansa II.a edo Barrenetxea 27 tantora ez iristea kanporatua ez geratzeko.
Barrenetxea eta Urrizaren arteko partidak bi zati izan zituen. Lehenengoa berdindua izan zen, baina bigarrenean Urrizak alde egin zion hernaniarrari eta nagusitasunez irabazi zuen. Dirua parean atera zen, baina Barrenetxea beheruntz joan zen 13nako berdinketaren ondoren.
Lehen zatian piloteo gehiago izan zen. Bederatzinako berdinketan Barrenetxeak zabaletik zabalera sake ederra egin zuen, baina 13-12 zihoanean jokaldi bera taulara atera zitzaion eta 13nakoa izan zen. Hortik aurrera Urrizak ihes egin zuen 13-20. Iruñeako aurrelariak bere erritmoa ezarri zuen eta tantoak azkar erortzen ziren bere alde. Saketik 7 tanto egin zituen eta horietatik bost 13nako berdinketatik aurrera. Gainontzekoak ere ondo aritu ziren zenbait tanto egiten.
Barrenetxeak ez zuen gozatu eta 13-20ra pasa ziren, 14-23ra, 17-27ra eta 19-30ra. Urrizak bere jokora eraman zuen partida, serio bere erritmoa ezartzen du eta ez du akatsik egiten. Gehiago eutsi zion eta ezker pareta gehiago ukitu zuen eta hori funtsezkoa izan zen bere garaipenean

Ansa II.ak kolpea eman du mahaian Juaneneari sakeari esker irabazita

Ansa II.ak kolpea eman du mahaian Juaneneari sakeari esker irabazita

Ansa II.ak 30-21 irabazi zion Juaneneari Kutxabank Torneoko ligaxkako bigarren jardunaldiko lehen partida. Urnietarrak kolpe bat eman du mahaian eta sailkapenean lau punturekin kokatu da Juanenearen bi puntugatik. Azken jardunaldian Juanenea Urrizarekin ikusiko da eta Ansa Barrenetxearekin.
Bi pilotarien arteko aldea sakean egon zen. Ansa ziur egon zen eta saketik 11 tanto egin zituen Juanenearen lau tantoren truke. Piloteoan partida parekatuagoa egon zen, baina hor ere urnietarra gogorrago aritu zen.
Nahiz eta aldeak handiak ez izan, Ansak beti eraman zuen aurrea. Lehia irabazlearen 7-0eko azken partzialean erabaki zen, 23-21ekotik 30-21era. Zazpi tanto horietatik bost saketik egin zituen.
Ansak ondo hasi zuen lehia 4-1eko emaitzarekin. Juaneneak 7-6ko tantora murriztu zuen desabantaila eta abantaila horietan zihoan partida: 11-9, 14-12, 19-15, 22-18… 23-21era arte. Bazirudien gehiago hurbildu zitekeela, baina 23, 24. 25., 28. eta 30. tantoak saketik iritsi ziren.
Jokoan eta sakean nagusi izateak bederatzi tantoko azken errenta ekarri zuen. Ansa konfiantzaz ikusi zuten. Jokaldi gehiago egin zituen eta pilota bortitzago jo zuen. Juaneneak atzean jo eta defendatu egin zuen, baina hobeto ateratzea falta izan zitzaion. Ansak 18 tanto egin zituen piloteoan eta Juaneneak 16 eta bi erremontistek huts bakarra egin zuten.

Binakako estelarrean Ezkurra II.ak eta Zubirik 30-28 irabazi zieten Segurola eta Azpirozi. Abantaila laburrak izan zituzten Segurolak eta Azpirozek eta 27-28tik 30-28ra pasa zen. Ezkurra izan zen onena 17 tanto eta bi akats eginda (17-4).

Urrizak lehendabiziko garaipena lortu du Ansak partidua zail jarri eta gero

Urrizak lehendabiziko garaipena lortu du Ansak partidua zail jarri eta gero

30-22ko emaitzak ez du erakusten partiduaren gogortasuna


Javier Urrizak 30-22 irabazi zuen Kutxabank Torneoko ligaxkaren bigarren partidua, Ansa II.aren aurka. Estraineko partidua zuten bi erremontistek eta garaileak lau puntu ditu sailkapenean eta galtzaileak ez zuen punturik batu. Honela aurreneko jardunaldia amaituta Urriza eta Barrenetxeak agintzen dute sailkapenean lau punturekin; Juanenea hirugarren postuan dago bi punturekin; eta Ansa urnietarrak ixten du sailkapena punturik gabe.

Hurrengo jardunaldian, abuztuaren 19an eta 20an, lehenengo jardunaldiko irabazleek beraien artean ariko dira, larunbatean, eta galtzaileak euren artean, ostiralean, hilak 19an. Hortaz, Juaneneak, Ansaren aurka jokatuko du eta Barrenetxeak, Urrizaren kontra.

Atzoko partiduan Ansak gertu izan zuen Urriza ia partidu guztian zehar, baina azken tantoetan, partiduak erabakitzen diren unean, Urrizak 11-3ko partzialarekin lau puntuak eskuratu zituen. 19nako berdinketa izan zen eta ordura arte Urrizak peloteoan agindu egiten zuen eta Ansak berriz sakean.

Urnietarrak bat eta bi tantoren abantailak eraman zituen hasieran, nahiz eta bina, launako zortzinako berdinketak izan. Orduan lau tantoren aldea lortu zuen Ansak, 12-16. Hala ere, Urrizak berriz ere berdinketak lortu zituen 16na eta 19na.

Bosgarren tantuan Urrizak eskumuturrean min hartu zuen eta 20-19koan aldageletara joan zen. Bueltan, Ansak tanto egin zuen, bi pareteko jokaldi batekin, baina Urriza hobeto sakatzen hasi zen eta erreskadan hiruzpalau tanto egin eta ihes egin zuen markagailuan 29-22. Tartean, urnietarraren akats batzuk ere etorri ziren eta partidua 30-22 erabaki zuen, zazpi aldiz txapeldun izan den erremontistak.

Zigor haundiegia Ansarentzat

Azkenengo tantoetan ikusi zen amaierara arte kontzentrazioa beharrezkoa dela. Zortzi tantoren abantaila zigor haundiegia izan zen Ansarentzat, ikusi zen partiduarentzako. Aldageletako geldialdiak kalte gehiago egin zion urnietarrari. Erritmoa galdu zuen eta hotz geratu zen. Urrizari berriz alderantziz, oso ongi etorri zitzaion. Esperientzia nabaritu zen.

Partiduak ordubete eta bost minutuko iraupena izan zuen, baina ez zuen lehenengo partiduko erritmoa eduki. geldialdi gehiago izan zituen eta hori ikuskizunean nabaritu zen.

Jaialdiko lehenengo partiduan Loitegi urnietarrak eta Zubiri goizuetarrak 35-23 garaitu zituzten Etxarri eta Martirena. Hirugarren partiduan Ezkurra II.a eta Azpirozek erraz gainditu zituzten, 28-40 Goikoetxea eta Barrenetxea. Ezkurrak erakustaldia eman zuen eta 25 tantorekin amaitu zuen. Goikoetxea mendean izan zuen. Barrenetxeak heldu zion partiduari erdira arte, baina hortik aurrera ezin izan zuten Ezkurraren erauntsia gelditu.

Kutxabank Torneoko ligaxka partida zirraragarriarekin hasi da

Kutxabank Torneoko ligaxka partida zirraragarriarekin hasi da

Barrenetxeak 30-29 hartu du mendean Juanenea

Kutxabank Torneoko ligaxka ezin hobetohasi zen, zaletuak gozatzeko partidu batekin. Barrenetxea IV.ak, tituluaren defendatzaileak, garaipena lortu zuen (30-29) Juanenearen aurka, eta atzelari hernaniarra estu hartu zuen.

Bi pilotariek oso ikuskizun ona eskaini zuten ordu eta bost minutuko partida gogor batean. Irabazleak lau puntu lortu zituen eta galtzaileak merezita bi puntu urratu zituen. Puntu horiek ezinbestekoak izan daitezke finalerdietara sailkatzeko, eta nork daki finalera sailkatzeko. Ligaxkako lehen partidak bi erremontisten kalitateari ohore egin zion.

Dena ongi egiten zuen Barrenetxe harrigarri eta bikain batekin hasi zen. Harengan ohikoa den bezala ateratzen zuen, eta gainerakoan, piloteoan bezala, Juanenea bere pilotakada gogorrekin pasatuz menderatzen zituen. Horrela 10-2 eta 19-9 aurreratu zen. Meritu guztia hernaniarrarena zen, hutsik egiten ez zuen baina bere burua gaindituta ikusten zuen Juanenearen aurrean. Saldiaskoak pilota bakarra huts egin zuen. Hasieratik, tantoak piloteatuak ziren, gogorrak defentsa onekin.

Zaila ikusten zen Juaneneak buelta ematea, baina nafarra aurten ez da garai batekoa. Askoz ere erremontista helduagoa da, eta harmailetako zaletuek animatuta norgehiagokari buelta ematen hasi zen. Lanarekin 20-15, 21-19 eta 22-21era pasa zen. Partida ataka batean zegoen, Barrenetxea ez etsitzeko prest bazegoen ere. Beste bost tantoko aldea atera zuen, 28-23.

Bazirudien partiduak ezin ziola ihes egin. Bost tantoko errentarekin eta bi tanto irabazteko Barrenetxeak saketik falta egin zuen eta Juaneneak bigarren iraultzea hasi zuen 28-29 aurreratzeko. 0-6ko partzial horrek garaipenetik tanto bakarrera jarri zuen. Saketik egindako faltak, une erabakigarrietan banatuta egon ziren, 29nako berdinketa jarri zuen. Une horretan, harmailak txalo egin zieten, ikusi zuten partida eskertzeko. Azken tantoa partida izan zenaren laburpen ederra izan zen. Tantorik erabakigarriena luzea izan zen, piloteatua, eta azkenean Juaneneak errebotea motzean bota zuen eta Barrenetxea azkar joan zen hura harrapatzera eta lehen garaipena ematen zion bi paretarekin amaitu zuen. Zalantzarik gabe, ikusi zen partiduaren ginga.

Barrenetxeak zazpi tanto egin zituen saketik eta 20 piloteoan. Saketik falta bat eta lau huts egin zituen. Juaneneak sei tanto egin zituen saketik, 19 piloteoan, falta bat sakean eta bi akats piloteoan.

Binakako estelarrak ez zuen hainbesteko zirrararik izan. Ezkurra II.ak eta Larrañagak 31-40 irabazi zieten Ansa II.ari eta Martirenari. Larrañaga izan zen onena, Martirena gaindituz.