2-0 nagusitu dira (15-3 eta 15-6) eta hirugarren jarri dira sailkapenean.
Binakako Txapelketak dagoeneko ezagutzen du kanporatutako lehen bikotea, Segurola eta Juanenea. Urrizak eta Azpirozek 2-0 irabazi zuten 15-3 eta 15-6ko bi partzialekin eta ondorioz, Segurolak eta Juaneneak puntu negatiboa lortu zuten eta lau partidatan bi puntu lortuta ez dute finalerdietara pasatzeko inolako aukerarik. Urrizak eta Azpirozek, aldiz, hirugarren postua lortu dute sailkapenean bost punturekin hiru partidatan eta abenduaren 9an, larunbata, Ezkurra II.aren eta Larrañagaren aurka jokatuko dute sailkapena. Gainera, ez da konturik egin behar. Irabazlea finalaurrekora pasako da eta galtzailea kanporatua izango da. Ez dago besterik. Galarretako gaurko partidak ez zuen historiarik izan eta gorriak nagusi izan ziren hasieratik bukaerara. Markagailuak dena dio. Lehen seta 15-3 batekin bukatu zen eta bigarren setean ez zen dekorazioa asko aldatu. 15-6koak alde izugarria erakutsi zuen. Bederatzi tantotan bakarrik geratzea, aurkariak 30 egin dituenean, ez da ohikoa eta argi eta garbi hitz egiten du kantxan gertatu zenaz. Urrizak eta Azpirozek neurria eman zuten eta egunik onena izan ez zuten Segurola eta Juanenearen gainetik igaro ziren.
Zalduak airean eraman du Arluziaga amestutako debutean
Mattin Arluziaga hernaniarrak erremontean egin zuen debuta profesional mailan. Zaldua I.arekin batera Loitegi eta Eskudero 15-6 eta 15-6 gainditu zituzten Bigarren Mailako torneoan. Urrutiak (Arluziagak ordezkatu du) eta Zalduak lau puntu dituzte bi partidatan. Galtzaileek, berriz, bost puntu dituzte hiru partidatan. Gainera, larunbatean Arluziagak ordezkatuko du Urrutia eta Gurrutxaga eta Zubiriren aurka neurtuko dituzte indarrak. Zalduaren nagusitasunak markatu zuen partida atzean. Atzelari donostiarra Eskudero baino gehiago izan zen eta hortik aurrera Arluziagak tantoak bukatzeko eta debut bikaina izateko aprobetxatu ahal izan zuen. Bi setak 15-6 amaitu ziren gorrien alde. Arluziaga oso seguru egon zen partida osoan zehar, oso ondo defendatu zuen eta gainera pilota luzatu zuen frontisean altuera bilatuz. Itxura oso ona eskaini zuen. Loitegi eta Eskudero itxuragabetuta egon ziren.
Hirukoteak bikotea gainditu du jaialdiko partidarik onenean
Aldabek, Ezkurra II.ak eta Martirenak 2-1 (15-12, 11-15 eta 6-8) irabazi zieten Ansa II.ari eta Barrenetxea IV.ari. Bost pilotariak bikain aritu ziren partida parekatu eta zirraragarrian. Ezkurra II.a hirukotean nabarmendu zen. Doneztebekoa bikain aritu zen defendatzen eta jotzen. Aldabek ez zuen akatsik egiten, baina kosta egin zitzaion puntillero jokora egokitzea. Gero eta hobetu aritu zen. Martirenak azken boladan bezala jokatu zuen, ederki. Lehen setean Ansa eta Barrenetxeak 15-12 irabazi zuten. Atzelariaren sakeak eta aurrelariaren jotzeak min handia egiten zuen. 12 berdinetatik 15-12ra pasa zen seta. Bigarren setean piloteo azkar asko egon zen, oso polita izan zen 11-15 hirukotearen alde egin zuen duelu handi batean. Hirugarren setean bostekotik aurrera Ezkurra erabakigarria izan zen.
Mattin Arluziaga hernaniarrak bihar debutatuko du profesional mailan. Aurrelaria da eta 2004an jaio zen. Urrutia II.a ordezkatuko du eta Zalduarekin batera arituko da Loitegi eta Eskuderoren aurka.
Debutatzea espero zuen, baina ez agian hain azkar. “Esan zidatenean debutatu egin behar nuela harrituta geratu nintzen. Hasiera batean 2024garren urte hasieran egin behar nuen salto, baina Urrutiaren lesioaren ondorioz txapelketan sartzea ez nuen espero. Bertan egotea ohore bat da. Gustora hartu dut albistea”.
Nahiz eta gaztea izan eta esperientziarik ez eduki profesionaletan bere burua gai ikusten du maila ona emateko. “Urduri nago, baiina hori normala da. Esan nahi du gogoak ditudala eta hori beharrezkoa da ongi jokatzeko. Tentsio puntu horrek lagundu egiten du, lasai egoteak ez dut uste laguntzen duenik”.
Aurrelari da eta langilea dela aipatzen du. “Langilea naiz. Ez dut tanto bat galdua ematen eta tantoa bukatzen saiatzen naiz. Indarka jokatzea ez da nire alde onena eta defentsan lan handia egiten dudala esango nuke”.
Gaur egungo erremontari askok bezala esku pelotatik egin du salto erremontera Mattin Arluziagak. “Aitak esan zidan probatzeko erremontea. Galarretara hurbildu nintzen eta gustatu zitzaidan. Biak uztartzen nituen, baina eskuko minak medio esku pelotarekiko motibazioa galtzen joan nintzen. Erremontean jarraitu nuen gustora eta orain topera nabil”.
Hasieran alde asko nabaritzen zuen esku pilotarekin alderatuta. “Pilota jotzeko modua oso ezberdinak dira, baina ohitutzen zara. Hasieran erremontearekin ematean gaizki ematen nion eta orain aldiz eskuarekin jotzen dut gaizki. Oso gustora nabil”.
Partiduaren inguruan espero du “lana ematea. eta irabazten saiatuyko gara noski. Partidu zaila espero dut. Atzean parekotasun haundia dago eta aurrean erabaki daiteke. Borroka horretan saiatuko naiz Loitegi mugitzen. Indar askoko mutila da eta mugitu beharra dut”.
Aurkariak ongi ezagutzen ditu. “Elkarrekin entrenatzen dugu eta Eskuderorekin ordu asko sartu ditut Galarretan. Badakit nolako erremontaria den. Min handia egiten du saketik eta sake errestoan lana izango dut”.
2-1 (6-15, 15-11, 8-6) gailendu zaizkie Ezkurra II.ari eta Larrañagari, eta gutxienez finalerdietara sailkatu dira
Ansa II.ak eta Martirenak 2-1 (6-15, 15-11, 8-6) irabazi zieten Ezkurra II.a eta Larrañagari Binakako Erremonte Txapelketan eta azken partidan Aldabe eta Barrenetxea IV.aren aurka jokatuko dute txapelketako finalerako txartela. Finalerdietarako sailkapena ziurtatuta dute, baina azken partidan garaipena lortuz gero multzoko lehen postuetan eta final handian egongo lirateke. Bestalde, Ezkurra II.ak eta Larrañagak ez dute garaipenik lortu, baina finalerdietarako txartela zabalik dute oraindik, nahiz eta partidaren aurretik baino zailagoa izan. Bi punturekin laugarren postuan daude ligaxkan. Garaipena gertu izan zuten urdinek, baina azken setean, seinako berdinketaren ostean, azken bi tantoak gorrien alde erori ziren. Azkena Ansaren zorte apur bat zuen bi pareta izan zen. Bote azkarrean pilota zailean sartu zen eta 8-6 partida ixteko bi pareta bikaina atera zitzaion. Partida polita eta, batez ere, zirraragarria izan zen. Lehenengo setean bikote bakarra egon zen kantxa gainean. Urdinak oso ondo sartu ziren partidan Ezkurra jaun eta jabe zela. Ansa eta Martirena hotz sartu ziren 2-13ko partzial negatiboarekin. Seta 6-15 bukatu zen Ezkurra II.aren bederatzi tantorekin. Bigarren setean partidaren dekorazioa aldatu zen. Ansa II.ak Ezkurra indartsu bati jokatzen jakin zuen. Jokoa aldatzen hasi zen eta horrek partida berdintzeko aukera eman zien gorriei. Martirenak ere asko hobetu zuen eta 15-11 setaz jabetu ziren. Ezkurrak sei huts ere egin zituen. Partidako onena berdinketa haustean iritsi zen. Ansa eta Martirena indartsu hasi ziren (4-1), baina Ezkurrak eta Larrañagak bosna berdindu zuten partida. 7-6koan 8-6ko partida zigilatu zuten gorrientzat zorioneko tantoa iritsi zen. Ia ez zen akatsik izan set entretenigarri batean.
Irazuk eta Apezetxeak gora egin dute Bigarren Mailako partidan
Irazuk eta Apezetxeak 1-2 (15-8, 11-15, 5-8) irabazi zieten Gurrutxaga eta Zubiriri atzelari goizuetarren arteko lehian, Bigarren Mailako partidan. Partidaren bilakaera Lehen Mailakoaren ia berdina izan zen. Gurrutxagak eta Zubirik 15-8 irabazi zuten lehen seta. Zazpi tantorekin lehen setean agindu zuen. Bigarrenean tornak aldatu zituzten. Apezetxea esnatu egin zen eta zortzi tantorekin, bost sakez, partida set baten pare jarri zuen (11-15), Irazuren laguntza paregabearekin. Set erabakigarrian bosna berdindu zuten, baina azken hiru tantoak urdinak izan ziren.
15-13 eta 15-4 gailendu zaizkie Segurola eta Juaneneari Binakako Torneoan
Aldabek eta Barrenetxea IV.ak 2-0 (15-13 eta 15-4) irabazi zieten Segurola eta Juaneneari Binakako Erremonte Txapelketako jardunaldi berri batean. Emaitza honekin irabazleak finaletik garaipen bakarrera jarri dira. Euren hiru partidak 2-0 irabazi dituzte eta 12 punturekin finalerdietarako sailkapena eskura dute. Azken garaipen batek finalean jartzen ditu. Galtzaileek ez zuten punturik lortu eta hiru punturekin jarraitzen dute. Partidak bi zati oso desberdin izan zituen. Lehenengoan berdintasun handia egon zen eta lau pilotariak maila bikainean aritu ziren. Berdinketa etengabeak izan ziren lehen set horretan, eta hamarnakoan atzelariek lau tanto zeramatzaten bakoitzak eta aurrelariek bost. Dena aldatu zen 11-13aren ondoren. Urdinak lehen set hori irabaztetik bi tantora zeuden, baina azken lau tantoak gorriek eginda erori ziren Aldabe eta Barrenetxearen alde. Barrenetxeak sakez egin zituen azken bi tantoak 1-0 aurretik jartzeko. Bigarren setak ez zuen historiarik izan. Segurola eta Juanenea desagertu egin ziren eta Aldabe eta Barrenetxearentzat eroso joan zen. Aldabek zazpi tanto egin zituen Barrenetxearen hiru tanto gehituz. 3-2tik 8-2ra eta 12-3ra igaro ziren, 15-4 amaitzeko. Barrenetxea kolpe, joko eta konfiantza handiarekin dago. Aldabe konfiantzaz dago eta gogor jotzen du pilotan.
Bigarren Mailako partida bikaina Loitegi eta Eskuderoren garaipenarekin
Bigarren Mailako partida bikaina izan zen. Loitegi Eskuderok garaipena lortu zuen hirugarren setean 8-7ko partzialarekin Goikoetxea eta Aiestaranen aurka. Lehen seta 15-9 amaitu zen gorrientzat. Urdinek 11-15 erreakzionatu zuten bigarrenean eta hirugarrena Loitegi eta Eskuderoren alde erori zen 8-7ko emaitzarekin. Loitegi tanto askorekin nabarmendu zen. Lehen setean 9 egin zituen, beste 9 bigarrenean eta bost hirugarrenean. Goikoetxeak bigarrenean erantzun zuen zortzi tantorekin, lau hirugarrenean eta gainera ez zuen akatsik egin. Bi atzelariek piloteatu eta ondo atera zuten. Goikoetxea eta Aiestaran 6-7 aurreratu ziren azken setean, baina azken bi tantoak gorrien aldetik erori ziren.
Sailkapena
1. Aldabe-Barrenetxea IV 12 puntu 3 partidu 2. Ansa II-Martirena 7 puntu 2 partidu 3. Segurola-Juanenea 3 puntu 3 partidu 4. Urriza-Azpiroz puntua 2 partidu 5. Ezkurra II-Larrañaga puntua 2 partidu
2-0 (15-7 eta 15-14) gailendu zaizkie Ezkurra II.ari eta Larrañagari
Aldabe eta Barrenetxea IV.ak 2-0 irabazi zieten Ezkurra II.ari eta Larrañagari Orona Fundazioaren Binakako Erremonte Txapelketako bigarren jardunaldiko azken partidan. Emaitza honek Aldabe eta Barrenetxea IV.a ligaxkako lidergoan uzten ditu zortzi punturekin, Ezkurrak eta Larrañagak puntu batekin taula ixten duten bitartean, Urriza eta Azpirozekin berdinduta. Aldabe eta Barrenetxea jaun eta jabe izan ziren lehen setean, 15-7 irabazita, baina bigarren seta txapelketa osoko parekatuena eta onena izan zen. Gorriek 15-14 irabazi zuten. Lehen setak ez zuen historia handirik izan. Barrenetxea, partidako onena izan zena jaun eta jabe izan zen eta markagailuaren buru izan ziren gorriak hasieratik amaierara. Larrañaga ez zen jokoan sartzen eta Ezkurrak, sei tanto egin zituenak, akatsak ere egiten zituen eta ez zen emoziorik egon. Aldabek bikain laguntzen zion atzelariari eta partida osoan huts bakarra egin zuen. Bigarren seta desberdina izan zen. Emozio gehiago izan zen, eta batez ere joko ona. Barrenetxea eta Ezkurra bikain aritu ziren eta borroka gogorra izan zen aurrelari entxufatu baten eta joko askorekin dabilen atzelari baten artean. Pilota abiadura handiz mugitzen zen, orain arteko momenturik onenak eskainiz. Seta hiruna, seina, zazpina, zortzina berdinduta joan zen eta hamaikakoaren ostean urdinek bi tantoko errenta lortu zuten, 11-13. Set bateko berdinketa gertu zegoen, baina urdinen behartu gabeko hiru hutsek, Larrañagaren bik eta Ezkurraren batek, garaipenetik tanto bakarrera jarri zituzten gorriak. Hamalauna berdindu zuten eta tanto erabakigarrian Ezkurrak hamargarren koadrora arrimatu zuen pilota, baina Barrenetxeak goran hartu eta denei pasa zien partida 15-14 ixteko. Barrenetxea nagusi izan zen topaketa osoan zehar.
Irazu eta Apezetxea Urrutia II.a eta Zaldua baino askoz gehiago
Promozio Txapelketako lehen partidan Apezetxea ikusgarri aritu zen eta Irazurekin batera lau puntuak eskuratu zituzten 9-15 eta 7-15eko partzialekin. Urrutia desitxuratuta egon zen Irazu entxufatu baten eta Apezetxea ikusgarri baten aurka, guztira 17 tanto egin baitzituen.
Ansa II.a eta Martiarenak 2-1 gainditu dituzte eta beste partiduan, Segurola eta Juaneneak ere 2-1 irabazi dute Ezkurra II.a eta Larrañagaren aurka.
Ostiralean, Binakako Erremonte Txapelketaren bigarren jaialdia jokatu zen Galarretan. Partidu lehiatuak ikusi ziren eta Ansa II.a-Martierna eta Segurola-Juanenea bikoteek 2-1eko emaitzarekin gainditu zituzten Urriza-Azpiroz eta Ezkurra II-Larrañaga bikoteak, hurrenez hurren.
Urriza eta Azpiroz faboritoetatkoak ziren txapelketa hasi aurretik, baina bi partidu jokatu eta gero puntu bakarra dute, herenegun lortutakoa, eta hurrengo faserako sailkapena asko zaildu zaie. Kinka larrian daude bi nafarrak. Ansa II.a eta Martirenaren kasua guztiz kontrakoa da. Bi partiduetan bi garaipen lortu dituzte et zazpi punturekin gertu dute gutxienez finalerdietarako sailkapena. Ezkurra II.a eta Larrañaga porrotarekin estreinatu ziren eta puntu bakarra lortu zuten eta Segurola eta Juaneneak lehenengo garaipena lortu zuten aurreneko jardunaldiko porrota eta gero. Orain hiru puntu dituzte sailkapenean. 8-7 erabaki ziren bi partiduak azken setean
Binakakoaren bigarren jaialdia aurrenekoarekin alderatuta zeharo ezberdina izan zen. Bi partiduak azken setean erabaki ziren eta set erabakigarria 8-7ko emaitzarekin amaitu zen bi partiduetan.
Lehenengo partiduan Ansak eta Martirenak 15-12, 13-15 eta 8-7ko markagailuarekin garaitu zituzten Urriza eta Azpiroz. Bigarren partidua ere antzekoa izan zen eta Segurolak eta Juaneneak 15-7, 9-15 eta 8-7 irabazi zieten Ezkurra eta larrañaga bikoteari.
Lehenengo partiduan, Martirena beste behin oso ongi aritu zen. Lehenengo setean bere lana erabakigarria izan zen eta baita ere hirugarren setean. Bigarren setean aurrelarien lehia biziagoa ikusi zen eta Urrizaren zortzi tantoak erabaki zuten. Azpirozek partidu ososan zehar tanto gutxi egin zituen. Martirenak berriz azken setean lau tanto egin zituen, Ansak bezala, eta horri esker lortu zuten garaipena.
Bigarren partiduan aurrelariak izan ziren protagonista nagusiak. Tanto ia gehienak Segurola eta Ezkurra II.ak egin zituzten, Juanenearen lehenengo seteko bost tantoak kenduta. Atzelari saldiastarra erabakigarria izan zen lehenengo setean, baina bigarrenean akats gehiegi egin zituten. Azken setean Juanenea bi paretekin tanto bat egin zuen eta partiduko azken hirurak Segurolak egin zituen. Ezkurrak ere lau tanto lortu zituen, baina lau akats ere egin zituen. Larrañagari ez zitzaion eroso ikusi.
Jaialdiko lehenengo partidua Bigarren mailakoa izan zen. Goikoetxea eta Aiestaranek 2-0 (15-14 eta 15-12) garaitu zituzten Gurutxaga eta Zubiri. Aiestaran oso seguru aritu zen partidu osoan zehar. Lehenengo setean Gurrutxagaren akats larri batzuk erabaki zuten seta. Bigarren seta ere berdindua izan zen, baina garaipena gorriek eraman zuten.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.