Buruz buruko Kutxabank Torneoa bihar hasiko da finalaurdenetako ligaxkaren lehenengo partiduarekin. Bertan, ariko dira jaialdiko bigarrengo partiduan Ansa II.a eta Juanenea nor baino nor, 17:00etatik aurrera. Lehenengo eguna da Galarretak ateak ireki zituenetik ostegunean jaialdia jokatuko dena. Finalaurdenetako fase honetan hiru erremontistak jokatuko dute, aipaturiko Ansak eta Juaneneak eta Goikoetxeak ere bai. Hiru partidu jokatuko dira gaur, etzi larunbatean eta gaur zortzi, abuztuaren 20an. Ligaxka irabazten duenak finalerdietako ligaxkara txartela lortuko du. Ligaxka horretan sartuko dira lehian, abuztuaren 22an, Endika, Urriza eta Barrenetxea IV.a faboritoak. Aurreko urtean Ansa II.ak jokatu zuen azken ligaxka hori, baina aurten sailkatzeko Juanenea eta Goikoetxea V.a gainditu beharko ditu eta ez da erraza izango. Juaneneak erakutsi du aurreko partidueta sasoi betean dagoela eta erraz irabazi ditu partiduak. Goikoetxeak ere erakutsi berri du 50. urteurreneko txapelketan bere jokoak gorakada nabaria izan duela. Partidu parekatua espero da antzekotasun haundiko bi erremontisten artean Galarretan bihar jokatuko den partidua estua, parekatua eta maila haundikoa izatea espero da. Bi aurrelarien artean lehia dago eta maila parekoa dute. Jokatzeko era ere antzekoa da. Biak jotzaileak dira eta Ansak ahulgunea defentsan du batez ere eta Juaneneak erasoko jokoan gehiago. Aurrelariak izanda sakearen garrantzia haundia izango da eta sakatzen asmatzen duenak garaipena gertuago izango du. Nahiz eta galdu garrantzitsua izango da tantoen kopurua. Ligaxkaren sailkapena puntuen arabera egiten da eta garaileak lau puntu batzen ditu, 27-29 tanto bitartean egiten dituenak bi puntu izango ditu, 24-26 tanto bitartean puntua gehituko da sailkapenean, 17-23 tanto bitartean ez da punturik batuko eta 17ra iristen ez denak puntu negatiboa izango du.
Juaneneak irabazi du hurrengo fasera pasatzeko aukera ematen dion Kutxabank txapelketako B multzoko txapelketa. Saldiaseko aurrelaria Larrañaga baino askoz hobea izan zen eta 13 tantotan bakarrik utzi zuen Larrañaga Jokoaren arlo guztietan nafarra gipuzkoarra baino hobea izan zen eta merezimendu osoz pasa zen hurrengo kanporaketara. Hasieratik ihes egin zuen (6-0) eta 12-6koaren ostean zuzenean joan zen 24-7ra, partidua erraz 30-13 ixteko. Dirua 100-50 atera zen irabazlearen alde eta bete-betean asmatu zuten. Juaneneak hobeto piloteatu zuen, hobeto atera zuen, hobeto ibili zen errestoan, gutxiago huts egin zuen… 20 tanto egin zituen piloteoan, saketik lau eta huts bakarra egin zuen. Larrañagak sei akats eta 12 tanto egin zituen.Lehen partidan Mirubia erremontera itzuli zen urte batzuk utzita egon ondoren, lehen Etxabe II.a zen. Irudi ona eskaini zuen eta Zubirirekin batera 40-23 irabazi zioten Segurola-Aizpuru II.ari. Zubiri Aizpuru III.a baino askoz gehiago izan zen eta Mirubiak eroso jokatu zuen.
Gaur aurkeztu da Galarretan eta bihar hasiko da Juanenea eta Larrañagaren finalarekin.
Buruz Buruko Kutxabank 2020 Torneoa gaur aurkeztu dute Galarretan zazpi erremontistekin. Bihar B taldeko finala jokatuko dute Juanenea eta Larrañagak eta irabazlea txapelketako hurrengo fasera sartuko litzateke. Orduan sartuko dira jokoan Ansa II, Goikoetxea V, Endika, Urriza eta Barrenetxea IV. Txapelaren defentsa egingo du Endika Barrenetxeak. Pasa den urtean estreinekoz irabazi zuen erremontean dagoen txapelik garrantzitsuena eta aurten bere helburua balentria hori errepikatzea da. Iristea mantentzea baino zailagoa dela esaten da, beraz helburua oraindik eta zailagoa du aurretik atzelari hernaniarrak. Horren arrazoia aurkari gogorrak dituela aurrean da eta noski Urriza txapeldun haundiak ‘tronua’ errekuperatzeko helburuarekin irtengo da. Hori bai, aurretik txapelketa interesgarri batek jartzen dituen ztasunak izango dituzte bai batek eta bai besteak.
Finalaurdenetako fasean bakarra sailkatuko da eta abuztuaren 20an amaituko da B mailako garailea erabakiko da bihar lehendabizi. Juanenea eta Larrañagaren artean partidu estua espero da, biak oso ongi eta maila ezin hobean ari direlako jokatzen. Saria potoloa da, fasez pasatzea eta bi partidu gehiago txapelketan ziurtatzea. Finalurdenetako fase hori gaurko garaileak, Ansa II.ak eta Goikoetxea V.ak jokatuko dute. Hiruen arteko ligaxka izango da eta abuztuaren 13an ostegunean hasiko da. Beste bi jardunaldiak abuztuaren 15ean eta 20an jokatuko dira. Puntuazio onena ateratzen duen erremontistak hurrengo fasera egingo du salto eta beste biak kanporatuak geratuko dira.
Finalerdietako faseko aurrenekoa finalera zuzenean Hurrengo fase hori finalaurretako fasea izango da eta lau pelotarik jokatuko dute: finalaurdenetako irabazleak, Endikak, Urrizak eta Barrenetxeak. Lehen postuan geratzen den pelotaria, zuzenean finala jokatzeko sailkatuko da. Bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnak, finalerdietarako sailkatuko dira. Eta laugarren geratzen den pelotaria txapelketatik kanpo geratuko da aurrera ezin joanez. Bi bikoteen arteko puntu berdinketa badago, bi bikote horien arteko partida irabazi duen bikoteak lortuko du sailkatzea. Hiru bikotek berdintzen badute ordea tanteo globala hartuko da kontutan.
Finalerdia eta finalak, irailaren 19an eta 26an Abuztuaren 22, 27, 29 eta irailaren 3, 5 eta 12an jokatuko dira fase honetako sei partiduak. Azpimarragarria da aurten txapelketa luzatu egingo dela eta beste urtetan finala jokatzen den fetxetan aurten ligaxka amaitzen egongo dela. Finaleko bidean aurreneko sailkatua zuzenean sartuko da eta irailaren 26an jokatuko da finala. Finalerdia, ligaxkako bigarren eta hirugarren sailaktuen artean irailaren 19an jokatuko da.
Barrenetxeak bigarren txapela lortu nahi du Aurreko urteetako aurkezpenetan Urriza izaten zen protagonista eta faborito argia. Aurten berriz gauzak aldatu dira eta bi faborito daude txapela irabazteko; Urriza eta Barrenetxea IV. Atzelari hernaniarrak gainera Masterra ere irabazi zuen 2020 urte hasieran eta Urrizaren pare dagoela erakutsi zuen. Hala ere, ez da ahaztu behar Javier Urrizak sei txapela dituela irabaziak eta azken urteetako txapeldun haundiena izan dela.Bere maila mantentzen du eta azkenaldian jokoarekin dabil. Endika ere kontuan hartzeko erremontista da eta zailtasunetan jarri izan du Urriza eta Barrenetxea bein baino gehiagotan gainditu ere bai. Atzoko Galarretako aurkezpenean erremontista denak ilusioarekin eta gogotsu azaldu ziren. Partidu guztiak osteguna eta larunbatean jokatuko dira eta puntuaketa ere azken urteetan bezala eramango da ligixketan. Irabazleak lau puntu eskuratuko ditu, 27 eta 29 tanto bitartean geratzen denak bi puntu btuko ditu. 24-26 tanto artean puntu bakarra batuko da, 17-23 puntu artean eginez gero ez da punturik batuko eta 17tik bera puntu bat kenduko da sailkapenean. Buruz burukoaren 38garren edizioa da aurtengoa eta 1986 urtetik urtero jokatu da. Lehenengo txapelduna Abrego izan zen 1944 urtean eta txapela gehien eskuratu dituena Koteto Ezkurra hamaika txapelekin.
Larrañagak eta Juaneneak ez zuten sustorik nahi, baina lan egin eta sufritu egin behar izan zuten B multzoko finalerako txartela lortzeko. Juaneneak 24 tanto egin behar zituen Zubiriren aurka eta 30-24 irabazi zuen txartela lortzeko. Larrañagak 27 batu behar zituen, 30-27 irabazi zuen, baina ederki sufritu zuen Segurolaren aurka. Bi partidak oso onak izan ziren, oso ondo jokatuta, piloteatuta eta akatsik gabe. Lehenengoan Juaneneak eta Zubirik ikuskizun bikaina eskaini zuten irabazlearen bi akatsekin. Zubirik ez zuen akatsik ere egin, baina ez zion irabazteko balio izan. Juanenea 6-1 aurreratu zen eta Zubirik 14 eta 16 berdindu zuen arren, lau-bost tantoko zuloa ireki zuen berriro 30-24 bukatzeko. Saldiaskoak 22 tanto egin zituen piloteoan eta 8 sakearekin. Goizuetako atzelariak 15 tanto egin zituen piloteoan eta zazpi sakez. Beste bakarkakoan Larrañagak Segurolaren aurka aritu behar izan zuen. Soken kontra jarri zuen, eta lan serioaren ondorioz, azkoitiarrak aurrera atera zuen partidua. Aizarnazabalgoak aurrea hartu zuen 10-14 markagailuan eta Larrañagak 16na, 17na eta 21na berdindu zuen. Segurola 22-25 aurretik jarri zenean akats bat egin zuen eta garesti ordaindu ere bai. Larrañagak oparia aprobetxatu zuen eta 23-25etik 28-25ekora pasa ziren. Horrenbestez, Juaneneak eta Larrañagak merezimendu osoz irabazi dituzte euren bi partidak eta larunbatean jokatuko dute finala jaialdiko bigarren partiduan.
URRIZAK ETA AIZPURU III-AK ERAMAN DUTE ESTELARRA
Bikotekako estelarrean lau pilotariek partida bikaina eskaini zuten. Jaialdia oso gustukoa izan zen eta baita binakako lehia ere. Urrizak eta Aizpuruk 34-40 irabazi zuten Urrizaren aurka. Bi izarrak bere maila bikainean aritu ziren, Etxarri eta Aizpuruk oso ongi lagunduta. Gorritak agintzen zuten 24-18ko markagailuarekin, baina 26nako berdinketaren ostean urdinek bost tantoko aldea hartu zuten, 30-35, eta garaipena lortu zuten. Urrizak 19 tanto eta huts bakarra egin zuen. Segurtasun hori funtsezkoa izan zen. Barrenetxeak sei tanto egin zituen sakean eta hamar piloteoan, baina lau falta ere egin zituen. Etxarrik eta Aizpuruk euren zenbakietan zberdindu egin zuten gei zazpirekin, estelar handi bati distira emanez.
Kutxabank Torneoaren lehenengo fasearen ligaxka bihar itxiko da Galarretan Juanenea eta Zubiri goizuetarraren arteko eta Larrañaga eta Segurolaren arteko partiduekin. Egia esan Larrañaga eta Juaneneak gertu dute finalerako sailkapena eta Zubirik ezinezkoa eta Segurolak askoz ere zailagoa dute asteartean ate irekiekin jokatu ziren bi partiduak galdu ondoren.Zubirik 30-18 galdu zuen Aizpuru III.aren aurka eta Segurolak 30-26 Zalduaren aurka. Honela, Zaldua kanpoan dago jadanik eta talde horretan Larrañagak 27 tanto egitearekin nahiko du larunbateko finalera sailkatzeko. Segurolak irabazi eta 26an edo gutxiagoan utzi behar du aurkaria sailkatu nahi badu. Beste taldean Juaneneak eta Aizpuruk dute aukera. Zubiri aukerarik gabe dago eta Juaneneak 24 tanto egin behar ditu derrigorrez, ez bada iristen Aizpuru III.a sailkatu litzateke larunbaterako finalera B maila honetan.Denen helburua ostiraleko Kutxabank Torneoaren aurkezpen ekitaldian egotea da. Bertan gehitu zaizkie Goikoetxea V, Ansa II, Endika, Urriza eta Barrenetxea IV.a.
BIHARKO JAIALDIAN HIRU PARTIDA
Biharko gaialdian hiru partidu jokatuko dira. Juanenea-Zubirik lehenengoan jokatuko dute eta Larrañaga-Segurolak hirugarrengoan. Bigarren partida eta estelarra binaka izango da. Berta, Etxarri eta Barrenetxea IV.a hernaniarrak, Urriza eta Aizpuru III.a izango dituzte aurkari. Partidu gogorra eta borrokatua espero da.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.