Kutxabank Torneoaren lehenengo fasearen ligaxka bihar itxiko da Galarretan Juanenea eta Zubiri goizuetarraren arteko eta Larrañaga eta Segurolaren arteko partiduekin. Egia esan Larrañaga eta Juaneneak gertu dute finalerako sailkapena eta Zubirik ezinezkoa eta Segurolak askoz ere zailagoa dute asteartean ate irekiekin jokatu ziren bi partiduak galdu ondoren.Zubirik 30-18 galdu zuen Aizpuru III.aren aurka eta Segurolak 30-26 Zalduaren aurka. Honela, Zaldua kanpoan dago jadanik eta talde horretan Larrañagak 27 tanto egitearekin nahiko du larunbateko finalera sailkatzeko. Segurolak irabazi eta 26an edo gutxiagoan utzi behar du aurkaria sailkatu nahi badu. Beste taldean Juaneneak eta Aizpuruk dute aukera. Zubiri aukerarik gabe dago eta Juaneneak  24 tanto egin behar ditu derrigorrez, ez bada iristen Aizpuru III.a sailkatu litzateke larunbaterako finalera B maila honetan.Denen helburua ostiraleko Kutxabank Torneoaren aurkezpen ekitaldian egotea da. Bertan gehitu zaizkie Goikoetxea V, Ansa II, Endika, Urriza eta Barrenetxea IV.a.

BIHARKO JAIALDIAN HIRU PARTIDA

Biharko gaialdian hiru partidu jokatuko dira. Juanenea-Zubirik lehenengoan jokatuko dute eta Larrañaga-Segurolak hirugarrengoan. Bigarren partida eta estelarra binaka izango da. Berta, Etxarri eta Barrenetxea IV.a hernaniarrak, Urriza eta Aizpuru III.a izango dituzte aurkari. Partidu gogorra eta borrokatua espero da.