Barrenetxea eta Urrizak irabazi zituzten UTS Master Txapelketako finalerdiak eta beraz azken bi urteetako txapeldunak jokatuko dute finala, datorren larunbatean, gaueko 11:00etan.
Finalerdietako lehenego partiduan Barrenetxeak 30-25 gainditu zuen Juanenea kostata eta bigarren finalerdian Urrizak 30-23 irabazi zion Ansari.Bi partiduak onak izan ziren eta joko maila altukoak izan ziren, baina era berean desberdinak.Barrenetxea eta Juanenaren artekoa ezin berdinduagoa izan zen. Azkenean atzelari hernaniarraren aldeko 1 eta 7ko partzialak erabaki zuen. Bide batez udarako arantza ere atera zuen.
Alternatiba askoko partidua izan zen. Gora behera asko izan zituen eta markagailuan bat edo bestea egoten zen aurretik. Hasiera batean Juanenea hasi zen agintzen eta 5-2 aurreratu zen. Barrenetxeak buelta eman eta lau tantoko abantaila hartu zuen 6 eta 10ekoan. Juaneneak berriz ere irauli egin zuen markagailua eta bere alde jarri zuen 20-17 eta 24eta 23 aurretik zela Barrenetxeak sei tanto egin zituen jarraian 24-29 aurreratuz eta finalerdia erabakita utziz.
Sakearekin min handia egin zuten bai batek eta bai besteak eta agian zuloa errebotean eduki zuen Juaneneak. Aurrean piloteoan Barrenetxea baino gehiago zen, baina hernaniarrak atzeko pareta bilatu zuen eta ongi irten zitzaion apustua.Bigarren finalerdia desberdina izan zen. Urrizak agindu zuen eta partidan sartzea kosta egin zitzaion Ansa baten aurrean 6-1 aurreratu zen. Bazidrudien partidu erraza izango zela sei aldiz txapela hau jantzi duen erremontistarentzat. Bederatzi tantoko abantaila lortu zuen iruindarrak 23 eta 14koan, baina urnietarra esnatu eta hiru tantora jarri zen 23-20. Urrizak, beti bezala, ongi defendatzen zuen eta Ansak bere beso indartsuarekin abiadura asko ematen zion pilotari.
25 eta 22 zirela Urriza sakearekin asmatzen hasi zen eta sei tantoko alde erabakiorra hartu zuen 28-22 aurretik jartzeko. Azkenean 30-23 gainditu zuen Ansa, baina ez zuen partidu erraza izan.
Fnalerdiak igande honetan jokatuko dira eguerdiko 12:00etan eta finala urtarrilaren 30ean, gaueko 23:00etan
UTS Buruz Buruko Master Txapelketa igandean hasiko da bi finalerdiekin eta aurtengo txapelketaren berrikuntza nabarmenena egutegia eta ordutegia izango dira.
Finalerdiak igande honetan, urtarrilaren 24an, jokatuko dira eguerdiko 12:00etan hasita. Artxibategira joan beharko litzateke jakiteko noizbat jokatu ote den igande eguerdian. Bestetik, finala, urtarrilaren 30ean, larunbatean jokatuko da, baina orutegia ere ez da izango ohikoa. Gaueko 23:00etan jokatuko da.
Lau pilotarik hartuko dute parte txapelketan. Buruz buruko txapelketa nagusian, lehenbiziko lau postutan geratu ziren pilotariak izango dira parte hartzaileak. Aurten, Endikaren baja dela eta 5. postuan geratu zen pilotariak hartuko du parte, Ansa II.ak.
Partidak osatzeko irizpidea finalerdietan lortutako sailkapena izango da. Partida bakarrera jokatuko da eta txapelketako partida guztiak 30 tantora jokatuko dira.
Honela, lehenengo finalerdian Urriza eta Ansa II.a neurtuko dira eta bigarren finalerdian Juanenea eta Barrenetxea IV.ak jokatuko dute bata bestearen aurka.
Bi partida horietako irabazleak pasako dira zuzenean finalera.
Erraz irabazi dute bi bikote gorriek, 40-26 eta 40-30 Juanenea-Larrañaga eta Etxarri-Endika bikoteen aurka, hurrenez hurren
Giro aldetik hotz, ikuslerik gabe, eta jokoan ere emozio haundirik gabe erabaki ziren atzo, Galarretan, Binakako Txapelketaren lehengo bi partiduak. Lehenengo partiduan Urriza eta Labakak erraz gainditu zituzten Juanenea eta Larrañaga, 40-26. Bigarrengoan berriz, parekotasun pixkat gehiago egon zen, baina 40-30 irabazi zuten Segurola eta Barrenetxea IV.ak, Etxarri eta Endikaren aurka. Ikuskizun gehiago espero zen lehenengo partiduan Juanenea eta Larrañagarengandik, baina ez ziren izan aurkari gogorrak Urriza eta Labakarentzat. Urriza jaun eta jabe izan zen eta 20 tantorekin partiduko erremontistarik onena izan zen. Hasieratik lortu zuten abantaila haundia eta 15ekoa ere zan zen momentu batzutan. Azkenean urdinak puntu negatiboa salbatzeko helburua gutxienez lortu zuten. Honela garaileek lau puntu batu zituzten eta galtzaileak punturik gabe geratu ziren. Barrenetxearen sakeak erabaki du partidua Bigarrengoan Barrenetxearen sakeak egin zuen zuloa lehenengo tantuetan eta abantaila horrek eman zien garaipena gorriei. 20-10 aurreratu ziren Segurola eta atzelari hernaniarra eta horietatik 10 sakez eginak zituen Barrenetxeak. 28-25era hurbildu ziren urdinak, baina azken tantoetan akats gehiegi egin zituzten. Galtzaileak punturik ez zuten punturik batu.
Larunbatean hasiko da Binakako Txapelketa Galarretan, baina oraingoz ateak itxita ikuslerik gabe hasiko da txapelketa. Kirol ikuskizunetan oraingoz ezin da jenderik sartu lehiaketak ikustera eta erremontean ere modu horretan hasi beharko dute Binakakoa. “Badirudi abenduaren erdirarte behintzat honela izango dela eta Jaurlaritzaren arauen zain egon behar da egoeraren garapena ikusteko. Murrizketak aldatu arte ateak itxita izango dira jaialdiak”.
Murrizketekin jarraitzen bada txapelketa amaitu arte jaialdi guztiak izango dira ateak itxita.Hori bai, nahiz eta bertatik bertara partidurik ezin ikusi telebista edo sare sozialen bitartez txapelketa jarraitzeko aukera egongo da. “Larunbata honetako jaialdia ETB1ek zuzenean eskainiko du. Jaialdia 15:30etan hasiko da eta 17:45ak arte iraungo du”.Txapelketako bigarren larunbatean, azaroaren 28an,eta hirugarrengoan, abenduaren 5ean, ez da telebistarik egongo, baina streaming bidez eskainiko dira jaialdia Oriamendiren YouTube kanalean. “Laugarren jardunalditik aurrera ETBn eskainiko dira seguru askopartidu guztiak” azaltzen dute Galarretako arduradunek. Finaleko jaialadia, finalerdiak eta benduaren 19ko partiduak ziurtatuta daude telebistan. “Orain abenduaren 12ko jaialdia nahi dugu itxi. Partiduak 15:30etan hasiko dira”.
Streaming bidez eskainiko diren partiduak ikusgai egongo dira Oriamendiren webgunean, facebook eta YouTube kanalean.
Orona-Ideoko egoitzan aurkeztu zen 50. Binakako Erremonte Txapelketa. Binakako Txapelketa berezia, batez ere bi arrazoirengatik: lehena, zalantzarik gabe, planeta dagoen osasun-krisiagatik eta edozein ekitaldik, erremontea ere, baldintzatzen duenagatik; bigarrena, aurten 50. edizioa ospatzen delako eta, beraz, bere Urrezko Ezteiak betetzen dituelako.
Oriamendik bi zirkunstantzia horietara egokitzen den txapelketa prestatu du, eta kirolaren eta osasun arloaren arteko oreka bilatu nahi izan da, horrek dakarrenarekin. Txapelketa larunbat honetan bertan, azaroaren 21ean, hasiko da jokatzen, eta final handia 2021eko urtarrilaren 2an jokatuko da. Beraz, txapelketa bi urtetan jokatuko da, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Bost bikotek osatzen dute txapelketa eta talde bat osatzen dute, non denek denen aurka neurtuko dituzten indarrak. Urriza-Labaka, Ansa II-Aizpuru III, Juanenea-Larrañaga, Goikoetxea V-Endika eta Segurola-Barrenetxea IV dira bost bikoteak.
Segurolak eta Labakak euren postua lortu zuten atariko batean, non Etxarri eta Zalduarekin bi partida jokatu zituzten bikoteak nahastuz. Lau bikote sailkatuko dira hurrengo faserako eta bikote bat kanporatuko da.
Puntuazioa ohikoa izango da: 4 puntu partida irabazteagatik, bi puntu 36-39 tantoren artean eginez gero, puntu bat 32-35 tantoren artean eginez gero, puntu bat ere ez 26-31 tantoren artean eginez gero, eta puntu bat kenduko da 25 tanto edo gutxiago eginez gero. Prentsako dosierrean azaltzen da nola ebatziko diren puntukako berdinketak eta nola funtzionatzen duen erremontisten baja-sistemak lesioen edo Covidaren ondorioz. Argi dagoena da ez dela partiden atzerapenik izango. Lau bikote sailkatuek abenduaren 26an neurtuko dituzte indarrak bi finalaurrekotan. Batean ligaxkako lehena laugarrenaren aurka neurtuko da eta bestean bigarrena hirugarrenaren aurka. Bi irabazleak 2021eko urtarrilaren 2ko final handira pasako dira. Binakako Txapelketa azaroaren 21ean, larunbatean, hasiko da bi partidekin. Lehenengoan Urrizak eta Labakak Juanenea eta Larrañagarekin neurtuko dituzte indarrak. Bigarren partidan Segurolak eta Barrenetxea IV.ak Goikoetxea V-Endikaren aurka jokatuko dute. Lehen jaialdi honetan Ansa II.ak eta Aizpuru III.ak atseden hartuko dute. Pasa den urtean Urriza eta Larrañagak irabazi zuten txapela Matxin III.a eta Barrrenetxea IV.a finalean gainditu eta gero.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.