Ansa II.ak eta Juaneneak 40-34 irabazi zieten Segurola eta Larrañagari Binakako Txapelketan. Zalantzarik gabe, Anjel Lekunberriri egiterik zegoen omenaldirik onena eskaini zieten, partida ederra izan baitzen. Lau erremontistek altuera handian distiratu zuten eta ordu eta erdiko lehia polita ikusi zen.


Joan-etorri ugari izan ziren markagailuan partida guztian zehar, takada garrantzitsuekin. Azkenean zortzi tanto jarraian egin zituzten gorriek eta partida erabakitzea lortu zuten. 30-33kotik 38-33kora pasa ziren baina aurretik ere partidak buelta asko eman zituen. Ansak eta Juaneneak 13-5 hasi zuten partida, jarraian 15-24 eta 19-28 galtzen ere joan miren. Ansak Gora behera ugari izan sitúen partidan zehar.


Partidaren amaieran Juaneneak ez zuen huts larririk egin eta horrek morala itzuli zion Ansari, bere jokorik onena berreskuratuz eta partzial bikain batek 33na berdindu zituen.
Azkenean gorriek euren lehen partida irabazi zuten eta urdinek puntu bat zuten sailkapenean bostekin.