Ansak 30-21 irabazi dio Goikoetxeari Kutxabank Torneoaren finalaurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian eta nahiz eta bederatzi tantoko alde izan kanpoan geratu da. Juaneneari egin zion mesede gehiena garaipen horrek eta orain hirugarren eta azken jardunaldian Goikoetxea eta Juanenearen arteko partiduak erabakiko du zein sailkatuko den.
Goikoetxeak 20 tanto edo gutxiagoan utzi behar du Juanenea Juaneneak 21 tanto egitearekin nahikoa du eta Goikoetxeak sailkatu nahi badu 20 tanto edo gutxiagoan utzi behar du aurkaria datorren ostegunean. Kasu horietan launako berdinketa egongo litzateke sailkapenean hiru erremontisten artean eta tanteoak erabakiko luke.
Bederatzi tanto erreskadan erabakigarri Ansaren alde Partiduak bi zati desberdin izan zituen. Lehenengoan partidu parekatua ikusi zen, baina bigarren zatian Ansa jaun eta jabe izan zen. 17-18 atzetik zela 9-0ko partziala egin zuen Ansak eta 26-18 aurretik jarri zen. Ordura arte Goikoetxeak agindu zuen markagailuan eta sei tantoko aldea ere eduki zuen 8-14koan. Ansak sakearekin arazoak zituen eta bost falta eginak zituen 20 tanto egin aurretik. Bere herrikideak aukerak zituela zirudien, baina irabazleak ongi erreakzionatu zuen eta zuzendu zenean nagusi izan zen kolpearekin. Goikoetxeari kosta egiten zitzaion tantoak egitea eta tantoak amaitzeko arazoak zituen. Ansak 22 tanto egin zituen peloteoan eta sakearekin beste bost. Peloteoan bi akatsekin amaitu zuen. Goikoetxeak 11 tantorekin amaitu zuen, sakearekin beste hiru tanto egin zituen eta guztira bi huts egite egin zituen.
Aritz Juaneneak 19-30 irabazi zion Imanol Ansari Kutxabank Torneoko final-laurdenetako ligaxkaren estreinaldian eta finalaurreko ligaxkara igarotzeko aurrerapauso handia eman du. Gogoratu behar da final-laurdenetako ligaxka hiru erremontistak jokatzen dutela eta bakarra pasatzen dela. Juaneneak, garaipen honekin, lau puntu ditu eta Ansa II.a hutsean geratu da bere 19 tantoekin. Hirugarren erremontista Goikoetxea V.a da. Juaneneak garaipenen bolada luzatu du, atarikoak jokatzen ari baita hasieratik eta galdu gabe jarraitzen baitu. Bere partida guztiak nagusitasunez irabazi ditu eta inoiz ez du garaipena arriskuan ikusi. Ansa II.a bezalako aurkari gogor baten aurka ere ongi nagusitu zen. Oraingoan Juaneneak ez zuen zalantzarik utzi. Saldiaskoa gehiago izan zen aurrelarien lehian eta bikain jokatu zuen. Piloteoan bikain aritu zen. Pilotari abiadura eman zion, bote lasterrak bikain egin zituen, ondo defendatu zen eta ezker pareta ere ongi ukitu zuen piloteoan. Gainera, aurkariak baino hobeto atera zuen, bost tanto eginez, eta zangoz azkar ibili zen. Ez zion aukerarik eman gaizki jokatu ez zuen Ansari. Urnietakoa saiatu zen, baina pilotari abiadura eman arren, gainditu egin zuen saldistarrak. Markagailuko aldea gorabehera partida polita ikusi zen. Markagailua berdinduta egon zen laura arte, baina 5-6tik aurrera irabazlea zuzenean 6-16ra joan zen eta hamabost tantoko maximoa ere izan zuen, 12-27koa. Azkenean, Ansak 19 tanto eskas egin zituen eta kanporatzeko zorian geratu da. Ansak 16 tanto egin zituen eta bost hutsegite ere egin zituen, Juaneneak 20 tanto eta bi akats bakarrik egin zituen. Larunbatean Ansa II.ak Goikoetxea V.aren aurka neurtuko ditu indarrak Goikoetxeak irabazten badu Juanenearen aurka izango du aukera, baina Saldiaskoak galtzen badu txartel erdia izango du finalaurrekorako.
Buruz buruko Kutxabank Torneoa bihar hasiko da finalaurdenetako ligaxkaren lehenengo partiduarekin. Bertan, ariko dira jaialdiko bigarrengo partiduan Ansa II.a eta Juanenea nor baino nor, 17:00etatik aurrera. Lehenengo eguna da Galarretak ateak ireki zituenetik ostegunean jaialdia jokatuko dena. Finalaurdenetako fase honetan hiru erremontistak jokatuko dute, aipaturiko Ansak eta Juaneneak eta Goikoetxeak ere bai. Hiru partidu jokatuko dira gaur, etzi larunbatean eta gaur zortzi, abuztuaren 20an. Ligaxka irabazten duenak finalerdietako ligaxkara txartela lortuko du. Ligaxka horretan sartuko dira lehian, abuztuaren 22an, Endika, Urriza eta Barrenetxea IV.a faboritoak. Aurreko urtean Ansa II.ak jokatu zuen azken ligaxka hori, baina aurten sailkatzeko Juanenea eta Goikoetxea V.a gainditu beharko ditu eta ez da erraza izango. Juaneneak erakutsi du aurreko partidueta sasoi betean dagoela eta erraz irabazi ditu partiduak. Goikoetxeak ere erakutsi berri du 50. urteurreneko txapelketan bere jokoak gorakada nabaria izan duela. Partidu parekatua espero da antzekotasun haundiko bi erremontisten artean Galarretan bihar jokatuko den partidua estua, parekatua eta maila haundikoa izatea espero da. Bi aurrelarien artean lehia dago eta maila parekoa dute. Jokatzeko era ere antzekoa da. Biak jotzaileak dira eta Ansak ahulgunea defentsan du batez ere eta Juaneneak erasoko jokoan gehiago. Aurrelariak izanda sakearen garrantzia haundia izango da eta sakatzen asmatzen duenak garaipena gertuago izango du. Nahiz eta galdu garrantzitsua izango da tantoen kopurua. Ligaxkaren sailkapena puntuen arabera egiten da eta garaileak lau puntu batzen ditu, 27-29 tanto bitartean egiten dituenak bi puntu izango ditu, 24-26 tanto bitartean puntua gehituko da sailkapenean, 17-23 tanto bitartean ez da punturik batuko eta 17ra iristen ez denak puntu negatiboa izango du.
Juaneneak irabazi du hurrengo fasera pasatzeko aukera ematen dion Kutxabank txapelketako B multzoko txapelketa. Saldiaseko aurrelaria Larrañaga baino askoz hobea izan zen eta 13 tantotan bakarrik utzi zuen Larrañaga Jokoaren arlo guztietan nafarra gipuzkoarra baino hobea izan zen eta merezimendu osoz pasa zen hurrengo kanporaketara. Hasieratik ihes egin zuen (6-0) eta 12-6koaren ostean zuzenean joan zen 24-7ra, partidua erraz 30-13 ixteko. Dirua 100-50 atera zen irabazlearen alde eta bete-betean asmatu zuten. Juaneneak hobeto piloteatu zuen, hobeto atera zuen, hobeto ibili zen errestoan, gutxiago huts egin zuen… 20 tanto egin zituen piloteoan, saketik lau eta huts bakarra egin zuen. Larrañagak sei akats eta 12 tanto egin zituen.Lehen partidan Mirubia erremontera itzuli zen urte batzuk utzita egon ondoren, lehen Etxabe II.a zen. Irudi ona eskaini zuen eta Zubirirekin batera 40-23 irabazi zioten Segurola-Aizpuru II.ari. Zubiri Aizpuru III.a baino askoz gehiago izan zen eta Mirubiak eroso jokatu zuen.
Gaur aurkeztu da Galarretan eta bihar hasiko da Juanenea eta Larrañagaren finalarekin.
Buruz Buruko Kutxabank 2020 Torneoa gaur aurkeztu dute Galarretan zazpi erremontistekin. Bihar B taldeko finala jokatuko dute Juanenea eta Larrañagak eta irabazlea txapelketako hurrengo fasera sartuko litzateke. Orduan sartuko dira jokoan Ansa II, Goikoetxea V, Endika, Urriza eta Barrenetxea IV. Txapelaren defentsa egingo du Endika Barrenetxeak. Pasa den urtean estreinekoz irabazi zuen erremontean dagoen txapelik garrantzitsuena eta aurten bere helburua balentria hori errepikatzea da. Iristea mantentzea baino zailagoa dela esaten da, beraz helburua oraindik eta zailagoa du aurretik atzelari hernaniarrak. Horren arrazoia aurkari gogorrak dituela aurrean da eta noski Urriza txapeldun haundiak ‘tronua’ errekuperatzeko helburuarekin irtengo da. Hori bai, aurretik txapelketa interesgarri batek jartzen dituen ztasunak izango dituzte bai batek eta bai besteak.
Finalaurdenetako fasean bakarra sailkatuko da eta abuztuaren 20an amaituko da B mailako garailea erabakiko da bihar lehendabizi. Juanenea eta Larrañagaren artean partidu estua espero da, biak oso ongi eta maila ezin hobean ari direlako jokatzen. Saria potoloa da, fasez pasatzea eta bi partidu gehiago txapelketan ziurtatzea. Finalurdenetako fase hori gaurko garaileak, Ansa II.ak eta Goikoetxea V.ak jokatuko dute. Hiruen arteko ligaxka izango da eta abuztuaren 13an ostegunean hasiko da. Beste bi jardunaldiak abuztuaren 15ean eta 20an jokatuko dira. Puntuazio onena ateratzen duen erremontistak hurrengo fasera egingo du salto eta beste biak kanporatuak geratuko dira.
Finalerdietako faseko aurrenekoa finalera zuzenean Hurrengo fase hori finalaurretako fasea izango da eta lau pelotarik jokatuko dute: finalaurdenetako irabazleak, Endikak, Urrizak eta Barrenetxeak. Lehen postuan geratzen den pelotaria, zuzenean finala jokatzeko sailkatuko da. Bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnak, finalerdietarako sailkatuko dira. Eta laugarren geratzen den pelotaria txapelketatik kanpo geratuko da aurrera ezin joanez. Bi bikoteen arteko puntu berdinketa badago, bi bikote horien arteko partida irabazi duen bikoteak lortuko du sailkatzea. Hiru bikotek berdintzen badute ordea tanteo globala hartuko da kontutan.
Finalerdia eta finalak, irailaren 19an eta 26an Abuztuaren 22, 27, 29 eta irailaren 3, 5 eta 12an jokatuko dira fase honetako sei partiduak. Azpimarragarria da aurten txapelketa luzatu egingo dela eta beste urtetan finala jokatzen den fetxetan aurten ligaxka amaitzen egongo dela. Finaleko bidean aurreneko sailkatua zuzenean sartuko da eta irailaren 26an jokatuko da finala. Finalerdia, ligaxkako bigarren eta hirugarren sailaktuen artean irailaren 19an jokatuko da.
Barrenetxeak bigarren txapela lortu nahi du Aurreko urteetako aurkezpenetan Urriza izaten zen protagonista eta faborito argia. Aurten berriz gauzak aldatu dira eta bi faborito daude txapela irabazteko; Urriza eta Barrenetxea IV. Atzelari hernaniarrak gainera Masterra ere irabazi zuen 2020 urte hasieran eta Urrizaren pare dagoela erakutsi zuen. Hala ere, ez da ahaztu behar Javier Urrizak sei txapela dituela irabaziak eta azken urteetako txapeldun haundiena izan dela.Bere maila mantentzen du eta azkenaldian jokoarekin dabil. Endika ere kontuan hartzeko erremontista da eta zailtasunetan jarri izan du Urriza eta Barrenetxea bein baino gehiagotan gainditu ere bai. Atzoko Galarretako aurkezpenean erremontista denak ilusioarekin eta gogotsu azaldu ziren. Partidu guztiak osteguna eta larunbatean jokatuko dira eta puntuaketa ere azken urteetan bezala eramango da ligixketan. Irabazleak lau puntu eskuratuko ditu, 27 eta 29 tanto bitartean geratzen denak bi puntu btuko ditu. 24-26 tanto artean puntu bakarra batuko da, 17-23 puntu artean eginez gero ez da punturik batuko eta 17tik bera puntu bat kenduko da sailkapenean. Buruz burukoaren 38garren edizioa da aurtengoa eta 1986 urtetik urtero jokatu da. Lehenengo txapelduna Abrego izan zen 1944 urtean eta txapela gehien eskuratu dituena Koteto Ezkurra hamaika txapelekin.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.