Juaneneak Aizpuru III.ari irabazi zion 30-23 jaialdiko lehenengo partidan eta Banakako Kutxabak Txapelketako lehen fasean. Torneoa ezin izan da modu hobean hasi, irabazleak eta galtzaileak modu zoragarrian jokatu baitute lehen lehia hori. Juaneneak lan handia egin zuen amaieran, bere sendotasunari eta seriotasunari esker. Aizpuru III.ak gauzak oso zail jarri zizkion eta partida berdinduta eta alde gutxirekin joan zen azken uneraino. Ikusleek gozatu egin zuten berdinduta joan zen partidarekin. Hor Juaneneak lau-bost tantoko errenta lortu zuen, 25-20, azkenean erabakigarria izan zena. Fisikoki hobeto iritsi zen zati erabakigarrira, eta sakearekin asmatu ez arren, lau tanto egin zituen, piloteoan 20 tanto eta bi huts eginda. Sakearekin falta bat egin zuen. Aizpuru III.ak ez zuen amore eman eta 16 tanto egin zituen piloteoan eta sei huts egin zituen. Juanenea bera baino hobea izan zen. Jaialdiko hirugarren partidan eta Kutxabankeko lehen faseko bigarren partidan, Larrañaga Zaldua baino askoz gehiago izan zen. Kantxan alde handia egon zen eta markagailuak ez zion zalantzari zirrikiturik utzi. Azkoitiarra 30-9 nagusitu zen hiruko berdinketaz geroztik buruz buruko lehian nagusituz. Zalduak maila handiagoko erremontista izan zuen aurrean.
ANSA II ETA BARRENETXEA IV NAGUSI URRIZA ETA ENDIKAREN AURKA
Jardunaldiko partida nagusian Ansa II.ak eta Barrenetxea IV.ak 40-30 gainditu zituzten Urriza eta Endika. Barrenetxeak oso angi aritu zen eta aldea ezarri zuen partidan. Endika gainditu zuen, eta, 34-25ean, ezinezko errestoa bat eraman zuen etxolatik, salto eginez, ondoren tantoa amaitu zuen bi hormetarako jokaldi batekin. Zaleek eserlekutik altxata txalotu zuten tantoa. Kalitate handiko jokaldiak egin zituen atzelari hernaniarrak. Ansa II.ak lagunduta, gipuzkoarrek kontrolpean eraman zuten partida 13-5etik. Hasieratik amaierara agindu zuten. Zortzi, bederatzi, hamar tantoko errenta hori ez zen inoiz arriskuan jarri. Hamalau tantoko maximoa izan zuten, 34-20, eta garaipen erosoa lortu zuten hamar tantoko aldearekin. Urdinetan Urrizak 50 urteurreneko finalean erakutsi zuen mailatik behera egon zen. Oraingoan 12 tantotan geratu zen hiru akatsekin. Endikak ere ezin izan zuen agindu sei tanto eta hiru sakeko gehiagorekin. Ez ziren nahikoak izan. Barrenetxeak 12 tanto egin zituen piloteoan, bost saketik eta bi akats baino ez. Ansak ere tanto mordoa egin zituen.
Buruz burukoaren Txapelketa ate joka dugun honetan, larunbatean, abuztuak 1, Galarretak ateak zabalduko ditu astebeteko geldialdiaren ondoren. Nahiz eta ateak itxita egon ikuslentzat, frontoian banakakoaren aurrekoaren partiduak jokatu dira modu pribatuan. Bost erremontista bi multzotan egon dira banatuak.Lehenengo multzoan Zaldua II.a azkenean ez da aritu eta Aizpuru III.ak Labaka gainditu zuen. Honela, azpeitiarra hurrengo fasera sailkatu da eta bertan Juanenea eta Zubiri izango ditu aurkari. Bigarren multzoan Zaldua eta Urrutia II.ak elkarren aurkako partiduan erabakiko dute nor pasako den hurrengo fasera. Etxarri kanpoan geratu da. Irabazlea Larrañaga eta Segurolaren aurka ariko da. Honela,larunbateko jaialdian bi buruz buruko partida eta binakako bat jokatuko dira. Juanenea eta Aizpuru III.a neurtuko dira batetik, eta Larrañaga niharko irabazlearen kontra bestetik. Binakako estelarrean Ansa II eta Barrenetxea IV, Urriza eta Endikaren kontra ariko dira.
Gogoratu musukoa derrigorrezkoa dela frontoiko edozein gunetan bai zutik, baita eserita ere.
Urriza eta Zubiri erraz gainditu dituzte Juanenea eta Endika, 16-35, Galarretako 50.Urteurren Txapelketan. Iruñeko eta Goizuetako bikoteak bere mailarik hoberenean jokatu zuten eta aurkariak ezinean aritu ziren. Hala ere, urdinen birtutez aritu ziren ezinean. Urriza hasieratik jokoan sartu zen eta tantoak erraz amaitzen zituen. Zubirik Endika eutsi bakarrik ez, gainditu ere egiten zuen. Sakearekin bikain ibili zen eta aukerarik ez zuten eman. Partidua berdindua eta oso bizi hasi zen, baina launako berdinketa eta gero 0-8ko partziala egin zuten Urriza eta Zubirik, zortzi tantoko abantaila lortuz. Hortik aurrera abantaila ongi eutsi zuten. Gorriak sahiatu ziren eta lau tantora ere hurbildu ziren, 8-12, baina berrez ere aldea bederatzi tantora zabaldu zuten, 11-20. Lehenengo atsedena eta gero jokoa ez zen asko aldatu. Pilota bizi ibili zen eta tanto borrokatuak ikusi ziren, hori bai ia beti urdinen alde erortzen ziren. Urrizaren defentsa ikaragarria izan zen eta erasoan Zubiri eta biak ezin hobeto jardun ziren. 15-22koa Juaneenak egin zuen eta hortik aurrera bikote bakarra egon zen kantxan. Abantaila 15-26ra zabaldu zuten eta Juanenearen azken tantoa eta gero beste bederatzi tanto jarraian egin eta 16-35 itxi zuten markagailua. Azken tantoetanbakarrik etsi zuten gorriek, azken lau tantoetan, ordura arte urdinen birtuteak nagusitu ziren. Bai atzean eta bai aurrean gehiago izan ziren eta garaipenak ez zuen aitzakiarik izan. Dirua parean irten zen, baina partidua ez zen arekatua joan. Markagailua erakusgarri izan zen. Pilotarien zenbakiak ere bai. Urrizak 18 tanto egin zituen, pilota bakarra huts egin gabe. Zubirik zortzi tanto egin zituen piloteoan eta lau sakez. Goizuetarrak bi akats bakarik egin zituen. Gorrietan Juaneneak bederatzi tanto egin zituen eta hutsegite bakarra. Endkak lau tantorekin amaitu zuen, hiru akatsekin piloteoan, sakearekin tanto bat eta falta bat egin zuen. Partidu amaieran Juaneneak “ridikulu” hitza erabili zuen eta Zubirik azpimarratu zuen “entxufatuta” sartu zirela bai bera eta Urriza.
Juaneneak eta Endikak Urriza eta Zubiriren aurka jokatuko dute bihar, 16:15etik aurrera, Galarretako 50. urteurreneko finala. Irabazleek euren izena jarriko dute palmaresean eta ez du beste txapeldunik ezagutuko, efemeride berezi bat ospatzen den txapelketa berezia baita. Final handiaren pizgarri bat gehiago da. Horrela, txapelketa ekainaren 20an hasi zen lehia berdinarekin itxiko da. Hori bai, hilabete honetan gauzak zertxobait aldatu dira. Lehen partida hartan Juanenea eta Endika Urriza eta Zubiri baino gehiago izan ziren. Iruñeko aurrelariak ez zuen txapelketa bere jokorik onenarekin hasi, baina partidak aurrera egin ahala hobera joan da, eta joan den astean finalerdian eta ligaxkako azken lehian indartsu eta bere bertsio onenetik gertu ikusi zen. Juaneneak eta Endikak 28-35ekoa errepikatzea zailagoa izango da, baina gorriak izango dira faboritoak. Txapelketa osoan zehar irabazi dute faboritismo hori. Lehen bi partidak ondo irabazi zituzten eta hirugarrena galdu zuten, baina lehen postua eta finala poltsikoan zituztela. Ziur egon dira eta bikain uztartu dira Saldiaseko bi pilotariak. Final osoa nafarra da eta pizgarri asko ditu. Juanenea aurrelari bikaina bihurtu da eta Endikak aurkariak menderatzen ditu atzealdean. Huts gutxi egiten dituzte tanto gutxi oparituz, baina hori ere Urriza eta Zubiriren ezaugarria da bigarren partidatik aurrera. Goizuetako atzelariak hobetzen egiten jarraitzen du, eta oso seguru dabil. Urrizaren bertuteak denek ezagutzen dituzte. Horrela, aurkariek materiala aukeratzen dutenean, beti bilatzen dute Iruñeko aurrelaria saihestea. Bera jokoan ez sartzea izaten da helburua eta horregatik aukeratzen dituzte pilota biziak. Lau pilotariek partida gogorra izango dela eta finalak ezberdinak direla esan dute. Ligaxkako partida ez dute erreferentziatzat hartzen eta ordutik urdinek hobera egin dutela badakite. Sasoian eta jokoarekin datoz lau pilotariak. Endikak saketik menderatzea eta Urriza saihestea bilatuko du. Urdinek partida asko jokatu dituzte eta badakite presioa naturaltasunez eramaten. Nerbio horiek epeltzea garrantzitsua da finaletan.
Juanenea-Endika eta Urriza-Zubiri oso pozik geratu dira larunbateko finalean, 16:15ean, Galarreta pilotalekuan jokatuko den materialarekin. Bikote bakoitzak lau pilota aukeratu zituen eta azkar egin zuten. Ligaxkan lehen sailkatuak Juanenea eta Endika izan ziren. Zazpi minututan lau pilota banandu zituzten, eta 128 gramo hiruk eta 127 gramoko bat pisatu zituzten. Pilota biziak aukeratu zituzten, bote handia hartzen dutenak eta Endikak pilota berriak aukeratu zituztela esan zuen, “Urriza piloteoan gutxi sartzeko helburuarekin”.
Minutu bat gutxiago behar izan zuten urdinek, sei minutu, eta 128 gramoko lau pilota aukeratu zituzten. “Bote eta irteera gutxiagorekin”, Aritz Zubiri atzelariak adierazi zuenez. “Jokatzen uzten duten pilotak dira, eta ez dut uste hainbesteko alderik dagoenik materialean”, baieztatu zuen goizuetarrak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.