Buruz burukoaren Txapelketa ate joka dugun honetan, larunbatean, abuztuak 1, Galarretak ateak zabalduko ditu astebeteko geldialdiaren ondoren. Nahiz eta ateak itxita egon ikuslentzat, frontoian banakakoaren aurrekoaren partiduak jokatu dira modu pribatuan. Bost erremontista bi multzotan egon dira banatuak.Lehenengo multzoan Zaldua II.a azkenean ez da aritu eta Aizpuru III.ak Labaka gainditu zuen. Honela, azpeitiarra hurrengo fasera sailkatu da eta bertan Juanenea eta Zubiri izango ditu aurkari. Bigarren multzoan Zaldua eta Urrutia II.ak elkarren aurkako partiduan erabakiko dute nor pasako den hurrengo fasera. Etxarri kanpoan geratu da. Irabazlea Larrañaga eta Segurolaren aurka ariko da. Honela,larunbateko jaialdian bi buruz buruko partida eta binakako bat jokatuko dira. Juanenea eta Aizpuru III.a neurtuko dira batetik, eta Larrañaga niharko irabazlearen kontra bestetik. Binakako estelarrean Ansa II eta Barrenetxea IV, Urriza eta Endikaren kontra ariko dira.

Gogoratu musukoa derrigorrezkoa dela frontoiko edozein gunetan bai zutik, baita eserita ere.