‘Ezagutu eta probatu erremontea’ egitasmo berria aurkeztu zen atzo Villabonan
5 mayo, 2023

Erremontea zabaltzeko bidean atzo Villabonan egitasmo berri eta interesgarria aurkeztu zuen Oriamendik erremontea bizirik ideiaren barruan. Erremontea Galarretatik irten da Erremontari Herriz Herri txapelketarekin eta orain Villabonako Behar Zana klubarekin akordio bat itxi da. 

Villabonako klubak modalitate ezberdinak jasotzen ditu, baina ez zuten erremonte sailik, ezta erremontean jokatzeko materialik ere. Hori aldatu egingo da eta hemendik aurrera Oriamendik Behar Zana klubari plastikozko xestoak eta bertara egokitutako pilotak bidaliko dizkio. 

Honela ostegunero hiru asteetan zehar erremontean jokatzeko aukera izango dute bertako pilotariek eta nahi duen orok. 

Ostegunero maiatzean zehar, erremontari profesiolanak joango dira Behar Zana pilotalekura bi orduz, pilotari gazteei erremonteko materialarekin ohitzera eta batez ere erakustera. Bertan izango dira astero bi erremontista ezberdin, horien artean Barrenetxea, Ansa, Goikoetxea, Eskudero, Odei… besteak beste.

Maiatzaren 11n izango da lehenengo saioa 18:00etatik 20:00etara bi orduz eta beste bi ostegunetan errepikatuko dira saioak; maiatzaren 18an eta maiatzaren 25ean, beti ere 18:00etatik 20:00etara Ezagutu eta probatu erremontea lelopean.

Compartir: