Gaurko emaitzarekin Urriza ia finalean da eta Juanenea eta Endikak jarraitzeko nahikoa dute puntua ez galtzea beraien arteko partiduan.
Pasa den urtean txapeldun geratu zen Endika Barrenetxea Kutxabank Torneoan, baina aurten ia ezinezkoa du hurrengo fasera sailkatzea. Endika Urrutiaren aurka 23-30 galdu du gaur Galarretan eta zero punturekin azken jardunaldian emaitza desberdinen zain egon behar du aukerak izateko. Juanenea eta Endikaren arteko partiduan bietako batek 16an edo tanto gutxiagoan geratu beharko luke eta berak Urriza gainditu bien arteko partiduan. Bai bata eta bestea oso zailak izango dira. Gaurko emaitzarekin gainera, Urriza finaletik ezin gertuago dago. Zortzi puntu ditu eta Juanenea eta Endikak lau dituzte. Azken jardunaldian 16an edo tanto gutxiagoan geratu behar du finalera zuzenean ez sartzeko. Minus batekin aldatuko lirateke gauzak geratzen diren bi partiduetan. Ezinezkoa ez da, baina bai ia ezinezkoa Barrenetxea sailkatzea eta Urrizak lehendabiziko postuan ez amaitzea
Barrenetxeari bere arma onenak egin zion huts, sakeak Endiken arteko partiduan sakea erabakiorra izan zen. Barrenetxearen indargune nagusia da, baina atzokoan Endikak asmatu zuen sakearekin eta min haundia egin zion Barrenetxeari. 11 tanto egin zituen sakez eta bi falta. Atzelari hernaniarrak lau tanto egin zituen sakez eta lau falta. Hor egon zen aldea. Ez zen partidu peloteatua izan. Errestoan ere Endika fin aritu zen eta hasieratik amaierara bitarte nagusi izan zen markagailuan. 19-29tik 23-29ra pasa ziren eta hor aukera izan zuen hernaniarrak puntua lortzeko, baina azken sakean falta egin eta zituen aukera txikiak oraindik ere txikiago bihurtu ziren.
Barrenetxea IV.ak eta Endikak Kutxabank Torneoan galdu zuten, lehenengo partiduan, eta bihar finalerdietako ligaxkako laugarren jardunaldia jokatuko dute. Biak ala biak zero puntutan geratu ziren eta garaipena behar dute kanporatzetik gertu ez geratzeko. Bien arteko partiduak klasikoak bihurtu dira Kutxabank Txapelketan eta banakako Mastersean. Duela bi urtera arte Endikak lortu ditu emaitzarik onenak, baina 2019tik Barrenetxeak irabazi ditu bien arteko lehiak. Bi Endiken arteko partidak oso parekatuak eta lehiatuak dira beti, eta asko jokatuta lehia estua, urduria eta berdindua espero da. Barrenetxearen porrota Juanenearen aurka izan zen, eta Endikarena Urrizaren aurka. Ondorioz, atzelari hernaniarraren sailkapena askoz gehiago zailduko litzateke galduz gero, Urrizaren aurkako ligaxka amaitzea oso arriskutsua baita. Lehen partida ez zuten gaizki jokatu, baina egun horretan nagusi izan ziren bi aurkarirekin egin zuten topo. Gogoratu behar da Urrizak zortzi puntu dituela, Juaneneak lau eta bi Endikak zero.
Javier Urriza eta Aritz Juanenea elkarren aurka ariko dira bihar, 17:00etatik aurrera, Kutxabank Torneoaren finalerdietako ligaxkako hirugarren partiduan. Bi aurrelariak lehendabiziko patidua irabazi egin zuten eta biharko garaileak finalerako txartela gertu izango luke zortzi punturekin. Hala ere, ez luke ziurtatuko finala, baina bai finalerdia. Urriza da faborito, baina Juaneneak orain arteko sei partiduak irabazi ditu eta sasoi betean aurkitzen da. Saldiasko aurrelariak sei partiduak irabazi ditu eta gainera itxura ezin hobea eman du denetan. Barrenetxea txapelduna ere garaitu zuen eta Urrizak kontuz ibili beharko du. Biak aurrelariak dira eta peloteoan ongi ibiltzen direnak izanda borroka espero da arlo horretan. Juanenearen ahulgune bakarra orain arte errebotea izan da eta Urrizak hor egin nahiko dio min. Urrizari min egitea zaila da, dena egiten du ongi eta Juaneneak aurre egiteko orain arteko maila erakutsi beharko du gutxienez.
Javier Urrizak lehen lau puntuak lortu zituen Kutxabank Torneoko finalerdietako ligaxkan, Endika Urrutiari 30-19 irabazita. Iruindarrrak, maila onean, bere bertuterik onenak erakutsi zituen, nahiz eta krisi une bat izan zuen eta Endikak bederatzi tantoko desabantaila irauli zion. Partida erakargarria izan zen markagailuko aldea gorabehera eta tanto onak eta maila altua izan ziren. Urriza indartsu hasi zen eta 13-4 ihes egin zuen markagailuan. Tanto aldearekin bazirudien partida erosoa izango zela aurrelariarentzat, baina ez zen horrela izan. Endikak erreakzionatu zuen eta 0-10eko partzialarekin aurretik jarri zen. Horrelako partzial bat Urriza bezalako pilotari baten aurrean ikustea ez da ohikoa eta arraroa da. Partida berdindu egin zen eta hurrengo tantoak lehiatuak izan ziren, Urrizak berriz ere abiadura handitu eta markagailuan ihes egin zuen berriz ere. Endikak, 19 tantorekin, ez zuen punturik lortu. Sailkapenean Urrizak eta Juaneneak lau puntu dituzte eta Barrenetxeak eta Endikak zero puntu dituzte. Urrizak 18 tanto egin zituen piloteoan, zortzi sakez eta ez zuen akatsik egin.
Javier Urriza eta Endika Urrutiak bihar hasiko dute, 17:00etan, bere ibilbidea Kutxabank Torneoan. Finalerdietako ligaxkaren bigarren partidua izango da, larunbatean Juaneneak Barrenetxea hernaniarra 30-21 galdu eta gero. Urriza eta Endikak askotan jokatu dute elkarren aurka eta Iruñako aurrelaria izan da beti garailea. Beraz, Urriza da partidua iraabzteko faborito nagusia. Endikak txortakilean arazoak izan berri ditu, baina osatu da txapelketan debutatzeko. Bi erremotista hoberenetarikoen arteko partidua da eta ikuskizuna espero da. Urriza aurrelaria da eta Endika atzelaria, nahiz eta bere ibilbidea profesional mailan aurrelari bezala hasi. Horrek jokoaren alde guztiak ongi ezagutzea eta menperatzea du lagungarri. Hala ere, Urriza oso pelotari osoa d, dena egiten du ongi eta jokatzen dituen partidu guztietan izaten da irabazteko hautagai nagusia. Azken urteetan txapela gehien irabazi dituena da eta buruz burukoaren dominatzaile nagusia Pasa den urtean Barrenetxeak gainditu zuen eta arantza atera nahi du. Horretarako, lehenengo pausoa Endika gainditzea izango da. Irabazleak lau puntu batzen ditu eta aurrera pauso garrantzitsua emango luke, gutxienez finalerdira sailkatzeko. Ligaxkaren irabazlea finalera sailkatzen da eta bigarren eta hirugarren sailkatuak finalerdi bat jokatuko dute.
Juanenea topera dago eta hori bera erakutsi zuen Kutxabank Torneoko finalerdietako ligaxkako lehen partidan. Saldiaseko aurrelariak erakustaldia eman zuen larunbatean eta 21garren postuan utzi du Barrenetxea IVgarrena.
Irabazleak pronostiko guztiak hautsi zituen eta jarraian txapelketako seigarren garaipena lortu zuen. Oraingoan eskakizunak gora egin zuen, baina bere errendimenduak ere gora egin zuen. Dena ondo egin zuen; primeran atera zuen, luxuzko pilotakada bat eman zuen eta titan baten moduan defendatu zuen. Ez da erraza 2019ko txapeldunak dominatu zuen moduan aritzea. Izan ere, epeltasuna ere mantendu zuen Barrenetxea markagailuan hurbildu zitzaionean. Egoera horri buelta ematen jakin zuen eta ezustekorik gabe itxi zuen partida, 21-30.
Juanenea beti aurretik joan zen markagailuan eta berdinketa bakarra izan zen, hasieran. Hortik aurrera, Saldiaskoak hartu zuen aurrea. 6-7ra arte emaitza oso estua izan zen, baina Juaneneak azeleragailua zapaldu zuen eta ezker paretara hurbildutako pilotakadekin eta sakeko hiru tantorekin 7-14 argi bat jarri zuen bere alde.
Seigarren martxarekin jarraitu zuen eta hamar tantoko aldea jarri zuen 8-18koan, 2-11ko partzialarekin. Barrenetxeak ez zuen amore emango eta azkoinak estutu zituen lau tantora jarri arte, 14-18. Bazirudien itzuli egin zitekeela, baina Juaneneak heldutasun haundia erakutsi zuen; ez zen zimurtu eta maila bikainean jokatzen jarraitu zuen. Berriro hartu zuen iniziatiba, hainbat defentsa ikusgarrirekin, eta berriro ihes egin zuen 15-26.
Partida erabakita zegoen, baina Barrenetxeak bat falta zuen. Eta hala egin zuen, baina ez zuen Juanenearen garaipenak larritu (lau puntu ditu) eta atzelari hernaniarra hutsean geratu zen.
Larunbateko partidan Juaneneak 20 tantorekin bukatu zuen piloteoan, zazpi sakez, bi huts piloteoan eta sake falta bat. Zenbaki ikusgarriak. Barrenetxeak 13 tanto egin zituen piloteoan, bost sakez, huts bat piloteoan eta bi sake falta.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.
ekipazio ofiziala
salgai
Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!