Segurolak eta Larrañagak 27-40 irabazi zieten Ansa II.ari eta Martirenari Binakako Erremonte Txapelketako ligaxkako azken partidan.
Ansa II-Martirena, multzoko lehen postuan amaitu dute 12 punturekin, laugarren postuan dagoen Juanenea-Aizpuru III.aren aurka neurtuko dira finalerdian. Beste finalerdian, Urrizak eta Labakak, Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.aren aurka jokatuko dute.


Ansa II.ak eta Martirenak 26 tanto egin behar zituzten aurrena amaitzeko eta 26 tanto baino gutxiagotan geratzeko zorian egon ziren. Segurolak eta Larrañagak presiorik gabe jokatu zuten txapelketako partidarik onena eta euren lehen partida eta bakarra irabazi zuten.


Urdinak 19-35 irabazten hasi ziren eta bazirudien gorriak puntu negatiboan utziko zituztela, baina 25-38an 26. tantoa egin zuten eta lidergoa ematen dien puntua salbatu zuten.


Partida berdinduta hasi zen eta 9-10ekoaren ostean urdinek 0-10eko partziala egin zuten. Abantailak handitu egin ziren, baina azkenean hamahiru tantoko errentarekin bi bikoteak gustora geratu ziren.


Segurolak eta Larrañagak partidarik onena jokatu zuten. Larrañagak sakearekin eta piloteoarekin agindu zuen eta arlo guztietan hobeak izan ziren Ansaren eta Martirenaren aurka.


Larrañagak 17 tanto egin zituen, horietako sei sakearekin, akats batekin. Ederki lagundu zion Segurolak 15 tanto eta akats bakar batekin. Zenbakietan ikusten denez, oso seguru egon ziren. Gorrietan Ansak 13 tanto egin zituen 4 hutsekin, Martirenak 12 tanto egin zituen, horietako lau saketik, eta lau huts egin zituen.

ekipazio ofiziala

salgai

Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!