Ansa-Labakak hirugarren garaipena lortu dute eta Urriza-Zalduak 14an utzi dituzte Goikoetxea-Aizpuru

Ansa-Labakak hirugarren garaipena lortu dute eta Urriza-Zalduak 14an utzi dituzte Goikoetxea-Aizpuru

Sagardoaren Txapelketaren laugarren jardunaldian Ansa eta Labakak hirugarren garaipena lortu dute eta Urriza eta Zalduak 14an utzi zituzten Goikoetxea V eta Aizpuru. Emaitza honekin Setien ordezkatzen duten Ansa eta Labakak lidertza sendotu dute eta hamabi punturekin finalerdietara sailkatu direla esan daiteke.

Erremontari saioko lehenengo partiduan Segurola eta Larrañaga (Gaztañaga) gainditu zituzten  30-28 eta bikote bakarra da partidarik galdu gabe jarraitzen duena hamabi punturekin. Gaztañagak sei puntu ditu bi partidetan. Jaialdiko bigarren partiduan Urriza eta Zalduak (Bereziartua) aurreko asteko arantza atera zuten eta 14an utzi zituzten, atzora arte galdu gabe zeuden Goikoetxea V eta Aizpuru III (Gurutzeta). Bi bikote hauek bi partidu irabazi eta bakarra galdu dute, baina puntuaketan puntua galdu zuen Gurutzetaren bikoteak eta orain zazpi dituzte eta Bereziartuak berriz zortzi.

Ansa-Labaka eta Segurola-Larrañagaren arteko partidua berdindua eta bizia izan zen. Ansak aurreko hasteko ildotik jarraitu nahi zuen eta indartsu hasi zen, baina segituan gelditu zuten bere eraginkortasuna Segurola eta Larrañagak. 7-3 galtzetik 8-10 irabaztera pasa ziren urdinak. Hala ere, gorriek gertu jarraitu zuten eta berdinketak iritsi ziren. Ansa eta Labakak berriz ere aurrea hartu zuten 17-14 eta oraingoan ez zuten aurrea inoiz utzi, amaierara arte hiru eta bost tantoko abatailak mantendu zituzten eta amaieran tanto bakarrera hurbildu arren lau puntuak eskuratu zituzten Ansa eta Labakak.

 Bigarren partida oso deberdina izan zen. Urrizak agindu zuen hasieratik eta hasierako bost tantoko aldea, 10-5, handitzen joan zen denbora guztian. 30-14ko markagailua partidaren erakusgarri izan zen eta urdinek puntua galdu zuten 17ra ez baitziren iritsi ere egin. 

Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpuruk garaipen berri bat lortu dute ‘Erremontari’ saioan

Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpuruk garaipen berri bat lortu dute ‘Erremontari’ saioan

Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpuru bikoteek bigarren garaipena lortu zuten astelehen gauean Sagardoaren Txapelketan, Erremontari saioaren barruan.


Eguneko lehenengo partidan Ansa eta Labaka jaun eta jabe izan ziren eta 17-30 garaitu zituzten Urriza eta Zaldua. Beraz, Setien sagardotegiak bigarren garaipena eskuratu zuen eta zortzi puntu pilatu ditu sailkapenean, bi partidetan. Aldiz, Bereziartuak ez zuen punturik batu eta laurekin geratu da bi jardunalditan.


Saioko bigarren partidan Goikoetxea eta Aizpuruk lortu zituzten lau puntuak eta Etxarri eta Barrenetxeak hirugarren porrota jarraian jaso zuten, 27-30. Oraindik garaipena ezagutu gabe jarraitzen du Oialume Zarreko bikoteak, baina txarrenean bost puntu batu dituzte atzoko biak gehitu eta gero. Garaileek, Gurutzetak, zortzi puntu dituzte bi partidetan.

Jaialdiko aurreneko partidan Ansa eta Labaka Urriza eta Zaldua baino askoz hobeak izan ziren eta historia gutxiko norgehiagoka izan zen. Ansak partidu benetan ona egin zuen eta Urriza gainditu zuen hasieratik bukaeraraino. 20 tanto eginez erabaki zuen partida. 


Bigarrengo partida berdinduagoa izan zen, nahiz eta urdinak, Goikoetxea V eta Aizpuru III.ak agindu partida guztian zehar. Lau-bost tantoko aldea  hart zuten berehala eta ongi eutsi zioten abantailari amaiera bitarte. etxarri eta Barrenetxea hurbildu ziren bi tantora, baina ez zuten lortu norgehiagoka berdintzea. 

Segurola-Larrañagak (Gaztañaga) eta Goikoetxea V-Aizpuruk (Gurutzeta) garaipenarekin hasi dute Sagardoaren Txapelketa

Segurola-Larrañagak (Gaztañaga) eta Goikoetxea V-Aizpuruk (Gurutzeta) garaipenarekin hasi dute Sagardoaren Txapelketa

Segurola eta Larrañagak 26-30 garaitu zituzten Etxarri eta Barrenetxea V.a eta Goikoetxea V.a eta Aizpuru III.ak 24-30 irabazi zuten Juanenea eta Zubiriren aurka Sagardoaren Txapelketaren bigarren jardunaldian, Erremontari saioaren barruan. Beraz Gaztañagak eta Gurutzetak lau puntu batu zituzten beraien lehendabiziko partiduan eta Oialume Zar eta Larre Gainek garaipena ezagutu gabe jarraitzen dute bigarren partidua jokatu eta gero. 

Orain sailkapenean Urriza-Zaldua (Bereziartua), Ansa II-Labaka (Setien), Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) eta Goikoetxea V-Aizpuruk (Gurutzeta) lau puntu dituzte partidu bakarra jokatu eta gero. Etxarri eta Barrenetxeak (Oialume Zar) hiru puntu dituzte atzo puntu bakarra gehitu eta gero eta Juanenea-Zubirik (Larre Gain) ixten dute sailkapena bi punturekin, puntu bana lortuta beraien bi partiduetan. 

Erremontari saioaren lehenengo partiduan Segurola eta Larrañagak garaipena lortu zuten Etxarri eta Barrenetxearen aurka. Alternatiba asko izan zituen partiduak eta berdinketa ugari egon ziren. Partidua azken unean erabaki zen eta hor protagonista Larrañaga izan zen. 26nako berdinketa eta gero sakearekin bi tanto egin zituen eta partidua bikain amaitu zuen pilotakada batekin. 

Etxarri eta Barrenetxeari, aurreneko partiduan gertatu zitzaien bezala, amaieran egin zien ihes partidak. Galtzen hasi ziren, baina Barrenetxea sakearekin asmatzen hasi zen. Bost tantogatik galtzen egon eta gero aurretik jarri ziren baina azkenean galdu egin zuen Oialume Zarrek eta Segurola eta Larrañagak garaipen garrantzitsua lortu zuten.

Bigarren partiduan oso berdindua izan zen, baina partiduaren erdialdean Juaneneak tanto batzuk erreskadan egin eta lau tantoren aldea lortu zuten, 21-17. Sakea lagun, urdinak pixkanaka aldea murrizten joan ziren eta 22na berdindu zuten. Momentu erabakigarrian Goikoetxeak gehiago gozatu zuen eta besoa astintzeko aukera gehiago izan zituen. Aizpuruk ongi atera zuen eta 2-8ko partizalarekin lau puntuak eta garaipena eskuratu zuten eta gorriek bigarren porrota batu zuten.  

Sagardoaren Txapelketa zirraragarriena gaur hasiko da

Sagardoaren Txapelketa zirraragarriena gaur hasiko da


Sagardoaren Txapelketaren hamaikagarren edizioa Galarretan jokatuko da gaurtik aurrera. ETB1eko Erremontari saioaren barruan sei bikotek bilatuko dute txapelik preziatuenetako bat. Saioa 22:15ean hasiko da eta sagardo txapelketa osoa emateaz gain, elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak eskainiko dira, teknologia berriak txertatuz.

Urriza-Zalduak (Bereziartua) eta Etxarri-Barrenetxeak (Oialume Zar) neurtuko dituzte indarrak lehenengo partiduan. Erremonteko bi irpilotari nagusienen arteko partida berri bat. Bigarren partidan Ansa II-Labaka (Setien) Juanenea-Zubiriren (Larre-gain) aurka neurtuko dira.

Sei bikotek jokatuko dute txapelketa: Etxarri-Barrenetxea IV (Oialume Zar), Juanenea-Zubiri (Larre-gain), Urriza-Zaldua (Bereziartua), Goikoetxea V-Aizpuru III (Gurutzeta), Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) eta Ansa II-Labaka (Setien). Sei bikote ligaxka batean neurtuko dira eta lau finalerdietara pasako dira. Partida guztiak 30 tantora jokatuko dira eta puntu sistema erabiliko da.

Sagardoaren Txapelketak tradizioa eta modernitatea uztartuko ditu ‘Erremontari’ saioarekin

Sagardoaren Txapelketak tradizioa eta modernitatea uztartuko ditu ‘Erremontari’ saioarekin

XI. Sagardoaren Txapelketa aurkeztu zen pasa den ostegunean Galarretan eta aurten dena da berria. ETB1eko ‘Erremontari’ saioaren barruan jokatuko da txapelketa astelehenero, apirilaren 12an hasi eta ekainaren 7an bukatuta finalarekin.

Horrek tradizioa eta modernitatea uztartzea ekarriko du. Tradizioa kirola bera da, xextoak, pilotak, frontoia berak irudikatzen dute eta modernitatea saioan zehar eskainiko diren irudiak kamera berezien bitartez eta saio baten barruan jokatzeak berak. Saioan, Sagardoaren txapelketa guztia emititzeaz gain elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak ezagutuko dira, teknologia berriak erantsiz. Apirilaren 12tik aurrera, astelehenero 22:15etan ETB1en  eskainiko da eta bi orduko iraupena izango du prime time-an.


Sagardoaren Txapelketan sei bikotek hartuko dute eta sei sagardotegi ordezkatuko dituzte. Ondorengoak dira bikoteak eta ordezkatzen dituzten sagardotegiak: Etxarri-Barrenetxea IV (Oialume Zar), Juanenea-Zubiri (Larre-Gain), Urriza-Zaldua (Bereziartua), Goikoetxea V-Aizpuru III (Gurutzeta), Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) eta Ansa II-Labaka (Setien). Beste sagardotegi bat ere izango da protagonista, 2019ko azken txapelduna, Petritegi.

Aurtengo berezitasunik esanguratsuenetakoa da. Azken txapelduna izan zenez, aurten Petritegik bikote guztietan izango du errepresentazioa.Horretaz gain, txapelketan zehar, pilotari onena (aurrelaria eta atzelaria) erabakiko duen rankinaren errepresentatzailea ere izango da. Hortaz, finalean banatuko diren sariak ematearen ardura eta ohorea izango dute. 

Txapelketaren formatuan denak denen aurka jokatuko dute hasierako ligaxkan eta lehenengo lau sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira eta bi bikote kanporatuak izango dira.Partidu guztiak 30 tantura jokatuko dira eta sailkapena puntuen bidez erabakiko da. Garaileak lau puntu batuko ditu, 29-27 tantu artean geratzen denak bi, 26tik-24 tantura puntua, 23tik 17 tantura punturik ez eta 16 edo gutxuago tantu egina puntu negatiboa. 

Finalerdiak maiatzaren 31n jokatuko dira eta lehenengo sailkatua laugarrenaren kontra ariko da eta bigarrena hirugarrenaren aurka. Garaileak ekainaren 7ko finalean elkartuko dira txapela erabakitzeko. 

Astelehenero bi partidu jokatuko dira eta lehenengo jardunaldian, apirilaren 12an, Urriza-Zaldua (Bereziartua) Etxarri-Barrenetxearen (Oialume Zar) kontra jokatuko dute lehenengo partiduan eta ondoren Ansa II-Labaka (Setien), Juanenea-Zubiriren (Larre-Gain) kontra.Aurkezpenean egon ziren bikote guztiak, Xabi Gonzalez Oriamendi 2010ko gerentea, Joseba Urkiola ETBko kirol zuzendaria, Pello Gartziandia oronako ordezkaria eta sgardotegi guztietako ordezkariak. 

Segurola eta Zaldua I, Oriamendi Txapelketako txapeldunak

Segurola eta Zaldua I, Oriamendi Txapelketako txapeldunak

Segurolak eta Zaldua I.ak Oriamendi Torneoa irabazi zuten, final handian Goikoetxea V.a eta Labaka gainditu ondoren. Goikoetxea eta Labaka galdu gabe iritsi ziren finalera, baina partidarik garrantzitsuenean Segurolaren boterearen eta Zalduaren lan onaren aurrean galdu egin zuten.


Finalari emozioa falta izan zitzaion markagailuan eta urdinak hobeak izan ziren aurrean eta atzean. Segurola izan da txapelketako aurrelaririk onena, eta finala berretsi du, Goikoetxearen aurrean.


Zazpiko berdinketatik aurrera urdinek abantaila gaindiezinak hartu zituzten. 9-18 joan ziren eta abantaila erosoak izan zituzten 14-26, 17-33, 22-35 eta 26-40ko emaitzarekin. Markagailuaren garapenean ikus daitekeen bezala, ez zen historia handirik izan.

Segurola oso ondo aritu zen 19 tanto eginda eta Goikoetxea gainditu zuen. Atzeko aldean Labaka erregularra izan zen 13 tantorekin, Zalduak 14 tanto egin zituen. Ez zen akats askorik egon, eta aurrelari urdinak asmatu izanak erabat desorekatu zuen berdintasun gehiago espero zen finala.

ekipazio ofiziala

salgai

Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!