Sagardoaren Txapelketaren hamaikagarren edizioa Galarretan jokatuko da gaurtik aurrera. ETB1eko Erremontari saioaren barruan sei bikotek bilatuko dute txapelik preziatuenetako bat. Saioa 22:15ean hasiko da eta sagardo txapelketa osoa emateaz gain, elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak eskainiko dira, teknologia berriak txertatuz.

Urriza-Zalduak (Bereziartua) eta Etxarri-Barrenetxeak (Oialume Zar) neurtuko dituzte indarrak lehenengo partiduan. Erremonteko bi irpilotari nagusienen arteko partida berri bat. Bigarren partidan Ansa II-Labaka (Setien) Juanenea-Zubiriren (Larre-gain) aurka neurtuko dira.

Sei bikotek jokatuko dute txapelketa: Etxarri-Barrenetxea IV (Oialume Zar), Juanenea-Zubiri (Larre-gain), Urriza-Zaldua (Bereziartua), Goikoetxea V-Aizpuru III (Gurutzeta), Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) eta Ansa II-Labaka (Setien). Sei bikote ligaxka batean neurtuko dira eta lau finalerdietara pasako dira. Partida guztiak 30 tantora jokatuko dira eta puntu sistema erabiliko da.