Ansa II.ak eta Martirenak 40-33 gainditu zituzten Juanenea eta Aizpuru III.a Binakako Erremonte Txapelketako hirugarren partidan. Ansa II.ak eta Martirenak garaipenarekin estreinatu ziren eta lehen lau puntuak eskuratu zituzten. Juaneneak eta Aizpuru II.ak bigarren partida galdu zuten eta puntu bakarra dute, lortutakoaren ondoren. Bi partida geratzen zaizkie eta erreakzionatu egin behar dute.
Partida parekatua izan zen 32-31raino, baina Ansak oso ondo bukatu zuen eta 8-1eko partzialarekin gorriek erabaki zuten partida. Partida entretenigarria izan zen eta gorriek sei tantoko errentak lortu zituzten arren, 10-4, urdinek goma egin eta 12na berdindu zuten. 19-17ra arte norgehiagoka berdindu egin zen, baina Ansa II.ak eta Martirenak 25-17 ihes egin zuten. Abantailak mantendu zituzten urdinek desabantaila berriro murriztu zuten arte, 31-30 eta 32-31.
Ansa II.aren eta Martirenaren hirugarren ihesaldia behin betikoa izan zen. Gorriek bikote gehiago egin zuten. Martirenak oso ondo lagundu zion aurrelariari zortzi tanto saketik eta bost piloteoan egin eta gero, guztira bost huts egin bazituen ere. Ansak 19 tanto eta lau huts egin zituen. Urdinetan Aizpuruk partida ona egin zuen sakez bost tanto eginda eta piloteoan zortzi eginda. Ondo eutsi zion piloteoari. Juaneneak hamaika tanto eta sei huts egin zituen. Aurrelarien arteko lehian Ansa hobeto aritu zen, indartsuago jo zuen pilotari norabide gehiago emanez eta hortik heldu zen aldea.
Urrizak eta Labakak 40-32 irabazi zieten Segurola eta Larrañagari Binakako Erremonte Txapelketa-Orona Sari Nagusiko partidan. Txapelketako bigarren partidan, txapelaren defendatzaileek txapela berriro janzteko hautagaitza aurkeztu zuten, baina oraindik oso goiz da horretaz hitz egiteko.
Beste behin ere, sendotasuna izan zen irabazleen arma nagusia. Urriza harresi bat izan zen eta gainera erasoan bikain aritu zen eta ezker pareta oso ondo jo zuen. Labaka serio bat izan zuen lagun. Bi pilotarien artean hiru huts egin zituzten eta segurtasun hori funtsezkoa izan zen Segurola-Larrañagaren aurka garaipena lortzeko.
Segurolak bai egin zion aurre Urrizari, baina Larrañaga bere ohiko mailatik behera ibili zen. Mesfidati ikusi zen eta bederatzi huts egin zituen, bi saketik eta zazpi piloteoan. Aurrelaria saiatu zen eta bere lan bikainari esker puntu bat berreskuratu zuten. 19tik 32ra bi hormako zortzi tanto egin zituen eta puntu hori merezita lortu zuen.
Urrizak 20 tanto egin zituen eta huts bakarra egin zuen. Labakak bost tanto egin zituen, bi saketik, eta bi huts bakarrik. Lau punturekin, Goikoetxearekin eta Barrenetxearekin berdinduta daude sailkapen buruan.
Odeiren porrota bere debutean Jaialdiko lehen partidan Odei Arregik debuta egin zuen, eta ezin izan zuen Goikoetxea V.arekin batera Zaldua anaien aurka irabazi. Anaia donostiarrek 40-34 irabazi zuten. Odeik bete zuen debutari eskatzen zaiona, hasiberriaren urduritasun logikoak nabaritu bazitzaizkion ere. Zaldua anaiak seguruago egon ziren eta behetik gora egin zuten azkenean.
Binakako 51. Erremonte Txapelketa-Orona Sari Nagusiko lehenengo partida Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak irabazi zuten, Juanenea eta Aizpuru III.ari 40-28 irabazita. Garaipen honekin irabazleek txapelketako lehen lau puntuak eskuratu dituzte, eta galtzaileak zero puntutan geratu dira.
Partida berdinduta joan zen 25-23ra arte. Aizpuru III.ak Barrenetxea IV.ari eutsi zion, gehiago ezin izan zuen arte. Hortik aurrera urdinen akats batzuk medio eta atzelari hernaniarrak bere joko bikainarekin jarraitu zuelarik partida erabaki zuten.
Barrenetxea jaun eta jabe izan zen partidan. Bere zenbakiak ikusgarriak izan ziren. 26 tantorekin bukatu zuen, 16 piloteoan eta hamar sakean, atzelari batentzako ikaragarri, Barrenetxeak jokatu zuen maila erakusten duena.
Aizpuruk ahal zuen moduan eutsi zion, eta urdinek norgehiagokaren hasiera ongi eraman zuten, 0-5 eta 5-10. Gorriek azkar erreakzionatu zuten eta hamabina berdindu zuten eta lehen errentak hartu zituzten 19-17koan bezala. 25-23kotik aurrera 15-5eko partzialak partida itxi zuen.
Barrenetxeak gozatu egin zuen. Jo, arriskatu eta konfiantza handiz ikusi zen. Inork ez bezala jo zuen ezkerreko pareta, eta Goikoetxeak arriskatu gabe eta sendo lagundu zion. Urnietako aurrelariak zazpi tanto eta hiru huts egin zituen.
Urdinetan Juanenea ezin izan zen nagusitu. Gehiago jokatu zuten aurkariaren atzelaria zigortzera, eta hor ez zuten ahuleziarik aurkitu. Zalantzarik gabe, atzelarien partida izan zen, aurrelariena baino gehiago. Barrenetxea nola zegoen ikusita, agian gehiago bilatu beharko zuten Goikoetxea eta jokaldiekin arriskatu koadro alaietan. Juaneneak hamar tanto egin zituen bi akatsengatik eta Aizpuru III.ak lau tanto egin zituen saketik eta zortzi piloteoan.
Loitegi eta Barrenetxea IV.ak jantzi zuten larunbat gauean, Azpeitiko Erremonte Txapelketako txapela. Urnietako eta Hernaniko bikoteak 40-30 garaitu zituzten Ansa II.a eta Martirena Izarraitz frontoian jokatutako finalean.
Merezimendu osoz lortu zuten garaipena eta Barrenetxea IV.ak orain bi urte, Aldaberekin batera, eskuratutako garaipena berretsi du. Loitegirentzat lehenengo txapela da profesional mailan.
Finala hotz hasi zen eta ez oso fin erremontistentzat. Atzelariei partiduan sartzea kosta egin zitzaien, baina, aurrera joan ahala, jokua asko hobetu zuten lau erremontistek. Argi dago, finala izanda, nerbioek eragin zutela.
Bosna egin eta gero partiduaren kalitateak goruntz egin zuen nabarmen. Bikote urdina lehenago sartu zen finalean, Barrenetxeak ez baitzuen asmatzen Ansari errestoa kentzen. Gainera Martirenak, txapelketa guztian zehar bezala, bizi mugitu zuen pelota 30garren tantora arte. Ansa ere txukun ari zen eta 20garren tantora arte urdinak eraman zuten agintea. Lauzpabost tantoko aldeak zituzten eta 6-12 ere joan ziren irabazten.
Partiduaren erditik aurrera jokoa aldatu zen. Tanto bakarrera hurbildu eta gero, gorriek 20na berdindu zuten. Gogortu egin zen finala. Geldialdia eta gero, gorriak askoz hobe sartu ziren kantxara eta urdinei aldiz alderantzizkoa gertatu zitzaien.
21na berdindu ondoren, Barrenetxeak sakea aldatu zuen, beherago hasi zen sakatzen eta gorriak aldeak zabaltzen joan ziren. Loitegi bera ere hobeto eta erosoago aurkitu zen frontoian. Horrek bost tantoko aldea hartzera eraman zituen gorriak, eta 30-25 jarri ziren aurretik.
Arriskuak ez du saririk Ansa eta Martirena gehiago arriskatzen hasi ziren eta akatsak iritsi ziren. Presaka ez zuten asmatu eta hainbat pelota galdu zituzten. Horrela, partidua erabakita geratu zen, 35-28. Txapeldunek ongi jakin zuten abantaila kudeatzen azken tantoetan eta garaipena lortu zuten 40-30.
Lehenengo partiduan, hirugarren eta laugarren postua jokatzen zen eta hor Urrutia II.ak eta Larrañagak lortu zuten garaipena, 37-40, Goikoetxea V.a eta Zubiriren aurka, partidu lehiatu batean. Azken hamar tantoetan, 0-6ko partzialari esker, 30-36 aurreratu ziren urdinak, eta hor erabaki zen norgehiagoka. Hala ere, gorriek ez zuten etsi eta 35-37ra ere hurbildu ziren, nahiz eta azkenean hiru tantora geratu.
Finaleko jaialdian, jendeak erantzun ona izan zuen eta lau jardunaldietako sarrerarik onena izan zuen, aldearekin, frontoiak.
Azpeitiko erremonte Txapelketak ezagutzen ditu finalistak. Loitegi eta Barrenetxea IV.a sailaktu ziren finalera B multzoan eta Ansa II.a eta Martirena eskuratu zuten finalerako txartela A multzoan.
Larunbatean jokatutako jaialdiko lehenengo partiduan Loitegi eta Barrenetxeak 40-29 garaitu zituzten Urrutia II.a eta Larrañaga eta garaipen horri esker lortu zuten finalera sailkatzea.
Bi bikoteak lehenengo partidua irabazita iristen ziren eta euren artekoan erabaki zen dena. Bigarren partiduan Ansa eta Martirena nahikoa zuten 32 tanto egitea finalera sailkatzeko, baina ez hori bakarrik, baizik eta lau puntuak eskuratu zituzten, Urriza eta Labaka 35-40 gainditu eta gero.
Giro polita aurkitu zuten erremontistek Izarraitz frontoian. Urrutia II.a eta Larrañaga ongi sartu ziren partiduan eta agintea eraman zuten 25 tantora arte. Urrutia oso ongi aritu zen, Larrañagak ongi lagundurik. Loitegiri kosta zitzaion partidan sartzea, baina gero ongi irakurri zuen norgehiagoka. Lauzpabost tantoko aldeak eraman zituzten urdinek, 25nako berdinketa arte. Hortik aurrera Barrenetxeak martxa bat gehiago sartu eta partida hautsi zuen. Sakearekin min gehiago egin zuen atzelari hernaniarrak eta Oskar Urrutiari kalte egin zion eskkuan hartu zuen pilotakada batek. Azken hamar tantoetan nekea nabaritu zuten urdinek.
Bigarren partidan oso norgehiagoka piloteatua eta landua ikusi zen. Martirenak partida oso ona jokatu zuen eta konfidantza handiarekin ikusi zitzaion. Urriza pasa den astean baino hobeto aritu zen eta Ansak bere joko bolada onarekin jarraitzen du. Urriza eutsi bakarrik ez, azken tantoetan freskoago ikusi zitzaion. Urrizak eta Labakak 31-29 agintzen zuten, baina azken tantoetan aurrelari urnietarrak hartzen zituen pilota guztietan asmatu zuen Labakari lan haindiak jarriz. Urriza gainditzen zuen eta lortzen ez zunean Urriza bere lekuz kanpo zegoen defentsako lanera etorri eta gero. Gorriek bizi mugitu zuten pilota eta errebotean zulo handiago izan zuten urdinek. Hor erabaki zen partida. Datorren larunbatean 3. eta 4. postuaren bila irtengo dira Goikoetxea V-Zubiri, Urrutia II-Larrañagaren kontra eta txapelaren bila ariko dira Loitegi-Barrenetxea IV, Ansa II-Martirenaren kontra. Hamar kamixeta eta bi zesta zozketatuko dira.
Loitegik eta Barrenetxea IV.ak 40-33 irabazi zieten Segurolari eta Aizpururi, eta Urrizak eta Labakak galdu egin zuten (30-40) beren lehen partida Goikoetxearen eta Zubiriren kontra, Azpeitiko Erremonte Txapelketaren bigarren jardunaldian
Sailkapen ligaxkaren lehen bi jardunaldiak osatuta, seitik lau dira finalera sailkatzeko aukerei eusten dieten bikoteak Azpeitiko Erremonte Txapelketan. Segurolak eta Joxin Aizpuru Aizpuru III.a azpeitiarrak (Inpernue) jokatu dituzte zegozkien bi partidak, eta biak galduta, agur esan diote txapelketari. Goikoetxea V.ak eta Zubirik (Gure Ametsa), berriz, lehen jardunaldikoa galdu eta bigarrenekoa irabazi dute, baina joan den ostiraleko garaipenak ez die balio izan lehian jarraitzeko.
Joan den zapatu gauean jokatu zituzten Izarraitz pilotalekuan ligaxkaren bigarren eta azkenaurreko jardunaldiaren bi neurketak. Aipatutako bi bikoteekin batera, txapelketan estreinako partida jokatu zuten beste bik, emaitza ezberdinarekin. Izan ere, Loitegik eta Barrenetxea IV.ak (Ilunpe) 40-33 irabazi zieten Segurolari eta Aizpuru III.ari; datorren zapatuan, ligaxkaren azken jardunaldian, Urrutia II.aren eta Larrañagaren (Ardozaleak) kontra neurtuko dituzte indarrak Loitegik eta Barrenetxeak, eta partida hori irabazten duen bikotea sailkatuko da finala jokatzeko. Aldiz, Urrizak eta Jagoba Labaka azpeitiarrak (Oilo Soro) galdu egin zuten txapelketako beren lehen partida, 30 eta 40, Goikoetxea V.aren eta Zubiriren kontra. Hala ere, finalera iristeko aukerak mantentzen dituzte: datorren zapatuan Ansa II.ari eta Martirenari (Zokoa) irabazteaz gain, azken bikote horrek 32 tanto baino gutxiago egitea behar dute Urrizak eta Labakak txapelaren bila borrokatu ahal izateko.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.
ekipazio ofiziala
salgai
Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!