Urrizak eta Martirenak Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.arekin neurtuko dituzte indarrak finalaurrekoetako batean eta Ezkurra II.ak eta Zubirik Segurola eta Juanenearen aurka jokatuko dute bigarren finalerdian
Sagardoaren Txapelketako ligaxka atzo amaitu zen Galarretan ETBko Erremontari saioaren barruan eta finalerdiak zehaztuta daude eta kanporatutako bikoteak ere ezagutzen dira. Aldabe-Azpirozek eta Ansa II-Zalduak ez dute faserik gainditu eta Urrizak eta Martirenak, Goikoetxea V eta Barrenetxea IV izango dituzte aurkari finalaurrekoetako batean eta Ezkurra II eta Zubiri, Segurola eta Juanenearen aurka ariko dira bigarren finalerdian. Ligaxkako azken jardunaldiko lehen partidan Ansa eta Zalduak 0-2 (10-15 eta 11-15) irabazi zieten Goikoetxea V.ari eta Barrenetxea IV.ari. Gorriek mesfidantzaz jokatu zuten eta presiorik ez zuen bikote batek gainditu zituen. Ansak bere partidarik onena jokatu zuen txapelketan, baina berandu zen sailkatzeko. Goikoetxeak eta Barrenetxeak, konfiantzarik gabe, ez zuten euren eguna izan. Bigarren partida zirraragarriena izan zen. Ezkurrak eta Zubirik 15-10 irabazi zuten lehen seta eta puntu horrek finalerdietarako sailkapena ematen zien. Hurrengo bi setetan Segurola eta Juanenea izan ziren onenak eta garaipena lortu zuten 12-15 eta 4-5eko partzialekin. Hain zuzen ere, bi bikoteek neurtuko dituzte indarrak finalerdian. Bigarren seta parekatua izan zen, baina seinako berdinketaren ondoren urdinek hiru tantoko errentak lortu zituzten eta amaierara arte mantendu zuten. Gorriek huts gehiago egin zituzten, Ezkurrak bederatzi tanto egin arren. Set erabakigarrian alternatiba asko izan ziren. Segurola eta Juanenea 0-2 irabazten hasi ziren, baina gorriek 4-0eko partzialarekin garaipena gertu zuten, 4-2ko emaitzarekin, baina 0-3ko partzialak garaipena eman zien urdinei. Juaneneak erresto batean eta Segurolaren azken bi tantoek garaipena ematen zieten. Jardunaldiko hirugarren partidan Urrizak eta Marrtirenak 2-0 irabazi zuten, Aldabe eta Azpirozen aurka, 15-11ko bi partzialekin. Zortzinako berdinketaren ostean, gorriek 15-11 irabazi zuten, batez ere Urrizaren lan onari esker. 11 eta 8 tanto egin zituen bi setetan. Aldabe ongi aritu zen, baina Azpirozek mesfidantzaz jardun zen. Martirenarekin batera, hirugarren partida jarraian irabazi du Urrizak. Bi porrot eta zero punturekin hasi zuten txapelketa, baina hirugarren partidan kanporaketarako zorian egon ondoren, ligaxkako lehen postuan bukatu dute.
Sailkapena 1. Alorrenea 12 puntu 5 partida 2. Bereziartua 11 puntu 5 partida 3. Gurutzeta X Chuleta 11 puntu 5 partida 4. Oialume Zar 10 puntu 5 partida 5. Petritegi 8 puntu 5 partida 6. Aburuza 7 puntu 5 partida
Ezkurra II-Zubiri, Goikoetxea-Barremnetxearen pare geratu dira 0-2 irabazi ondoren.
Aldabe-Azpiroz sailkatzeko lehian sartu dira Segurola-Juanenea 0-2 gainditu eta gero.
Sagardoaren Txapelketako ligaxka amaitzeko bi astelehen falta dira eta atzokoan zerbait argitu zen atzetik. Ansa eta Zalduak ia aukera guztiak galdu dituzte finalerdietan egoteko, Ezkurra II eta Zubiriren aurka 0-2 (12-15 eta 8-15) galdu eta gero. Alderantziz Ezkurra eta Zubirik sailkapena oso gertu dute liderren pare (Goikoetxea V-Barrenetxea IV) baitaude 10 punturekin.
Erremontari saioko bigarren partiduak sailkapena ezin parekatuago utzi zuen. Segurola eta Juaneneak 0-2 galdu zuten (12-15 eta 5-15), Aldabe eta Azpirozen aurka eta honela hiru bikote zortzina punturekin berdinduta geratu dira sailkapenean. Bi bikote hauek eta Urriza-Martirena. Azken bi jardunaldietan erabakiko da dena.
Jaialdiko lehenengo partiduan Ezkurra eta Zubiri nagusi izan ziren. Lehendabiziko setean Zubirik egin zuen aldea. Aurrean lehia estua izan zen Ansa eta Ezkurraren artean, baina atzean Zubirik bost tanto egin zituen, akatsik gabe, eta hor erabaki zen seta. Zalduak bi tanto eta akats bat egin zituen. 12-15 amaitu zen. Bigarren setean nagusi izan ziren urdinak. Ezkurrak 13 tanto egin zituen, zenbaki ezin hobea, eta berak erabaki zuen partidua.
Bigarren partiduak historia ia berdina izan zuen. lehen set parekatuan Aldabe eta Azpirozek 0-6ko azken partzialarekin irabazi zuten. 12-9 ziren atzetik, baina 12-15 irabazi zuten. Segurola partidutik atera zen epaileak tanto batean buelta eman eta gero. Nahiz eta hurrengo bi tantoak beraiek egin, hortik aurrera desagertu egin zen. Bigarren setean aldea ikaragarria izan zen eta Juaneneak ezin izan zuen ezer ere ez egin. Azpiroz izan zen onena 11 tanto eta akatsik gabe. Partidu asko egin ditu Azpirozek akatsik egin gabe.
Clasificación
1. Oialume Zar 10 puntos 4 partidos 2. Gurutzeta X Chuleta 10 puntos 4 partidos 3. Alorrenea 8 puntos 4 partidos 4. Bereziartua 8 puntos 4 partidos 5. Petritegi 8 puntos 4 partidos 6. Aburuza 3 puntos 4 partidos
Segurolak eta Juaneneak 0-2 irabazi diete Goikoetxea eta Barrenetxeari eta Urrizak eta Martirenak 2-0 gainditu dituzte Ansa II.a eta Zaldua
Sagardoaren Txapelketan bi partida oso antzeko jokatu ziren Erremontari saioaren barruan. Lehen partidan Segurolak eta Juaneneak 0-2 irabazi zieten, 14-15 eta 4-15eko partzialekin, Goikoetxea V eta Barrenetxea IV liderrei. Bigarrenean Urrizak eta Martirenak gauza bera egin zuten Ansa eta Zalduaren aurka eta 2-0 irabazi zuten 15-10 eta 15-3ko partzialekin. Emaitza hauekin Goikoetxeak eta Barrenetxeak lehen postuan jarraitzen dute eta jada finalerdirako sailkatuta daude. Atzoko irabazleek, aldiz, sailkapenean jauzi garrantzitsua egin zuten eta bigarren postuan jarri ziren puntu berdinekin, zortzirekin, baina Segurola eta Juanenea partida bat gutxiagorekin. Bestalde, Ansa eta Zaldua arazoetan sartu ziren, orain azken postuan baitaude Aldabe eta Azpirozekin berdinduta eta finalerdietatik kanpo, oraingoz. Segurola izan zen protagonista nagusia lehen partidan 16 tanto eginda, bederatzi lehen setean eta zazpi bigarrenean, inolako akatsik gabe. Aizarnazabalgoari bikain lagundu zion Juaneneak bi setetan bederatzi tanto eta akats bat bakarrik eginez. Lehenengoa oso parekatua izan zen, abantaila urdinekin hasi bazen ere. Gorriak 14-13 aurreratu ziren, baina ez zuten partziala itxi eta bi tanto urdinek 0-1ekoa erabaki zuten. Bigarren setean gorriak 2-1 aurreratu ziren, baina Goikoetxea eta Barrenetxea partidatik irten ziren eta 4-15eko markagailuarekin bukatu zen. Bigarren norgehiagokak antzeko istorioa izan zuen Urrizarekin. Iruñeko aurrelaria aurreko partidetan baino askoz hobeto aritu zen 18 tanto eta huts bakarrarekin amaituz. Lehen setean hamar tanto egin zituen 15-10 irabazteko. Ez zuen atzelariaren bertsio ona behar izan, egin eta desegin egin baitzuen. Bigarren setean markagailuak dena dio. 15-3koak oso ondo hitz egiten du bi bikoteez. Martirenak bere prestazioak igo zituen, eta horrek are gehiago makurtu zuen balantza gorrien alde. Zalduak ez zuen maila eman, ez baitzion pilotarik kendu Urrizari eta lehen mailako pilotariei aurre egiteko maila igo behar da eta atzelari urdinak ez zuen egin. Ansak ez zuen ia pilotarik hartu.
Irazu-Eskudero eta Ansa II-Zubiri bikoteak Gurrutxaga-Aiestaran eta Ezkurra II-Martirena bikoteei gailendu zaizkie, hurrenez hurren, Beasainen jokatutako Herriz Herri Erremonteko jardunaldi berri batean. Lehen partidak historia gutxi izan zuen. Irazu eta Eskudero Gurrutxaga eta Aiestaran baino askoz gehiago izan ziren, hiru eta zortzi tantotan geratu baitziren urdinak. Askoz parekatuagoa eta zirraragarriagoa izan zen bigarren partida. Ansak eta Zubirik 1-2 irabazi zieten Ezkurra II.a eta Martirenari. Lehia oso ondo hasi zen ,15-8 aurreratu ziren gorrientzat Ezkurraren lan onari esker. Bederatzi tanto eta akatsik gabe lehen setean agindu baitzuen. Bigarren partziala parekatuagoa izan zen, 13-15, berdinketa etengabeekin, eta hamahirugarrenaren ondoren urdinen bi tantoek seta erabaki zuten. Ansak eta Zubirik akats bakarra egin zuten bigarren setean. Hirugarrena gorriek ondo hasi zuten, 2-0 eta 3-1 aurreratu baitziren, baina hirunako berdinketaren ondoren Ansaren dejada bikain batek eta Zubiriren errebote batek 3-5ekoa eta 1-2 garaipena eman zieten.
Erremonteak eta Oriok harreman estua izan dute historian zehar, eta historiako erremontista onenetako batzuk oriotarrak dira, Salsamendi eta Intxauspe kasu. Atzo Erremontari Herriz Herrik kostaldeko herria bisitatzen zuen eta giroak ez du huts egin. Giro ederrean ikusi ziren bi partida borrokatuak eta onak. Aurrenekoan Urrutiak eta Apezetxeak 2-0 irabazi zioten Zaldua II-Odeiri. Lehen seta 15-12 amaitu zen eta bigarrena, 15-14. Nahiz eta 2-0koa izan, setak oso lehiatuak izan ziren inspiratuta zeuden gorrien alde. Urrutia II.ak maila onean jokatu zuen, lehen setean 6 tanto egin zituen eta bigarrenean 9. Xehetasunek erabaki zuten lehia. Bigarren partida berdinketa hausteko setean erabaki zen. Goikoetxea eta Barrenetxea 2-1 nagusitu ziren Aldabe eta Juanenearen aurka 12-15, 15-8 eta 5-2ko partzialekin. Aldabe eta Juanenea oso indartsu hasi ziren eta 12-15 nagusitu ziren. Goikoetxea eta Barrenetxea behetik gora joan ziren oso erregularrak izanik. Urdinak gutxiago izan ziren eta bigarren setean gorriek 15-8 irabazi zuten. Azken setean Goikoetxearen bi tantok eta Barrenetxearen bik garaipena eman zieten, 5-2. Barrenetxea izan zen onena.
Urrizak eta Martirenak 2-1 (15-6, 11-15 eta 5-3) irabazi diote Ezkurra-Zubiriri, eta Goikoetxeak eta Barrenetxeak gauza bera egin dute (7-15, 15-10 eta 5-4) Aldabe eta Azpirozen aurka.
Sagardoaren Txapelketak jardunaldi berri bat jokatu zuen ETB1eko Erremontari Saioaren barruan. Goikoetxea V eta Barrenetxea IV (Oialume Zar) bikoteak hirugarren garaipena lortu zuten hiru partidatan eta 10 punturekin, matematikoki oraindik ez bada ere, lau onenen artean daude. Urriza-Martirena (Alorrenea) 2-1 (7-15, 15-10 eta 5-4) gailendu zitzaizkien Aldabe eta Azpirozi (Petriegi). Urriza-Martirena bikoteak (Alorrenea) Ezkurra II-Zubiri (Gurutzeta X Txuleta) gainditu zuen 2-1 (15-6, 11-15 eta 5-3). Bi partidatan bi porrot izanda, hirugarren porrota jarraian larria zatekeen eta match point bat salbatu zutela esan daiteke. Urriza eta Martirena indartsu hasi ziren eta lehen seta nagusitasunez eraman zuten, 15-6. Urrizak zazpi tantorekin eta hutsik egin gabe aginte makila eraman zuen, sei tanto eta huts bat egiten zuen Martirenak lagunduta. Bigarren setean parekotasun handiagoa egon zen, baina Ezkurrak eta Zubirik launako berdinketaren ostean, garaipenetik gertu geratu ziren 4-11, zazpi tanto erreskadan egin eta gero. 11-15eko emaitzarekin seta itxi zuten, Urrizak lau akats egin eta gero. Behin betiko setean berdintasun handia izan zen. Iruñeko aurrelariak bazekien zer zuten jokoan eta errebote batek 4-3koa jarri zuen eta pilotakada bortitz batek 5-3ko lehia itxi zuen. Jardunaldiko bigarren partida ikusgarriagoa, distiratsuagoa eta piloteatuagoa izan zen. Lehen seta ezin hobea izan zen urdinentzat eta 7-15 irabazi zuten Aldabe eta Azpirozek. Atzelari urdinak huts bakar bat ere egin gabe eutsi zion partida osoari. Goikoetxeak eta Barrenetxeak 15-10 irabazi zuten bigarren setean. Barrenetxea esnatu zen 10 tanto eta bi huts eginda. Bost tanto eta akatsa bakarra egin zuen Goikoetxeak. Hirugarren seta 2-4 irabazten hasi ziren urdinak, baina 3-0eko partzialak garaipena eman zien gorriei. Goikoetxearen erresto batek, Barrenetxearen ihesaldi batek eta atzelariaren errebote batek partida polita erabaki zuten. Bitxia bada ere, galtzaileek tanto gehiago egin zituzten partidaren batuketan, baina ez zen nahikoa formatu berriarekin.
Sailkapena
1. Oialume Zar 10 puntu 3 partidu 2. Gurutzeta X Chuleta 6 puntu 3 partidu 3. Aburuza 4 puntu 2 partidu 4. Bereziartua 4 puntu 2 partidu 5. Petritegi 4 puntu 3 partidu 6. Alorrenea 4 puntu 3 partidu
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.