Urriza eta Zubirik 28-35 garaitu zituzten Ansa II.a eta Larrañaga Galarretaren 50.Urteurreneko Txapelketaren finalerdian eta beraz datorren larunbatean Juanenea eta Endikaren aurka jokatuko dute finala. Finalerdi ederra ikusi zen, lau pilotariak ongi aritu ziren, eta Urrizak bere maila bikaina erakutsi zuen hasieratik. Partidan urdinak agintari izan ziren hasieratik nahiz eta gorriak asko hurbiltzen ziren momentu batzuetan. 2-8 aurreratu ziren Urriza eta Zubiri, baina Ansa eta Larrañagak markagailuari buelta eman eta 12-11 jarri ziren aurretik. Ordura arte Urrizak urdinen tanto guztiak egin zituen eta gorrietan Larrañaga zen oso ongi ari zena. Ondoren Zubiri eta Ansa gehiago sartu ziren jokoan eta partiduaren maila koska bat igo zen. Akats gutxirekin tanto onak ikusi ziren. Larrañaga eta Zubiri atzean bikain eta Urriza eta Ansa ere aurrean oso ongi. Urdinak berriz ere ihes egin zuten markagailuan 14-20 eta 18-25, baina gorriek ez zuten etsitzen. Ansak atzean min egiten hasi zen eta Larrañagaren sakeari esker tanto batera hurbildu ziren 28-29. Orduan iritsi zen partiduko gakoa. Larrañagaren sakea motz geratu zen eta akats horri garesti ordaindu zuten. Zubirik sakea hartu zuen eta amaiera bitarte tanto gutziak urdinen aldera erori ziren. Urrizak 23 tanto eta bi akats egin zituen finalerdiko pilotaririk onena bihurtuz. Ansak ere pilota bakarra huts egin zuen, baina 14 tantotan geratu zen. Atzean Zubirik sei tanto piloteoan eta hiru sakearekin egin zituen. Bi pilota galdu zituen eta Larrañagak zazpi tanto piloteoan eta hiru sakearekin egin zituen. Piloteoan bakarra galdu zuen, baina sakearekin galdutakoa garesti ordaindu zuen.
Zaldua II.aren debuta uztailaren 18anDatorren astean Urriza eta Zubirik, Juanenea eta Endika izango dituzte aurkari finalean eta jaialdi berezia izango da baiata ere Aitor Zaldua ‘Zaldua II.a donostiarrarentzat. Egun horretan debutatuko du profesional bezala Oriamendi enpresarekin.
Sailkapena ez da mugitu azken jardunaldian, eta Ansa II-Larrañaga eta Urriza-Zubiri ariko dira finalerdian.
50. Urteurrenaren Txapelketako ligaxka amaitu da, eta sailkapena ez zen mugitu hirugarren eta azken jardunaldian. Beraz, Juanenea eta Endika finalera sartu dira, lehenengo postua lortuta, eta Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a kalean geratu dira, nahiz eta azken jardunaldian euren partida irabazi. Ansa II-Larrañaga eta Urriza-Zubiri izango dira larunbateko finalerdia jokatuko duten bi bikoteak.
Joan den larunbateko lehenengo partidan, Ansak eta Larrañagak 32-35 garaitu zituzten Urriza eta Zubiri. Irabazleek 20 tanto behar zituzten, eta segituan bete zuten helburua. Galtzaileek 29 behar zituzten, eta aurretik iritsi ziren 29-25. Azken tantoetan, 2-10eko partzialarekin, urdinek ligaxkako bigarren garaipena lortu eta, bederatzi punturekin, bigarren postua eskuratu zuten.
Bigarren partida hasi baino lehen, Goikoetxea V.ak eta Barrenetxeak ez zuten sailkatzeko aukerarik, baina ongi aritu ziren, batez ere Goikoetxea, eta garaipena lortu zuten, tanto bakar baten aldearekin, 35-34, Juanenea eta Endikaren aurka. Lehenengo postua eskuratu eta finalera sailkatzeko, 29 tanto behar zituzten urdinek, eta helburua lortu zuten. Hala, 10 punturekin, ligaxka irabazi zuten.
Datorren larunbatean Ansa eta Larrañaga Urriza eta Zubiriren aurka lehiatuko dira. Bederatzi eta sei punturekin bigarren eta hirugarren sailkatuta, finalerdirako postuak bereganatu zituzten. Goikoetxea eta Barrenetxeak bost batu dituzte.
Orain arte partida biziak ikusi dira, eta, jardunaldiz jardunaldi, gero eta joko hobea ikusi da Galarretan. Orain, azken bi partidak falta dira, garrantzitsuenak, eta txapelduna nor izango den jakitea.
Urrizak eta Zubirik ere irabazi egin zuten, baina Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.ak puntua egin eta lehian mantentzea lortu dute.
50. Urteurreneko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen, eta Juanenea eta Endika nagusitu ziren, 35-30, Ansa II.aren eta Larrañagaren aurka. Bigarren partidan, Urriza eta Zubiri izan ziren garaile, 29-35. Goikoetxea V.aren eta Barrenetxea IV.aren aurka.
Garaipen horrekin, Juaneneak eta Endikak zortzi puntu dituzte sailkapenean, eta, gutxienez, txapelketako finalaurrekora iristea ziurtatu dute. Gainera, datorren asteko hirugarren partidan puntu bat lortzen badute, finalean ariko dira, ligaxkan lehen postuan geratuko direlako.
Ansa II.ak eta Larrañagak bost puntu dituzte, puntu bakarra batu eta gero. Urrizak eta Zubirik, berriz, lau dituzte; bat gehiagorekin, finalerdia ziurtatutako dute. Goikoetxea eta Barrenetxea atzelari hernaniarra, ordea, hirugarren jardunaldian irabaztera behartuta daude. Puntu bat lortu zuten 29. tantora iritsi zirenean, eta horrek oraindik itxaropentsu mantentzen ditu; izan ere, hori gabe orain kanporatuta egongo lirateke.
Azkenengo jardunaldian, Juanenea eta Endika liderrek Goikoetxea-Barrenetxea izango dituzte aurkari, eta Urrizak eta Zubirik Ansaren eta Larrañagaren kontra jokatuko dute. Bigarren partida horretan bi bikoteek puntua lortzen badute, finalerdian izango dira, eta irabazleek lehenengo postua lortzeko aukera izango dute.
Larunbateko bi partidetan maila igo egin zen, lehenengo jadunaldiarekin alderatuta. Partida politak ikusi ziren, eta berdinduagoak. Juanenearen maila nabarmendu behar da. Asko jokatu zuen, eta horrek ekarri zuen garaipena. Bigarren partidan, Zubiri ederki aritu zen, eta, Urrizarekin batera, bi huts bakarrik egin zituzten. Seguroago airtu ziren aurkariak baino, eta hor egon zen gakoa.
Juanenea-Endikak eta Ansa II.a-Larrañagak nahiko erraz gainditu dituzte Urriza-Zubiri eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a 50. Urteurreneko Erremonte Txapelketan.
Erremontea bueltatu berri da Galarretara 50. Urteurreneko Txapelketarekin, eta zaleek gozatzeko aukera izan dute berriro. Hiru partida jokatu ziren lehenengo jaialdian, eta urdinak izan ziren nagusi txapelketako bi partidetan.
Lehenengo partidan, Juanenea eta Endika 28-35 nagusitu ziren Urriza eta Zubiriren aurka; bigarrengoan, Ansa II.ak eta Larrañagak 23an utzi zituzten Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a. Bi emaitza horiekin, garaileek launa puntu batu dituzte sailkpenean, eta galtzaileak punturik gabe geratu dira. Ligaxkan aurrena sailkatzen dena finalean sartuko da; azkena, berriz, kanporatua izango da, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatu beharko dute.
Bi partidak parekotasunak izan zituzten. Lehendabizikoan, Urrizak eta Zubirik lan gehiago eman zizkieten Juaneneari eta Endikari, baina haiek ongi irabazi zuten. Launako berdinketa izan eta gero, hamar tantoren aldeak lortu zituzten. Gorriak lau tantora hurbildu arren, gehiago ez zuten urduritu bikote urdina. Endika izan zen erremontistarik onena, eta Urrizak ohi baino okerrago jokatu zuen.
Bigarren partidan, pilota azkarrago mugitu zen, eta pilotakada bikainak ikusi ziren, baina emozioa falta izan zen. Hasiera-hasieratik alde egin zuten markagailuan Ansa II.ak eta Larrañagak, eta eroso eraman zuten partida. Barrenetxeak ezin izan zuen bere onena eman, eta Larrañaga eta Ansa oso ongi aritu ziren, bikote sendoa osatuz. Aldeak handiak izan ziren, eta 23-35eko markagailuak ederki adierazten du kantxan bi bikoteen artean egon zen koska.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.