Ansak eta Juaneneak kanporatzetik gertu utzi dituzte Ezkurra II-Martirena

Ansak eta Juaneneak kanporatzetik gertu utzi dituzte Ezkurra II-Martirena

40-22 irabazi dute, lehen postuan jarri dira, eta galtzaileek 26 tanto baino gutxiagoan utzi behar dituzte azken jardunaldian Segurola eta Larrañaga

Ansak eta Juaneneak 40-22 irabazi zieten Ezkurra II.ari eta Martirenari Binakako Erremonte Txapelketako ligaxkako azken-aurreko jardunaldian. Emaitza honek galtzaileak kanporatzetik gertu uzten ditu eta irabazleak ligaxkako liderrak dira, partida baten faltan.
Ezkurra II.ak eta Martirenak 26 tanto baino gutxiagoan utzi behar dituzte Segurola eta Larrañaga azken jardunaldian. Horrela, Segurolak eta Larrañagak puntu negatiboa izango lukete eta zortzi puntuko berdinketarekin Ezkurra II-Martirena finalerdietara sailkatuko lirateke, bien arteko lehia dela eta. Hori bai, Segurolak eta Larrañagak asko izango dute jokoan azken jardunaldi horretan, garaipen batek zuzenean sailkatuko bailieke finalera ligaxkako lehen postuan.
Bestalde, Ansa II.a eta Juanenea finalerdietara sailkatuta daude gutxienez hamabi punturekin eta azken jardunaldian Segurola eta Larrañagak ez badute irabazten finalistak izango dira. Bestetik, Ezkurra II.aren eta Martirenaren puntu negatiboko porrotak zuzenean finalerdietara sailkatzen ditu Goikoetxea V eta Barrenetxea IV.a.
Partidak zortzinako berdinketara arte izan zuen emozioa. Hortik aurrera, urdin itzali batzuen aurrean, gorriak nagusi izan ziren. Ezkurra II.ak eta Martirenak ez zuten euren eguna izan. Markagailua 20-10, 27-13, 34-14, 38-17 hautsi zen eta 40-22koarekin itxi zen.
Ansa II.ak eta Juaneneak ia ez zuten partidu osoan huts egin. Hiru akats besterik ez zituzten egin eta Juaneneak Martirena menderatu zuen. Ansak ez zuen asko arriskatu behar izan eta abantailan jokatu zuen.
Urnietako aurrelariak 15 tanto egin zituen huts bakar batengatik. Inoiz baino seguruago egon zen. Ezkurrak 14 tanto eta sei huts egin zituen. Atzeko koadroetan Juaneneak partida bikaina osatu zuen sakez egindako hiru tantorekin eta piloteoan egindako hamarrekin. Martirenak 5 tanto egin zituen sei akatsengatik.

Sailkapena
1. Ansa II-Juanenea 12 puntu 4 partida
2. Segurola-Larrañaga 9 puntu 3 partida
3. Goikoetxea V-Barrenetxea IV 9 puntu 4 partida
4. Aldabe-Azpiroz 6 puntu 4 partida
5. Ezkurra II-Martirena 4 puntu 3 partida

Goikoetxea eta Barrenetxeari sailkapena zaildu zaie Aldabe eta Azpitozen aurka galdu ondoren

Goikoetxea eta Barrenetxeari sailkapena zaildu zaie Aldabe eta Azpitozen aurka galdu ondoren

Aldabek eta Azpirozek Binakako Erremonte Txapelketari agur esan zioten Goikoetxea V eta Barrenetxea IV 27-40 gaindituz. Garaipen honek ez die sailkatzeko balio, baina Torneoa zapore onarekin bukatzeko balio die. Goikoetxea eta Barrenetxearentzat kolpe gogorra izan zen, ez baitzuten punturik batu eta finalerdietarako sailkapena airean dago. Jada ezin dira finalera zuzenean sailkatu eta finalerdietarako aukerak dituzten arren ligaxkako azken bi partidetara arte itxaron behar dute.


Aldabek eta Azpirozek txapelketako partidarik onena jokatu zuten eta garaile izan ziren gorrien aurka. Goikoetxea lekuz kanpo eta deskantsatuta egon zen eta hori gorriek garesti ordaindu zuten. Barrenetxeak 13nako berdinketara arte eutsi zion bikoteari, baina hortik aurrera urdinak tartea irekitzen hasi ziren. Zazpi tantoko errenta lortu zuten 17-24an eta 23-27 hurbildu ondoren, Aldabek eta Azpirozek 24-32 eta 24-37 markagailua hautsi zuten. Gorriek puntu negatiboa saihestu behar zuten eta 27-40an egin zuten.


Aldabek partida bikaina jokatu zuen 18 tanto eta lau huts eginda, partidaren hasieran. Bederatzi tanto eta zortzi huts egin zituen Goikoetxea baino askoz gehiago izan zen. Barrenetxea saiatu zen, baina ezin izan zuen. Pilotakada gogorrak bota zituen, baina ez zen nahikoa izan aurrelariaren akatsen aurrean. Sakez egindako hiru tantoek eta piloteoan egindako hamarrek ez zuten aurkariaren jokoa oztopatu. Azpirozek hiru tanto egin zituen saketik, zazpi piloteoan eta huts bakarra egin zuen.


Goikoetxeak eta Barrenetxeak aurkarien hutsak behar dituzte geratzen diren partidetan. Txapelketaren hasiera ona ez da nahikoa izan orain arte sailkatzeko eta azken bi porrotak gogorrak izan dira.

Sailkapena

1. Segurola-Larrañaga 9 puntu 3 partida
2. Goikoetxea V-Barrenetxea IV 9 puntu 4 partida
3. Ansa II-Juanenea 8 puntu 3 partida
4. Aldabe-Azpiroz 6 puntu 4 partida
5. Ezkurra II-Martirena 5 puntu 2 partida

Segurola eta Larrañagaren garaipenak Binakako Txapelketako sailkapena estutu du

Segurola eta Larrañagaren garaipenak Binakako Txapelketako sailkapena estutu du

33-40 nagusitu dira Goikoetxea eta Barrenetxearen aurka eta lehen postuan berdindu dute

Segurolak eta Larrañagak 33-40 irabazi zieten Goikoetxea V.ari eta Barrenetxea IV.ari Binakakoan eta sailkapena estutu zuten. Garaipen honekin irabazleek bederatzi puntu dituzte sailkapenean eta puntu bat lortu zuten Goikoetxea eta Barrenetxearekin berdindu dute sailkapenean.


Partida urdinez jantzi zen hasieratik. Segurolak eta Larrañagak partida bikaina jokatu zuten. Ederki ulertu zuten elkar, eta edozertarako hautagaitza aurkeztu zuten. Bost puntuko berdinketaren ostean urdinek iihes egin zuten. 10-17, 15-25 aldea irekitzen hasi ziren eta 19-34 eta 23-38an hamabosteko maximora iritsi ziren. Gorrien puntu negatiboa mehatxatzen zuen markagailuak, baina hortzak estutu zituzten eta pixkanaka desabantaila murrizten hasi ziren. Berandu zen irabazteko, baina gutxienez puntu garrantzitsu bat gehituz salbatu zituzten altzariak.


Segurolak eroso jokatu zuen eta tanto ederrak egin zituen dejadekin eta bi hormako jokaldiekin. Larrañagak Barrenetxeari aurre egiteaz gain, jokoan gainditu zuen. Baldintza horietan Goikoetxeak ezer gutxi egin ahal izan zuen.


Segurolak 18 tanto eta lau huts egin zituen. Larrañagak 15 tanto egin zituen hiru akatsekin, tantoetatik zazpi saketik. Gorrietan Goikoetxeak 12 tanto eta hiru huts egin zituen. Barrenetxeak ez zuen bere egunik onena izan sakearekin. 14 tanto eta lau akatsekin amaitu zuen. Tanto horietatik hiru baino ez ziren izan saketik beste hiru falta egiteagatik. Hutsegite horietako batek partida itxi zuen.

Sailkapena

1. Segurola-Larrañaga 9 puntu 3 partidetan

2. Goikoetxea V-Barrenetxea IV 9 puntu 3 partidetan

3. Ansa II-Juanenea 8 puntu 3 partidetan

4. Ezkurra II-Martirena 5 puntu 2 partidetan

5. Aldabe-Azpiroz 2 puntu 3 partidetan

Ansak eta Juaneneak kanporatzetik gertu utzi dituzte Ezkurra II-Martirena

Ansa II.ak eta Juaneneak kanpoan geratzetik gertu utzi dituzte Aldabe eta Azpiroz

Ansa II.ak eta Juaneneak 40 eta 37 irabazi zuten Aldabe eta Azpirozen aurka Binakako Erremonte Txapelketako hirugarren jardunaldiko lehen partida. Emaitza honek kanpoan geratzetik gertu utzi dituzte Aldabe eta Azpiroz, ligaxkan ez erortzeko karanbola asko behar baitituzte. Ansa II.ak eta Juaneneak, aldiz, pauso garrantzitsua eman dute finalerdietara sailkatzeko.


Partida gogorra izan zen eta azkenean erabaki zen. 34na berdindu ondoren Juaneneak bi tanto egin zituen jarraian eta Ansa beste birekin 38-34 jarri zuen markagailuan. Azken 40-37koak bi puntu eman zizkien Aldabe eta Azpirozi, baina badirudi ez direla nahikoak, eta irabazleek lau lortu zituzten.

Ansa urnietarra izan zen onena 24 tanto eta bost akatsekin. Hasiera parekatua izan zen partida entretenigarri batean. 16nako berdinketaren ondoren gorriak 27-20 aurreratu ziren eta urdinek 30, 32 eta 34na berdindu zuten, baina ezin izan zuten garaipena errematatu. Urdinek huts gutxiago egin zituzten, baina gutxiago arriskatu zuten. Gorriek jokaldi eta tanto gehiago egin zituzten. Ansa azken asteetan baino hobeto ibili zen, eta hori funtsezkoa izan zen. Juanenea ere ondo egon zen. Aldabek ez zuen akatsik egin eta 16 tanto egin zituen. Azpirozek hiru akats eta 12 tanto egin zituen guztira.

Jaialdiko hirugarren partidan Segurolak eta Barrenetxeak Ezkurra II.a eta Larrañaga gainditu zituzten 40-26. Atzelari hernaniarra azken asteetako izar nagusia izaten ari da eta erremontista gainditu beharrekoa. Segurolarekin bikote bikaina osatzen du.

Sailkapena

1. Goikoetxea V-Barrenetxea IV 8 puntu 2 partida

2. Ansa II-Juanenea 8 puntu 3 partida

3. Segurola-Larrañaga 5 puntu 2 partida

4. Ezkurra II-Martirena 5 puntu 2 partida

5. Aldabe-Azpiroz 2 puntu 3 partida

Ezkurra II.ak bere nagusitasuna erakutsi du bigarren jardunaldiaren itsieran

Ezkurra II.ak bere nagusitasuna erakutsi du bigarren jardunaldiaren itsieran

40-29 irabazi du, Martirenarekin batera, Aldabe eta Azpirozen aurka Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko azken partidan

Ezkurra II.ak eta Martirenak 40-29 irabazi zieten Aldabe eta Azpirozi Binakako Erremonte Txapelketako bigarren jardunaldiko partida. Emaitza honekin Ezkurra eta Martirena bigarren postura igo dira, Segurola eta Larrañagarekin berdinduta, bost punturekin, eta Aldabe eta Azpiroz, berriz, egoera zailean geratu dira, zero punturekin. Geratzen zaizkien bi partidak irabazi behar dituzte finalerdietara pasatu nahi badute.

Ezkurra II.a jaun eta jabe izan zen eta galoiak atera zituen. Joko bikainarekin dago eta une honetan txapelketako aurrelaria da. Aldeak markatzen ditu eta bere jokoa ikusgarria izaten ari da. 27 tanto egin zituen. Pilota moztu zuen, bi hormako jokaldiak egin zituen eta Azpiroz ere estualdian jarri zuen atzean pilotakada onak emanez. 27 tanto horietatik hamar bi hormetan egin zituen. Sei pilota ere huts egin zituen, baina hain zegoen gozotik non batzuetan arriskatu egin baitzuen jokaldia atera gabe.

Partida berdinduta hasi zen, baina hamabinako berdinketaren ondoren bikote bakarra izan zen Galarretako kantxan. Gorriak hobeak ziren eta pixkanaka alde egin zuten: 18-13, 25-17, 32-20 eta 35-24 azken 40-29raino.

Aldabek eta Azpirozek ezin zioten joko gorriari aurre egin. Martirena ere oso ondo aritu zen zazpi tantorekin. Azpirozek bederatzi tanto egin zituen bi akatsengatik eta Aldabek aurrera egin zuen 12 tanto eta 4 akatsekin. Ezkurrak min handia egin zion.