ARITZ ESKUDERO (Andoain 1994, atzelaria)

Zer suposatzen du zuretzat profesionaletan debouatzeak?

Ilusio handia. Afizionatuetan hasten zeranean lehendabiziko egunean Galarretan ez duzu asmatzen frontisean pilota sartzen. Orain maila pixka bat hartu dugu eta ez nun imajinatzen profesionaletan debutatuko nuenik Galarretara lehendabiziko egunean joan nintzenean. Damutu egiten naiz aurretik hasi ez izana erremontean. Asko gustatu eta harrapatzen zaituen kirola da. Gainera jende asko ari zait idazten joan nahi duela ikustera eta sarrera eske. Gustora nago. 

Urduritasuna larunbateko partiduari begira?
Nahiko lasaia naiz eta ez dut arazorik izaten lo egiteko. Debutatzeko ordua iristean agian jarriko naiz urduri. Honelako partidurik ez dut inoiz jokatu eta ez dakit nola erantzungo dudan. Lasai nago eta bikotearekin ere, Loitegirekin, konfidantza oso daukat. 


Lagunak, senideak… asko joango dira eta zerbait berezia prestatu duzue?
Egun horretan despedida bat neukan eta ezingo naiz joan, baina debutarekin lagunek egun pasa dute eta erabaki dute Galarretara joatea. 30etik gora batuko dira alde horretatik, familia gehitzen badugu jende asko joango da nire aldetik. Gainera amona ere bertan izango da eta horrek ilusio berezia sortzen dit. Ia inoiz ezin izandu joan eta orain bertan iznago da. Palan eta esku pelotan ibili naiz aurretik eta bertako lagunak ere joango dira. Guztira 90 sarrera ditut eskatuta. 


Nola ikusten duzu txapelketa?
Aurkezpenean horri buruz aritu nintzen hizketan beste pilotariekin eta nahiko ados geunden denak. Edozein geratu leike aurrena eta azkena. oso parekatua ikusten dut. Ez diot tankerik hartzen txapelketari inondik inora eta guk debutariak oraindik eta giutxiago. Profesionalekin ez dugu ia entrenamendurik egin eta jokatu ere ez. Beraz ez dakigu nola erantzungo dugun. Ez dakit nor egon leiken goitik. Agian Urrutia eta Apezetxea goitik egon leizke bere maila ematen badute, baina bestela oso irekita ikusten dut. Loitegirengan konfidantza handia dut eta txapelketa ona egin dezakegula usten dut. Ez dago ez faboritorik,ez eta bikote ahulik.


Noiz eta zergatik hasi zinen erremontean?
Esku pelotan jokatzen nuen eta gero 18 urterekin palan hasi nintzen jokatzen. Gaztelekun ibiltzen nintzen Andoainen, koadrila polit batekin. Imanol Ansa, Julen Loitegi, Goikoetxea… ezagutzen ditut txikitatik eta beti esaten zidaten hurbiltzeko Galarretara probatzera. Baita ni joan ere bai Ansarekin eta gustatu egin zitzaidan. Bigarren aldiz ere bai eta pala alde batera utzi eta erremontean hasi nintzen afizionatu bezala. Bi urte t’erdi izango dira hasi nintzela. Pandemia erdian eta progresioa moztu zigun. 


Atzelaria, zergatik?
Palan bi postuetan jokatzen nuen. Jokoa simpleagoa da. Erremontean bi postuetan aritzea zailagoa da. Nire postura naturala behetik jotzea da eta errazago egiten zait atzetik jokatzea. Hasieratik izan naiz atzelaria. Garbi ikusi nuen atzelaria nintzela. 


Zein da zure ahulgune eta birtute nagusia?
Nire indargunea da pilota askorik ez dudala galtzen. Ez dut golpe berezirik, baina akats gutxi egiten ditut. Ahulgunea nagusia pareteko jokoa da. JKosta egiten zait hor pilota eramatea, errebotean esaterako askoz hobe moldatzen naiz. 

ekipazio ofiziala

salgai

Oriamendi 2024-2025 ekipazio ofiziala eskuragarri! 🏆✨ Pertsonaliza ezazu zure izenarekin edo jarri gogokoen duzun pilotariaren izena. Lortu zure kamiseta!