Barrenetxeak eta Juaneneak 0-2 irabazi diete Aldabe eta Urrizari, eta Segurola eta Ansa II.ak 2-1 Azpiroz eta Larrañagari
Jai Alai Summer Season txapelketako lehenengo jaialdia Galarretan asko gustatu zen joko on eta erremonte onarekin hasi eta gero. Denen gainetik Barrenetxea IV.a nabarmendu zen, Juanenearekin batera 0-2 (13-15, 6-15) gailendu ziren Aldabe eta Urrizari. Txapelketa berritzaile honetan aurrelari bihurtutako atzelari hernaniarra erremonteko aurrelaririk onenak bezala moldatu zen. Erakustaldia eman zuen eta mota guztietako tantoak egin zituen, oso ondo defendatu zuen eta aste osoa koadro alaietan gogor entrenatzen daramala nabaritu zen. 20 tanto ere egin zituen bi hutsegiterekin partida erabakita zegoenean. Lehen seta onena izan zen eta lau pilotariak bikain aritu ziren. Atzean Juanenea oso seguru zegoen eta Urrizak asko laguntzen zuen jaisten eta defendatzen. Barrenetxeak bederatzi tantorekin Aldabe gainditu zuen eta hamaikako berdinketaren ondoren eta 13-14ko abantailarekin, urdinek 13-15ekoarekin lehen seta itxi zuten. Bigarrenak ez zuen batere antzik izan lehenengoarekin. Urdinen nagusitasuna argia izan zen, eta Juaneneak hobeto atera zuen eta Urriza gutxiago mugitu zen. Urdinek aldea zabaldu zuten hasieratik, 10-1, eta erraz itxi zuten partida 6-15. Bigarren partida parekatuagoa izan zen. Segurolak eta Ansak 2-1 (14-15, 15-13, 5-1) irabazi zieten Azpiroz eta Larrañagari. Berdinketa haustean izan ezik emozio handia egon zen lehen bi setetan. Lehenengoa oso bihurria izan zen. Azpirozek eta Larrañagak 7-12 irabazi zuten, baina Segurolak eta Ansak buelta eman zuten 14-12 aurretik jartzeko, nahiz eta azkenean beste 0-3ko partzialak lehen seteko garaipena eman zien urdinei, 15-14. Atzean Ansak tanto asko egin zituen, bederatzi, baina huts gehiago ere egin zituen lau pilotarekin eta horrek markagailua erabaki zuen. Bigarren setean, Ansa sendotu egin zen eta, ondorioz, gorriak fidagarriagoak ziren. Aurrelarien seta izan zen, zazpi tantorekin. Ansak 6 tanto eta akats bakarra egin zituen. Hamarna eta hamahiruna berdinketak izan ziren eta azkenean gorriek banakoa jarri zuten. Hirugarren setak ez zuen historiarik izan 1-1eko berdinketaren ondoren, Ansak hiru tanto egin zituen eta bi akats urdinek gorrien alde erabaki zuten partida. Ansa izan zen lauretan onena eta pilota jo zuen atzelari bikaina balitz bezala. Sarrera ona eta giro ona izan zuen jaialdia gustatu zen.
Uztailaren 1ean hasiko da gaueko saioarekin eta beste lau egunez luzatuko da uztailaren 6an, 8an, 13an eta 15ean
San Fermin Torneoa ordezkatuko du garai berrietara egokitzeko
Oriamendik gaur arratsaldean Santa Klara Irlan, Jai Alai Summer Season txapelketa berritzaile eta apurtzailea aurkeztu du. Erremonte enpresa, apustu sendoa egiten ari da gauzak eraberritzeko eta erremontea garai berrietara egokitzeko.Bide horretan Jai Alai Summer Season txapelketak San Fermin Torneoa zena ordezkatuko du uztailaren 1ean, uztailaren 6an eta uztailaren 8an, uztailaren 13an eta uztailaren 15ean.
Erremontea momentu ona ari da bizitzen eta horri jarraipena eman nahi dio Oriamendik. Gauza berriak eta berrikuntzak sortuz jendeak ongi erantzuten duela ikusi da azkenaldian. Dinamika horrekin jarraituz berritasun askorekin dator erremontea uda denboraldian eta Jai Alai Summer Season horren erakusgarri da. Erremontea garai berrietara egokitzeko bide horretan, Oriamendik argi du aldaketak egin behar direla eta txapelketa berri hau bide horretatik jarraitzeko beste saiakera bat da. Jai Alai Summer Season berrikuntza bat izateaz gain aldaketa totala da, eraberritzeko bidean derrigorrez eman beharreko pausoa. Jende edota ikusle desberdinarengana iritsi nahi da, batez ere gazteengana, baina ohiko zaleak ahaztu gabe eta turismoa erakarri nahirik.
Gaueko hiru jaialdi DJarekin eta pintxopotearekin
San Fermin Torneoa izatetik, Jai Alai Summer Season izatera pasako da uztaileko jarduna. Aipatu bezala hilaren 1ean, 6an, 8an, 13an eta 15ean jokatuko da eta beste berrikuntza garrantzitsua da larunbatetan gaueko 22:00etan antolatuko direla jaialdiak uztailaren 1ean, uztailaren 8an eta uztailaren 15ean. Uztailaren 6an eta uztailaren 13an ordutegi eta egun tradizionalean jokatuko dira jaialdiak, ostegunean, arratsaldeko 16:30etan hasita.
Larunbatean izango diren gaueko jaialdiek jendeari aukera emango diote eguna aprobetxatzeko nahi duen eran eta gauez, Galarretara hurbildu daiteke erremonteaz eta antolatuko den ikuskizunaz gozatzera. Ez baita erremontea bakarrik egongo. Gazteek eta jai giroa gustuko duen orok aukera paregabea izango du Galarretan festaz gozatzeko. Erremontearekin batera musika izango baita DJarekin eta pintxopitea ere bai. Jaialdi guztietan hiru partidu jokatuko dira eta Jai Alai Summer Season txapelketa bi taldetan banatuko da. Alde batetik, A multzoa dago eta bertan aktibo dauden zortzi erremontista onenak jokatuko dute. Aktibo, Ezkurra aitatasun bajarekin ez baita bertan izango. Zortzi onenak A taldean izango dira. Bestetik, B multzoa edo taldea dago. Hemen beste zortzi erremontista ariko dira, zortzi puntakoenak ez direnak.
Inoiz ikusi gabeko bikoteak
Beste berrikuntza nabaria izango da, oso konposizio berezian jokatuko dela txapelketa. Inoiz ikusi gabeko bikoteak eta espero gabeko bikoteak ariko dira jokoan.Aldaketak posizioekin du zerikusia eta pelotariak bere ohiko lekutik kanpo ariko dira. Berezia izango da eta erremontistak ari dira dagoeneko horretara egokitzen. Dinamika berriak sortu nahi dira, festa giroa sortu kirola eta ikuskizuna uztartuko dituena eta gazteak erakarriko dituena. Berrikuntza beharrezkoa da eta Jai Alai Summer Seasonek hori ziurtatuko du. Aukera hori eskainiko du.
TXAPELKETAREN XEHETASUNAK A TALDEA
Aldabe-Urriza, Barrenetxea IV-Juanenea-Segurola, Segurola-Ansa eta Azpiroz-Larrañaga lau bikoteek osaturiko txapelketaren lehen fasean, denek denen aurka jokatuko dute. Hiru jardunaldia izango dituzte horretarako: uztailaren 1a, uztailaren 6a eta uztailaren 8a. Partiduak set formatuan jokatuko dira. Ligaxkako sailkapena puntuaketa sistemaz izango da. Lehenego sailkatua zuzenean uztailaren 15eko finalera sailkatuko da eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdi bat jokatuko dute uztailaren 13an. Partidu honetako irabazlea finalera sailkatuko da. Ligaxkako laugarrena kanporatua izango da, baina finalerdietan ordezkorik ez badago lesiorik badago, beraiek jokatuko dute.
B TALDEA Irazu-Zubiri, Loitegi-Aiestaran VI, Zaldua II-Eskudero eta Gurrutxaga-Apezetxea bikoteek jokatuko dute txapelketa. Ez da ligaxkarik jokatuko. Bi finalerdi jokatuko dira. Lehenengoa uztailaren 1ean eta bertan Loitegi-Aiestaran, Irazu-Zubiriren kontra ariko dira. Uztailaren 8an izango da bigarren finalerdia eta hemen Zaldua II-Eskudero, Gurrutxaga-Apezetxearen kontra ariko dira. Bi irabazleak uztailaren 15eko finalera sailkatuko dira. Partiduak set formatuan jokatuko dira.
Uztailaren 1ean hasiko da gaueko saioarekin eta beste lau egunez luzatuko da uztailaren 6an, 8an, 13an eta 15ean
San Fermin Torneoa ordezkatuko du garai berrietara egokitzeko eta ekainaren 28an, asteazkenean aurkeztuko da
Oriamendik ekainaren 28an, asteazkenean, Jai Alai Summer Season King Series txapelketa berritzaile eta apurtzailea aurkeztuko du. Erremonte enpresa, apustu sendoa egiten ari da gauzak eraberritzeko eta erremontea garai berrietara egokitzeko.
Bide horretan Jai Alai Summer Season txapelketak San Fermin Torneoa zena ordezkatuko du uztailaren 1ean, uztailaren 6an eta uztailaren 8an, uztailaren 13an eta uztailaren 15ean.
Erremontea momentu ona ari da bizitzen eta horri jarraipena eman nahi dio Oriamendik. Gauza berriak eta berrikuntzak sortuz jendeak ongi erantzuten duela ikusi da azkenaldian. Dinamika horrekin jarraituz berritasun askorekin dator erremontea uda denboraldian eta Jai Alai Summer Season horren erakusgarri da.
Erremontea garai berrietara egokitzeko bide horretan, Oriamendik argi du aldaketak egin behar direla eta txapelketa berri hau bide horretatik jarraitzeko beste saiakera bat da.
Jai Alai Summer Season berrikuntza bat izateaz gain aldaketa totala da, eraberritzeko bidean derrigorrez eman beharreko pausoa. Jende edota ikusle desberdinarengana iritsi nahi da, batez ere gazteengana, baina ohiko zaleak ahaztu gabe eta turismoa erakarri nahirik.
Gaueko hiru jaialdi DJarekin eta pintxopotearekin
San Fermin Torneoa izatetik, Jai Alai Summer Season izatera pasako da uztaileko jarduna. Aipatu bezala hilaren 1ean, 6an, 8an, 13an eta 15ean jokatuko da eta beste berrikuntza garrantzitsua da larunbatetan gaueko 22:00etan antolatuko direla jaialdiak uztailaren 1ean, uztailaren 8an eta uztailaren 15ean. Uztailaren 6an eta uztailaren 13an ordutegi eta egun tradizionalean jokatuko dira jaialdiak, ostegunean, arratsaldeko 16:30etan hasita.
Larunbatean izango diren gaueko jaialdiek jendeari aukera emango diote eguna aprobetxatzeko nahi duen eran eta gauez, Galarretara hurbildu daiteke erremonteaz eta antolatuko den ikuskizunaz gozatzera. Ez baita erremontea bakarrik egongo. Gazteek eta jai giroa gustoko duen orok aukera paregabea izango du Galarretan festaz gozatzeko. Erremontearekin batera musika izango baita DJarekin eta pintxopitea ere bai.
Jaialdi guztietan hiru partidu jokatuko dira eta Jai Alai Summer Season King Series txapelketa bi taldetan banatuko da. Alde batetik, A multzoa dago eta bertan aktibo dauden zortzi erremontista onenak jokatuko dute. Aktibo, Ezkurra aitatasun bajarekin ez baita bertan izango. Zortzi onenak A taldean izango dira. Bestetik, B multzoa edo taldea dago. Hemen beste zortzi erremontista ariko dira, zortzi puntakoenak ez direnak.
Inoiz ikusi gabeko bikoteak
Beste berrikuntza nabaria izango da, oso konposizio berezian jokatuko dela txapelketa. Inoiz ikusi gabeko bikoteak eta espero gabeko bikoteak ariko dira jokoan.
Aldaketak posizioekin du zerikusia eta pelotariak bere ohiko lekutik kanpo ariko dira. Berezia izango da eta erremontistak ari dira dagoeneko horretara egokitzen.
Dinamika berriak sortu nahi dira, festa giroa sortu kirola eta ikuskizuna uztartuko dituena eta gazteak erakarriko dituena. Pintxopotea ere ez da faltako. Berrikuntza beharrezkoa da eta Jai Alai Summer Seasonek hori ziurtatuko du. Aukera hori eskainiko du.
Xehetasun gehiago asteazkeneko aurkezpenean eskainiko dira, baina non eta zer ordutan izango den ere sorpresa izango da. Datozen orduetan argituko da, baina seguru jendea ez dela hotz geratuko.
Erremontari Herriz Herriko finalak Zumarragan jokatu ziren igandean eta bertan B taldean Gurrutxaga eta Apezetxea izan dira txapeldun eta A taldean Ezkurra II eta Juaneneak jantzi zuten txapela.
Zumarragako frontoian giro ederra izan zen eta ikuskizun bikaina eskaini zuten zortzi erremontistek.
Final nagusian Ezkurrak eta Juaneneak 2-0 (15-8 eta 15-14) irabazi zuten Goikoetxea V.a eta Azpirozen aurka. Lehenengo setean nagusi zian ziren gorriak. Ezkurra jaun eta jabe izan zen eta Juanenea sendo batekin erraz aurreratu ziren markagailuan. Bigarren seta berdinduagoa izan zen. Azpirozek esfortzu ikaragarria egin zuen eta markagailua parekatua eramatea lortu zuen, baina azken tantoan sakez falta egin zuen eta txapela Ezkurrak eta Juaneneak jantzi zuten. Hemen ere Ezkurra izan zen onena eta finalean hamasei tanto egitea lortu zuen. Juaneneak bigarren txapela lortu du egun batzuren buruan eta bolada bikainean dago saldistarra.
B taldeko finala parekatuagoa izan zen eta maila ezin hobean aritu ziren lau erremontistak. Gurrutxaga eta Apezetxea nagusitu ziren, 2-1 (13-15, 15-12 eta 5-3), Zaldua eta Eskuderoren aurka. Ikusleak zutik jarri ziren ikusitako ikuskizunarekin. Tanto sorta ederrak eskaini zituzten eta edozeinek irabazi zezakeen, baina azkenean detaile txikiek erabaki zuten finala urdinen alde partzial erabakigarrian.
Bertan bildu ziren zale asko eta baita Zumnarragako Udal arduradunak ere.
Urrizari eta Martirenari gailendu zaizkie, hiru setetan (11-15, 15-10 eta 2-5), beteta zegoen Galarreta pilotalekuan jokatutako final handian.
Beñat Segurola eta Aritz Juanenea dira Sagardoaren Txapelketako 13. edizioko eta “Erremontari” saioko txapeldunak, finalean Javier Urriza eta Ibai Martirena hiru setetan mendean hartuta: 11-15, 15-10 eta 2-5.
Partida lehiatua izan zen, txapelketako bi bikote onenen artean. Gorriek behetik gorako ibilbidea egin dute aurtengo edizioan; final-laurdenetako ligaxka kaskar hasi zuten, baina sailkapeneko lehen postuan amaitu zuten, 12 punturekin, jokatutako bost partidetatik hiru irabazita. Finalerdietan, txapelketa osoan indartsu aritu ziren Goikoetxea V.a eta Bearrenetxea IV.a kanporatu zituzten, bi setetan.
Segurola eta Juaneneak, berriz, ligaxka bigarren postuan amaitu zuten, hauek ere bost partidetatik hiru irabazita, baina 11 punturekin. Finalerdietan, Ezkurra eta Zubiri bikote zaila kanporatu zuten, hiru setetan.
Horrenbestez, finalak ikusmin handia sortu zen, eta jende kopuru polita bildu zen Galarretako harmailetan. Finala ederra izan zen eta guztiak asebete zituen.
Segurola eta Juaneneak irabazi zuten txapela merezimendu osoz, 1-2 gailenduta, 11-15, 15-10 eta 2-5eko partzialekin. Gorriek agian pilota aukeraketan egin zuten huts. Pilotak motelak hartu zituzten eta pilota horieki ez ziren egon eroso. Martirena ez zen pilota motel horietara egokitu eta urruti geratzen zen pilotakadak ematerako garaian. Urriza bera ere nekatu egin zen eta azken tantoetan freskotasuna falta izan zitzaion. Aldiz, urdinak bikain amaitu zuten Segurolari esker, azken tantoetan. Juaneneak ere partidu bikaina egin zuen eta bikote sendoagoa osatu zuten.
Lehen setean, gorriek hartu zuten aurrea lehen tantoetan, Urrizaren joko erasokorrari etekina ateraz. Martirenak, artean, ondo babesten zuen atzeko aldea. Ondorioz, 5 eta 1 aurreratu ziren Urria eta Martirena. Segurolari asko kosta zitzaion partidan sartzea, konfiantza falta agertu zuen, eta bikote urdinak asko nabaritu zuen hori.
Hala ere, Segurolak eta Juaneneak ez zuten amore eman eta nabaritu zen. 6-5 eta 7-6 hurbildu ziren, neurketa berdintzear izan ziren, baina gorriek presioari eutsi zioten eta 11 eta 7 jarri ziren aurretik. Baina hori izan zen gorriek joko honetan egin zuten azken tantoa. Urdinek 0 eta 8ko partziala egin eta markagailua irauli zuten seta 11 eta 15 poltsikoratzeko. Urrizaren 9 tantoak ez ziren nahikoak izan. Martirena beherantz etorri zen azken tantoetan. Aldiz, Juanenea izan zen set honetako pilotaririk onena.
Bigarren jokoa ondo bideratu zuten Urrizak eta Martirenak, aurkariek lehenengoan egindako ahaleginari buelta ematea kostatu zitzaiela ikusita. Seta irabaztea ezinbestekoa zuten finala berdintzeko. 9 eta 3 aurreratu ziren lan erdietan. Jokoak kolore gorria zuen, eta horrela jarraitu zuen amaiera arte: 15-10. Hemen ere Urriza izan zen sendoena bederatzi tanto eta huts bakarrarekin.
Hirugarren joko erabakigarria
Finala hirugarren jokoan erabaki zen, 5 tantora, txapelketa osoan egin bezala. Urdinek gogor hasi zuten eta 1 eta 3 aurreratu ziren Segurolaren hiru tantoei esker, txapela erdia buruan zuten alde horrekin. Eta aukera baliatu zuten, azkenean 2 eta 5 nagusitu baitziren joko erabakigarrian. Juaneneak amaitu zuen finala. Merezita irabazi zuten final handia.
Ondorioz, Beñat Segurola eta Aritz Juananea dira Sagardoaren Txapelketako 13. edizioko irabazleak.
Txapelketako jokalaririk onenaren saria Javi Urriza iruindarrari eman zioten.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzionaltasunetarako. Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen den aztertzen eta ulertzen laguntzeko. Cookie hauek zure nabigatzailean soilik gordeko dira zure baimenarekin. Cookie hauen opt-out aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk aukeratzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.