Lau bikotek jokatuko dute Binakako Erremonte Txapelketa-Orona Fundazioa

Lau bikotek jokatuko dute Binakako Erremonte Txapelketa-Orona Fundazioa

Gaur aurkeztu da Orona Fundazioan Binakako Txapelketaren 55. edizioa

2025eko Binakako Erremonte Txapelketa aurkeztu da gaur Orona Fundazioaren auditorio nagusian. 55. edizioa izango da. Ekitaldi honetan lehen eta bigarren mailako txapelketan parte hartuko duten bikoteen berri eman da, eta bertan txapelketaren xehetasun guztiak ezagutu dira.
Aurten ere bi txapelketa antolatuko dira eta Lehen Mailakoan lau bikotek hartuko dute parte: Ansa II-Zubiri, Ezkurra II-Larrañaga, Segurola-Juanenea, eta Aldabe-Azpiroz. Iazko formatua errepikatu da.

Bikoteen nominan ikus daitekeenez, Endika Barrenetxeak ez du txapelketa jokatuko, aitatasunagatik baja baita. Aurreko urteekin alderatuta, Javier Urriza ere ez da izango, joan den udan erremonte profesionaletik erretiratu baitzen.

Lau bikote egoteak txapelketa parekatua eta mailakoa izatea ziurtatzen du. Ez dago faborito argirik.

Lau bikotek osatutako lehen fasea jokatuko da, eta denek elkarren aurka jokatu beharko dute itzuli bikoitzean.
Bederatzi jardunaldi izango dituzte: urriak 25, azaroak 1, 7, 15, 22, 29 eta abenduak 6, 13 eta 20.

Partidak set formatuan jokatuko dira. partida hasiera batean 15 tantoko bi setek osatuko dute, baina bikote bakoitzak set bat irabazten badu, hirugarren set bat jokatuko da 8 tantora partida irabazten duen bikotea zehazteko.
Ligaxkako puntuazio sistema honako hau izango da: Lehen bi setak irabaziz (2-0) 4 puntu; Lehen seta bat irabaziz eta hirugarrena (2-1) 3 puntu; Lehen bi setetako bat irabaziz (1-2) puntu 1; Set bakarra irabazi gabe (0-2) 0 puntu; eta Partidaren amaieran 15 tantoak lortu gabe -1 puntu.

Lehenengo fasean lehenengo amaitzen duenak zuzenean lortuko du finalerako sailkapena. Bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdi bat jokatuko dute eta laugarren sailkatua kanporatua izango da. Finalaurreko partida jardunaldi bakarrean jokatuko da eta abenduaren 27ko jaialdian jokatuko da.

FINALA:
Finala 2026ko urtarrilaren 3an jokatuko da. Ligaxkan lehen postuan geratu den bikoteak finalerdiko irabazlearen aurka jokatuko du.

Ezkurra II-Azpiroz bikotea izan zen iazko irabazlea.

ETBk ondorengo jaialdiak eskainiko ditu: azaroaren 7an, ostiralarekin, abenduaren 27ko finalaurrekoa eta urtarrilaren 3ko finala. Txapelketa, hain zuzen ere, astebete atzeratu da azken edizioarekin alderatuta, telebista erakundeak hala eskatuta.

Jaialdi guztiak 16:30ean hasiko dira, abenduaren 27ko finalerdiko jaialdia izan ezik, hori 15:15ean hasiko baita.

Bigarren Mailakoan beste lau bikote Julen Deskargaren debutarekin

Bigarren mailako txapelketa ere aurkeztu zen eta aurtengoa hirugarren edizioa izango da. Lehen mailakoaren antzeko formatua izango du, lau bikote izango ditu eta itzuli batera jokatuko da ligaxka: Deskarga-Martirena, Aiestaran VII-Aiestaran VI, Gurrutxaga-Eskudero eta Goikoetxea V-Goikoetxea VI.

Itzuli bakarrera jokatuko da, eta lehenengoa zuzenean sailkatuko da finalerako, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatuko dute. Ligaxkako azken sailkatua kanpoan geratuko da.

Egutegia lehen mailakoaren berdina izango da. Baita txapelketako arauak ere.

Txapelketaren berritasun handienetako bat Julen Deskarga hernaniarrak profesionaletan egingo duen debuta da. Azaroaren 7an egingo du debuta, Ibai Martirenarekin batera.

BONUAK SALGAI

Binakako txapelketaz gozatu nahi duenak bonuak erosteko aukera paregabea du. Aste honetan bertan jarriko dira salgai www.galarretajaialai.com eta www.oriamendi.eus webguneetan, eta % 40ko beherapenekin datoz.
Jaialdietarako sarrerak ere eskuragarri daude. Ez utzi aukera pasatzen eta ez gelditu sarrerarik gabe.

Goikoetxea V.na eta Aiestaran VI.na, Oriamendi Txapelketako txapeldun

Goikoetxea V.na eta Aiestaran VI.na, Oriamendi Txapelketako txapeldun

Nahiz eta Barrenetxeak txapela ezin lortu, Aitor Aiestaran hernaniarrak binakako promozioko Oriamendi Txapelketa irabazi zuen Goikoetxea V.arekin batera. Hernaniarrak ez ziren txapelik gabe geratu. Erraz gainditu zituzten Jabalera eta Eskudero 15-8 eta 15-7ko partzialekin. Jaun eta jabe izan ziren hasieratik amaierara bitarte eta partidurik galdu gabe irabazi dute txapela.

Juanenea Buruz Buruko Eusko Label Txapelketako 17garren txapelduna bihurtu da

Juanenea Buruz Buruko Eusko Label Txapelketako 17garren txapelduna bihurtu da

Finalean 27-30 garaitu du Endika Barrenetxea partida oso lehiatu batean

9-15koan zaintiratu bat izan du Saldiaskoak, baina hala ere buelta eman dio minari

Aritz Juanenea Eusko Label Buruz Buruko txapelketaren 17garren txapeldun handia bihurtu da merezimendu osoz Barrenetxea IV.a 30-27 garaitu eta gero. Bere lehenengo txapela da eta Endika Barrenetxeak ezin izan du hirugarren txapela irabazi. Merezimendu osoz lortu zuen txapela Saldiasko atzelariak. Atzelari hernaniarra baino hobeto jokatu zuen eta bere lehenengo jantzi zuen. Gainera, 9-15 aurreratu zenean Juaneneak zaintiratu bat izan zuen eta bueltan Barrenetxeak aurrea hartu arren 19-17, ez zuen etsi atzelari nafarrak eta ezbeharra horri buelta ematea lortu ahal izan zuen.

Partida hobeto hasi zuen Juaneneak. 0-3 aurreratu zen eta Barrenetxeak seina berdindu arren, 0-6ko partzial baten ondoren 6-12 hartu zuen aurrea Juaneneak. Ordurako hernaniarrak sei akats eginak zituen eta aurkaria berriz oso serio ari zen jokatzen, hobeto errestoan eta sakean. Piloteoan berdintasun handiagoa zegoen, baina akatsek kalte egin zioten Barrenetxeari.

Partidako abantailik handiena 7-14koa izan zen nafarraren alde. Bere momenturik onenean zen saldistarra, baina 9-14koan zaintiratu bat izan zuen eskuineko hankan eta aldageletara joan zen. Bueltan errenka zegoela nabaritzen zitzaion, nahiz eta partidan sartuta jarraitu.

Endika Barrenetxea hobeto hasi zen sakatzen eta horri esker desabantaila murrizten joan zen. Gainera Juanenea oraindik hotz zegoen eta 9-15ekotik, 19-17ra pasa zen hernaniarra agintzera. Partida bere alde eroriko zela zirudien. Hala ere, Juanenea ez zegoen prest horretarako. Indarrak atera zituen eta lesioa berotu zenean bere onena atera zuen. 20na berdindu eta 22-24 ere jarri zen aurretik. Ordurako finala azken tantoetan erabakiko zela argi zegoen. 25na, 26na eta 27na berdindu zuten eta azken lau tantoak Juanenearen alde izan ziren. Ederki erreboteatu zuen eta Barrenetxeak ezin izan zuen Juanenea gainditu. 27-30ekoak kantxan ikusi zena islatu zuen.

Juaneneak 19 tanto egin zituen piloteoan eta bost saketik. Oso akats gutxi egin zituen, bakarra sakean eta bi piloteoan. Endika Barrenetxeak piloteoan 18 tanto egin zituen. Saketik sei lortu zituen, baina bi falta egin zituen eta piloteoan lau akats egin zituen. Gainera Juanenearen hiru sake errestoko akatsak izan ziren.
Partidu lehiatua ikusi zen, oso berdindua denbora guztian eta nahiz eta piloteo askorik izan bi pilotariek dena eman zuten kantxan. Ikuskizun bikaina eskaini zuten.
Partidak ordu bete eta hamar minutu iraun zituen.
MARKAGAILUA: 0-3, 2-3, 2-4, 3-4, 3-5, 5-5, 5-6, 6-6, 6-12, 7-12, 7-14, 9-14, 9-15, 13-15, 13-16, 14-17, 19-17, 19-18, 20-18, 20-20, 22-20, 22-24, 23-24, 23-25, 26-25, 26-26, 27-26, 27-30
Aritz Juanenea
 
“Lagun batek harro gaude zutaz esan dit eta hori gasolina izan da niretzat”
Aritz Juanenea benetan pozik agertu zen komunikabideen aurrean partida amaitu eta gero. “Niretzako ikaragarria izan da. Orain bi urterekin alderatuta diferente etorri naiz eta gorputzaldi oso onarekin. 15-9koan lesionatu ere egin naiz, baina ikaragarri sufritu dut aurrera jarraitzeko. Egun borobila izan da eta konfiantza osoarekin atera naiz kantxara. Jokoan errebotean min egitea lortu dut eta hori izan da gakoetako bat. Barrenetxeak aurrea hartu didanean galduta ikusten nuen finala, baina harmailetik lagun batek esan ditu harro gaude zutaz eta hori gasolina izan da niretzat. Psikologikoki gora etorri naiz. Oso harro nago egin dudan partiduaz. Aimar Jabalerak egin duen lana ere botilero bezala aipatzekoa da, eskertzekoa. Behin irabazita pisua kendu dut gainetik , presioa nabaritzen nuen, baina orain arinago sentitzen naiz. Txapela eskaini nahi diot batez ere nire aita zenari, debuta ikusi ondoren ez zuen partida gehiagorik ikusi. Nire familiari, emazteari, alabari, Naroari, Ainarari, Unairi…denei eskaintzen diet txapela. Endikaren elegantzia ere aipatu nahiko nuke, hemen bagaude berari eskerrak ere bada, gizontasunez jokatzen du beti”
Endika Barrenetxea
 
“Aritzek hobeto jokatu du”
Endika Barrenetxeak argi zuen ez zuela bere egunik onena izan. “Aritzek hobeto jokatu du. Lotuta ibili naiz eta partida aurrera joan ahala okerrago sentitu naiz. Gehiago asmatu du berak eta nik ez du nire lana egin. Nahiz eta aurretik jarri naizen eta bera ez egon ongi ez dut inongo momentutan txapela nire buruan ikusi. Hurbildu naiz ala moduz. Geldialditik hotz etorri da baina berotu denean berriz ere hobeto aritu da. kale edo bale jokaldi batzuk egin ditu eta asmatu ere bai. Oso ongi erreboteatu du”.
PALMARÉS

AÑO CAMPEÓN-SUBCAMPEÓN

1944 ÁBREGO-SALSAMENDI
1952 ARESO
1981 INTXAUSPE-ZESTAU
1986 AGERRE-INTXAUSPE
1987 INTXAUSPE-MUJIKA I
1988 MUJICA I-AIZPURU
1989 MATXIN II-INTXAUSPE
1990 MATXIN II-MUJIKA I
1991 MUJICA I-ELIZALDE
1992 MATXIN II-MUJIKA I
1993 AIZPURU-AGERRE
1994 MATXIN II-AIZPURU
1995 EZKURRA-AIZPURU
1996 EZKURRA-EIZAGIRRE
1997 EZKURRA-EIZAGIRRE
1998 EZKURRA-LIZASO
1999 EZKURRA-EIZAGIRRE
2000 LIZASO-EZKURRA
2001 EZKURRA-LIZASO
2002 EZKURRA-ZEBERIO II
2003 EIZAGIRRE-EZKURRA
2004 EZKURRA-LIZASO
2005 EZKURRA-LIZASO
2006 ZEBERIO II-URRUTIA I
2007 ZEBERIO II-EZKURRA
2008 URRUTIA I-ZEBERIO II
2009 URRUTIA I-ZEBERIO II
2010 EZKURRA-SAN MIGUEL
2011 EZKURRA-URRUTIA I
2012 URRIZA-ZEBERIO II
2013 URRIZA-SAN MIGUEL
2014 SAN MIGUEL-URRIZA
2015 URRIZA-UTERGA
2016 URRIZA-BARRENETXEA IV
2017 URRIZA-UTERGA
2018 URRIZA-UTERGA
2019 BARRENETXEA IV-URRIZA
2020 URRIZA-ENDIKA
2021 BARRENETXEA IV-URRIZA
2022 URRIZA-BARRENETXEA IV
2023 ANSA II-JUANENEA
2024 ANSA II-BARRENETXEA IV

2025 JUANENEA-BARRENETXEA IV
Barrenetxea IV .ak eta Juaneneak aurkako materiala aukeratu dute final handirako

Barrenetxea IV .ak eta Juaneneak aurkako materiala aukeratu dute final handirako

Hernaniarrak material biziagoaren alde egin du eta saldistarrak pilota lehorragoen alde

Endika Barrenetxeak eta Aritz Juaneneak Buruz Buruko Eusko Label Txapelketako finala jokatuko dute irailaren 27an, larunbatean, Galarretan eta pilotak aukeratu dituzte.
Barrenetxea IV .a izan da kantxaratu den lehena, eta hamar minutu ere ez zituen behar izan finalerako hiru pilotak aukeratzeko. 125, 125 eta 127 gramoko pisua izan duten lote bereko hiru pilota.
Ondoren, Juanenearen txanda izan da, eta denbora pixka bat gehiago behar izan du, hamar bat minutu, baina ideiak ere argi zituen. 125, 16 eta 126 gramoko pisua izan duten hiru pilota dira.
Nahiz eta sei pilotek antzeko pisua izan, kantxaren gaineko portaera desberdina da, eta hala azaldu zuten aukeraketaren amaieran.

 

Endika Barrenetxea
“Txapelketa guztian lote batzuk izan dira jokatzeko eta partidetako pilotak hurrengo astean izan ditugu entrenamenduetarako. Zubirirekin izan naiz entrenatzen astero-astero eta egon da pilota bat oso ederra. 5t lotekoa. Gehien gustatzen zaigun pilota da eta hori aukeratu dugu. Ez da gehiegizko pilota, baina bai bizia. Oso pilota noblea da eta zuzenenean pilota mota horren bila joan naiz. Oso pilota zuzena da”.
Barrenetxeak bere jokamoldeari gehiago begiratzen dio aurkariari kalte egingo dion pilota aukeratu ordez. “Bere pilotak ezberdinak dira, nik aukeratuko ez nituzkeenak, 3D lotekoak, astunak eta motelak. Brillo gabeko pilotak. Hanka geldin pilotakada hasutailea du eta pilota hori ongi  aukeratutakoa bere aldetik. Hala ere uste dut nire pilotekin jokatuko dugula finala”.
Aritz Juanenea
Ansaren aurkako partiduan urnietarraren pilotekin jokatu zen finalerdia, baina oraingo honetan ez du uste Barrenetxearen pilotekin jokatuko duenik. “Aste honetan, finalean nire pilotekin jokatu beharko dut nahita nahiez. Bere bi pilota oso biziak dira, sakearekin min egiteko normala den bezala. Beste bat normalagoa iruditu zait eta beraz nireak aterako ditut jokatzera edota hirugarren hori. Endikaren jokoa gelditzen saiatu behar dut. Bere sakeko sarraski hori geratu beharko dut. Errestoan asmatu beharraa dut bai edo bai. Hamar tanto baino gutxiago egin behar dizkit saketik aukerak izateko. Gero egia esan nire jokoa izango da pilota guztiak borrokatu eta arriskua hartu. Piloteoan bera nagusi izaten da, beraz arriskua hartu behar dut baina bururik galdu gabe”.
Jabalera-Eskudero Oriamendi Txapelketako finalera sailkatu dira

Jabalera-Eskudero Oriamendi Txapelketako finalera sailkatu dira

Partida ikusgarri batean Gurrutxaga-Apezetxeari gailendu zaizkio (15-13, 14-15 eta 8-7) eta Goikoetxea V-Aiestaran VII izango dute aurkari finalean

Jabalera eta Eskudero izango dira Goikoetxea V.aren eta Aiestaran VI .aren aurkariak Oriamendi Txapelketako finalean, finalerdi handi batean Guurtxaga-Apezetxea bikoteari 2-1 irabazi ondoren (15-13, 14-15 eta 8-7).
Partida zirraragarrienetakoa izan zen, eta agian urte osoko parekatuena. Oso piloteatua izan zen eta dena azken tantoan erabaki zen. Lehen seta 15-14 bukatu izan balitz eta ez 15-13, Jabalera eta Eskuderoren alde bukatu zuen bezala. Bigarren seta azken tantoan erabaki zen, 15-14, Gurrutxaga eta Apezetxearen alde. Eta finalerdia azken tantoan erabaki zen, Gurrutxagak Jabaleraren mozketa baten ondoren guztiarekin besoa askatu zuenean, baina takoarekin pilota ukitu eta partida eta tantoa amaitu ziren.
Partida ederra izan zen, lau erremontistarekin dena emanez eta maila onenean jokatuz afizioa egiten duten horietakoa.