Martixpe-Barrenetxea IV.a (8-15, 15-11 eta 8-6) eta Segurola-Aldabe garaitu dituzte finalerdietan (13-15, 15-9 eta 8-6)
Ezkurra II.a-Goikoetxea VI.a eta Arluziaga-Azpiroz bikoteek jokatuko dute gaur zortzi Berria Txapelketako finala finalerdietan Martixpe-Barrenetxea IV.a 2-1 (8-15, 15-11 eta 8-6) eta Segurola-Aldabe (13-15, 15-9 eta 8-6) garaitu eta gero finalerdi ikusgarri batzuetan.
Lehenengo finalerdian Martixpe eta Barrenetxea aurreratu dira lehenengo setean 8-15, baina hurrengo biak irabazi dituzte gorriek. Partrida oso indartsu hasi du Barrenetxeak eta 0-5 eta 5-14 aurreratu dira urdinak. Zerbait hurbildu dira gorriak, baina 8an geratu dira. Urdinak seguruago eta indar gehiagorekin hasi dute partida.
Bigarren seta parekatuagoa izan da. Ezkurrak eta Goikoetxeak aurrea hartu dute 5-3koan eta abanatila gehitu dute 12-7ra arte. Ongi eutsi diote abantailari 13-9 eta 15-11ra arte.
Azken seta izan da eguneko onena. Bi bikoteak ongi aritu dira eta joko oso berdindua erakutsi dute. Berdinketa ugariak izan dira, baina 5-6koa eta gero Goikoetxeak sake bikainak egin ditu eta hiru tanto jarraian egin eta gero finalerako txartela eskuratu dute 8-6.
Bigarren finalerdia ezin parekatuagoa hasi da, joko bikainarekin eta horrela jarraitu du partida guztian zehar. Lau erremontistak serio ez zuten etsitzen, nahiz eta ekimena jokoan urdinek eraman. Izugarrizko berdinketa pila izan dira (3-3, 4-4, 6-6, 7-7, 8-8, 9-9), baina bost tanto jarraian egin eta 9-14 jarri dira aurretik Segurola eta Aldabe. Hala ere Arluziagak eta Azpirozek ez dute amore eman eta sakeak eta akats batzuk lagunduta 13-14 hurbildu dira. Hala ere azken tantoa Segurolak egin du bi pareta bikain batekin (13-15).
Bigarren jokoa ez da horren parekatua izan. 9-1 aurreratu dira oso seguru aritu diren Arluziaga eta Azpiroz. Azpirozek eramaten du pisua eta Arluziagak bere aukerak baliatu ditu. Batez ere gorriak 9na seta berdindu dutenean. 10-9koa errestoan egin du aurrelari hernaniarrak eta horrek auspoa bueltatu die urdinei 15era zuzenean joanez. 15-9 irabazi dute bigarren seta.
Set erabakigarrian 3-0 aurreratu dira gorriak, baina 0-5eko partziala egin dute urdinek 3-5 aurreratuz. Arluziagak tanto ikusgarri batean 4-5ekoa jarri du eta ondoren 5nakoa etorri da Azken tantoetan erabaki da dena. 6-5ekoa Arluziagak egin du. Seinakoa Aldabek igo du eta azken bi tantoak Azpirozek eta Arluziagak egin dituzte azken 8-6koa igoz.