Gurrutxaga-Aiestaran VI.a bikoteak, Irazu-Zaldua izango dituzte aurkari datorren apirilaren 13an

Berria Erremonte Txapelketako lehenengo finalerdia ezagutu da gaur Galarretan. Gurrutxagak eta Aiestaran VI.ak, Irazuren eta Zalduaren aurka jokatuko dute finalerdi bat datorren apirilaren 13an. Jabalera eta Goikoetxea IV.a ere finalerdietara sailkatuta daude, baina aurkariaren zain daude. Azkenengo jardunaldian, gaur zortzi, erabakiko da azken semifinalista, Zubiri-Arluziaga bikotearen eta Zaldua II.a-Eskudero bikotearen arteko norgehiagokan.

Galarretan gaur Berria Erremonte Txapelketako bi partida jokatu dira. Lehenengoan erabaki da A taldeko bigarren sailkatua. Irazuk eta Zalduak, Susperregi eta Apezetxea 2-0 (15-11 eta 15-12) gainditu dituzte eta modu horretan garaileek lau punturekin amaitu dute ligaxka eta galtzaileak, puntu bakarrarekin kanporatuak izan dira. A talde honetan Jabalera eta Goikoetxea VI.a izan dira jaun eta jabe bi partidak irabazi eta gero.

Jaialdia B taldeko partidak itxi du. Bertan, Arluziaga eta Zubiri bikotearen debuta izan da, baina ezin izan dute irabazi. Gurrutxagak eta Goikoetxea VI.ak 2-0 (15-11 eta 15-9) lortu dute garaipena. Goikoetxeak, Aiestaran ordezkatu du hernaniarraren belauneko lesio baten ondorioz. Modu honetan, Gurrutxagak eta Aiestaran VI.ak B taldeko lidertzan amaitu dute ligaxka zortzi punturekin, bi partidak erraz irabazi eta gero. Bigarren postua gaur zortzi erabakiko da. Zubiri-Arluziaga bikotearen eta Zaldua II.a-Eskudero bikotearen arteko irabazlea izango da finalerdian, Jabaleraren eta Goikoetxearen aurkaria.

Gaurko bi partidak sakeak erabaki ditu. A taldekoan, Zalduak Apezetxeak baino hobeto sakatu du, bederatzi tanto eginez saketik batek eta bakarra besteak. Aurreko koadroetan Susperregik akats gehiago egin ditu Irazurekin alderatuta. B taldekoan ere, Goikoetxeak hamar tanto egin ditu saketik eta Zubirik berriz lau. Gainera, Gurrutxagak asko hobeto du bere jokoa eta ez du apenas akatsik egin. Arluziaga urduri aritu da eta errestoan ez du asmatu, eta erasoan sei tanto bakarrik egin ditu.

Estelarrean Ansak bere nagusitasuna erakutsi du

Jaialdiko bigarren partidan Ansak eta Martirenak 15-12 eta 15-11 gainditu dituzte Ezkurra II.a eta Larrañaga. Hemen Ansa izan da nagusi. Lehenengo setean zortzi tanto egin ditu eta bigarrenean bederatzi eta aurkariek ezin izan dute hori berdindu. Martirenak ere min gehiago egin du Larrañagarekin alderatuta. Partidako une erabakigarrria lehenengo setean iritsi da. Urdinak 4-11 eta 6-12 aurreratu dira, baina 11-1 eta 9-0ko partzialek erabaki dute lehenengo jokoa. Horrek min handia egin die urdinei eta bigarren seta borrokatu arren ezin izan dute berdindu.