Larunbatean hasiko da Binakako Txapelketa Galarretan, baina oraingoz ateak itxita ikuslerik gabe hasiko da txapelketa. Kirol ikuskizunetan oraingoz ezin da jenderik sartu lehiaketak ikustera eta erremontean ere modu horretan hasi beharko dute Binakakoa. “Badirudi abenduaren erdirarte behintzat honela izango dela eta Jaurlaritzaren arauen zain egon behar da egoeraren garapena ikusteko. Murrizketak aldatu arte ateak itxita izango dira jaialdiak”.

Murrizketekin jarraitzen bada txapelketa amaitu arte jaialdi guztiak izango dira ateak itxita.Hori bai, nahiz eta bertatik bertara partidurik ezin ikusi telebista edo sare sozialen bitartez txapelketa jarraitzeko aukera egongo da. “Larunbata honetako jaialdia ETB1ek zuzenean eskainiko du. Jaialdia 15:30etan hasiko da eta 17:45ak arte iraungo du”.Txapelketako bigarren larunbatean, azaroaren 28an,eta hirugarrengoan, abenduaren 5ean, ez da telebistarik egongo, baina streaming bidez eskainiko dira jaialdia Oriamendiren YouTube kanalean. “Laugarren jardunalditik aurrera ETBn eskainiko dira seguru askopartidu guztiak” azaltzen dute Galarretako arduradunek. Finaleko jaialadia, finalerdiak eta benduaren 19ko partiduak ziurtatuta daude telebistan. “Orain abenduaren 12ko jaialdia nahi dugu itxi. Partiduak 15:30etan hasiko dira”. 

Streaming bidez eskainiko diren partiduak ikusgai egongo dira Oriamendiren webgunean, facebook eta YouTube kanalean.