Barrenetxea IV.ak eta Endikak Kutxabank Torneoan galdu zuten, lehenengo partiduan, eta bihar finalerdietako ligaxkako laugarren jardunaldia jokatuko dute. Biak ala biak zero puntutan geratu ziren eta garaipena behar dute kanporatzetik gertu ez geratzeko. Bien arteko partiduak klasikoak bihurtu dira Kutxabank Txapelketan eta banakako Mastersean. Duela bi urtera arte Endikak lortu ditu emaitzarik onenak, baina 2019tik Barrenetxeak irabazi ditu bien arteko lehiak. Bi Endiken arteko partidak oso parekatuak eta lehiatuak dira beti, eta asko jokatuta lehia estua, urduria eta berdindua espero da. Barrenetxearen porrota Juanenearen aurka izan zen, eta Endikarena Urrizaren aurka. Ondorioz, atzelari hernaniarraren sailkapena askoz gehiago zailduko litzateke galduz gero, Urrizaren aurkako ligaxka amaitzea oso arriskutsua baita. Lehen partida ez zuten gaizki jokatu, baina egun horretan nagusi izan ziren bi aurkarirekin egin zuten topo. Gogoratu behar da Urrizak zortzi puntu dituela, Juaneneak lau eta bi Endikak zero.