Juaneneak eta Endikak finalerdia ziurtatu dute Galarretako 50. urteurren txapelketan

Juaneneak eta Endikak finalerdia ziurtatu dute Galarretako 50. urteurren txapelketan

Urrizak eta Zubirik ere irabazi egin zuten, baina Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.ak puntua egin eta lehian mantentzea lortu dute.

50. Urteurreneko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen, eta Juanenea eta Endika nagusitu ziren, 35-30, Ansa II.aren eta Larrañagaren aurka. Bigarren partidan, Urriza eta Zubiri izan ziren garaile, 29-35. Goikoetxea V.aren eta Barrenetxea IV.aren aurka. 

Garaipen horrekin, Juaneneak eta Endikak zortzi puntu dituzte sailkapenean, eta, gutxienez, txapelketako finalaurrekora iristea ziurtatu dute. Gainera, datorren asteko hirugarren partidan puntu bat lortzen badute, finalean ariko dira, ligaxkan lehen postuan geratuko direlako.

Ansa II.ak eta Larrañagak bost puntu dituzte, puntu bakarra batu eta gero. Urrizak eta Zubirik, berriz, lau dituzte; bat gehiagorekin, finalerdia ziurtatutako dute. Goikoetxea eta Barrenetxea atzelari hernaniarra, ordea, hirugarren jardunaldian irabaztera behartuta daude. Puntu bat lortu zuten 29. tantora iritsi zirenean, eta horrek oraindik itxaropentsu mantentzen ditu; izan ere, hori gabe orain kanporatuta egongo lirateke. 

Azkenengo jardunaldian, Juanenea eta Endika liderrek Goikoetxea-Barrenetxea izango dituzte aurkari, eta Urrizak eta Zubirik Ansaren eta Larrañagaren kontra jokatuko dute. Bigarren partida horretan bi bikoteek puntua lortzen badute, finalerdian izango dira, eta irabazleek lehenengo postua lortzeko aukera izango dute. 

Larunbateko bi partidetan maila igo egin zen, lehenengo jadunaldiarekin alderatuta. Partida politak ikusi ziren, eta berdinduagoak. Juanenearen maila nabarmendu behar da. Asko jokatu zuen, eta horrek ekarri zuen garaipena. Bigarren partidan, Zubiri ederki aritu zen, eta, Urrizarekin batera, bi huts bakarrik egin zituzten. Seguroago airtu ziren aurkariak baino, eta hor egon zen gakoa.

Urdinak jaun eta jabe izan dira lehenengo jardunaldian

Urdinak jaun eta jabe izan dira lehenengo jardunaldian

Juanenea-Endikak eta Ansa II.a-Larrañagak nahiko erraz gainditu dituzte Urriza-Zubiri eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a 50. Urteurreneko Erremonte Txapelketan.

Erremontea bueltatu berri da Galarretara 50. Urteurreneko Txapelketarekin, eta zaleek gozatzeko aukera izan dute berriro. Hiru partida jokatu ziren lehenengo jaialdian, eta urdinak izan ziren nagusi txapelketako bi partidetan. 

Lehenengo partidan, Juanenea eta Endika 28-35 nagusitu ziren Urriza eta Zubiriren aurka; bigarrengoan, Ansa II.ak eta Larrañagak 23an utzi zituzten Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a. Bi emaitza horiekin, garaileek launa puntu batu dituzte sailkpenean, eta galtzaileak punturik gabe geratu dira. Ligaxkan aurrena sailkatzen dena finalean sartuko da; azkena, berriz, kanporatua izango da, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatu beharko dute.

Bi partidak parekotasunak izan zituzten. Lehendabizikoan, Urrizak eta Zubirik lan gehiago eman zizkieten Juaneneari eta Endikari, baina haiek ongi irabazi zuten. Launako berdinketa izan eta gero, hamar tantoren aldeak lortu zituzten. Gorriak lau tantora hurbildu arren, gehiago ez zuten urduritu bikote urdina. Endika izan zen erremontistarik onena, eta Urrizak ohi baino okerrago jokatu zuen.

Bigarren partidan, pilota azkarrago mugitu zen, eta pilotakada bikainak ikusi ziren, baina emozioa falta izan zen. Hasiera-hasieratik alde egin zuten markagailuan Ansa II.ak eta Larrañagak, eta eroso eraman zuten partida. Barrenetxeak ezin izan zuen bere onena eman, eta Larrañaga eta Ansa oso ongi aritu ziren, bikote sendoa osatuz. Aldeak handiak izan ziren, eta 23-35eko markagailuak ederki adierazten du kantxan bi bikoteen artean egon zen koska. 

Errendimendu handiko entrenamentuak hasiko ditu oriamendik eta prestatzaile fisiko batekin dabil kontaktuan.

Errendimendu handiko entrenamentuak hasiko ditu oriamendik eta prestatzaile fisiko batekin dabil kontaktuan.

Aurretik komentatutako proiektuaren barne Oriamendik errendimendu handiko entrenamentuak hasiko ditu hurrengo astetik aurrera Kike Elizalde erremonteko kirol zuzendari teknikariaren eskutik.

Erremontista profesional guztiak goi mailako entrenamenduekin hasiko dira hurrengo astetik aurrera, txapelketetara ahalik eta maila gorenean iristeko.

Aldi berean, Oriamendi enpresa prestatzaile fisiko profesional batekin ari da hizketaldian azken egunetan. Orainarte pozgarriak dira bien arteko elkarrizketak eta ahal bezain laster jarri nahi da berarekin lanean erremontista profesionalak ahalik eta maila gorenean izateko.

Hau horrela, enpresako erremontisten kuadroak begi onez ikusten du empresa aldetik egiten ari den mugimendua eta esfortzua, hau dena erremontearen onurarako dela ikusirik. 

Oriamendiren proiektu berria.

Oriamendiren proiektu berria.

Oriamendi enpresa proiektu berri batean lanean ari da azken hilabeteetan erremonteari bultzada eman, modalitatea mantendu eta haratago joanda jendartera era berri batean iristeko helburuarekin.

Txapelketei dagokionez 30 jaialdi dauzka programatuak 2020 urterako 3 txapelketetan banatuak izango direlarik. Hasteko ekaina uztaila bitartean txapelketa bat izango da, ETB1k zuzenean emango duena. Segidan, hain preziatua den Banakako txapelketa izango da abuztua eta irailako hilabeteetan. Urtea Binakako txapelketak itxiko du, urtero bezala, abendua bukaera aldera.

Galarreta martxan da. Hemen da, erremontea.

Galarreta martxan da. Hemen da, erremontea.

Bueltan da punta puntako erremontea Galarreta Jai-Alai pilotalekura. Ekaina erdialdetik aurrera, larunbatero, Oriamendiren pelotari profesionalak ikusteko aukera izango da, bai frontoian bertan baita ETB1n zuzenean, guztia Oriamendiren eskutik.
Hurrengo hamabostaldian egunero erremontista profesional baten aurkezpena egingo dugu, bere argazkiak, profila… aurkeztuz.
Ez galdu gure kirolaz gozatzeko aukera eta ongi etorri Galarretara, ongi etorri Oriamendi berrira…