Juaneneak lau puntu lortu ditu Azpirozi irabazita

Juaneneak lau puntu lortu ditu Azpirozi irabazita

Juaneneak eskarmentua baliatu zuen Azpirozen aurka, aurreko ligaxkako lehen partidan 30-15 gainditu ondoren Kutxabank Torneora sailkatzeko lehenengo partidan. Ligaxka Juaneneak, Azpirozek eta Ezkurra II.ak jokatuko dute, eta bertatik aterako da Kutxabank Banakako Torneora sailkatuko den erremontista, Ansa II, Urriza eta Barrenetxea IV.arekin batera arituko dena.
Juaneneak pauso garrantzitsua eman du azken Torneora pasatzeko, Azpiroz gainditu ondoren. Juaneneak lau puntu ditu. Juaneneak dena ondo egin zuen eta markagailuak nagusitasun argia erakutsi zuen. Bikain atera zuen, ondo aritu zen errestoan, piloteoan nagusi izan zen eta Azpirozek baino askoz abiadura handiagoa eman zion pilotari. Azpirozek ez zuen inoiz bere jokoa inposatu.
Saldiaseko atzelariak 17 tanto ere egin zituen piloteoan, sakearekin hamar tanto egin eta bi huts egin zituen. Egin zuen guztia ondo egin zuen. Azpiroz oker ibili zen taktikoki. Pilota defendatu eta kokatu egin zuen, baina agian oldarkorragoa izan behar zen besoa askatzeko ahalik eta gehien aprobetxatzen zuen jokalari baten aurrean. Azpirozek hamaika tanto egin zituen piloteoan, baina saketik bakarra. Emaitza honekin, Huitzikoak, aukera gutxi ditu ligaxka gainditzeko.

Segurolak eta Barrenetxeak eraman dute estelarra

Binakako estelarrean Segurolak eta Barrenetxeak 40-31 irabazi zieten Urriza eta Martirenari. Partida estua izan zen 30-28ra arte, baina azken zatian gorriek ihes egin zuten markagailuan eta lehia irabazi zuten. Segurola eta Barrenetxea aurkariak baino hobeto aritu ziren eta gorriek egindako hutsek soilik mantendu zituzten urdinak partidan. Seguruago agertu zirenean, Segurolak eta Barrenetxeak partida hautsi zuten.
Segurolak ezin hobeto lagundu zion Barrenetxeari, bera izan baitzen onena. Aizarnazabalgo aurrelariak zenbakitan gainditu zuen Urriza 19 tantorekin.
Lehenengo partidan Etxarrik eta Zalduak 35-32 irabazi zuten. Bazirudien 25-13koan garaipena eskuan zutela, baina Goikoetxeak eta Apezetxeak markagailua irauli zuten 28-30 aurreratzeko. Markagailua guztiz iraultzea falta izan zitzaien, gorriek aurrea hartu baitzuten berriz 35-32.

Zarautz Erremonte Txapelketa berria jokatuko da Aritzbatalden bihartik igandera arte

Zarautz Erremonte Txapelketa berria jokatuko da Aritzbatalden bihartik igandera arte


Erremontista onenak ariko dira bertan eta bi txapelketa antolatuko dira


Zarautz Erremonte Txapelketa aurkeztu da Zarauzko udalean. Frontoi txikiagoan jokatuko den txapelketa berria izango da eta uztailaren 29an, 30ean eta 31n daude iragarrita partidak Aritzbatalde frontoian, 17:30etan hasita. Hiru egunetan bi txapel jarriko dira jokoan.

Batetik A multzoko txapelketa nagusia izango da, erremontista onenekin, eta bestetik B taldekoa. Bi multzoetan launa bikote ariko dira, finalera bina sailkatuko dira eta bi bikote txapeldun izango dira. A eta B multzoetan finalerdi bana jokatuko dira bihar, ostiralean. Beste bi finalerdiak larunbatean, hilak 30ean jokatuko dira eta bi finalak uztailaren 31n.

Uztailaren 29an, A multzoan, Aldabe eta Barrenetxea IV, Ansa II eta Azpirozen aurka ariko dira. B multzoan, Zaldua-Martirena, Etxarri-Labakaren aurka.Uztailaren 30ean, A mulztoan, Urriza eta Zubirik, Ezkurra II eta Juanenearen aurka neurtuko dituzte indarrak. B multzoan berriz, Goikoetxea V-Odei, Loitegi-Apezetxearen aurka jardungo dira. A multzoko txapelketa erakargarriena izango da, erremontista nagusiak bertan lehiatuko baitira.

Barrenetxea, Urriza, Ansa edota Ezkurra II bezalako pilotariak ikusteko aukera ezin hobea izango da.Jaialdi guztiak 17:30etan hasiko dira bihartik.

Aurkezpenean izan ziren txapelketan parte hartuko duten pilotariak. Beraiekin bezala izan ziren Zarauzko alkatea, Xabier Txurruka, eta Oriamendiko gerentea Xabi Gonzalez. Gonzalezen esanetan, “eskerrak eman nahi dizkiogu Zarauzko herriari. Gure helburua erremontea zabaltzea da eta txapelketa hau oso garrantzitsua da”. Xabier Txurruka alkateak ere erremontea Zarautzen ikustea eta bultzatzearen garrantzia azpimarratu zuen. 

Ezkurra II.ak eta Azpirozek euren bidea jarraitzen dute

Ezkurra II.ak eta Azpirozek euren bidea jarraitzen dute

Ezkurra II.ak eta Azpirozek aurrera jarraitzen dute Kutxabank Torneoaren atarian eta hirugarren partida irabazi zuten Goikoetxea V.aren eta Zubiriren aurka, hurrenez hurren. Faboritoak ziren eta pronostikoa bete zuten.
Lehen partidan Ezkurra II.ak Goikoetxea V.a hartu zuen mendean (15-30). Urnietarrak ondo jokatu zuen, baina Ezkurra nagusi izan zen eta bere dohainak erakutsi zituen buruz burukorako. Baliabide asko ditu eta sakean nabaritu zen, hamar tantorekin eta piloteoan 14 tantorekin. Partida berdinduta hasi zen, baina 6nako berdinketaren ondoren 9-22 hautsi zen erabat. Doneztebekoak merezimendu osoz irabazi zuen jardunaldiko banakako bi partidetako lehena.
Azpirozek, atzelarien arteko borrokan, 17-30 gainditu zuen Zubiri. Antzeko garapena izan zuen. 11-13ra arte gertu mantendu ziren, baina Azpirozen kalitateak partida hautsi zuen 12-19 eta 15-25.
Huitzikoa oso seguru egon zen eta pilota berak dakien bezala jarri zuen. Zubiri saiatu zen, baina ezin izan zuen. Lan egin zuen, borrokatu zen, baina aurkariaren kalitaterik onenak erabaki zuen norgehiagoka. Azpirozek sei tanto egin zituen saketik, eta 20 piloteoan, bi hutsengatik. Zubirik lau huts egin zituen, hiru tanto saketik eta hamabi piloteoan.

Estelar bikaina
Bikoteen arteko estelarra zoragarria izan zen, nahiz eta bi izar nagusiak falta izan. Segurolak eta Juaneneak 40-38 irabazi zieten Aldabe eta Martirenari. Bi atzelariak ikusgarri aritu ziren bi aurrelari indartsu eta seguruekin. Pilotaren abiadura oso altua izan zen, eta itxura ederreko tantoak ikusi ziren. Lau erremontistak txaloka atera ziren jaialdiko partidarik onenean.

Ansa II eta Azpiroz nagusitu dira San Fermin Torneoan

Ansa II eta Azpiroz nagusitu dira San Fermin Torneoan

Ansa II.ak eta Azpirozek irabazi zuten San Fermin Torneoa, ostiraleko final handian Ezkurra II-Juanenea bikotea 30-26 mendean hartuta. Ansak bere saria izan zuen txapelketa bikaina egin ondoren eta iazko arantza atera zuen. Gainera, final asko irabazi ezin izan ondoren, garaipen ezberdinen hasiera izan daiteke. Oso ondo lagundu zion Azpiroz handi batek. Onenak izan dira txapelketa osoan zehar eta finalean erakutsi zuten.


Bi fase desberdin izan zituen finalak. Ansa eta Azpiroz indartsu sartu ziren finalera, Ezkurra II.aren eta, batez ere, Juanenearen aurka. Gorriak 8-4ko emaitzarekin hasi ziren erritmoa markatzen eta abantaila handituz joan zen hamar tantoko maximora iritsi arte 21-11koan eta 22-12koan. Ansak Azpiroz seguru eta Ezkurra mesfidati batekin eta protagonismorik ez zuen Juanenearekin agintzen zuen.


Hor aldatu zen finala. Juanenea gehiago hasi zen jokoan sartzen Ansaren kaltetan eta 25-20 eta 26-22kora pasa zen partida. Ansa garaiz itzuli zen partidara eta azken bederatzi tantoetatik zortzi egin zituen. Abantaila hiru tantokoa baino ez zenean, 28-25, aurrelari urnietarrak bi pareta zoragarri bat egin zuen, eta bi txapak ukitu zituen tximista balitz bezala. Horrek ia behin betiko 29-25 jartzen zuen. Gehien behar zenean agertu zen. 27-22koa ere ederra izan zen. 30-26koa ere Ansarena izan zen, erreboteko pilotakada batekin.


Ansak 17 tanto egin zituen bi akatsekin. Azpirozek oso ondo erreboteatu zuen sei tantorekin bi hutsekin. Ezkurrak 15 tanto eta lau huts egin zituen eta Juaneneak 7 tanto eta hiru huts.

Faboritoek pronostikoa bete dute

Faboritoek pronostikoa bete dute

Ezkurra II.ak eta Azpirozek pronostikoa bete zuten eta banakako Kutxabank Torneoko atariko hurrengo kanporaketara pasa ziren. Ezkurra II.ak 30-21 irabazi zion Martirenari eta Azpirozek 13 tantotan utzi zuen Apezetxea. Hurrengo kanporaketan ere faboritoak izango dira Zaldua anaien aurka.

Ezkurra II.ak ez zuen lan erraza izan Martirena kementsu baten aurka. Partidak ziurgabetasuna ia amaierara arte mantendu zuen. Martirenak estu hartu zuen Ezkurra, hiru tanto pasatxoko desabantailekin; 12-9, 19-16 eta Ezkurrak bost tantoko aldea hartu zuenean 25-20 Martirenak pilotakada batzuk huts egin zituen, 21 tantotan geratuz. Irabazlea hobea izan zen sakean batez ere, Martirenaren hiru tantoren truke zazpi tanto egin baitzituen. Piloteoan 16 tanto egin zituen Martirenak, Ezkurraren 18 tantoen aurrean. Huts askorik ez zen egon, bost Martirenak eta bat Ezkurrak sakean.


Bigarren partidan Azpiroz izan zen nagusi eta Apezetxea baino eskarmetu handiagoarekin erremontean ikusi zen. 20 tanto egin zituen piloteoan eta zortzi saketik. Gainerakoek min handia egin zioten Apezetxeari Azpirozen errestoek, bederatzi tanto egin zituen errestoan. Egoten jakiteak goizuetarraren gogo eta borrokarekin ahal izan zuen. Azpirozek huts bakarra egin zuen, baina Apezetxeak ere ez zuen askorik egin, bi bakarrik, piloteoan hamar eta bi tantotan geratu zen arren.

Ezkurrak eta Juaneneak pilota oker xamarrak aukeratu dituzte material aukeraketan

Ezkurrak eta Juaneneak pilota oker xamarrak aukeratu dituzte material aukeraketan

San Fermin Torneoko finalerako sei pilota aukeratu berri dituzte finalistek. Ansa II eta Azpiroz, Ezkurra II eta Juanenearen aurka ariko dira eta bikote bakoitzak hiru pilota aukeratu zituen.

Ansa II.a ez zen gustora geratu, batez ere aurkariek aukeratutako pilotekin. “Okerrrak direla iruditu zaizkit” eta Juanenea ez zen izkutatu. “Guk horretan ez dugu pentsatu , bina egia da hartu ditugunean estraino batzuk egin dituztela bi pilotek. Zabaleko sakea baliatu nahi dugu eta gero nik pilotazo biziarekin ea min egiten dudan. Bere lekutik atera nahi ditugu”.

Ansa eta Azpiroz pilota motelen bila irten ziren lehendabizi eta “bi motelak dira eta bat biziagoa”. Aurkariek pilota biziagoak nahiko zituztela pentsatuz. “Beriaen bi pilotak oso okerrak iruditu zaizkit. Aritzek zabaletik aterako nahiko du, hortik min egiten saiatzeko”.

Ezkurra II eta Juaneneak ondoren aukeratu zituzten euren hiru pilotak. “Imanol momentu oso onean dago eta horregatik deseroso sentiarazi nahi dugu. Pilota okerragoarekin jokua nahastaeko aukera gehiago ditugu. Hala ere, ez dira pilota biziak, bat bai, baina bi motelak dira. Denetarik zegoen eta alde horretatik ez dago kexarik”.