Lehenengo aldiz erremontearen historian partidak set formatuan jokatuko dira eta bi set irabazi behar dira.
Aurten sei bikotek eta sagardotegik hartuko dute parte: Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar), Urriza-Martirena (Alorrenea), Aldabe-Azpiroz (Petritegi), Ezkurra II-Zubiri (Gurutzeta X Txuleta), Segurola-Juanenea (Bereziartua) eta Ansa II-Zaldua (Aburuza).
XIII. Sagardoaren Txapelketa aurkeztu da Orona Fundazioan, modu berezian Erremontari pertsonaiak (ordenagailuz sortutakoa) aurkeztuta, eta aurten azken bi urteetan izan duen arrakasta ikusita, ildo beretik jarraituko du txapelketak. ETB1eko ‘Erremontari’ saioaren barruan jokatuko da, aurten ere, txapelketa astelehenero, apirilaren 17an hasi eta ekainaren 12an bukatuta finalarekin.
Hirugarren urtez jarraian tradizioa eta modernitatea uztartuko dira Galarreta frontoian eta aurten ere harmailetan giro bikaina espero da ikusleen erantzun onarekin. Tradizioa kirola bera da, xextoak, pilotak, frontoia berak irudikatzen dute eta modernitatea saioan zehar eskainiko diren irudiak kamera berezien bitartez eta saio baten barruan jokatzeak berak. Harmailetan ikusleek kolorea emango diote txapelketari eta noski, giroa ere bai.
Aurten gainera berrikuntza garrantzitsu batekin dator txapelketa. Lehenengo aldiz erremontean, partiduak set formatuan jokatuko dira. 15 tantuko bi set-ek osatuko dute partidua hasiera batean, baina bikote bakoitzak set bana irabaziz gero, hirugarren set bat jokatuko da bost tantura, partiduaren bikote irabazlea zein den zehazteko.
Saioan, Sagardoaren txapelketa guztia emititzeaz gain elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak ezagutuko dira, teknologia berriak erantsiz. Apirilaren 17tik aurrera, astelehenero gauetan ETB1en eskainiko da eta bi orduko iraupena izango du prime time-an, 22:30etan. Partiduak Galarretan, 18:30etan hasiko dira.
Sei bikote, zazpi jardunaldi, finalerdia eta finala
Sagardoaren Txapelketan sei bikotek hartuko dute parte eta sei sagardotegi ordezkatuko dituzte. Ondorengoak dira bikoteak eta ordezkatzen dituzten sagardotegiak: Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar), Urriza-Martirena (Alorrenea), Aldabe-Azpiroz (Petritegi), Ezkurra II-Zubiri (Gurutzeta X Txuleta), Segurola-Juanenea (Bereziartua) eta Ansa II-Zaldua (Aburuza).
Set formatuan jokatuko denez, lehenengo setean txapak erabakiko du aurreneko sakatzailea. Bigarrengo setean, lehenengo seteko bikote galtzailea hasiko da sakatzen eta hirugarrengoan ordurarte tantu gehien egin duenak sakatuko du.
Txapelketaren formatuan, denek denen aurka jokatuko dute hasierako ligaxkan eta lehenengo lau sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira, eta bi bikote kanporatuak izango dira. Lehenengo bi setak irabazita (2-0) lau puntu batuko ditu bikoteak; 2-1 irabazten duenak hiru puntu iznago ditu; 1-2 galtzen duenak puntua eskuratuko du; 0-2 galduz gero punturik ez da lortuko; eta lehen bi seten batuketan 16 tantura iristen ez denak puntu negatiboa izango du.
Finalerdiak ekainaren 5ean jokatuko dira; lehenengo sailkatua laugarrenaren kontra ariko da eta bigarrena hirugarrenaren aurka. Garaileak ekainaren 12an finalean elkartuko dira txapela erabakitzeko. Ez da atzerapenik egongo inongo fasetan.
Astelehenero bi partidu jokatuko dira eta lehenengo jardunaldia, apirilaren 17an izango da, hau da. Bigarrena apirilaren 24an jokatuko da; hirugarrena maiatzaren 1ean; laugarrena maiatzaren 8an; bosgarrena, maiatzaren 15ean; seigarrena, maiatzaren 22an, eta zazpigarrena maiatzaren 29an.
Urriza-Zubiri (Larre Gain) izan ziren pasa den urteko garaileak finalean Ansa II-Juanenea (Setien) 30-28 garaitu eta gero.
Aurtengo txapelketak maila benetan altua izango du Oriamendiko pilotari onenekin. Binakako Txapelketaren mailakoa edo altuagokoa izango da.
Aurkezpenean egon ziren bikote guztiak, hamar erremontistak ordezkatuta, Xabi Gonzalez Oriamendi 2010ko gerentea, Joseba Urkiola ETBko kirol zuzendaria, Garikoitz Ameztoi Oronako ordezkaria, sagardotegi guztietako ordezkariak, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldunditik, Josu Larrarte DVtik eta Donostia Turismoko Carmen Baz ere bai.
Gurrutxagak eta Zalduak irabazi dute Berria Txapelketako finala. Goikoetxea eta Aiestaran gainditu dituzte finalean, Galarretan, 30-35. Partidu parekatua izan da amaieran, markagailuan joan etorri nabarmenekin.
Hala ere, urdinek merezimendu osoz lortu zuten txapela janztea. Gurrutxaga eta Zaldua hasieratik izan dira nagusi, nahiz eta erdialdean partida parean jarri den. Hasieran, Goikoetxeak ez zuen asmatzen eta Aiestaran urduri zegoen. Horren ondorioz, Gurrutxagak eta Zalduak ihes egin dute markagailuan 4-15 argi batekin. Finala emoziorik gabea zen, baina gorriek lortu dute partidan sartzea.
Pixkana desabantaila mozten hasi dira. 10-17ra hurbildu dira eta 20-23koaren ondoren lehenengo berdinketa iritsi da 26koan. 27na ere berdindu arren, urdinak 28-30 aurreratu dira berriz eta azken tantoetan finago aritu dira.
Zaldua izan da finaleko erremontista onena
Gurrutxagak ere urduri hasi du finala, baina amaieran bi tanto egin ditu jarraian eta Goikoetxearen ondorengo bi akatsek finala erabakita utzi dute urdinen alde. Azken 30-35ekoak partidan gertatu dena nahiko ongi erakutsi du.
Gurrutxaga izan da zale gehien Galarretara eraman dituen finalista eta animoek, azken tantoetan, asko hauspotu dute Aizarnazabalgo pelotaria. Gainera, Zalduak oso ongi gidatu du denbora guztian. Atzelari donostiarra finaleko onena izan da. Zabaletik hasi da sakatzen Goikoetxeari pilota kendu eta Aiestarani min egiteko eta asmatu du.
Oso serio aritu dira denbora guztian eta akats bakarra egin du final osoan. Aldiz, aurkariek akats gehiago egin dituzte. Finala irabazteko Goikoetxearen lana oso garrantzitsua zen, baina urnietarrak sei pelota huts egin ditu. Zalduak guztira sei tanto egin ditu saketik eta zazpi piloteoan. Gurrutxaga urduri hasi arren, ondo amaitu du hamaika tantorekin eta bost akatsekin. Gorrietan, Goikoetxeak 16 tanto egin ditu eta Aiestaranek berriz zortzi tantorekin amaitu du.
Goikoetxea V-Aiestaran eta Gurrutxaga-Zaldua I dira Berria Txapelketako finalistak. Jaialdiko lehen partidan Goikoetxea V.ak eta Aiestaranek 30-35 irabazi zioten Zaldua II-Odeiri. Partida hasi baino lehen ikusten zen urdinak gorriak baino gutxiago ez zirela, nahiz eta bere multzoan bigarren bukatu eta finalerdian baieztatu zuten. Hobeak izan ziren eta nagusitasunez irabazi zuten lehen finalerdia. Hasieratik jaun eta jabe izan ziren, nahiz eta gorriak 9-10era hurbildu ziren. 16-22tik aurrera aldeak handitu egin ziren eta azkenean Zaldua II.a eta Odei hurbildu ziren arren, ezin izan zuten urdinen erasoari aurre egin. Goikoetxeak bere kolpea aprobetxatu zuen 18 tantorekin amaitzeko. Ondo jokatu zuen Aiestaranek lagunduta, eta berriro ere oso seguru jokatu zuen saketik egindako bost tantorekin, piloteoan egindako batekin eta akats gutxirekin. Gorrietan Zalduak 12 tanto egin zituen hiru akatsekin eta Odeik 11 tanto eta lau akatsekin bukatu zuen. Jaialdiko hirugarren partidan Gurrutxagak eta Zaldua I.ak aurkariek baino hobeto bukatu zuten eta 35-28 irabazi zuten. Nagusi izan ziren markagailuan, baina Irazu eta Martirena beti gertu mantendu ziren, 22-21etik 30-22ra pasa eta 35-28 bukatu arte. Gurrutxagak jokaldi asko egin zituen eta 16 tanto egin zituen. Irazu ez zen atzean geratu eta hamabi tanto egin zituen akats bakarra gehituz. Partidarik onena jokatu zuten duela hilabete inguru debutatu zutenetik. Atzelariek ondo atera zuten, batez ere Zalduak eta hor egon zen gakoa. Bederatzi tanto egin zituen saketik eta bost piloteoan, Martirenak zazpi eta hiru. Datorren astean finala jokatuko dute.
Ansak eta Barrenetxeak irabazi zuten estelar ikusgarria
Estelarrak ez zuen huts egin eta ordu eta 25 minutuko borroka gogorraren ondoren Ansa eta Barrenetxeak 36-40 irabazi zieten Urriza eta Larrañagari. Barrenetxeak 11 tanto egin zituen piloteoan, zazpi saketik eta bi huts bakarrik egin zituen. Partida zapi batean sartu zen berdinketa etengabeekin, baina azkenean urdinak freskoago iritsi ziren eta azken tantoetan nagusitu ziren. Urrizak oso lan ona egin zuen. 19 tanto eta hiru akatsekin amaitu zuen. Ansak 17 tanto egin zituen, baina akats gehiago ere egin zituen. Larrañagak ondo eutsi eta errebotean ondo aritu zen, nahiz eta agian gehiago arriskatzea falta izan zitzaion, sakez tanto bakarra egin baitzuen eta bost piloteoan. Zaleek pozez zoratzen bukatu zuten estelarrarekin eta luxuzko partidarekin.
Goikoetxea V-Aiestaran Zaldua II-Odeiren aurka eta Gurrutxaga-Zaldua I Irazu-Zubiriren aurka
Berria Txapelketako finalerdiak zehaztuta daude. Goikoetxea V-Aiestaranek, Zaldua II-Odeiren aurka jokatuko dute finalaurrekoetako batean eta Gurrutxaga-Zaldua I.ak, Irazu eta Zubiriren aurka jokatuko dute bestean. Loitegi-Eskuderok Zaldua II-Odeiren aurka lortutako garaipena (23-35) ez zen nahikoa izan eta bikote gorria Berria Txapelketatik kanpo geratu zen. Irazu eta Zubirirekin hiruna punturekin berdinduta, azken hauek dira A multzoko bigarren postuan sailkatzen direnak eta Zaldua II-Odei multzoko lehenak dira lau punturekin. Jaialdiko hirugarren partidan Goikoetxea eta Aiestaran erraz nagusitu ziren, 35-15, Urrutia II.aren eta Apezetxearen aurka. Irabazlea sailkatzen finalerdira eta, beraz, gorriak lortu dute postua. Lehenengo partidan Loitegik eta Eskuderok garaipena lortu zuten eta ia ezusteko galanta eman zuten. Zaldua II.a eta Odei puntu negatiboan utzi behar zituzten eta une batean Loitegi eta Eskudero 10-25 irabazten ari zirenean helburua lor zezaketela zirudien. Gorriek erreakzionatu egin zuten eta 4 punturekin multzoko buru izan dira. Eskuderok partida bikaina jokatu zuen hiru tanto saketik eta bederatzi piloteoan eginda. Goikoetxea eta Aiestaran, Urrutia eta Apezetxea baino askoz gehiago izan ziren. Alde handia egon zen aurrera eta Aiestaranek ongi jokatzen hasi zenean markagailuan alde egin zuten. Partida nahiko paretsua izan zen 15-12kora arte, baina gorriek alde handia ireki zuten. Aiestaranek sei tanto egin zituen sakez eta zortzi piloteoan.
Urrizak eta Barrenetxeak nagusitasun osoz irabazi zieten, 30-12, Ansa II.a, Ezkurra II.a eta Larrañagak osatutako hirukoteari. Bikoteak ez zuen aukerarik eman Barrenetxea ikusgarri batek gidatuta. Litekeena da bere partidarik osoena jokatzea profesionala denetik, eta dagoeneko urte asko dira profesionala dela. Zortzi tanto egin zituen saketik eta zortzi piloteoan, baina bere zenbakien gainetik nahi bezala mugitu zuen pilota, harrotuz, joz, defendatuz, jokaldiak eginez… Larrañagak ikusten zuen haizete bat zetorkiola. Urriza oso serio aritu zen, hamaika tantorekin eta akatsik gabe. Hirukoteak ez zuen elkar ulertu eta ez ziren eroso sentitu. Ezkurra eta Larrañaga gaindituta egon ziren eta Ansak ez zuen tantoak bukatzen asmatu. Bikotearen eta Barrenetxearen erakustaldia erabatekoa izan zen.
Eguneko protagonista nagusia Labaka izan zen, profesional gisa erretiratzen zen eta dena borobil atera zen. Agurrik onena izan zuen. Urrizarekin batera 40-38 irabazi zieten Aldabe eta Larrañagari. Gainera, Labaka izan zen partidako onena partida oso osoa jokatuz. Bere agurrean ikusgarri aritu zen lau tanto sakez eta hamar piloteoan eginez. 38nako berdinketaren ondoren, azken bi tantoak harenak izan ziren. 39-38, pilota paretatik gurutzatu ondoren, eta 40-38, saketik, ia lerroan bote eginez eta pilota errebotean hilez.
Aldabe eta Larrañaga izan ziren nagusi, baina gorriak beti egon ziren gertu. Ordu eta laurdeneko borroka polita izan zen. Inork ez zuen etsi. Urrizak 20 tanto egin zituen, Aldabek 17 eta Larrañagak ere lau tanto egin zituen saketik. Partidaren ondoren pilotariek pasilloa egin zioten eta sagardotegi batera joan ziren afaltzera, aldagelan arrastoa utzi duen erremontista bat agurtzera.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu AjusteakOnartu
Cookien Politika
Resumen Privacidad
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu web gunean nabigatzen ari zaren bitartean esperientzia hobetzeko. Cookie horietatik, behar bezala sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira web gunearen oinarrizko funtzio...
Beharrezko cookieak guztiz funtsezkoak dira web guneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, web gunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak bakarrik sartzen dira. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Beharrezko ez diren cookieak dira web guneak funtziona dezan eta erabiltzailearen datu pertsonalak analisien, iragarkien eta sartutako beste eduki batzuen bidez biltzeko berariaz erabiltzen ez diren cookieak. Nahitaezkoa da erabiltzailearen baimena lortzea bere webgunean cookie hauek exekutatu aurretik.